WEBVTT 00:00:10.154 --> 00:00:14.704 Egun on, sangha maitea. Gaur ingelesez hitz egingo dugu. 00:00:15.781 --> 00:00:18.555 Gaur 2013ko martxoaren 10a da, 00:00:20.410 --> 00:00:25.129 eta Ur Geldo aretoan gaude goiko baserrian, Plum Villagen. 00:00:27.191 --> 00:00:30.985 Nortzuk entzungo dute Thay zuzenenean ingelesez? 00:00:34.896 --> 00:00:36.565 Gehienek. 00:00:42.199 --> 00:00:47.749 Hurrengo egunetan 600 lagun etorriko dira frantses erretirora. 00:00:50.324 --> 00:00:53.693 Hai Nghiem mojak proposatu ditu 00:00:55.098 --> 00:01:00.164 zenbait gai 00:01:03.843 --> 00:01:06.051 irakatsi eta praktikatzeko. 00:01:07.267 --> 00:01:16.448 Lehena: zoriona posible da. 00:01:19.594 --> 00:01:25.108 Bigarrena: sendatzea posible da. 00:01:27.518 --> 00:01:32.462 Askok sendatu beharra dutelako. 00:01:33.862 --> 00:01:38.554 Datozen gehienek sendatu behar dute. 00:01:41.337 --> 00:01:46.730 Gero: sakon bizi. 00:01:50.641 --> 00:01:56.262 Beste ideia bat: zatoz etxera. 00:01:57.531 --> 00:02:01.260 Ez zaitez alderrai ibili. Zatoz etxera. 00:02:02.293 --> 00:02:07.408 Hori ere da funtsezko gaia, 00:02:09.559 --> 00:02:11.559 praktika. 00:02:13.013 --> 00:02:18.407 Gero: sangha ibaia. 00:02:18.660 --> 00:02:20.836 Ez zaitez ur tanta gisa joan. 00:02:21.371 --> 00:02:24.861 Hau oso garrantzitsua da praktikarako. 00:02:26.115 --> 00:02:29.127 Ezin dugu praktikatu Sangha barik. 00:02:29.480 --> 00:02:33.512 Eta sangharekin ibaiaren modura ibili behar dugu. 00:02:35.487 --> 00:02:39.568 Beraz, erretirora datozenek soilik ez, 00:02:39.982 --> 00:02:46.737 guk ere, hemen bizi garenok, behar dugu praktika hau. 00:02:54.237 --> 00:02:57.174 Datozen lagunek 00:02:58.431 --> 00:03:05.348 erretiroa antolatzen ere hartuko dute parte. 00:03:05.851 --> 00:03:12.433 Janaria prestatuko dute, garbitu, etab. 00:03:14.214 --> 00:03:24.958 Askori Sangharekin aritzea gustatzen zaie erretiroan. 00:03:27.349 --> 00:03:36.247 Bakean, pozik, janaria nola prestatu, nola garbitu, irakatsi behar diegu, 00:03:36.987 --> 00:03:41.374 hau irakaskuntza, praktika baita ere. 00:03:42.213 --> 00:03:50.582 Eredua izan beharko ginateke, praktika zentroan bizi garenok. 00:04:01.828 --> 00:04:09.134 Thayk hiru hizketa emango ditu frantsesez. 00:04:09.860 --> 00:04:15.565 Bat galdera eta erantzunena izan daiteke. 00:04:18.698 --> 00:04:22.525 Beraz, hirutan batuko gara etxalde berean. 00:04:27.064 --> 00:04:36.283 Beste egunetan etxaldeka banatuko gara Dharma hitzaldiak eta solasaldietarako. 00:04:48.078 --> 00:04:54.610 Erretiroaren ostean, Thay eta zenbait monje Asiara joango dira. 00:05:01.696 --> 00:05:08.359 Hego Korean eta Hong Kong-nen programa oso betea dugu. 00:05:11.273 --> 00:05:12.998 Baita Tailandian ere. 00:05:21.851 --> 00:05:27.967 Bertakoek bisitaldiaz aprobetxatu nahi dutelako. 00:05:50.597 --> 00:05:53.778 Plum Villageko praktika 00:05:59.600 --> 00:06:02.446 gauza bitan ikus daiteke. 00:06:02.941 --> 00:06:06.575 Lehena da nola antzeman sufrimendua, 00:06:08.155 --> 00:06:14.871 besarkatu eta eraldatu. Hori arte bat da. 00:06:16.953 --> 00:06:21.165 Bizitzak sufrimendua eta zoriona dakartzalako. 00:06:22.997 --> 00:06:28.551 Ezin dugu sufrimendua ekidin, onartu egin behar dugu. 00:06:28.979 --> 00:06:31.051 Sufritzen ikasi. 00:06:33.353 --> 00:06:37.093 Sufritzen badakigu, askoz gutxiago sufrituko dugu. 00:06:38.309 --> 00:06:41.959 Eta sufrimendutik asko ikasiko dugu. 00:06:46.352 --> 00:06:51.306 Badakigu sufrimendua ondo erabiltzen 00:06:52.363 --> 00:06:55.090 zoriona sortzeko. 00:06:56.340 --> 00:06:58.981 Loto loreak hazten ditugun eran. 00:06:59.702 --> 00:07:06.641 Lotoak hazteko lohia behar dugu. Sufrimendua da poza eta zoriona sortzeko 00:07:07.669 --> 00:07:12.389 behar dugun lohia. 