0:00:10.154,0:00:14.704 Egun on, sangha maitea. Gaur ingelesez hitz egingo dugu. 0:00:15.781,0:00:18.555 Gaur 2013ko martxoaren 10a da, 0:00:20.410,0:00:25.129 eta Ur Geldo aretoan gaude[br]goiko baserrian, Plum Villagen. 0:00:27.191,0:00:30.985 Nortzuk entzungo dute Thay zuzenenean ingelesez? 0:00:34.896,0:00:36.565 Gehienek. 0:00:42.199,0:00:47.749 Hurrengo egunetan 600 lagun etorriko dira[br]frantses erretirora. 0:00:50.324,0:00:53.693 Hai Nghiem mojak proposatu ditu 0:00:55.098,0:01:00.164 zenbait gai 0:01:03.843,0:01:06.051 irakatsi eta praktikatzeko. 0:01:07.267,0:01:16.448 Lehena: zoriona posible da. 0:01:19.594,0:01:25.108 Bigarrena: sendatzea posible da. 0:01:27.518,0:01:32.462 Askok sendatu beharra dutelako. 0:01:33.862,0:01:38.554 Datozen gehienek sendatu behar dute. 0:01:41.337,0:01:46.730 Gero: sakon bizi. 0:01:50.641,0:01:56.262 Beste ideia bat: zatoz etxera. 0:01:57.531,0:02:01.260 Ez zaitez alderrai ibili. Zatoz etxera. 0:02:02.293,0:02:07.408 Hori ere da funtsezko gaia, 0:02:09.559,0:02:11.559 praktika. 0:02:13.013,0:02:18.407 Gero: sangha ibaia. 0:02:18.660,0:02:20.836 Ez zaitez ur tanta gisa joan. 0:02:21.371,0:02:24.861 Hau oso garrantzitsua da praktikarako. 0:02:26.115,0:02:29.127 Ezin dugu praktikatu Sangha barik. 0:02:29.480,0:02:33.512 Eta sangharekin ibaiaren modura ibili behar dugu. 0:02:35.487,0:02:39.568 Beraz, erretirora datozenek soilik ez, 0:02:39.982,0:02:46.737 guk ere, hemen bizi garenok,[br]behar dugu praktika hau. 0:02:54.237,0:02:57.174 Datozen lagunek 0:02:58.431,0:03:05.348 erretiroa antolatzen ere hartuko dute parte. 0:03:05.851,0:03:12.433 Janaria prestatuko dute, garbitu, etab. 0:03:14.214,0:03:24.958 Askori Sangharekin aritzea gustatzen zaie erretiroan. 0:03:27.349,0:03:36.247 Bakean, pozik, janaria nola prestatu,[br]nola garbitu, irakatsi behar diegu, 0:03:36.987,0:03:41.374 hau irakaskuntza, praktika baita ere. 0:03:42.213,0:03:50.582 Eredua izan beharko ginateke,[br]praktika zentroan bizi garenok. 0:04:01.828,0:04:09.134 Thayk hiru hizketa emango ditu frantsesez. 0:04:09.860,0:04:15.565 Bat galdera eta erantzunena izan daiteke. 0:04:18.698,0:04:22.525 Beraz, hirutan batuko gara etxalde berean. 0:04:27.064,0:04:36.283 Beste egunetan etxaldeka banatuko gara[br]Dharma hitzaldiak eta solasaldietarako. 0:04:48.078,0:04:54.610 Erretiroaren ostean, Thay eta zenbait monje Asiara joango dira. 0:05:01.696,0:05:08.359 Hego Korean eta Hong Kong-nen programa oso betea dugu. 0:05:11.273,0:05:12.998 Baita Tailandian ere. 0:05:21.851,0:05:27.967 Bertakoek bisitaldiaz aprobetxatu nahi dutelako. 0:05:50.597,0:05:53.778 Plum Villageko praktika 0:05:59.600,0:06:02.446 gauza bitan ikus daiteke. 0:06:02.941,0:06:06.575 Lehena da nola antzeman sufrimendua, 0:06:08.155,0:06:14.871 besarkatu eta eraldatu. Hori arte bat da. 0:06:16.953,0:06:21.165 Bizitzak sufrimendua eta zoriona dakartzalako. 0:06:22.997,0:06:28.551 Ezin dugu sufrimendua ekidin, onartu egin behar dugu. 0:06:28.979,0:06:31.051 Sufritzen ikasi. 0:06:33.353,0:06:37.093 Sufritzen badakigu, askoz gutxiago sufrituko dugu. 0:06:38.309,0:06:41.959 Eta sufrimendutik asko ikasiko dugu. 0:06:46.352,0:06:51.306 Badakigu sufrimendua ondo erabiltzen 0:06:52.363,0:06:55.090 zoriona sortzeko. 0:06:56.340,0:06:58.981 Loto loreak hazten ditugun eran. 0:06:59.702,0:07:06.641 Lotoak hazteko lohia behar dugu.