1 00:00:02,010 --> 00:00:04,136 (Kanpaia) 2 00:00:09,276 --> 00:00:15,343 (Kanpaia) 3 00:00:15,774 --> 00:00:18,804 Biolentzia erabil dezakezu biolentziari aurre egiteko 4 00:00:19,295 --> 00:00:24,305 hilketak eragozteko? 5 00:00:28,586 --> 00:00:31,344 Thay maitea, sangha maitea, 6 00:00:31,521 --> 00:00:35,618 nire galdera lehenengo entrenamenduari buruzkoa da. 7 00:00:36,876 --> 00:00:41,797 Muturreko biolentziaren aurrean, genozidioa esate baterako, 8 00:00:42,521 --> 00:00:48,445 indarkeriazko ekintzekin erantzun daiteke? 9 00:00:48,845 --> 00:00:51,896 Indarkeriarekin? 10 00:00:53,495 --> 00:00:56,226 Estatu segurtasunean egiten dut lan. 11 00:00:56,483 --> 00:01:00,890 Gogora datozkit Churchill edo Chamberlain 12 00:01:01,080 --> 00:01:03,774 Hitlerren aurrean, esate baterako. 13 00:01:03,874 --> 00:01:07,478 Edo gaur eguneko adibideak, Ruanda, 14 00:01:08,188 --> 00:01:10,622 edo Sudan, 15 00:01:13,041 --> 00:01:16,409 leku horietan Hitlerri errukiz entzuteak, 16 00:01:16,540 --> 00:01:20,613 Chamberlain-ek egin zuen moduan, 17 00:01:22,218 --> 00:01:25,061 baliteke nahikoa ez izatea. 18 00:01:25,516 --> 00:01:28,718 Arazoak ditut honekin. 19 00:01:38,414 --> 00:01:44,712 (Arraba): Thay maitea, lagun honek muturreko indarkeriaz galdetzen du. 20 00:01:45,201 --> 00:01:49,186 XX. mendean gertatutakoa hartzen du adibide gisa, 21 00:01:49,530 --> 00:01:52,886 Hitlerrek horrenbeste sufrimendu eragin zuenean. 22 00:01:53,369 --> 00:01:56,111 Britainia Handian bazen politikari bat 23 00:01:56,147 --> 00:01:59,198 Hitlerri errukiz entzuten saiatu zena, 24 00:01:59,437 --> 00:02:01,927 eta ez zuen arrakastarik izan. 25 00:02:02,098 --> 00:02:05,553 Egia esan, Hitlerrek jende askori min egiten utzi zion. 26 00:02:05,839 --> 00:02:09,116 Bere galdera da zenbait egoeratan 27 00:02:09,199 --> 00:02:16,213 bidezkoa den indarkeria erabiltzea indarkeria eragozteko? 28 00:02:23,888 --> 00:02:27,903 (Thay): Indarkeria eza ez da teknika bat. 29 00:02:29,983 --> 00:02:36,780 Bide bat da, ez teknika bat. 30 00:02:40,590 --> 00:02:47,286 Eta indarkeria ezaren oinarria ulermena eta errukia dira. 31 00:02:49,077 --> 00:02:53,754 Zugan errukia eta ulermena daudenean, 32 00:02:53,853 --> 00:02:57,798 egiten duzun guztia indarkeria barik egingo duzu. 33 00:03:00,653 --> 00:03:04,828 Suposatu batek beste bat hiltzen duela, legea hausten duela. 34 00:03:05,330 --> 00:03:09,762 Harrapatu eta kartzelan sartzen duzu. 35 00:03:11,211 --> 00:03:16,073 Harrapatzea, kartzelan sartzea, indarkeria da ala ez? 36 00:03:16,531 --> 00:03:18,879 Izango da edo ez da izango 37 00:03:21,579 --> 00:03:23,569 egoeraren arabera. 38 00:03:24,308 --> 00:03:27,313 Norbait harrapatu eta kartzelan sartzen baduzu 39 00:03:28,984 --> 00:03:34,758 baina ulermenak eta errukiak bultzatuta egiten baduzu, 40 00:03:34,840 --> 00:03:38,909 ez da indarkeriarik izango zure ekintzan. 41 00:03:42,332 --> 00:03:46,646 Beste batzuetan ez duzu ezer egiten, 42 00:03:46,746 --> 00:03:49,020 onartzen duzu... 43 00:03:49,210 --> 00:03:58,946 Norbaiti uzten badiozu besteak erahil eta suntsitzea, 44 00:03:59,421 --> 00:04:04,682 nahiz eta zuk ezer ez egin, hori indarkeria da. 45 00:04:05,885 --> 00:04:12,536 Indarkeria egon daiteke egitean edo ez egitean. 