00:07:14.092 --> 00:07:19.412 Praktikaren lehengo aldea da nola atzeman sufrimendua, 00:07:22.458 --> 00:07:34.087 bera besarkatu eta eraldatu. Sufrimenduaren arteaz ari gara. 00:07:35.884 --> 00:07:43.257 Dalai Lamak "Zorionaren artea" izeneko liburua idatzi omen du. 00:07:44.353 --> 00:07:51.123 "Sufrimenduaren artea" liburua behar dugu. Sufritzen ikasi egin behar dugu, 00:07:53.307 --> 00:07:58.230 sufritzen jakinez gero, askoz gutxiago sufrituko baitugu. 00:07:58.821 --> 00:08:04.035 Sufrimendutik ikas dezakegu. Sufrimendua zuzen erabili. 00:08:07.938 --> 00:08:19.078 Benetako praktikanteok badakigu hori, sufritzen trebatuak gara. 00:08:21.232 --> 00:08:24.312 Nola sufritu ikasi behar dugu. Hau arte bat da. 00:08:26.444 --> 00:08:31.235 Gure sufrimenduari irribarre egin behar diogu 00:08:34.278 --> 00:08:39.249 bakez, lohiari irribarre egiten diogun legez. 00:08:40.180 --> 00:08:44.037 Badakigu lohia zuzen erabili behar dugula 00:08:44.510 --> 00:08:47.084 loto loreak hazteko. 00:08:56.077 --> 00:08:59.501 Sufrimendu bloke handiak daude, 00:09:02.900 --> 00:09:05.406 sufrimendu-masa, 00:09:07.084 --> 00:09:14.347 baina oinaze txikiak ere badira, 00:09:15.497 --> 00:09:17.886 zoritxar txikiak. 00:09:20.834 --> 00:09:24.054 Nola gobernatu oinaze txikiak. 00:09:26.365 --> 00:09:30.369 Oinaze txikiak gobernatzen badakigu ez daukagu zertan sufritu. 00:09:31.025 --> 00:09:32.903 Eguneroko kontuak dira. 00:09:37.179 --> 00:09:42.186 Eguneroko bizitzaren min txikiak. 00:09:44.971 --> 00:09:50.824 Sufrimendu une txiki horiek gobernatzen dakigu. 00:09:52.000 --> 00:09:58.345 Etorriko direnei gure praktika jakinarazteko gauza izan behar dugu, 00:09:59.248 --> 00:10:00.767 guregana datozenei. 00:10:04.335 --> 00:10:12.529 Ez gara oinaze txikien beldur, eurekin zer egin badakigu eta. 00:10:13.561 --> 00:10:16.161 Eguneroko bizitzaren zatia dira. 00:10:17.932 --> 00:10:27.625 Sufrimendu blokea jadanik sortu bada, bera antzematen, besarkatzen jakin behar dugu. 00:10:28.348 --> 00:10:34.348 Batez ere, nola zuzen erabili Sangharen energia kolektiboa 00:10:34.735 --> 00:10:43.174 bera besarkatzeko. Praktikante berriak bagara, 00:10:45.338 --> 00:10:48.576 praktikan hasiberriak bagara, 00:10:48.865 --> 00:10:51.355 ezin izango dugu gure sufrimendua besarkatu, 00:10:51.613 --> 00:11:01.235 gure arreta ez baita oraindik behar beste indartsu. 00:11:02.606 --> 00:11:07.309 Sangharen arretarako energia kolektiboa erabili dezakegu 00:11:08.209 --> 00:11:14.513 gure sufrimendu blokea antzeman eta besarkatzeko. 00:11:15.515 --> 00:11:20.696 Sufrimendu hori aitarengandik dator agian, 00:11:21.300 --> 00:11:24.392 amarengandik, arbasoengandik. 00:11:31.604 --> 00:11:40.501 Bera antzeman, besarkatu eta eraldatuz gero, gure gurasoentzako egingo dugu hori, 00:11:41.000 --> 00:11:50.909 gure arbasoentzako. Adeitsua da hori eurentzako egitea 00:11:51.151 --> 00:11:55.341 eta sufrimendua gure semeei eta euren semeei ez uztea. 00:11:56.388 --> 00:11:58.461 Samsararen amaiera. 00:12:06.981 --> 00:12:12.242 Plum Villageko praktikari buruz irakurtzen dutenek, 00:12:14.240 --> 00:12:18.245 bakeari, senidetasun energiari buruz entzuten dutenek, 00:12:20.935 --> 00:12:26.347 hona etorri eta gurekin jesarri eta ibiltzean 00:12:29.130 --> 00:12:33.249 energia kolektibo hori benetakoa dela sumatzen dute, 00:12:34.841 --> 00:12:37.879 ez da ahotan dabilen zerbait soilik. 00:12:39.720 --> 00:12:45.832 Arreta osozko eta bake energia kolektiboak zu besarkatzen uzten baduzu 00:12:46.538 --> 00:12:48.574 askoz hobeto sentitzen zara. 00:12:48.899 --> 00:12:53.809 Sufrimendua aldatzen hasten dela ikusten duzu. 00:12:55.644 --> 00:13:00.819 Beraz, Sanghan aterpea hartzea oinarrizko praktika da. 00:13:04.465 --> 00:13:08.050 Monjeak, praktikante laikoak, elkarrekin jesarrita, 00:13:09.303 --> 00:13:15.356 bakean, beren arreta osozko energia oso indartsua daiteke. 