[br]Sufrimendua da poza eta zoriona sortzeko 0:07:07.669,0:07:12.389 behar dugun lohia. 0:07:14.092,0:07:19.412 Praktikaren lehengo aldea da[br]nola atzeman sufrimendua, 0:07:22.458,0:07:34.087 bera besarkatu eta eraldatu.[br]Sufrimenduaren arteaz ari gara. 0:07:35.884,0:07:43.257 Dalai Lamak "Zorionaren artea"[br]izeneko liburua idatzi omen du. 0:07:44.353,0:07:51.123 "Sufrimenduaren artea" liburua behar dugu.[br]Sufritzen ikasi egin behar dugu, 0:07:53.307,0:07:58.230 sufritzen jakinez gero, askoz gutxiago sufrituko baitugu. 0:07:58.821,0:08:04.035 Sufrimendutik ikas dezakegu.[br]Sufrimendua zuzen erabili. 0:08:07.938,0:08:19.078 Benetako praktikanteok badakigu hori,[br]sufritzen trebatuak gara. 0:08:21.232,0:08:24.312 Nola sufritu ikasi behar dugu. Hau arte bat da. 0:08:26.444,0:08:31.235 Gure sufrimenduari irribarre egin behar diogu 0:08:34.278,0:08:39.249 bakez, lohiari irribarre egiten diogun legez. 0:08:40.180,0:08:44.037 Badakigu lohia zuzen erabili behar dugula 0:08:44.510,0:08:47.084 loto loreak hazteko. 0:08:56.077,0:08:59.501 Sufrimendu bloke handiak daude, 0:09:02.900,0:09:05.406 sufrimendu-masa, 0:09:07.084,0:09:14.347 baina oinaze txikiak ere badira, 0:09:15.497,0:09:17.886 zoritxar txikiak. 0:09:20.834,0:09:24.054 Nola gobernatu oinaze txikiak. 0:09:26.365,0:09:30.369 Oinaze txikiak gobernatzen badakigu[br]ez daukagu zertan sufritu. 0:09:31.025,0:09:32.903 Eguneroko kontuak dira. 0:09:37.179,0:09:42.186 Eguneroko bizitzaren min txikiak. 0:09:44.971,0:09:50.824 Sufrimendu une txiki horiek gobernatzen dakigu. 0:09:52.000,0:09:58.345 Etorriko direnei gure praktika jakinarazteko[br]gauza izan behar dugu, 0:09:59.248,0:10:00.767 guregana datozenei. 0:10:04.335,0:10:12.529 Ez gara oinaze txikien beldur,[br]eurekin zer egin badakigu eta. 0:10:13.561,0:10:16.161 Eguneroko bizitzaren zatia dira. 0:10:17.932,0:10:27.625 Sufrimendu blokea jadanik sortu bada,[br]bera antzematen, besarkatzen jakin behar dugu. 0:10:28.348,0:10:34.348 Batez ere, nola zuzen erabili Sangharen energia kolektiboa 0:10:34.735,0:10:43.174 bera besarkatzeko. Praktikante berriak bagara, 0:10:45.338,0:10:48.576 praktikan hasiberriak bagara, 0:10:48.865,0:10:51.355 ezin izango dugu gure sufrimendua besarkatu, 0:10:51.613,0:11:01.235 gure arreta ez baita oraindik behar beste indartsu. 0:11:02.606,0:11:07.309 Sangharen arretarako energia kolektiboa erabili dezakegu 0:11:08.209,0:11:14.513 gure sufrimendu blokea antzeman eta besarkatzeko. 0:11:15.515,0:11:20.696 Sufrimendu hori aitarengandik dator agian, 0:11:21.300,0:11:24.392 amarengandik, arbasoengandik. 0:11:31.604,0:11:40.501 Bera antzeman, besarkatu eta eraldatuz gero,[br]gure gurasoentzako egingo dugu hori, 0:11:41.000,0:11:50.909 gure arbasoentzako. Adeitsua da hori eurentzako egitea 0:11:51.151,0:11:55.341 eta sufrimendua gure semeei eta euren semeei ez uztea. 0:11:56.388,0:11:58.461 Samsararen amaiera. 0:12:06.981,0:12:12.242 Plum Villageko praktikari buruz irakurtzen dutenek, 0:12:14.240,0:12:18.245 bakeari, senidetasun energiari buruz entzuten dutenek, 0:12:20.935,0:12:26.347 hona etorri eta gurekin jesarri eta ibiltzean 0:12:29.130,0:12:33.249 energia kolektibo hori benetakoa dela sumatzen dute, 0:12:34.841,0:12:37.879 ez da ahotan dabilen zerbait soilik. 