Mila esker. Bazen errege bat Indian, Maharaja bat, eta urtebetetzerako dekretu bat zabaldu zuen: Buruzagi orok erregearentzako opari egokiak ekarri behar zituen. Batzuk zeta fina ekarri zuten, beste batzuk ezpata zoragarriak, beste batzuk, urrea. Ilararen amaieran zimurrez beteriko gizon zahar bat zihoan ohinez, bere herrixkatik abiatu eta itsasertzetik egun askotako ibilaldia egin zuena. Iritsi zenean, erregearen semeak galdetu zion "Zer opari duzu Erregearentzat?" Eta agureak oso mantso eskua zabaldu zuen erakusteko txirla eder bat, kolore more, hori, gorri eta urdinekin. Eta Erregearen semeak esan zuen, "Hori ez da Erregearentzako opari bat! Zer opari da hori?" Agureak poliki begirada jaso eta erantzun zion, "Ibilbide luzea... opariaren zati." (Barreak) Une batean, opari bat emango dizuet, nire ustez, zabaltzea merezi duen opari bat. Baina aurrez, utzidazue nire ibilbide luzea kontatzen. Zuetako asko bezala, bizitza haurtzaroan hasi nuen. Zuetako zenbatek hasi zuten bizitza haurtzaroan? Gazte jaio zineten? Zuen erdia edo... ados... (Barreak) Eta gainontzekoak, zer? Helduak jaio zineten? Ene! Zuen ama ezagutu nahi dut! Hori bai ezinezkoa! Haurtzaroan, beti erakarri ninduen ezinezkoa egiteak. Gaurkoa, urte askoz iristeko irrikaz egon naizen eguna da, izan ere, gaur da eguna saiatuko naizena ezinezkoa egiten zuen begien aurrean, hementxe, TEDxMaastricht-en. Hasteko, opari bat emango dizuet: amaiera kontatuz ikusaraziko dizuet ezinezkoa ez dela ezinezko. Eta amaitzeko, zabaltzea merezi duen opari bat emango dizuet: erakutsiko dizuet zuen bizitzan ezinezkoa egin dezakezuela. Ezinezkoa egiteko nire saiakeran, aurkitu dut badirela munduko jende guztiarentzat unibertsalak diren bi gauza: guztiok ditugu beldurrak, eta guztiok ditugu ametsak. Ezinezkoa egiteko saiakera horretan, aurkitu dut badirela hiru gauza nire bizitzan zehar egin ditudanak eta ezinezkoa egitera eraman nautenak: Dodgeball, edo zuentzako "Trefbal", Superman, eta Eltxoa. Nire hiru hitz gakoak. Orain badakizue zergatik egiten dudan ezinezkoa nire bizitzan. Beraz, nire bidaia kontatuko dizuet, ibilaldi luzea beldurretatik ametsetara, hitzetatik ezpatetara, Dodgeballetik Supermanera eta Eltxora. Eta espero dut erakustea zuek nola egin dezakezuen ezinezkoa zuen bizitzan. 2007ko urriaren 4a. Bihotza taupaka, belaunak dardarka taula gainera irtetean, Sanders Antzokian, Harvard Unibertsitatean, 2007ko Medikuntzako Ig Nobel Saria jasotzeko elkarlanean idatzitako medikuntza ikerketa lanagatik. Izenburua: "Ezpata irensketa... ...eta haren ondorioak" (Barreak) Inoiz irakurri ez nuen aldizkari txiki batean argitaratu zen, British Medical Journal-ean. Eta niretzat, hori ezinezko amets bat gauzatzea izan zen, ustekabekoa izan zen ni bezalako norbaitentzat, inoiz ahaztuko ez dudan ohore bat. Baina ez zen nire bizitzako zati gogoangarriena. 