00:13:15.593 --> 00:13:23.209 Eurekin jesartzen badakigu eta energia horrek gure sufrimendua besarkatu dezala onartu, 00:13:23.837 --> 00:13:30.403 ibaian doan tanta bat izango gara eta askoz hobeto sentituko gara. 00:13:31.337 --> 00:13:33.901 Ez dago ezer egiterik. 00:13:34.153 --> 00:13:37.094 Gure sufrimendua 00:13:37.287 --> 00:13:43.041 Sangharen energiak besarkatzen uzten dugu. 00:13:43.764 --> 00:13:50.387 Sanghak datozenei egin ahal dien oparirik ederrena da. 00:14:06.315 --> 00:14:09.933 Gauza asko prestatu behar dugu 00:14:11.179 --> 00:14:13.233 erretirorako, 00:14:14.262 --> 00:14:16.610 gauza asko egin dezakegu. 00:14:17.960 --> 00:14:19.649 Egin ahal dugu 00:14:20.800 --> 00:14:23.574 garbitu, txukundu, 00:14:24.001 --> 00:14:27.707 bazkaria prestatu, gauza anitz egin dezakegu erretirorako. 00:14:28.010 --> 00:14:30.475 Jendeari lagundu ahal diogu, 00:14:32.229 --> 00:14:34.497 erretiroa erraztu. 00:14:34.979 --> 00:14:38.711 Baina eman dezakegun gauzarik onena, 00:14:39.042 --> 00:14:41.988 eman dezakegun gauzarik preziatuena 00:14:42.569 --> 00:14:48.037 ez da gure lana. 00:14:48.947 --> 00:14:52.031 Eman ahal diegun gauzarik onena 00:14:52.298 --> 00:14:56.993 gure energia kolektiboa da, gure arreta osoa, bakea. 00:14:58.470 --> 00:15:01.962 Beraz, meditazio jesarrietan, ibilietan, 00:15:02.243 --> 00:15:04.672 bertan egoten saiatu beharko ginateke. 00:15:06.526 --> 00:15:09.956 Energia kolektibo horrek lagunduko dielako, 00:15:10.160 --> 00:15:12.430 lasaituko ditu, 00:15:12.763 --> 00:15:15.326 beren sufrimendua besarkatzen lagunduko die 00:15:15.473 --> 00:15:19.338 ibili, jesarri, arnastu ahal dezaten. 00:15:20.372 --> 00:15:23.443 Euretako askok ezin baitute arnasik hartu. 00:15:24.177 --> 00:15:28.074 Ezin dira ibili, ezin dira jesarri. 00:15:28.259 --> 00:15:30.562 Energia kolektibo horrekin, 00:15:30.733 --> 00:15:34.031 Sangha garenez daukagun arreta osoaren eta bake energiarekin, 00:15:34.478 --> 00:15:37.940 aukera emango diegu 00:15:38.106 --> 00:15:41.784 arnasa har dezaten, 00:15:42.617 --> 00:15:45.198 ibili eta jesarri ahal daitezen. 00:15:45.388 --> 00:15:50.408 Egin diezaiegun oparirik onena da 00:15:50.729 --> 00:15:52.048 Sangha gisa. 00:15:53.199 --> 00:15:55.315 Ez da lan astuna. 00:15:55.511 --> 00:15:58.976 Eman dezakegun gauzarik onena da, 00:15:59.326 --> 00:16:03.959 bakezko, pozezko, senidetasunezko energia. 00:16:30.331 --> 00:16:33.240 Datozenek zorte handia dute 00:16:33.427 --> 00:16:37.992 aste oso bat dutelako libre 00:16:40.640 --> 00:16:42.797 gurekin egoteko. 00:16:43.023 --> 00:16:47.804 Askok nahi izango zuten hori egin, baina ezin dute. 00:16:49.016 --> 00:16:53.657 Ez daukate astirik, ez daukate dirurik. 00:16:54.687 --> 00:17:00.475 Beraz, datozenek zorte handia dute 00:17:01.829 --> 00:17:05.282 sangharekin egoteko zazpi egun dituztelako. 00:17:09.782 --> 00:17:11.597 Horretaz ohartu behar gara. 00:17:13.555 --> 00:17:16.221 Eta ahaleginak egin behar ditugu 00:17:16.402 --> 00:17:20.764 aldatu eta sendatzeko aukera emateko. 00:17:25.536 --> 00:17:27.628 Thayk esango die, 00:17:27.766 --> 00:17:29.617 erretiroaren lehen egunean, 00:17:29.806 --> 00:17:32.083 sendatzea posiblea dela, 00:17:32.885 --> 00:17:35.211 hor bertan, erretiroan. 00:17:37.712 --> 00:17:41.173 Ez erretiroaren ondoren, erretiroan bertan baizik. 00:17:42.590 --> 00:17:45.164 Esandakoa egiten badute, 00:17:46.436 --> 00:17:48.731 arnasa hartu, jesarri, ibili, 00:17:48.846 --> 00:17:52.393 sendatzea posiblea da urrats bakoitzeko. 