0:12:39.720,0:12:45.832 Arreta osozko eta bake energia kolektiboak[br]zu besarkatzen uzten baduzu 0:12:46.538,0:12:48.574 askoz hobeto sentitzen zara. 0:12:48.899,0:12:53.809 Sufrimendua aldatzen hasten dela ikusten duzu. 0:12:55.644,0:13:00.819 Beraz, Sanghan aterpea hartzea oinarrizko praktika da. 0:13:04.465,0:13:08.050 Monjeak, praktikante laikoak, elkarrekin jesarrita, 0:13:09.303,0:13:15.356 bakean, beren arreta osozko energia oso indartsua daiteke. 0:13:15.593,0:13:23.209 Eurekin jesartzen badakigu eta energia horrek[br]gure sufrimendua besarkatu dezala onartu, 0:13:23.837,0:13:30.403 ibaian doan tanta bat izango gara[br]eta askoz hobeto sentituko gara. 0:13:31.337,0:13:33.901 Ez dago ezer egiterik. 0:13:34.153,0:13:37.094 Gure sufrimendua 0:13:37.287,0:13:43.041 Sangharen energiak besarkatzen uzten dugu. 0:13:43.764,0:13:50.387 Sanghak datozenei egin ahal dien oparirik ederrena da. 0:14:06.315,0:14:09.933 Gauza asko prestatu behar dugu 0:14:11.179,0:14:13.233 erretirorako, 0:14:14.262,0:14:16.610 gauza asko egin dezakegu. 0:14:17.960,0:14:19.649 Egin ahal dugu 0:14:20.800,0:14:23.574 garbitu, txukundu, 0:14:24.001,0:14:27.707 bazkaria prestatu, gauza anitz egin dezakegu erretirorako. 0:14:28.010,0:14:30.475 Jendeari lagundu ahal diogu, 0:14:32.229,0:14:34.497 erretiroa erraztu. 0:14:34.979,0:14:38.711 Baina eman dezakegun gauzarik onena, 0:14:39.042,0:14:41.988 eman dezakegun gauzarik preziatuena 0:14:42.569,0:14:48.037 ez da gure lana. 0:14:48.947,0:14:52.031 Eman ahal diegun gauzarik onena 0:14:52.298,0:14:56.993 gure energia kolektiboa da, gure arreta osoa, bakea. 0:14:58.470,0:15:01.962 Beraz, meditazio jesarrietan, ibilietan, 0:15:02.243,0:15:04.672 bertan egoten saiatu beharko ginateke. 0:15:06.526,0:15:09.956 Energia kolektibo horrek lagunduko dielako, 0:15:10.160,0:15:12.430 lasaituko ditu, 0:15:12.763,0:15:15.326 beren sufrimendua besarkatzen lagunduko die 0:15:15.473,0:15:19.338 ibili, jesarri, arnastu ahal dezaten. 0:15:20.372,0:15:23.443 Euretako askok ezin baitute arnasik hartu. 0:15:24.177,0:15:28.074 Ezin dira ibili, ezin dira jesarri. 0:15:28.259,0:15:30.562 Energia kolektibo horrekin, 0:15:30.733,0:15:34.031 Sangha garenez daukagun[br]arreta osoaren eta bake energiarekin, 0:15:34.478,0:15:37.940 aukera emango diegu 0:15:38.106,0:15:41.784 arnasa har dezaten, 0:15:42.617,0:15:45.198 ibili eta jesarri ahal daitezen. 0:15:45.388,0:15:50.408 Egin diezaiegun oparirik onena da 0:15:50.729,0:15:52.048 Sangha gisa. 0:15:53.199,0:15:55.315 Ez da lan astuna. 0:15:55.511,0:15:58.976 Eman dezakegun gauzarik onena da, 0:15:59.326,0:16:03.959 bakezko, pozezko, senidetasunezko energia. 0:16:30.331,0:16:33.240 Datozenek zorte handia dute 0:16:33.427,0:16:37.992 aste oso bat dutelako libre 0:16:40.640,0:16:42.797 gurekin egoteko. 0:16:43.023,0:16:47.804 Askok nahi izango zuten hori egin, baina ezin dute. 0:16:49.016,0:16:53.657 Ez daukate astirik, ez daukate dirurik. 0:16:54.687,0:17:00.475 Beraz, datozenek zorte handia dute 0:17:01.829,0:17:05.282 sangharekin egoteko zazpi egun dituztelako. 0:17:09.782,0:17:11.597 Horretaz ohartu behar gara. 0:17:13.555,0:17:16.221 Eta ahaleginak egin behar ditugu 0:17:16.402,0:17:20.764 aldatu eta sendatzeko aukera emateko. 0:17:25.536,0:17:27.628 Thayk esango die, 0:17:27.766,0:17:29.617 erretiroaren lehen egunean, 0:17:29.806,0:17:32.083 sendatzea posiblea dela, 0:17:32.885,0:17:35.211 hor bertan, erretiroan. 0:17:37.712,0:17:41.173 Ez erretiroaren ondoren, erretiroan bertan baizik. 