0:00:01.000,0:00:07.469 Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du 0:00:09.569,0:00:16.790 Japoniar tradizioan ez dugu irri egiten,[br]baina Plum Villagen sarri egiten da. 0:00:17.533,0:00:24.135 Gauza biak maite ditut.[br]Nola konbinatu biak? 0:00:27.010,0:00:29.933 Thay maitea, sangha maitea. 0:00:32.439,0:00:35.340 (Japoniera)[br]Japoniatik nator. 0:00:37.372,0:00:40.390 (Itzultzailea) Thay maitea, sangha maitea,[br]Japoniatik nator. 0:00:41.548,0:00:43.656 (Barreak) 0:00:46.091,0:00:50.211 (Jap.) Shinto apaiza naiz Fuji mendiaren[br]oinean dagoen tenplu baten. 0:00:51.000,0:00:56.178 (Itz.) Shinto apaiza naiz Fuji mendiaren[br]oinean dagoen tenplu baten. 0:00:59.254,0:01:05.240 (Jap.) Aldi berean, rinzai zen meditazioa[br]ere praktikatzen dut. 0:01:10.480,0:01:16.373 (Itz.) Aldi berean, rinzai eskolako[br]zen meditazioa ere praktikatzen dut. 0:01:16.587,0:01:19.142 zen eskola japoniar bat da. 0:01:20.889,0:01:25.406 (Jap.) Japoniarrok ez dugu[br]maiz barre egiten. 0:01:27.461,0:01:30.706 (Itz.) Japoniarrek ez dute[br]maiz barre egiten. 0:01:34.471,0:01:38.529 (Jap.) Rinzai eskolan, batez ere,[br]ikasten dugu ordenatu ondoren 0:01:38.599,0:01:42.385 hiru urtez ezin ditugula[br]hortzak erakutsi.[br] 0:01:43.217,0:01:48.757 (Itz.) Rinzai eskolan, batez ere,[br]ikasten dute ordenatu ondoren 0:01:49.441,0:01:53.666 hiru urtez ezin dituztela hortzak[br]erakutsi, hau da, barre egin. 0:01:56.716,0:02:01.808 (Jap.) Zen meditazioa egiteko[br]ohiko modua ikasten dugu, 0:02:02.012,0:02:10.513 espresio gabeko aurpegia, gorputza geldi,[br]ager daitekeen tentsioa gorde. 0:02:12.067,0:02:16.727 (Itz.) Eskola horretan ikasi dut[br]zen meditazioa egitean 0:02:17.695,0:02:24.087 aurpegia eta gorputza geldi[br]edukitzen eta tentsioa mantentzen. 0:02:25.548,0:02:30.225 (Jap.) Neuk ere badut tentsio hori,[br]japoniar kulturaren ezaugarri. 0:02:31.442,0:02:37.281 (Itz.) Tentsio hori japoniar kulturaren[br]ezaugarria dela uste dut. 0:02:39.241,0:02:47.362 (Jap.) Baina Thayren irakaspena[br]asko maite dut, erlaxatzea, irri egitea. 0:02:48.662,0:02:53.444 (Itz.) Baina Plum Villagen praktika[br]eta irakaspena maite ditut. 0:02:54.902,0:02:57.779 Asko gustatzen zait[br]Plum Villageko irria. 0:02:58.099,0:03:02.237 (Jap.) Etzi, irri gabeko[br]herrira itzuli behar dut. 0:03:03.537,0:03:05.035 (Jap.) Etzi. 0:03:06.375,0:03:10.515 (Itz.) Etzi irri gabeko[br]herrira itzuli behar dut. 0:03:11.085,0:03:13.015 (Barreak) 0:03:14.289,0:03:17.386 (Jap.) Asko maite dut[br]nire sorterriko kultura, 0:03:18.152,0:03:21.048 baina asko maite dut[br]Thayren irakaspena ere. 0:03:21.194,0:03:27.246 Nire bihotzean irakaspen biak[br]batuta daude. 0:03:28.396,0:03:39.707 Japoniara heldu ondoren, irakaspen biak[br]hobeto batu nahi nituzke. 0:03:40.322,0:03:42.534 Nola egin dezaket? 0:03:43.513,0:03:47.445 (Itz.) Asko maite dut Plum Villagen[br]irakaspena, irri egitea. 0:03:47.885,0:03:49.262 Baina horrekin batera, 0:03:49.262,0:03:54.154 benetan maite dut gure tradizioa,[br]irri ez egitearena. 