00:17:52.583 --> 00:17:56.427 Sendatzea posiblea da arnasketa bakoitzeko. 00:18:00.796 --> 00:18:02.957 Hori da egia. 00:18:03.471 --> 00:18:07.555 Ez dago sendaketarako biderik, sendaketa da bidea. 00:18:11.747 --> 00:18:13.391 Esan egin behar diegu 00:18:13.541 --> 00:18:16.680 sendatzeko gelditu egin behar direla. 00:18:17.948 --> 00:18:22.033 Sendatzeko lasaitu egin behar gara. 00:18:22.235 --> 00:18:26.544 Gelditzen ez badira ezin izango dira sendatu. 00:18:30.883 --> 00:18:36.305 Ezin izan dira sendatu ez direlako gelditu. 00:18:36.942 --> 00:18:40.848 5 entrenamenduak irakaspen garrantzitsua dira. 00:18:41.361 --> 00:18:45.206 Arreta osorako bost entrenamenduak 00:18:45.387 --> 00:18:46.890 gelditzeko dira, 00:18:47.813 --> 00:18:52.947 ekintza hura, pentsamendu hura, 00:18:54.770 --> 00:18:56.140 ondoeza sortzen duena, 00:18:57.362 --> 00:18:58.929 gaixotasuna. 00:19:00.553 --> 00:19:06.609 Bost entrenamenduak badira ere sendatzeko ahalmena 00:19:06.964 --> 00:19:09.338 duten pentsamendu eta ekintzak. 00:19:10.706 --> 00:19:15.909 Bost entrenamendurik gabe sendatzea ezinezkoa da. 00:19:20.570 --> 00:19:23.510 Gelditzea oso garrantzitsua da. 00:19:25.259 --> 00:19:26.999 Gelditu eta sendatu, 00:19:28.725 --> 00:19:32.309 hori da ere Hego Korean 00:19:34.002 --> 00:19:36.112 emango dugu irakaskuntzaren gaia. 00:19:41.323 --> 00:19:43.346 Gelditzen jakinez gero, 00:19:44.072 --> 00:19:48.310 sendatzea une horretan gerta daiteke, urrats bakoitzeko, 00:19:52.166 --> 00:19:54.956 arnasketa bakoitzeko. 00:19:55.510 --> 00:19:59.583 Datozenak geldiarazteko gauza izan beharko ginateke. 00:20:01.903 --> 00:20:08.280 Sufritzera eramaten dituen hori egiteari utzi, 00:20:10.433 --> 00:20:13.317 haserrera, etsipenera. 00:20:19.251 --> 00:20:24.050 Ondo jakingo dute sendatzeko zer gelditu behar duten. 00:20:26.958 --> 00:20:28.956 Esango diegu 00:20:29.781 --> 00:20:35.158 nola gelditu ahal izan dugun guk geuk 00:20:36.541 --> 00:20:38.388 eta sendatzen hasi. 00:20:39.038 --> 00:20:42.524 Gure eskarmentua beraiei ezagutarazi. 00:20:45.237 --> 00:20:47.865 Gelditzea erabakitzen duzun une horretan 00:20:48.064 --> 00:20:53.240 arina sentitzen zera, berehala igartzen duzu sendatzen ari zarela. 00:20:53.569 --> 00:20:58.654 Aparteko unea da hori, gelditzea erabaki duzun hori. 00:21:16.118 --> 00:21:18.147 Gero esango diegu 00:21:18.542 --> 00:21:24.292 egunero une zoriontsuak sor ditzakegula. 00:21:26.462 --> 00:21:34.242 Badira zorion txikiak, 00:21:35.177 --> 00:21:38.570 egunean edonoiz sortu ditzakegunak. 00:21:38.748 --> 00:21:41.121 Hori ere arte bat da. 00:21:42.411 --> 00:21:46.176 Zorionaren artea. 00:21:47.541 --> 00:21:50.201 Katilu bat te edaten, 00:21:51.149 --> 00:21:54.460 ibiltzen, edo jesarri eta inguruari so egiten, 00:21:54.835 --> 00:21:58.747 une zoriontsu bat sor dezakezu. 00:22:00.002 --> 00:22:04.981 Eta zoriona sortzeko behar dituzun zenbait osagai 00:22:05.641 --> 00:22:07.825 aurkitu ahal dituzu. 00:22:13.375 --> 00:22:18.622 Arreta osoa zorion, poz iturria dela badakigu. 00:22:23.582 --> 00:22:28.710 Jendea zorionik ez duela dio, 00:22:30.729 --> 00:22:37.019 eta esan behar diegu badituztela zoriontsu izateko baldintzak. 00:22:37.529 --> 00:22:43.088 Zoriontsu izateko jadanik dituzten baldintzak ikusten lagundu. 00:22:46.059 --> 00:22:49.146 Hor dira gerezi loreak, 00:22:57.438 --> 00:23:00.452 baina ez dira gauza 00:23:02.701 --> 00:23:06.418 begiratu eta gerezi loreez gozatzeko. 00:23:08.175 --> 00:23:11.721 Hor da eguzkiaren argia, heltzen ari den udaberria. 00:23:12.007 --> 00:23:15.979 Guzti horiek bizitzaren mirariak dira. 00:23:16.172 --> 00:23:19.557 Baina zerbaitek harrapatu die burua. 