0:17:42.590,0:17:45.164 Esandakoa egiten badute, 0:17:46.436,0:17:48.731 arnasa hartu, jesarri, ibili, 0:17:48.846,0:17:52.393 sendatzea posiblea da urrats bakoitzeko. 0:17:52.583,0:17:56.427 Sendatzea posiblea da arnasketa bakoitzeko. 0:18:00.796,0:18:02.957 Hori da egia. 0:18:03.471,0:18:07.555 Ez dago sendaketarako biderik, sendaketa da bidea. 0:18:11.747,0:18:13.391 Esan egin behar diegu 0:18:13.541,0:18:16.680 sendatzeko gelditu egin behar direla. 0:18:17.948,0:18:22.033 Sendatzeko lasaitu egin behar gara. 0:18:22.235,0:18:26.544 Gelditzen ez badira ezin izango dira sendatu. 0:18:30.883,0:18:36.305 Ezin izan dira sendatu ez direlako gelditu. 0:18:36.942,0:18:40.848 5 entrenamenduak irakaspen garrantzitsua dira. 0:18:41.361,0:18:45.206 Arreta osorako bost entrenamenduak 0:18:45.387,0:18:46.890 gelditzeko dira, 0:18:47.813,0:18:52.947 ekintza hura, pentsamendu hura, 0:18:54.770,0:18:56.140 ondoeza sortzen duena, 0:18:57.362,0:18:58.929 gaixotasuna. 0:19:00.553,0:19:06.609 Bost entrenamenduak badira ere[br]sendatzeko ahalmena 0:19:06.964,0:19:09.338 duten pentsamendu eta ekintzak. 0:19:10.706,0:19:15.909 Bost entrenamendurik gabe sendatzea ezinezkoa da. 0:19:20.570,0:19:23.510 Gelditzea oso garrantzitsua da. 0:19:25.259,0:19:26.999 Gelditu eta sendatu, 0:19:28.725,0:19:32.309 hori da ere Hego Korean 0:19:34.002,0:19:36.112 emango dugu irakaskuntzaren gaia. 0:19:41.323,0:19:43.346 Gelditzen jakinez gero, 0:19:44.072,0:19:48.310 sendatzea une horretan gerta daiteke,[br]urrats bakoitzeko, 0:19:52.166,0:19:54.956 arnasketa bakoitzeko. 0:19:55.510,0:19:59.583 Datozenak geldiarazteko gauza[br]izan beharko ginateke. 0:20:01.903,0:20:08.280 Sufritzera eramaten dituen hori egiteari utzi, 0:20:10.433,0:20:13.317 haserrera, etsipenera. 0:20:19.251,0:20:24.050 Ondo jakingo dute sendatzeko[br]zer gelditu behar duten. 0:20:26.958,0:20:28.956 Esango diegu 0:20:29.781,0:20:35.158 nola gelditu ahal izan dugun guk geuk 0:20:36.541,0:20:38.388 eta sendatzen hasi. 0:20:39.038,0:20:42.524 Gure eskarmentua beraiei ezagutarazi. 0:20:45.237,0:20:47.865 Gelditzea erabakitzen duzun une horretan 0:20:48.064,0:20:53.240 arina sentitzen zera, berehala igartzen duzu[br]sendatzen ari zarela. 0:20:53.569,0:20:58.654 Aparteko unea da hori,[br]gelditzea erabaki duzun hori. 0:21:16.118,0:21:18.147 Gero esango diegu 0:21:18.542,0:21:24.292 egunero une zoriontsuak sor ditzakegula. 0:21:26.462,0:21:34.242 Badira zorion txikiak, 0:21:35.177,0:21:38.570 egunean edonoiz sortu ditzakegunak. 0:21:38.748,0:21:41.121 Hori ere arte bat da. 0:21:42.411,0:21:46.176 Zorionaren artea. 0:21:47.541,0:21:50.201 Katilu bat te edaten, 0:21:51.149,0:21:54.460 ibiltzen, edo jesarri eta inguruari so egiten, 0:21:54.835,0:21:58.747 une zoriontsu bat sor dezakezu. 0:22:00.002,0:22:04.981 Eta zoriona sortzeko behar dituzun zenbait osagai 0:22:05.641,0:22:07.825 aurkitu ahal dituzu. 0:22:13.375,0:22:18.622 Arreta osoa zorion, poz iturria dela badakigu. 0:22:23.582,0:22:28.710 Jendea zorionik ez duela dio, 0:22:30.729,0:22:37.019 eta esan behar diegu badituztela[br]zoriontsu izateko baldintzak. 0:22:37.529,0:22:43.088 Zoriontsu izateko jadanik dituzten baldintzak[br]ikusten lagundu. 0:22:46.059,0:22:49.146 Hor dira gerezi loreak, 0:22:57.438,0:23:00.452 baina ez dira gauza 0:23:02.701,0:23:06.418 begiratu eta gerezi loreez gozatzeko. 0:23:08.175,0:23:11.721 Hor da eguzkiaren argia, heltzen ari den udaberria. 