Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du "Gizotsoa" izeneko jolasean aritzea gustatzen zaigu. Pertsona batzuek diote ez garela horrekin jolastu behar hiltzearekin daukalako zerikusia. Beste batzuek diote jolas hutsa dela. Zer egin behar dugu? (Frantsesez) Esan nahiko nuke batzuei ez zaiela ondo iruditzen "Gizotsoa" deritzon jokoan aritzea. Heldu batzuek diote joko txarra dela. Ez garela horrekin aritu behar hemen, heriotzarekin jolasten baitugu. Ezin duzu hori egin. Beste zenbaitentzako ona da talde jokoa baita. Galdera da: Ona da ala ez da? Zer irakas dezakezu gai honi buruz? (Itzultzailea) Thay maitea, lagun hau joko bati buruz ari da. Zenbait gaztek maite dute horrekin jolastea. "Gizotsoa" da jokoaren izena. Zenbait helduk diote ez garela horrekin jolastu behar, erailtzearekin jolasten delako. Beste batzuek diote jolas ona izan daitekeela. Nola konpondu arazoa? Zer irakatsi ahal diguzu gai hau ulertzeko? Jokoa esan nahi al duzu? (Murmurioa) Joko bat baino ez da. Txanda bat amaitzean nor hil aukeratzen duzu. Pertsonaia bereziak daude, sorginak adibidez. Gizotsoa nor den aukeratzeko botoa ematen da. Zure taldea zaindu behar duzu eta ahal bada, gizotsoa hil. Horregatik, seme-alabak dituztenek diote hil egin behar dela, hilko duzuna aukeratu. Eta zure burua defendatu behar duzu esanez: "Ni ez naiz gizotsoa, ez nazazu hil!" Eta beste umeek batera esan behar dute: "Uste dut hau dela gizotsoa. Hil egin behar dugu". Baina errugabea izan daiteke. Jokoaren zioa da gizotsoek irabazten dute pertsona normalak hiltzen dituztenean. Eta pertsonek irabazten dute gizotso guztiak hil dituztenean. (Thay) Hai Nghiem arreba, Thayen ordez erantzungo zenuke? (Barreak) Thay Phap Luuk ere agian. Hil egiten duzu ala itxurak egiten dituzu? Benetan norbait hil nahi duzu? Hai Nghiem arrebarentzako mikrofonoa. Thay maitea, sangha maitea, iraganean jolastu egin dut honekin. Beraz, jokoaren espiritua ezagutzen dudala uste dut. Gazte eta umeentzako den joko honetan gustatzen zitzaidana zen rol bat duzula. Bagara nekazari errugabe bat, edo gizotso, edo sorgin, edo neskato bat. Noski, rol hauetan gaiztoak eta onak daude. Jende errugabea ona da. Bizitza salbatu nahi dute. Gizotsoek gaiztoak dira. Biktimak egin nahi dituzte. Badira beste rol batzuk, bizitzak salbatzen dituztenenak, edo... jende gehiago hiltzeko moduan joka dezakezu. Egiaz, itxurak egiten dituzu, ez duzu inor zauritzen. Hitz egiteko modu bat da. Baina batzuk jokoak asko motibatzen ditu. Joko honetan asko hitz egin behar da besteak konbentzitu behar dituzulako ez zarela gizotsoa, ez zaituztela hil behar. Batzuetan, gizotsoa zara eta hil nahi zaituzte. Orduan gezurra esan behar duzu: "Ni ez naiz gizotsoa". Beraz... Batzuetan suarekin jolasten duzula uste dut. Gezurra esan edo... errugabe bat hiltzen saiatzen zara. Joko honetatik ikas dezakeguna da komunitate baten barruan rol desberdinak izan ditzakegula eta horrek ez duela esan nahi... ez dauka zertan bortitza izan behar. Umeek agian antzerako jolas bat aurki dezakete elkarrekin hitz egitera behartzen duena, hainbat rol betetzera, inor hil behar barik. Agian, hiltzen ibili beharrean proiektuak egin daitezke edo elkarrekin ikasi, edo ahulenak, behartsuak salbatu. Espero dut Thayk gehiago esango duela. (Barreak) Uste dut umeek honi buruz hitz