46 00:04:15,707 --> 00:04:21,797 Itxura bortitza izan daiteke, 47 00:04:23,079 --> 00:04:30,627 baina zure bihotzean errukia eta ulermena daude. 48 00:04:30,785 --> 00:04:36,258 Hori ez da benetako indarkeria. 49 00:04:37,043 --> 00:04:43,489 Zaldi bat hiltzen ari da, asko sufritzen du, baina ez da hiltzen. 50 00:04:44,388 --> 00:04:50,788 Eta azken tiroa ematen diozu hil dadin. 51 00:04:50,978 --> 00:04:55,724 Indarkeria dirudi, baina zure errukitik dator. 52 00:04:55,848 --> 00:05:00,202 Ez duzu nahi zaldiak sufritzen jarraitzea. 53 00:05:00,981 --> 00:05:03,837 Horrek erakusten dizu 54 00:05:03,975 --> 00:05:08,392 edozein ekintza izan daitekeela indarkeriazkoa ala ez. 55 00:05:08,527 --> 00:05:11,035 Bihotzean duzunaren arabera. 56 00:05:11,164 --> 00:05:16,335 Sufrimedua gutxitu nahi baduzu, 57 00:05:16,479 --> 00:05:25,325 pertsona horrek indarkeriaz zergatik jokatu duen ulertuz gero, 58 00:05:26,218 --> 00:05:33,762 kartzelan sartzen baduzu ere hainbat egunez jaten eman barik, 59 00:05:33,870 --> 00:05:36,192 ez da indarkeria izango. 60 00:05:36,329 --> 00:05:41,151 Egun batzuk jaten eman barik lagatzea 61 00:05:41,268 --> 00:05:43,017 ikus dezan 62 00:05:43,064 --> 00:05:48,716 jatekoa izatea zoragarria dela, 63 00:05:49,521 --> 00:05:53,009 hori ikustera eramatea 64 00:05:53,123 --> 00:05:58,929 ez da zigortzeko egiten duzun zerbait, 65 00:05:59,486 --> 00:06:02,324 jatekoaren balioa uler dezan baizik. 66 00:06:02,434 --> 00:06:05,902 Indarkeria eza da. 67 00:06:07,722 --> 00:06:11,680 Ez dugu egoera heldu arte zain egon behar 68 00:06:11,827 --> 00:06:16,897 orduan erabakitzeko indarkeria erabiliko dugun ala ez. 69 00:06:17,020 --> 00:06:19,946 Oraintxe bertan hasi behar dugu. 70 00:06:20,078 --> 00:06:22,811 Eta unea heltzen denean, 71 00:06:23,561 --> 00:06:27,657 errukiz jokatu ahal izango dugu, 72 00:06:27,767 --> 00:06:30,503 hau da, indarkeriarik gabe. 73 00:06:42,443 --> 00:06:46,016 Indarkeria gabeko ekintza bat 74 00:06:47,426 --> 00:06:49,899 pentsa beharko litzateke. 75 00:06:50,599 --> 00:06:57,542 epe luzerako ekintza gisa. 76 00:06:58,343 --> 00:07:00,878 Ume bati irakasten diozunean, 77 00:07:02,602 --> 00:07:07,078 esaten diozunean nola jokatu, 78 00:07:07,207 --> 00:07:11,814 indarkeriarik gabeko ekintza bat ari zara egiten. 79 00:07:13,176 --> 00:07:17,748 Ez duzu itxaroten umea hazi arte, 80 00:07:17,856 --> 00:07:22,510 hiltzen hasten den arte, nola jokatu irakasteko. 81 00:07:22,639 --> 00:07:27,678 Prebentzio-neurriak erabiltzen dituzu. 82 00:07:28,612 --> 00:07:30,813 Hezkuntza arloan, 83 00:07:30,953 --> 00:07:33,538 nekazaritza arloan, 84 00:07:33,808 --> 00:07:35,893 artearen arloan, 85 00:07:37,723 --> 00:07:41,690 eraman ditzakezu 86 00:07:42,630 --> 00:07:47,577 indarkeria gabeko pentsamendu eta ekintzak. 87 00:07:48,127 --> 00:07:56,086 Jendeari irakatsi diskriminazio oro desagerrarazten. 88 00:07:56,219 --> 00:08:01,128 Hori da oinarrizko ekintza ez bortitza, 89 00:08:02,098 --> 00:08:06,922 indarkeria diskriminaziotik, banaketatik, 90 00:08:10,696 --> 00:08:13,811 gorrototik, beldurretik, haserretik datorrelako. 