0:23:12.007,0:23:15.979 Guzti horiek bizitzaren mirariak dira. 0:23:16.172,0:23:19.557 Baina zerbaitek harrapatu die burua. 0:23:19.794,0:23:23.913 Ez dira gauza 0:23:24.065,0:23:29.074 zorionerako baldintza hauek ikusteko. 0:23:29.433,0:23:32.148 Badute gorputz bat, 0:23:32.783,0:23:35.985 baina ez dute gorputzerako sarrerarik. 0:23:36.403,0:23:40.696 Arraroa da. Ba duzu gorputza,[br]baina ezin zara gorputzera heldu. 0:23:43.678,0:23:46.422 Ezin zara gorputzera itzuli. 0:23:46.687,0:23:51.621 Ezin duzu gorputza ukitu eta esan:[br]hau da nire gorputza. 0:23:52.304,0:23:55.404 Arretarik ez daukazulako. 0:24:00.163,0:24:03.062 Ordenagailuan hiru ordu ematen dituztenean 0:24:03.164,0:24:06.717 gorputzik dutela ahaztu egiten dute. 0:24:07.716,0:24:09.376 Hor gelditzen dira, 0:24:14.348,0:24:16.474 mundu irrealean. 0:24:22.931,0:24:25.820 Horregatik Plum Villagen, 0:24:27.918,0:24:30.621 gure neba-arrebek 0:24:33.152,0:24:36.983 arreta osorako kanpaia programatzen dute 0:24:37.860,0:24:42.945 noizean behin geldiaraztea gogoratzen dietena, 0:24:43.297,0:24:45.624 gorputzera itzuli 0:24:45.885,0:24:47.466 eta arnasa har dezaten, 0:24:49.966,0:24:55.487 arnasaren kontzientzia erabili[br]gure gorputza igartzeko 0:24:55.723,0:24:57.980 eta bera ukitzeko. 0:24:59.375,0:25:01.597 Gorputza deitzen ari zaigu agian 0:25:03.386,0:25:06.086 baina ez dugu ezer ez entzuten. 0:25:07.691,0:25:10.991 Gorputzak behar gaitu baina ez dugu entzuten. 0:25:12.876,0:25:15.157 Gure gorputza ukitu ahal badugu 0:25:15.402,0:25:18.147 gure sentsazioak ere ukituko ditugu. 0:25:18.262,0:25:20.737 Sentsazio asko daude guri deika. 0:25:21.866,0:25:23.368 Sufrimendua 0:25:24.978,0:25:27.098 guri deitzen dabilen umea da. 0:25:27.381,0:25:30.238 Sufritzen duen umea, guri deika. 0:25:31.141,0:25:32.946 Baina ez dugu entzuten 0:25:34.214,0:25:36.775 barruko umearen ahotsa. 0:25:38.195,0:25:40.781 Sentsazioak umeak baitira. 0:25:48.246,0:25:50.489 Arreta osoak laguntzen digu 0:25:50.769,0:25:53.419 ez bakarrik sufrimendua ukitzen 0:25:53.676,0:25:56.660 bera besarkatu eta eraldatzeko. 0:25:56.939,0:25:59.101 Arreta osoak laguntzen digu ere 0:26:00.874,0:26:05.045 bizitzaren mirariak ukitzen, gure gorputza barne. 0:26:08.040,0:26:09.638 Arnasa hartzea 0:26:13.409,0:26:15.766 gozo-gozoa izan daiteke. 0:26:16.804,0:26:19.313 Arnasa botatzea gozamen hutsa izan daiteke. 0:26:19.830,0:26:21.811 Arnasa hartzeaz gozatzen duzu. 0:26:24.457,0:26:28.636 Irudikatu monje bat, larrean eserita. 0:26:29.080,0:26:33.259 Ez du ezer ez egiten. Arnasa hartu[br]eta horretaz gozatzen da. 0:26:33.773,0:26:37.615 Libre da. Arazoetatik libre, 0:26:40.800,0:26:42.300 haserretik libre, 0:26:43.430,0:26:44.965 grinatik libre. 0:26:47.888,0:26:51.504 Bere gorputza ukitu ahal du, 0:26:51.785,0:26:55.643 zeru garbia, berde kolorea, 0:26:57.775,0:27:00.397 datorren udaberria. 0:27:01.431,0:27:07.772 Hori egin ahal izan beharko genuke, datozenei gogorarazteko 0:27:08.219,0:27:12.164 eurek ere zorion uneak sor ditzaketela. 0:27:13.092,0:27:17.117 Eguneroko zorion une txikiak. 0:27:20.598,0:27:24.252 Gozatzen ikasi. 0:27:24.756,0:27:31.112 Eguneroko zorion xeheetaz gozatzen ikasi. 0:27:31.740,0:27:33.979 Hori posible da. 0:27:59.107,0:28:00.759 Jende trebe asko dago. 0:28:03.020,0:28:05.359 Diploma bat lor dezakete. 0:28:06.965,0:28:09.164 Asma ditzakete 0:28:12.762,0:28:14.421 aparatu berriak. 0:28:15.458,0:28:17.853 Gauza asko egin dezakete. 