00:23:19.794 --> 00:23:23.913 Ez dira gauza 00:23:24.065 --> 00:23:29.074 zorionerako baldintza hauek ikusteko. 00:23:29.433 --> 00:23:32.148 Badute gorputz bat, 00:23:32.783 --> 00:23:35.985 baina ez dute gorputzerako sarrerarik. 00:23:36.403 --> 00:23:40.696 Arraroa da. Ba duzu gorputza, baina ezin zara gorputzera heldu. 00:23:43.678 --> 00:23:46.422 Ezin zara gorputzera itzuli. 00:23:46.687 --> 00:23:51.621 Ezin duzu gorputza ukitu eta esan: hau da nire gorputza. 00:23:52.304 --> 00:23:55.404 Arretarik ez daukazulako. 00:24:00.163 --> 00:24:03.062 Ordenagailuan hiru ordu ematen dituztenean 00:24:03.164 --> 00:24:06.717 gorputzik dutela ahaztu egiten dute. 00:24:07.716 --> 00:24:09.376 Hor gelditzen dira, 00:24:14.348 --> 00:24:16.474 mundu irrealean. 00:24:22.931 --> 00:24:25.820 Horregatik Plum Villagen, 00:24:27.918 --> 00:24:30.621 gure neba-arrebek 00:24:33.152 --> 00:24:36.983 arreta osorako kanpaia programatzen dute 00:24:37.860 --> 00:24:42.945 noizean behin geldiaraztea gogoratzen dietena, 00:24:43.297 --> 00:24:45.624 gorputzera itzuli 00:24:45.885 --> 00:24:47.466 eta arnasa har dezaten, 00:24:49.966 --> 00:24:55.487 arnasaren kontzientzia erabili gure gorputza igartzeko 00:24:55.723 --> 00:24:57.980 eta bera ukitzeko. 00:24:59.375 --> 00:25:01.597 Gorputza deitzen ari zaigu agian 00:25:03.386 --> 00:25:06.086 baina ez dugu ezer ez entzuten. 00:25:07.691 --> 00:25:10.991 Gorputzak behar gaitu baina ez dugu entzuten. 00:25:12.876 --> 00:25:15.157 Gure gorputza ukitu ahal badugu 00:25:15.402 --> 00:25:18.147 gure sentsazioak ere ukituko ditugu. 00:25:18.262 --> 00:25:20.737 Sentsazio asko daude guri deika. 00:25:21.866 --> 00:25:23.368 Sufrimendua 00:25:24.978 --> 00:25:27.098 guri deitzen dabilen umea da. 00:25:27.381 --> 00:25:30.238 Sufritzen duen umea, guri deika. 00:25:31.141 --> 00:25:32.946 Baina ez dugu entzuten 00:25:34.214 --> 00:25:36.775 barruko umearen ahotsa. 00:25:38.195 --> 00:25:40.781 Sentsazioak umeak baitira. 00:25:48.246 --> 00:25:50.489 Arreta osoak laguntzen digu 00:25:50.769 --> 00:25:53.419 ez bakarrik sufrimendua ukitzen 00:25:53.676 --> 00:25:56.660 bera besarkatu eta eraldatzeko. 00:25:56.939 --> 00:25:59.101 Arreta osoak laguntzen digu ere 00:26:00.874 --> 00:26:05.045 bizitzaren mirariak ukitzen, gure gorputza barne. 00:26:08.040 --> 00:26:09.638 Arnasa hartzea 00:26:13.409 --> 00:26:15.766 gozo-gozoa izan daiteke. 00:26:16.804 --> 00:26:19.313 Arnasa botatzea gozamen hutsa izan daiteke. 00:26:19.830 --> 00:26:21.811 Arnasa hartzeaz gozatzen duzu. 00:26:24.457 --> 00:26:28.636 Irudikatu monje bat, larrean eserita. 00:26:29.080 --> 00:26:33.259 Ez du ezer ez egiten. Arnasa hartu eta horretaz gozatzen da. 00:26:33.773 --> 00:26:37.615 Libre da. Arazoetatik libre, 00:26:40.800 --> 00:26:42.300 haserretik libre, 00:26:43.430 --> 00:26:44.965 grinatik libre. 00:26:47.888 --> 00:26:51.504 Bere gorputza ukitu ahal du, 00:26:51.785 --> 00:26:55.643 zeru garbia, berde kolorea, 00:26:57.775 --> 00:27:00.397 datorren udaberria. 00:27:01.431 --> 00:27:07.772 Hori egin ahal izan beharko genuke, datozenei gogorarazteko 00:27:08.219 --> 00:27:12.164 eurek ere zorion uneak sor ditzaketela. 00:27:13.092 --> 00:27:17.117 Eguneroko zorion une txikiak. 00:27:20.598 --> 00:27:24.252 Gozatzen ikasi. 00:27:24.756 --> 00:27:31.112 Eguneroko zorion xeheetaz gozatzen ikasi. 00:27:31.740 --> 00:27:33.979 Hori posible da. 00:27:59.107 --> 00:28:00.759 Jende trebe asko dago. 00:28:03.020 --> 00:28:05.359 Diploma bat lor dezakete. 00:28:06.965 --> 00:28:09.164 Asma ditzakete 00:28:12.762 --> 00:28:14.421 aparatu berriak. 00:28:15.458 --> 00:28:17.853 Gauza asko egin dezakete. 