1967ko urriaren 4ean, haur beldurti, lotsati, argal, ahul honek beldur ikaragarriak pairatzen zituen. Taula gainera irteteko prestatzen zela, bihotza taupaka, belaunak dardarka. Ahoa ireki eta hitz egiten saiatu zen, baina ez zen hitzik atera. Negarrez dardarka geratu zen. Beldurrak zurrunduta geratu zen, izuak izoztuta. Haur beldurti, lotsati, argal, ahul hark beldur itzelak pairatzen zituen. Iluntasunari beldurra zion, altuerari beldurra, armiarma eta sugeei... Zuetako norbait armiarma eta sugeen beldur da? Bai, zuetako batzuk... Urari eta marrazoei beldurra zien... Sendagileei, erizainei eta dentistei, orratzei eta taladroei eta tresna zorrotzei. Baina beste ezer baino gehiago, beldurra zion jendeari. Haur beldurti, lotsati, argal, ahul hura ni nintzen. Huts egiteari eta baztertua izateari beldurra nion, autoestimu baxua nuen, gutxiagotasun-konplexua, eta orduan pairatu zitekeenik ez genekien zerbait ere: Jendarteko Antsietate Sindromea. Beldurrak nituelako, adarra jotzen zidaten eta jo egiten ninduten. Barre eta iseka egiten zidaten. Ez zidaten jolasten uzten beren taldeko jolasetan. Ah, bazen jolas bat parte hartzen uzten zidatena... Dodgeball, eta ez nintzen saihesle ona. Iseka egiten zidaten, gorantz begiratu eta baloi gorriak ikusten nituen abiadura supersonikoan nire aurpegirantz bam, bam, bam! Eta gogoan dut egun askotan etxerako bidean oinez, aurpegia gorri eta minez, belarriak gorri eta burrunbaka. Begiak malkoz sutan nituen, eta haien hitzek belarriak erretzen zizkidaten. Eta norbaitek esan zuen: "Makilek eta harriek hezurrak hauts ditzakete, baina hitzek ez naute zaurituko"... Gezurra da. Hitzek labanak bezala ebaki dezakete. Hitzek ezpatak bezala zula dezakete. Hitzen zauriak hain sakonak izan daitezke ez direla ikusten. Beraz, beldurrak nituen, eta hitzak nire etsai nagusienak ziren. Oraindik ere badira. Baina ametsak ere banituen. Etxera joan eta Supermanen komikietan galtzen nintzen, eta Supermanen komikiak irakurriz Superman bezalako superheroi bat izan nahi nuela amesten nuen. Egia eta justiziaren alde borroka egin nahi nuen, maltzurren eta kriptonitaren aurka borrokatu, munduan zehar hegan egin nahi nuen balentriak eginez eta biziak salbatuz. Bestalde benetako gauzek ere liluratzen ninduten. Errekorren Guinness Liburua eta Ripley-ren Believe it or Not irakurtzen nituen. Inork irakurri du Errekorren Guiness Liburua edo Ripley-ren liburua? Maite ditut liburu horiek! Benetako jendea benetako balentriak egiten. "Hori egin nahi dut", esaten nuen. Bulliek ez badidate uzten beren jolasetan parte hartzen, benetako magia, balentriak egingo ditut. Benetan aparteko zerbait egin nahi dut bulli horiek egin ezin dutena. Nire zeregina eta deia aurkitu nahi ditut, nire bizitzak zentzua duela jakin nahi dut, mundua aldatuko duen zerbait egin nahi dut; frogatu nahi dut ezinezkoa ez dela ezinezko. Aurrera 10 urte. Nire 21. uretebetetzearen aurreko astea zen. Bi gauza gertatu ziren egun berean bizitza betirako aldatuko zidatenak. Tamil Nadu-n bizi nintzen, India hegoaldean misiolaria nintzen han, eta nire begiraleak, lagunak, galdetu zidan: "Ba al duzu Throme-ik, Daniel?" Esan nion, "Throme? Zer dira Throme-ak?" Esan zidan: "Throme-ak bizitzako helburu nagusiak dira. Ametsen eta helburuen batura, adibidez, edozer egiteko gai bazina, edonora joateko aukera bazenu, edonor