0:28:23.547,0:28:25.305 Galdetuko diegu: 0:28:26.961,0:28:30.535 sortu al dezakezu zorion une bat? 0:28:32.141,0:28:34.680 Gorputza erabili al dezakezu, 0:28:36.430,0:28:39.264 arnasa erabili al dezakezu, 0:28:39.631,0:28:44.591 arreta erabili al dezakezu zorion une bat sortzeko, 0:28:44.814,0:28:47.402 zorion sentsazio bat sortzeko? 0:28:50.002,0:28:54.519 Zopa egiten dugun eran. 0:28:55.265,0:29:00.062 Zopa egiteko behar ditugu ura, barazkiak, tofua, etab. 0:29:01.497,0:29:04.579 Gehienek zopa ederrak egin ahal ditzakegu. 0:29:08.108,0:29:13.004 Zorion xehe bat zoparen antzekoa da. 0:29:13.413,0:29:18.220 Zenbait osagairekin zorion une bat sortu ahal dugu, 0:29:18.550,0:29:21.220 bai guretzat eta bai besteentzat ere. 0:29:22.307,0:29:26.203 Zure zopa beste bati eskaini ahal diozu. 0:29:26.640,0:29:30.967 Zorion une bat asmatu, sortu ahal baduzu 0:29:31.253,0:29:36.295 beraz gozatu ahal zara eta beste bati eskaini. 0:29:37.616,0:29:39.755 Hau arte bat da. 0:29:40.083,0:29:43.360 Zorionaren artea. 0:29:44.690,0:29:47.521 Gozatzen ikasi behar dugu. 0:29:53.745,0:29:55.483 Ekoiztu 0:29:59.676,0:30:05.942 poz eta zorion sentsazio horiek egunero. 0:30:43.291,0:30:48.652 Zorion une txiki horiek dastatzen ikasi behar dugu. 0:30:51.405,0:30:53.432 Dastatzen ikasi 0:30:54.529,0:30:58.306 eguneroko zorion txikiak. 0:30:59.589,0:31:01.427 Eta horrelakoak sortu. 0:31:06.788,0:31:08.363 Badakigu 0:31:10.849,0:31:12.803 nola geldiarazi 0:31:14.804,0:31:18.419 pentsamenduaren etengabeko irratia, 0:31:21.133,0:31:22.879 zoriona sortzeko. 0:31:23.274,0:31:26.801 Barruko irratia 0:31:27.111,0:31:29.632 martxan uzten baduzu, ezin izango duzu ezer egin. 0:31:34.628,0:31:39.109 Etengabeko diskurtsoa dagoelako buruan, 0:31:39.575,0:31:42.397 gau eta egunez martxan dagoena buruan. 0:31:43.141,0:31:47.355 Iraganari buruz pentsatzen duzu,[br]iragana gogorarazten duzu, 0:31:47.966,0:31:52.392 etorkizunaren beldur zara, eta pentsatzen jarraitzen duzu. 0:31:53.545,0:31:59.203 Horrek zure espazio osoa hartzen du,[br]ez duzu zeure bizitza bizitzeko astirik. 0:32:00.738,0:32:05.240 Oso garrantzitsua da barruko irratia geldiaraztea, 0:32:06.470,0:32:10.580 etengabeko pentsamendua. 0:32:12.848,0:32:14.498 Hori delako 0:32:16.938,0:32:19.251 hausnarrean ibiltzearen praktika. 0:32:24.282,0:32:29.071 Behin eta berriz jan eta mastekatzen dugu 0:32:29.626,0:32:33.062 gure sufrimendua, gure kezka, 0:32:33.370,0:32:36.241 eta hori ez da osasunarentzako ona. 0:32:37.472,0:32:39.614 Lagundu beharko genieke 0:32:41.760,0:32:46.946 euren kontzientzia jateari uzteko. 0:32:47.749,0:32:52.374 Laugarren elikagaia horretaz da. 0:32:53.073,0:32:55.465 Kontzientzia elikagai denean. 0:32:55.867,0:32:58.918 Gure kontzientzian sufrimendua dago, 0:33:00.555,0:33:03.746 damua, samina, etab. 0:33:06.222,0:33:10.709 Berpizteko ohitura dugu, 0:33:11.165,0:33:15.639 kontzientziaren hondotik atera[br]eta behin eta berriz mastekatu. 0:33:15.882,0:33:18.196 Hori ez da osasuntsua. 0:33:18.641,0:33:20.849 Ez da janari osasungarria. 0:33:21.825,0:33:27.732 Buruaren diskurtsoa gelditzea[br]oso garrantzitsua da praktikan. 