egin dezaketela ondorio batera iristeko. Baldin eta... zenbaitek jokoa ez badute onartzen, jolasteko modua aldatzen dugu denek onar dezaten. Nire sorterrian jendea hiltzen zuten gau eta egun, jende asko hil zuten. Alde bat komunista zen. Eta bestea antikomunista. Elkar hiltzen zuten egunero, gauero, beste aldekoak gaiztoak zirelakoan. Sufrimenduak urteak iraun zuen. Jolasa da, jolas izugarria. Oso garrantzitsua da ongiari, gaizkiari buruzko gure iritzia. Ez ezazu... Ez zaitez saiatu esaten: "Hori gaiztoa da". Zerbait txarra bada, suntsitu egin behar duzu. Ez pentsa horrela. Suposatu norbait gaiso dagoela. Birus, bakteria bat dauka larri gaixotzen duena. Nahi dugu... berari lagundu. Gaixotasuna akabatu bera hil barik, ezta? Birusa, bakteria akabatu, ez pertsona hura, ezta? Norbait bortitza denean, bidegabe jokatzen duenean, gaizkile bat denean, ez dugu bera hil behar, biolentzia hil behar dugu, pertsona horren hira. Ez inor hil. Horregatik, gerra denboran, Thayk abesti bat asmatu zuen. Eta gazteei eskatu zien kaletan zehar kantatzeko. "Gure etsaia ez da gizakia. Gizakia hiltzen badugu, norekin biziko gara?" Herri kanta bihurtu zen. Beraz, gure printzipioa ez hiltzea da. Ez dugu inor hiltzen, nahiz eta terrorista, kriminala izan. Pertzepzio okerra hil nahi dugu, eta... ezjakintasuna, gorrotoa, beldurra, bortizkeria, pertsona horrengan. Ez dugu bera hil nahi. Beraz, joko bat asmatu behar duzu non ez dugu pertsona hilko, baizik eta beragan dagoen gaizkia. Gaizki hori biolentzia, hira, gorrotoa da. Baina oso abila izan behar duzu pertsonaren biolentzia, gorrotoa hiltzeko. Arreta osoz hitz egin eta entzutean, lagundu ahal diozu bere sumina, biolentzia hiltzen. Ezin duzu hori armekin egin. Hori da ikasi behar dugun lehen gauza: inoiz ez gizakirik hil. Beregan dagoen gaizkia baino ez hil. Baina hiltzeko ez duzu armarik behar. Errukiz entzutea da behar duzuna. Hau da erantzunaren lehen zatia. Bigarrena sakonagoa da. Badakizu ezer ez dela jaiotzen, ezer ez da hiltzen. Horregatik ezin duzu sumina hil ere ez. Beste gauza bat bihurtzen duzu. Ezin duzu hodeia hil, euri bihurtzen lagun diezaiokezu. Bada sumina eta bortizkeria eraldatzeko modu bat, gauza atseginago bat bihurtzeko, adibidez errukia, ulermena, adiskidetzea. Meditazioa praktikatuz egin dezakezu. Hori da hemen ikasten duguna. Ez dugu hiltzen ezta... Ez dugu hiltzen ezta sumina edo gorrotoa ere, badakigulako ezer ez dela hiltzen. Baina badakigu hira, gorrotoa gauza onuragarri bat bihurtzen, hala nola, errukia, maitasuna. Plum Villagen haserrea erruki bihurtzen ikasten dugu. Bortizkeria adeitasun bihurtzen ikasten dugu. Umeek ere ikas dezakete hau. Eta irailean eskolara bueltatzean, badakite nola tratatu haserrez betetako ume bortitzak. Ez ditugu zigortu edo jo nahi. hain bortitz, hain suminkor ez izaten lagundu nahi diegu. Hori Plum Villagen ikas dezakezu. Klasekideei lagundu ahal diezu. Galdetu Plum Villageko zure zaintzaileei nola egin hau. Asmatu jokoren bat ikasten laguntzeko. Badirudi pertsona bat, ume bat, gaiztoa dela. Bera hil behar dugula diote. Inor hil dezakegu? Ez! Bortitza, suminkorra ez izaten lagundu behar diogu. Baina nola? Hainbat joko asma ditzakegu. Jolas asko dago, jolas ederrak. Zergatik ez eman astia ikasteko jolasten? Eskerrik asko! konektatu, inspiratu, elikatu (Kanpaia)