izateko gai bazina, nora joango zinake? Zer egingo zenuke? Nor izango zinake? Esan nion, "Ezin dut hori egin! Beldur naiz! Beldur gehiegi ditut!" Gau hartan nire arroz-esterilla bungalowaren teilatura eraman nuen, izarren azpian etzan nintzen eta saguzaharrak eltxoak harrapatzen ikusi nituen. Eta buruan nuen bakarra throme-ak ziren, ametsak eta helburuak, eta zapaltzaile eta baloi haiek. Ordu batzuk geroago esnatu nintzen. Bihotza taupaka, belaunak dardarka. Oraingoan ez zen beldurragatik. Gorputz osoa dardarka nuen. Eta ondorengo bost egunetan konortea galdu eta irabazi egon nintzen, heriotz-ohean bizirik irauntzeko borrokan. Garuna sutan nuen, 40,5 °C graduko malaria sukarrarekin. Eta esnatzen nintzen bakoitzean throme-ak soilik nituen buruan. Pentsatzen nuen: "Zer egin nahi dut bizitzan?" Azkenean, 21. urtebetetzearen aurreko gauean, argitasun une batean, ohartu nintzen: Ikusi nuen eltxo txiki hark, Anopheles Stephensi, eltxo txiki hark 5 microgramo baino gutxiago pisatzen zuen, gatz ale batek baino gutxiago, eltxo hark 80 kiloko gizon bat gainditu bazezakeen, ohartu nintzen hura zela nire kriptonita. Orduan ohartu nintzen ez zela eltxoa bera, eltxoaren barruan zegoen bizkarroi txikia baizik, Plasmodium Falciparum, urtean milioi bat pertsona hiltzen dituena. Orduan ohartu nintzen are eta txikiagoa zela, baina niretzak, askoz handiagoa zirudien. Ohartu nintzen beldurra zela nire kriptonita, nire bizkarroia, nire bizi osoan mugatu eta zurrundu ninduena. Badakizue, aldea dago arriskuaren eta beldurraren artean. Arriskua benetakoa da. Beldurra aukera bat da. Eta jabetu nintzen aukera bat nuela: beldurrez bizi nintekeen, eta huts eginez hil gau hartan, edo nire beldurrak erahil nitzakeen eta nire ametsak lortzen saiatu, bizitza bizitzeko saiakera egin nezakeen. Eta badakizue, zure heriotz-ohean egoteak eta heriotzari aurrez aurre begiratzeak benetan bizitzeko gogoa ematen dizu. Jabetu nintzen guztiok hiltzen garela, baina guztiok ez garela osoki bizi. Heriotzean bizi gara. Hau da, hiltzen ikasten duzunean, benetan bizitzen ikasten duzu. Hala, erabaki nuen gau hartan nire istorioa aldatuko nuela. Ez nuen hil nahi. Eta otoi labur bat esan nuen: "Jauna, 21. urtebetetze eguna bizitzen uzten badidazu ez diot beldurrari nire bizitza zuzentzen utziko aurrerantzean. Nire beldurrak erahilko ditut, nire ametsak eskuratzen saiatuko naiz, nire jokabidea aldatu nahi dut, zerbait sinesgaitza egin nahi dut, nire zeregina eta deia aurkitu nahi ditut, jakin nahi dut ezinezkoa ez dela ezinezko." Gau hartan bizirik irten ote nintzen ala ez begi bistan dago. (Barreak) Baina gau hartan egin nuen nire 10 Throme-ko zerrenda. Erabaki nuen kontinente nagusiak ezagutu nahi nituela, Munduko 7 Mirariak bisitatu, zenbait hizkuntza ikasi, uharte desertu batean bizi, ozeanoaren erdian ontzi batean bizi, Amazonako tribuetako indioekin bizi, Suediako mendirik altuena igo, Everesten eguzkia irteten ikusi, Nashvilleko musika munduan lan egin, zirko batean lan egin, eta hegazkin batetik jauzi egin. Hurrengo hogei urteetan throme horietako gehienak egitea lortu nuen. Zerrendako