00:28:23.547 --> 00:28:25.305 Galdetuko diegu: 00:28:26.961 --> 00:28:30.535 sortu al dezakezu zorion une bat? 00:28:32.141 --> 00:28:34.680 Gorputza erabili al dezakezu, 00:28:36.430 --> 00:28:39.264 arnasa erabili al dezakezu, 00:28:39.631 --> 00:28:44.591 arreta erabili al dezakezu zorion une bat sortzeko, 00:28:44.814 --> 00:28:47.402 zorion sentsazio bat sortzeko? 00:28:50.002 --> 00:28:54.519 Zopa egiten dugun eran. 00:28:55.265 --> 00:29:00.062 Zopa egiteko behar ditugu ura, barazkiak, tofua, etab. 00:29:01.497 --> 00:29:04.579 Gehienek zopa ederrak egin ahal ditzakegu. 00:29:08.108 --> 00:29:13.004 Zorion xehe bat zoparen antzekoa da. 00:29:13.413 --> 00:29:18.220 Zenbait osagairekin zorion une bat sortu ahal dugu, 00:29:18.550 --> 00:29:21.220 bai guretzat eta bai besteentzat ere. 00:29:22.307 --> 00:29:26.203 Zure zopa beste bati eskaini ahal diozu. 00:29:26.640 --> 00:29:30.967 Zorion une bat asmatu, sortu ahal baduzu 00:29:31.253 --> 00:29:36.295 beraz gozatu ahal zara eta beste bati eskaini. 00:29:37.616 --> 00:29:39.755 Hau arte bat da. 00:29:40.083 --> 00:29:43.360 Zorionaren artea. 00:29:44.690 --> 00:29:47.521 Gozatzen ikasi behar dugu. 00:29:53.745 --> 00:29:55.483 Ekoiztu 00:29:59.676 --> 00:30:05.942 poz eta zorion sentsazio horiek egunero. 00:30:43.291 --> 00:30:48.652 Zorion une txiki horiek dastatzen ikasi behar dugu. 00:30:51.405 --> 00:30:53.432 Dastatzen ikasi 00:30:54.529 --> 00:30:58.306 eguneroko zorion txikiak. 00:30:59.589 --> 00:31:01.427 Eta horrelakoak sortu. 00:31:06.788 --> 00:31:08.363 Badakigu 00:31:10.849 --> 00:31:12.803 nola geldiarazi 00:31:14.804 --> 00:31:18.419 pentsamenduaren etengabeko irratia, 00:31:21.133 --> 00:31:22.879 zoriona sortzeko. 00:31:23.274 --> 00:31:26.801 Barruko irratia 00:31:27.111 --> 00:31:29.632 martxan uzten baduzu, ezin izango duzu ezer egin. 00:31:34.628 --> 00:31:39.109 Etengabeko diskurtsoa dagoelako buruan, 00:31:39.575 --> 00:31:42.397 gau eta egunez martxan dagoena buruan. 00:31:43.141 --> 00:31:47.355 Iraganari buruz pentsatzen duzu, iragana gogorarazten duzu, 00:31:47.966 --> 00:31:52.392 etorkizunaren beldur zara, eta pentsatzen jarraitzen duzu. 00:31:53.545 --> 00:31:59.203 Horrek zure espazio osoa hartzen du, ez duzu zeure bizitza bizitzeko astirik. 00:32:00.738 --> 00:32:05.240 Oso garrantzitsua da barruko irratia geldiaraztea, 00:32:06.470 --> 00:32:10.580 etengabeko pentsamendua. 00:32:12.848 --> 00:32:14.498 Hori delako 00:32:16.938 --> 00:32:19.251 hausnarrean ibiltzearen praktika. 00:32:24.282 --> 00:32:29.071 Behin eta berriz jan eta mastekatzen dugu 00:32:29.626 --> 00:32:33.062 gure sufrimendua, gure kezka, 00:32:33.370 --> 00:32:36.241 eta hori ez da osasunarentzako ona. 00:32:37.472 --> 00:32:39.614 Lagundu beharko genieke 00:32:41.760 --> 00:32:46.946 euren kontzientzia jateari uzteko. 00:32:47.749 --> 00:32:52.374 Laugarren elikagaia horretaz da. 00:32:53.073 --> 00:32:55.465 Kontzientzia elikagai denean. 00:32:55.867 --> 00:32:58.918 Gure kontzientzian sufrimendua dago, 00:33:00.555 --> 00:33:03.746 damua, samina, etab. 00:33:06.222 --> 00:33:10.709 Berpizteko ohitura dugu, 00:33:11.165 --> 00:33:15.639 kontzientziaren hondotik atera eta behin eta berriz mastekatu. 00:33:15.882 --> 00:33:18.196 Hori ez da osasuntsua. 00:33:18.641 --> 00:33:20.849 Ez da janari osasungarria. 00:33:21.825 --> 00:33:27.732 Buruaren diskurtsoa gelditzea oso garrantzitsua da praktikan. 