(Kanpaia)
(Kanpaia)
Biolentzia erabil dezakezu
biolentziari aurre egiteko
hilketak eragozteko?
Thay maitea, sangha maitea,
nire galdera lehenengo
entrenamenduari buruzkoa da.
Muturreko biolentziaren aurrean,
genozidioa esate baterako,
indarkeriazko ekintzekin erantzun daiteke?
Indarkeriarekin?
Estatu segurtasunean egiten dut lan.
Gogora datozkit
Churchill edo Chamberlain
Hitlerren aurrean, esate baterako.
Edo gaur eguneko adibideak, Ruanda,
edo Sudan,
leku horietan
Hitlerri errukiz entzuteak,
Chamberlain-ek egin zuen moduan,
baliteke nahikoa ez izatea.
Arazoak ditut honekin.
(Arraba): Thay maitea, lagun honek
muturreko indarkeriaz galdetzen du.
XX. mendean gertatutakoa
hartzen du adibide gisa,
Hitlerrek horrenbeste sufrimendu
eragin zuenean.
Britainia Handian bazen politikari bat
Hitlerri errukiz entzuten saiatu zena,
eta ez zuen arrakastarik izan.
Egia esan, Hitlerrek jende askori
min egiten utzi zion.
Bere galdera da zenbait egoeratan
bidezkoa den indarkeria erabiltzea
indarkeria eragozteko?
(Thay): Indarkeria eza
ez da teknika bat.
Bide bat da, ez teknika bat.
Eta indarkeria ezaren oinarria
ulermena eta errukia dira.
Zugan errukia eta ulermena daudenean,
egiten duzun guztia
indarkeria barik egingo duzu.
Suposatu batek beste bat
hiltzen duela, legea hausten duela.
Harrapatu eta kartzelan sartzen duzu.
Harrapatzea, kartzelan sartzea,
indarkeria da ala ez?
Izango da edo ez da izango
egoeraren arabera.
Norbait harrapatu
eta kartzelan sartzen baduzu
baina ulermenak eta errukiak
bultzatuta egiten baduzu,
ez da indarkeriarik izango zure ekintzan.
Beste batzuetan ez duzu ezer egiten,
onartzen duzu...
Norbaiti uzten badiozu
besteak erahil eta suntsitzea,
nahiz eta zuk ezer ez egin,
hori indarkeria da.
Indarkeria egon daiteke
egitean edo ez egitean.
Itxura bortitza izan daiteke,
baina zure bihotzean
errukia eta ulermena daude.
Hori ez da benetako indarkeria.
Zaldi bat hiltzen ari da,
asko sufritzen du, baina ez da hiltzen.
Eta azken tiroa ematen diozu
hil dadin.
Indarkeria dirudi,
baina zure errukitik dator.
Ez duzu nahi
zaldiak sufritzen jarraitzea.
Horrek erakusten dizu
edozein ekintza izan daitekeela
indarkeriazkoa ala ez.
Bihotzean duzunaren arabera.
Sufrimedua gutxitu nahi baduzu,
pertsona horrek indarkeriaz
zergatik jokatu duen ulertuz gero,
kartzelan sartzen baduzu ere
hainbat egunez jaten eman barik,
ez da indarkeria izango.
Egun batzuk
jaten eman barik lagatzea
ikus dezan
jatekoa izatea zoragarria dela,
hori ikustera eramatea
ez da zigortzeko egiten duzun zerbait,
jatekoaren balioa
uler dezan baizik.
Indarkeria eza da.
Ez dugu egoera heldu arte zain egon behar
orduan erabakitzeko
indarkeria erabiliko dugun ala ez.
Oraintxe bertan hasi behar dugu.
Eta unea heltzen denean,
errukiz jokatu ahal izango dugu,
hau da, indarkeriarik gabe.
Indarkeria gabeko ekintza bat
pentsa beharko litzateke.
epe luzerako ekintza gisa.
Ume bati irakasten diozunean,
esaten diozunean nola jokatu,
indarkeriarik gabeko ekintza bat
ari zara egiten.
Ez duzu itxaroten umea hazi arte,
hiltzen hasten den arte,
nola jokatu irakasteko.
Prebentzio-neurriak erabiltzen dituzu.
Hezkuntza arloan,
nekazaritza arloan,
artearen arloan,
eraman ditzakezu
indarkeria gabeko
pentsamendu eta ekintzak.
Jendeari irakatsi
diskriminazio oro desagerrarazten.
Hori da oinarrizko
ekintza ez bortitza,
indarkeria diskriminaziotik, banaketatik,
gorrototik, beldurretik,
haserretik datorrelako.
Jendeari lagundu
guzti hau eraldatzen
ekintzetan agertu baino lehen.
Hau da indarkeriarik gabeko
benetako ekintza.
Oraintxe bertan hasi behar gara,
ez zain egon zerbait gertatu arte
eta orduan pentsatu
indarkeria erabiliko dugun ala ez.
Nire ustez, indarkeria eza
inoiz ezin da izan
erabat absolutua.
Esan liteke ahalik eta indarkeria
gutxien erabili behar dela.
Militarrengan pentsatzen dugunean,
beren ekintzak guztiak
bortitzak direla uste dugu.
Baina armada bat zuzentzea,
hiri bat babestea
atzerriko armada baten inbasioa
geldiarazteko,
bide asko dago hori egiteko.
Batzuk bortitzagoak,
beste batzuk ez horren bortitzak.
Aukera zure esku dago beti.
Baliteke ez izatea
indarkeria eza %100ean,
baina indarkeriarik ezaren %80 hobea da
indarkeriarik ezaren %10 baino.
Bai? Ez egon
absolutuaren bila.
Horrela jarduten gara
bost entrenamenduekin.
Ezin zara haietan perfektua izan.
Ez kezkatu perfektua ez izateaz
14 edo 5 prezeptuak jarraitzean.
Garrantzitsuena da bide horretan
ibiltzeko erabakia hartzea.
Ahal duzun guztia egiten duzu,
hori da behar duguna.
Gauez basoan galtzen bazara
eta bidea galtzen baduzu,
Iparrizarra bilatu behar duzu
bidea aurkitzeko berriz.
Iparrerantz abiatzeak
ez du esan nahi
Iparrizarrera helduko zarenik.
Ez duzu hara heldu behar,
iparrerantz joatea da behar duzuna.
(Barreak)
Gauza bera da bost entrenamenduekin.
Ulermenaren eta errukiaren
norabidean ibili behar duzu.
Ez zara perfektua izan behar.
Ahal duzuna egiten baduzu,
nahikoa da sangharentzat,
nahikoa da Budarentzat.
Gauza bera da indarkeria ezarekin.
Ahal dugun guztia egin behar dugu.
Eskerrik asko.
(Kanpaia)
(Kanpaia)