91 00:08:14,265 --> 00:08:17,961 Jendeari lagundu guzti hau eraldatzen 92 00:08:18,281 --> 00:08:24,162 ekintzetan agertu baino lehen. 93 00:08:24,801 --> 00:08:27,563 Hau da indarkeriarik gabeko benetako ekintza. 94 00:08:28,076 --> 00:08:29,879 Oraintxe bertan hasi behar gara, 95 00:08:30,010 --> 00:08:32,376 ez zain egon zerbait gertatu arte 96 00:08:32,515 --> 00:08:37,123 eta orduan pentsatu indarkeria erabiliko dugun ala ez. 97 00:08:38,350 --> 00:08:46,140 Nire ustez, indarkeria eza inoiz ezin da izan 98 00:08:46,910 --> 00:08:52,670 erabat absolutua. 99 00:08:55,841 --> 00:09:02,876 Esan liteke ahalik eta indarkeria gutxien erabili behar dela. 100 00:09:07,676 --> 00:09:10,100 Militarrengan pentsatzen dugunean, 101 00:09:10,336 --> 00:09:16,235 beren ekintzak guztiak bortitzak direla uste dugu. 102 00:09:16,861 --> 00:09:23,060 Baina armada bat zuzentzea, 103 00:09:23,540 --> 00:09:27,100 hiri bat babestea 104 00:09:31,900 --> 00:09:36,234 atzerriko armada baten inbasioa geldiarazteko, 105 00:09:37,225 --> 00:09:39,096 bide asko dago hori egiteko. 106 00:09:39,259 --> 00:09:43,493 Batzuk bortitzagoak, beste batzuk ez horren bortitzak. 107 00:09:43,778 --> 00:09:46,950 Aukera zure esku dago beti. 108 00:09:51,600 --> 00:09:56,311 Baliteke ez izatea indarkeria eza %100ean, 109 00:09:56,896 --> 00:10:07,654 baina indarkeriarik ezaren %80 hobea da indarkeriarik ezaren %10 baino. 110 00:10:08,703 --> 00:10:12,746 Bai? Ez egon absolutuaren bila. 111 00:10:13,844 --> 00:10:17,659 Horrela jarduten gara bost entrenamenduekin. 112 00:10:18,139 --> 00:10:21,036 Ezin zara haietan perfektua izan. 113 00:10:22,475 --> 00:10:25,231 Ez kezkatu perfektua ez izateaz 114 00:10:25,672 --> 00:10:29,990 14 edo 5 prezeptuak jarraitzean. 115 00:10:31,300 --> 00:10:36,275 Garrantzitsuena da bide horretan ibiltzeko erabakia hartzea. 116 00:10:38,713 --> 00:10:42,313 Ahal duzun guztia egiten duzu, hori da behar duguna. 117 00:10:42,680 --> 00:10:47,400 Gauez basoan galtzen bazara 118 00:10:47,641 --> 00:10:50,795 eta bidea galtzen baduzu, 119 00:10:51,069 --> 00:10:55,322 Iparrizarra bilatu behar duzu bidea aurkitzeko berriz. 120 00:10:55,706 --> 00:10:57,513 Iparrerantz abiatzeak 121 00:10:57,779 --> 00:11:00,931 ez du esan nahi Iparrizarrera helduko zarenik. 122 00:11:01,026 --> 00:11:04,570 Ez duzu hara heldu behar, iparrerantz joatea da behar duzuna. 123 00:11:04,774 --> 00:11:06,736 (Barreak) 124 00:11:06,947 --> 00:11:09,545 Gauza bera da bost entrenamenduekin. 125 00:11:09,766 --> 00:11:13,860 Ulermenaren eta errukiaren norabidean ibili behar duzu. 126 00:11:14,122 --> 00:11:16,701 Ez zara perfektua izan behar. 127 00:11:16,898 --> 00:11:20,758 Ahal duzuna egiten baduzu, nahikoa da sangharentzat, 128 00:11:21,002 --> 00:11:24,168 nahikoa da Budarentzat. 129 00:11:25,700 --> 00:11:28,207 Gauza bera da indarkeria ezarekin. 130 00:11:28,480 --> 00:11:30,990 Ahal dugun guztia egin behar dugu. 131 00:11:33,845 --> 00:11:35,623 Eskerrik asko. 132 00:11:36,840 --> 00:11:38,840 (Kanpaia) 133 00:11:41,640 --> 00:11:47,740 (Kanpaia)