00:33:32.966 --> 00:33:36.127 Bitxia da, Plum Villagen 00:33:37.628 --> 00:33:41.245 ez dugu alkoholik edaten, 00:33:42.370 --> 00:33:47.311 ez eta okelik jaten ere, baina ez pentsatzea eta berbarik ez egitea ere eskatzen dugu. 00:33:49.008 --> 00:33:53.828 Ibiltzen gabiltzala hitz egin edo pentsatuz gero 00:33:54.967 --> 00:33:58.133 irratia martxan uzten dugu 00:33:58.771 --> 00:34:01.124 eta bere biktimak bihurtzen gara. 00:34:01.614 --> 00:34:05.552 Iraganaren, etorkizunaren, kezken biktima gara. 00:34:05.977 --> 00:34:07.952 Ez dugu gure bizitza bizitzen. 00:34:08.170 --> 00:34:12.819 Gure bizitza bizitzeko barruko irratia itzali behar dugu. 00:34:15.180 --> 00:34:17.492 Barruko hizketaldia. 00:34:21.517 --> 00:34:25.384 Nola gozatu zure urratsez 00:34:25.920 --> 00:34:28.633 irratia martxan uzten baduzu? 00:34:29.478 --> 00:34:33.054 Horregatik hain da garrantzitsua barruko irratia gelditzea. 00:34:34.602 --> 00:34:36.151 Sentitu, 00:34:37.685 --> 00:34:39.965 pentsatu beharrean. 00:34:41.083 --> 00:34:45.329 Oinekin lurra ukitzean 00:34:46.108 --> 00:34:48.313 sentitu egin beharko genuke. 00:34:48.927 --> 00:34:52.090 Sentsazio hutsak jakituria ekar lezake. 00:34:54.520 --> 00:34:57.647 Sentsazioan kontzentratzen gara: 00:34:58.228 --> 00:35:02.846 ezkerreko oinarekin ama lurra ukitzen dut. 00:35:05.619 --> 00:35:11.771 Berehala ukitzen dituzu bizitzaren mirari eskuragarriak, 00:35:12.498 --> 00:35:17.124 ezkerreko oinarekin lurra ukitzen duzun bitartean. 00:35:17.582 --> 00:35:21.851 Eta poztasun sentsazio zoragarria daukazu. 00:35:22.421 --> 00:35:24.332 Ongizatea. 00:35:26.574 --> 00:35:29.799 Hau egitean, pentsamendua geldi dezakezu. 00:35:30.078 --> 00:35:35.889 Pentsatzeari utzi, hau egiteko, hau egin, pentsatzeari uzteko. 00:35:39.196 --> 00:35:43.372 Pentsatu beharrean sentitu, hori da gure praktika. 00:35:44.109 --> 00:35:46.293 Zure gorputza sentitu. 00:35:47.819 --> 00:35:50.731 Sentsazio bakoitzaz jabetu. 00:35:52.501 --> 00:35:54.194 Besarkatu. 00:35:55.919 --> 00:35:57.860 Hori da gure praktika. 00:35:58.373 --> 00:36:00.702 Eta sendatzea posible da. 00:36:03.588 --> 00:36:08.051 Jateko onuragarriz hornitzen gara. 00:36:10.722 --> 00:36:15.479 Ez dugu etengabe gure beldurra, pena, haserrea mastekatzen, 00:36:15.833 --> 00:36:18.375 osasunerako ona ez dena. 00:36:18.947 --> 00:36:24.931 Merezi dugun jateko osasuntsua jasotzen hasten gara. 00:36:25.796 --> 00:36:28.375 Eta inguruko Sangha 00:36:28.760 --> 00:36:32.319 hortxe dago, praktika gogorarazteko. 00:36:37.362 --> 00:36:39.202 Horrela ikasten dugu 00:36:41.774 --> 00:36:46.057 alai eta zoriontsu ibiltzen. 00:36:47.622 --> 00:36:50.950 Meditazio ibilia ez da lan astuna. 00:36:54.279 --> 00:36:57.552 Ez da betebehar bat. 00:36:57.844 --> 00:37:02.813 Zorion uneak sortzeko aukera bat da. 00:37:03.247 --> 00:37:09.094 Zorion uneak sortzeko aukera ona da, 00:37:09.441 --> 00:37:12.110 eta sendatzeko. 00:37:12.839 --> 00:37:14.680 Meditazio ibilia. 00:37:14.976 --> 00:37:19.405 Sangharekin edo bakarrik zabiltzala. 00:37:21.467 --> 00:37:28.196 Sangharekin bazabiltza, taldearen energiaz baliatzen zara. 00:37:30.665 --> 00:37:36.294 Bakarrik bazabiltza, bake eta arreta osoaren energia zabaltzen duzu. 00:37:36.606 --> 00:37:39.196 Eta besteei gogorarazten diezu 00:37:39.802 --> 00:37:42.230 zu bezala ibiltzeko. 00:37:45.168 --> 00:37:47.552 Praktikaren edozein unek 00:37:48.376 --> 00:37:52.710 sendatu ahal zaitu eta besteei sendatzen lagundu. 00:37:53.096 --> 00:37:56.554 Ez zuri bakarrik, besteei ere sendatzen laguntzen die. 00:37:56.912 --> 00:38:03.779 Ederra da campusean anai edo arreba bat arretaz ibiltzen ikustea. 00:38:04.522 --> 00:38:07.353 Nutritiboa, osasungarria. 00:38:08.911 --> 00:38:12.858 Sangharekin zabiltzala edo zure kabuz, 00:38:13.295 --> 00:38:17.227 zure urratsak oso garrantzitsuak dira guretzako. 