Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du
Japoniar tradizioan ez dugu irri egiten,
baina Plum Villagen sarri egiten da.
Gauza biak maite ditut.
Nola konbinatu biak?
Thay maitea, sangha maitea.
(Japoniera)
Japoniatik nator.
(Itzultzailea) Thay maitea, sangha maitea,
Japoniatik nator.
(Barreak)
(Jap.) Shinto apaiza naiz Fuji mendiaren
oinean dagoen tenplu baten.
(Itz.) Shinto apaiza naiz Fuji mendiaren
oinean dagoen tenplu baten.
(Jap.) Aldi berean, rinzai zen meditazioa
ere praktikatzen dut.
(Itz.) Aldi berean, rinzai eskolako
zen meditazioa ere praktikatzen dut.
zen eskola japoniar bat da.
(Jap.) Japoniarrok ez dugu
maiz barre egiten.
(Itz.) Japoniarrek ez dute
maiz barre egiten.
(Jap.) Rinzai eskolan, batez ere,
ikasten dugu ordenatu ondoren
hiru urtez ezin ditugula
hortzak erakutsi.
(Itz.) Rinzai eskolan, batez ere,
ikasten dute ordenatu ondoren
hiru urtez ezin dituztela hortzak
erakutsi, hau da, barre egin.
(Jap.) Zen meditazioa egiteko
ohiko modua ikasten dugu,
espresio gabeko aurpegia, gorputza geldi,
ager daitekeen tentsioa gorde.
(Itz.) Eskola horretan ikasi dut
zen meditazioa egitean
aurpegia eta gorputza geldi
edukitzen eta tentsioa mantentzen.
(Jap.) Neuk ere badut tentsio hori,
japoniar kulturaren ezaugarri.
(Itz.) Tentsio hori japoniar kulturaren
ezaugarria dela uste dut.
(Jap.) Baina Thayren irakaspena
asko maite dut, erlaxatzea, irri egitea.
(Itz.) Baina Plum Villagen praktika
eta irakaspena maite ditut.
Asko gustatzen zait
Plum Villageko irria.
(Jap.) Etzi, irri gabeko
herrira itzuli behar dut.
(Jap.) Etzi.
(Itz.) Etzi irri gabeko
herrira itzuli behar dut.
(Barreak)
(Jap.) Asko maite dut
nire sorterriko kultura,
baina asko maite dut
Thayren irakaspena ere.
Nire bihotzean irakaspen biak
batuta daude.
Japoniara heldu ondoren, irakaspen biak
hobeto batu nahi nituzke.
Nola egin dezaket?
(Itz.) Asko maite dut Plum Villagen
irakaspena, irri egitea.
Baina horrekin batera,
benetan maite dut gure tradizioa,
irri ez egitearena.
Beraz, etzi, Japoniara
itzuli behar naizenean,
ez dakit nola jarraitu praktikatzen
halako moduan non
praktika biak
konbinatu ahal izango ditudan.
(Jap.) Konbinatu nahi ditut.
Konbinatzeko gauza izan.
(Ingelesa)
Nola konbinatu, Thay?
(Barreak)
Uste dut posiblea dela.
Uste dut posiblea dela.
Japoniaren zen budismoaren historian
zen maisu asko izan dira
irri egiteko gauza zirenak.
Asko gozatzen zuten
naturaren edertasunaz.
Haien idazkietan, hitzaldietan
naturarenganako amodioa
erakutsi dute.
Horrenbeste gozatzean,
ezin duzu irria ekidin,
inork ikusten ez bazaitu ere.
Gauez egin dezakezu irri,
inork ez zaitu ikusten.
(Barreak)
Badakizu irri hori
ez dela irri diplomatikoa.
Irria, baita barrea ere.
Uste dut gure lagun japoniarrek
erakutsi nahi dutela
benetan praktikatzen dutela.
Noski, beren asmoa da
praktika arrakastatsua izatea.
Ezin duzu hala-hola praktikatu.
Bihotzez praktikatu behar duzu,
benetan ari zarela erakutsi.
Eta urrunegi joanez gero,
serioegia, goibel bihurtzen zara.
Gutako batzuk gehiegi
egiten dugu.
Serioski praktikatzea ona da,
ados gaude.
Esaten diegu ados gaudela,
benetan praktikatu behar dugula.
Baina ez urrunegi joan eta
ilun, zurrun bihurtu.
Budaren estatua eder batek
beti egiten baitu irri gozo bat.
Beraz, etxera joan eta
praktika-kideei esan diezaiekezu:
Irri mota bi daude,
barre mota bi.
Arreta osoz irri egitea, ondo dago.
Nahiz eta ozen egin barre,
arreta osoz egiten bada ondo dago.
Arretarekin egiten bada, ondo dago.
Arreta barik egiten bada, ez dago ondo.
Barre on bat, irri on bat
onartu beharko lirateke.
Izan zaitez irakasle ona eta
eraman arretazko irria, barrea
zure tradiziora,
edertu zure tradizioa.
Bereziki esaiezu astiroago jateko.
Soto tradizioan oso arin
jaten baitute.
(Barreak)
Jateaz gozatu beharko genuke.
Esaiezu 30 aldiz gutxienez mastekatzeko.
50 aldiz oso ondo legoke.
Eskerrik asko.
konektatu,
inspiratu, elikatu
(Kanpaia)