0:03:54.587,0:03:57.764 Beraz, etzi, Japoniara[br]itzuli behar naizenean, 0:03:58.572,0:04:01.988 ez dakit nola jarraitu praktikatzen[br]halako moduan non 0:04:02.108,0:04:05.551 praktika biak[br]konbinatu ahal izango ditudan. 0:04:05.757,0:04:09.921 (Jap.) Konbinatu nahi ditut.[br]Konbinatzeko gauza izan. 0:04:11.325,0:04:14.299 (Ingelesa)[br]Nola konbinatu, Thay? 0:04:14.752,0:04:16.523 (Barreak) 0:04:18.841,0:04:21.179 Uste dut posiblea dela. 0:04:23.857,0:04:26.629 Uste dut posiblea dela. 0:04:28.459,0:04:31.873 Japoniaren zen budismoaren historian 0:04:33.916,0:04:37.546 zen maisu asko izan dira[br]irri egiteko gauza zirenak. 0:04:39.287,0:04:45.308 Asko gozatzen zuten[br]naturaren edertasunaz. 0:04:47.901,0:04:51.555 Haien idazkietan, hitzaldietan 0:04:51.839,0:04:56.292 naturarenganako amodioa[br]erakutsi dute. 0:04:57.321,0:05:00.758 Horrenbeste gozatzean,[br]ezin duzu irria ekidin, 0:05:00.826,0:05:03.710 inork ikusten ez bazaitu ere. 0:05:12.143,0:05:15.159 Gauez egin dezakezu irri,[br]inork ez zaitu ikusten. 0:05:15.616,0:05:18.688 (Barreak) 0:05:34.489,0:05:39.703 Badakizu irri hori[br]ez dela irri diplomatikoa. 0:05:44.273,0:05:46.788 Irria, baita barrea ere. 0:05:49.276,0:05:52.224 Uste dut gure lagun japoniarrek 0:05:52.324,0:05:56.348 erakutsi nahi dutela[br]benetan praktikatzen dutela. 0:05:59.281,0:06:02.854 Noski, beren asmoa da[br]praktika arrakastatsua izatea. 0:06:04.437,0:06:06.742 Ezin duzu hala-hola praktikatu. 0:06:07.444,0:06:12.865 Bihotzez praktikatu behar duzu,[br]benetan ari zarela erakutsi. 0:06:13.790,0:06:18.081 Eta urrunegi joanez gero,[br]serioegia, goibel bihurtzen zara. 0:06:20.956,0:06:23.776 Gutako batzuk gehiegi[br]egiten dugu. 0:06:25.794,0:06:29.875 Serioski praktikatzea ona da,[br]ados gaude. 0:06:30.421,0:06:34.420 Esaten diegu ados gaudela,[br]benetan praktikatu behar dugula. 0:06:34.967,0:06:41.550 Baina ez urrunegi joan eta[br]ilun, zurrun bihurtu. 0:06:43.069,0:06:51.751 Budaren estatua eder batek[br]beti egiten baitu irri gozo bat. 0:06:56.602,0:07:03.459 Beraz, etxera joan eta[br]praktika-kideei esan diezaiekezu: 0:07:04.118,0:07:07.503 Irri mota bi daude,[br]barre mota bi. 0:07:12.000,0:07:20.076 Arreta osoz irri egitea, ondo dago. 0:07:22.060,0:07:28.334 Nahiz eta ozen egin barre,[br]arreta osoz egiten bada ondo dago. 0:07:30.434,0:07:33.330 Arretarekin egiten bada, ondo dago. 0:07:33.417,0:07:36.154 Arreta barik egiten bada, ez dago ondo. 0:07:37.487,0:07:42.464 Barre on bat, irri on bat[br]onartu beharko lirateke. 0:07:43.766,0:07:49.374 Izan zaitez irakasle ona eta[br]eraman arretazko irria, barrea 0:07:49.666,0:07:53.406 zure tradiziora,[br]edertu zure tradizioa. 0:07:54.352,0:07:57.738 Bereziki esaiezu astiroago jateko. 0:07:58.329,0:08:01.503 Soto tradizioan oso arin[br]jaten baitute. 0:08:01.663,0:08:03.533 (Barreak) 0:08:03.873,0:08:08.517 Jateaz gozatu beharko genuke. 0:08:10.466,0:08:14.023 Esaiezu 30 aldiz gutxienez mastekatzeko. 0:08:14.308,0:08:16.659 50 aldiz oso ondo legoke. 0:08:19.233,0:08:20.942 Eskerrik asko. 0:08:24.747,0:08:28.599 konektatu,[br]inspiratu, elikatu 0:08:29.409,0:08:35.204 (Kanpaia)