00:38:21.087 --> 00:38:24.824 Hona datozenak, horrela gabiltzala ikusten gaituztenean 00:38:25.205 --> 00:38:28.669 praktikan eta Dharman fedea hartzen dute. 00:38:37.560 --> 00:38:40.439 Jaten dugunean 00:38:44.179 --> 00:38:46.374 jateko era bat egon behar du 00:38:46.624 --> 00:38:53.333 une bakoitza osasungarri egingo duena. 00:38:54.137 --> 00:38:58.814 Ez gara jakiz soilik elikatzen, 00:38:59.477 --> 00:39:01.973 Sanghak ere elikatzen gaitu. 00:39:02.467 --> 00:39:08.601 Elkarrekin jatean arreta osoko energia sortzen baitugu, 00:39:08.855 --> 00:39:11.498 arreta oso eta senidetasuneko energia kolektiboa. 00:39:11.754 --> 00:39:15.358 Eta hori oso osasuntsua da, sendagarria. 00:39:16.694 --> 00:39:19.904 Horrela jatean, pentsamendua gelditzen duzu 00:39:20.642 --> 00:39:24.942 eta inguruko Sanghakideez jabetzen zara. 00:39:26.472 --> 00:39:30.720 Bakoitzak sortzen du bake, senidetasun energia. 00:39:31.117 --> 00:39:34.702 Sendagarria da, janari ona. 00:39:36.919 --> 00:39:40.239 Elkarrekin jatea praktika bat da. 00:39:40.766 --> 00:39:44.514 Ez da lan astuna, betebeharra. 00:39:46.548 --> 00:39:50.623 Meditazio jesarria ere. 00:39:51.201 --> 00:39:57.077 Meditazioa jesarrita sendatzeko aukera da, 00:39:58.178 --> 00:40:01.185 poz uneak sortzeko ere. 00:40:01.778 --> 00:40:06.076 Ez ba besterik gabe bertan egoteko unea, 00:40:07.623 --> 00:40:14.190 kanpaia noiz jo zain, meditazioa bukatzeko. 00:40:14.637 --> 00:40:17.261 Ez. Hori denbora galtzea litzateke, 00:40:18.746 --> 00:40:20.672 xahutzea. 00:40:23.423 --> 00:40:29.846 Une eskasak, preziatuak dira. 00:40:30.287 --> 00:40:35.899 Jendeak ez du jesarrita egoteko astirik, ezer egin barik. 00:40:37.600 --> 00:40:41.506 Ekonomiaren kontrakoa omen da. 00:40:43.614 --> 00:40:45.315 Luxua. 00:40:46.436 --> 00:40:48.494 Denbora dirua da. 00:40:49.049 --> 00:40:51.280 Baina badakigu jesartzea 00:40:52.453 --> 00:40:54.962 oso osasuntsua izan daitekeela. 00:40:55.903 --> 00:41:00.171 Jesarrita gauden une bakoitzaz gozatzen ikasi behar dugu, 00:41:00.530 --> 00:41:06.679 nola arnastu jesarrita gauden une oro nutritiboa, osasungarria izan dadin. 00:41:11.100 --> 00:41:12.816 Hori jakinez gero, 00:41:15.984 --> 00:41:22.567 egitaraua geuk egindakoa izango da, ez alderdi politiko batek inposatutakoa. 00:41:24.620 --> 00:41:26.351 Edo erregeak ezarritakoa. 00:41:29.589 --> 00:41:35.086 Sangha da egitaraua egin duena, 00:41:36.259 --> 00:41:39.566 beraz ondo baliatu gaitezen 00:41:40.082 --> 00:41:43.453 gu eraldatzeko eta sendatzeko. 00:41:44.354 --> 00:41:49.100 Inork ez digu egitaraua inposatzen, ez Thayk ere ez. 00:41:50.702 --> 00:41:54.299 Egitaraua Sangha osoak egindakoa da 00:41:54.780 --> 00:41:58.169 denek aukera izan dezaten 00:41:58.899 --> 00:42:01.345 aldatu eta sendatzeko. 00:42:02.285 --> 00:42:06.340 Ez gara kexatu behar egitaraua estuegia delako. 00:42:07.358 --> 00:42:10.461 Hasi berriek bakarrik behar dute egitarau estu bat. 00:42:14.127 --> 00:42:16.606 Hori da praktikatzen duenaren 00:42:17.331 --> 00:42:21.351 funtsa: egitarau bat izan. 00:42:21.647 --> 00:42:26.460 Badakigu Sangharekin egitea 00:42:28.242 --> 00:42:32.194 errazagoa dela, atseginagoa. 00:42:32.812 --> 00:42:37.989 Kanpaiak, meditaziora doan Sanghak, laguntzen digute. 00:42:41.657 --> 00:42:46.829 Denek meditaziora joatea lagungarria da guztiz. 00:42:47.214 --> 00:42:50.946 Horrela, geuk era naturalean goaz meditaziora. 00:42:51.293 --> 00:42:54.044 Ez ditugu ahaleginak egin behar. 00:43:02.003 --> 00:43:05.831 Sutra askotan esaten da 00:43:06.199 --> 00:43:08.883 Dharma atsegina, ederra dela, 00:43:09.792 --> 00:43:13.090 hasieran, erdian eta amaieran. 00:43:13.306 --> 00:43:17.330 Praktikako minutu bakoitzak izan behar du atsegina, osasungarria 00:43:19.447 --> 00:43:21.585 eta eraldatzailea.