0:33:32.966,0:33:36.127 Bitxia da, Plum Villagen 0:33:37.628,0:33:41.245 ez dugu alkoholik edaten, 0:33:42.370,0:33:47.311 ez eta okelik jaten ere, baina ez pentsatzea[br]eta berbarik ez egitea ere eskatzen dugu. 0:33:49.008,0:33:53.828 Ibiltzen gabiltzala[br]hitz egin edo pentsatuz gero 0:33:54.967,0:33:58.133 irratia martxan uzten dugu 0:33:58.771,0:34:01.124 eta bere biktimak bihurtzen gara. 0:34:01.614,0:34:05.552 Iraganaren, etorkizunaren, kezken biktima gara. 0:34:05.977,0:34:07.952 Ez dugu gure bizitza bizitzen. 0:34:08.170,0:34:12.819 Gure bizitza bizitzeko barruko irratia itzali behar dugu. 0:34:15.180,0:34:17.492 Barruko hizketaldia. 0:34:21.517,0:34:25.384 Nola gozatu zure urratsez 0:34:25.920,0:34:28.633 irratia martxan uzten baduzu? 0:34:29.478,0:34:33.054 Horregatik hain da garrantzitsua[br]barruko irratia gelditzea. 0:34:34.602,0:34:36.151 Sentitu, 0:34:37.685,0:34:39.965 pentsatu beharrean. 0:34:41.083,0:34:45.329 Oinekin lurra ukitzean 0:34:46.108,0:34:48.313 sentitu egin beharko genuke. 0:34:48.927,0:34:52.090 Sentsazio hutsak jakituria ekar lezake. 0:34:54.520,0:34:57.647 Sentsazioan kontzentratzen gara: 0:34:58.228,0:35:02.846 ezkerreko oinarekin ama lurra ukitzen dut. 0:35:05.619,0:35:11.771 Berehala ukitzen dituzu bizitzaren mirari eskuragarriak, 0:35:12.498,0:35:17.124 ezkerreko oinarekin lurra ukitzen duzun bitartean. 0:35:17.582,0:35:21.851 Eta poztasun sentsazio zoragarria daukazu. 0:35:22.421,0:35:24.332 Ongizatea. 0:35:26.574,0:35:29.799 Hau egitean, pentsamendua geldi dezakezu. 0:35:30.078,0:35:35.889 Pentsatzeari utzi, hau egiteko,[br]hau egin, pentsatzeari uzteko. 0:35:39.196,0:35:43.372 Pentsatu beharrean sentitu,[br]hori da gure praktika. 0:35:44.109,0:35:46.293 Zure gorputza sentitu. 0:35:47.819,0:35:50.731 Sentsazio bakoitzaz jabetu. 0:35:52.501,0:35:54.194 Besarkatu. 0:35:55.919,0:35:57.860 Hori da gure praktika. 0:35:58.373,0:36:00.702 Eta sendatzea posible da. 0:36:03.588,0:36:08.051 Jateko onuragarriz hornitzen gara. 0:36:10.722,0:36:15.479 Ez dugu etengabe gure beldurra, pena, haserrea mastekatzen, 0:36:15.833,0:36:18.375 osasunerako ona ez dena. 0:36:18.947,0:36:24.931 Merezi dugun jateko osasuntsua jasotzen hasten gara. 0:36:25.796,0:36:28.375 Eta inguruko Sangha 0:36:28.760,0:36:32.319 hortxe dago, praktika gogorarazteko. 0:36:37.362,0:36:39.202 Horrela ikasten dugu 0:36:41.774,0:36:46.057 alai eta zoriontsu ibiltzen. 0:36:47.622,0:36:50.950 Meditazio ibilia ez da lan astuna. 0:36:54.279,0:36:57.552 Ez da betebehar bat. 0:36:57.844,0:37:02.813 Zorion uneak sortzeko aukera bat da. 0:37:03.247,0:37:09.094 Zorion uneak sortzeko aukera ona da, 0:37:09.441,0:37:12.110 eta sendatzeko. 0:37:12.839,0:37:14.680 Meditazio ibilia. 0:37:14.976,0:37:19.405 Sangharekin edo bakarrik zabiltzala. 0:37:21.467,0:37:28.196 Sangharekin bazabiltza, taldearen energiaz baliatzen zara. 0:37:30.665,0:37:36.294 Bakarrik bazabiltza,[br]bake eta arreta osoaren energia zabaltzen duzu. 0:37:36.606,0:37:39.196 Eta besteei gogorarazten diezu 0:37:39.802,0:37:42.230 zu bezala ibiltzeko. 0:37:45.168,0:37:47.552 Praktikaren edozein unek 0:37:48.376,0:37:52.710 sendatu ahal zaitu eta besteei sendatzen lagundu. 0:37:53.096,0:37:56.554 Ez zuri bakarrik, besteei ere sendatzen laguntzen die. 0:37:56.912,0:38:03.779 Ederra da campusean anai edo arreba bat arretaz ibiltzen ikustea. 0:38:04.522,0:38:07.353 Nutritiboa, osasungarria. 0:38:08.911,0:38:12.858 Sangharekin zabiltzala edo zure kabuz, 0:38:13.295,0:38:17.227 zure urratsak oso garrantzitsuak dira guretzako. 0:38:21.087,0:38:24.824 Hona datozenak, horrela gabiltzala ikusten gaituztenean 0:38:25.205,0:38:28.669 praktikan eta Dharman fedea hartzen dute. 0:38:37.560,0:38:40.439 Jaten dugunean 0:38:44.179,0:38:46.374 jateko era bat egon behar du 0:38:46.624,0:38:53.333 une bakoitza osasungarri egingo duena. 0:38:54.137,0:38:58.814 Ez gara jakiz soilik elikatzen, 0:38:59.477,0:39:01.973 Sanghak ere elikatzen gaitu. 0:39:02.467,0:39:08.601 Elkarrekin jatean arreta osoko energia sortzen baitugu, 0:39:08.855,0:39:11.498 arreta oso eta senidetasuneko energia kolektiboa. 0:39:11.754,0:39:15.358 Eta hori oso osasuntsua da, sendagarria. 0:39:16.694,0:39:19.904 Horrela jatean, pentsamendua gelditzen duzu 0:39:20.642,0:39:24.942 eta inguruko Sanghakideez jabetzen zara. 0:39:26.472,0:39:30.720 Bakoitzak sortzen du bake, senidetasun energia. 0:39:31.117,0:39:34.702 Sendagarria da, janari ona. 0:39:36.919,0:39:40.239 Elkarrekin jatea praktika bat da. 0:39:40.766,0:39:44.514 Ez da lan astuna, betebeharra. 0:39:46.548,0:39:50.623 Meditazio jesarria ere. 0:39:51.201,0:39:57.077 Meditazioa jesarrita sendatzeko aukera da, 0:39:58.178,0:40:01.185 poz uneak sortzeko ere. 0:40:01.778,0:40:06.076 Ez ba besterik gabe bertan egoteko unea, 0:40:07.623,0:40:14.190 kanpaia noiz jo zain, meditazioa bukatzeko. 0:40:14.637,0:40:17.261 Ez. Hori denbora galtzea litzateke, 0:40:18.746,0:40:20.672 xahutzea. 0:40:23.423,0:40:29.846 Une eskasak, preziatuak dira. 0:40:30.287,0:40:35.899 Jendeak ez du jesarrita egoteko astirik, ezer egin barik. 0:40:37.600,0:40:41.506 Ekonomiaren kontrakoa omen da. 0:40:43.614,0:40:45.315 Luxua. 0:40:46.436,0:40:48.494 Denbora dirua da. 0:40:49.049,0:40:51.280 Baina badakigu jesartzea 0:40:52.453,0:40:54.962 oso osasuntsua izan daitekeela. 0:40:55.903,0:41:00.171 Jesarrita gauden une bakoitzaz[br]gozatzen ikasi behar dugu, 0:41:00.530,0:41:06.679 nola arnastu jesarrita gauden une oro[br]nutritiboa, osasungarria izan dadin. 0:41:11.100,0:41:12.816 Hori jakinez gero, 0:41:15.984,0:41:22.567 egitaraua geuk egindakoa izango da,[br]ez alderdi politiko batek inposatutakoa. 0:41:24.620,0:41:26.351 Edo erregeak ezarritakoa. 0:41:29.589,0:41:35.086 Sangha da egitaraua egin duena, 0:41:36.259,0:41:39.566 beraz ondo baliatu gaitezen 0:41:40.082,0:41:43.453 gu eraldatzeko eta sendatzeko. 0:41:44.354,0:41:49.100 Inork ez digu egitaraua inposatzen,[br]ez Thayk ere ez. 0:41:50.702,0:41:54.299 Egitaraua Sangha osoak egindakoa da 0:41:54.780,0:41:58.169 denek aukera izan dezaten 0:41:58.899,0:42:01.345 aldatu eta sendatzeko. 0:42:02.285,0:42:06.340 Ez gara kexatu behar[br]egitaraua estuegia delako. 0:42:07.358,0:42:10.461 Hasi berriek bakarrik behar dute egitarau estu bat. 0:42:14.127,0:42:16.606 Hori da praktikatzen duenaren 0:42:17.331,0:42:21.351 funtsa: egitarau bat izan. 0:42:21.647,0:42:26.460 Badakigu Sangharekin egitea 0:42:28.242,0:42:32.194 errazagoa dela, atseginagoa. 0:42:32.812,0:42:37.989 Kanpaiak, meditaziora doan Sanghak, laguntzen digute. 0:42:41.657,0:42:46.829 Denek meditaziora joatea lagungarria da guztiz. 0:42:47.214,0:42:50.946 Horrela, geuk era naturalean goaz meditaziora. 0:42:51.293,0:42:54.044 Ez ditugu ahaleginak egin behar. 0:43:02.003,0:43:05.831 Sutra askotan esaten da 0:43:06.199,0:43:08.883 Dharma atsegina, ederra dela, 0:43:09.792,0:43:13.090 hasieran, erdian eta amaieran. 0:43:13.306,0:43:17.330 Praktikako minutu bakoitzak izan behar du atsegina, osasungarria 0:43:19.447,0:43:21.585 eta eraldatzailea.