throme bat zirriborratzen nuenean, 5 edo 10 gehitzen nituen eta zerrenda gero eta luzeagoa zen. Hurrengo zazpi urteetan, Bahametako uharte txiki batean bizi nintzen zazpi urte inguru lastozko etxola batean, marrazoak eta bastangak harrapatuz jateko, uharteko pertsona bakarra, gerripeko zapi batekin, eta marrazoekin igeri egiten ikasi nuen. Eta handik Mexikora joan nintzen, eta ondoren Amazonia Ibaira Ekuadorren, Pujo Pongo-ko tribu batekin bizitu nintzen, eta piskanaka konfiantza irabazten joan nintzen nire throme-ei esker. Nashvilleko musika munduan sartu nintzen, ondoren Suediara, Stockholm-era joan nintzen, eta bertako musika industrian lan egin nuen, eta Kebnekaise mendia igo nuen Zirkulu Artikoan. Pailazo izaten ikasi nuen, eta malabareak, eta zankoekin ibiltzen, unizikloa, sua eta jaten. 1997an entzun nuen dozena bat baino ezpata irensle gutxiago zeudela eta esan nuen: "Hori egin behar dut!" Ezpata irensle bat ezagutu nuen, eta aholkuak eskatu nizkion. Esan zidan: "Bi aholku emango dizkizut: Lehena: oso arriskutsua da, hau egiten hil direnak badira. Bigarrena: Ez saiatu!" (Barreak) Beraz, throme-en zerrendan sartu nuen. Eta egunean 10 edo 12 aldiz praktikatzen nuen, egunero, lau urtez. Kalkuluak botata... 4 x 365 [x 12] Gutxi gorabehera, 13.000 saiakera hutsal. 2001ean nire lehen ezpata eztarrian behera sartu arte. Tarte hartan, throme bat finkatu nuen munduko aditu nagusia bihurtzea ezpata irensketan. Liburu, aldizkari, egunkari artikulu guztiak bilatu nituen, osasun txosten guztiak, fisiologia eta anatomia ikasi nituen, sendagile eta erizainekin hitz egin nuen, ezpata irensle guztien sarea sortu nuen, Nazioarteko Ezpata Irensleen Elkartea, eta bi urteko medikuntza ikerketa lan bat egin nuen, Ezpata irensketa eta haren ondorioak, eta British Medical Journal-ean argitaratu zuten. (Barreak) Mila esker. (Txaloak) Eta ezpata irensketari buruzko gauza harrigarriak ikasi nituen. Inoiz pentsatu ez dituzuenak, baina gaurtik aurrera gogoan izango dituzuenak. Etxean, xerra edo "bestek" bat labanarekin edo ezpatarekin mozten ari zaren hurrengo aldian, hau pentsatuko duzu... Ikasi nuen ezpata irensketa Indian hasi zela - justu lehen aldiz 20 urterekin ikusi nuen leku berean - duela 4000 urte, K.A. 2000. urtean. Azken 150 urteetan ezpata irensleak erabili izan dituzte medikuntza eta zientzia arloetan, endoskopio zurruna garatzen laguntzeko 1868an, Dr. Adolf Kussmaul-en eskutik Freiburg-en, Alemanian. 1906an, elektrokardigrama Galesen, irensteko arazoak eta liseriketa ikertzeko, bronkoskopioa, eta halakoak. Baina azken 150 urteotan, ehunka zauritu eta dozena bat heriotz ezagutzen dira... Hona endoskopio zurruna, Dr. Adolf Kussmaul-ek garatua. Baina aurkitu genuen 29 hildako egon zirela azken 150 urteotan Londresen ezpatarekin bihotza zulatu zuen ezpata irensle hau barne. Baita 3 eta 8 zauritu larri izaten direla ezpatak irensteagatik. Badakit, deiak jasotzen ditudalako. Bi dei izan berri ditut, bat Suedian eta bestea Orlandon azken bi asteotan. Zauriengatik hospitalera dauden ezpata irensleak. Beraz, oso arriskutsua da. Ikasi dudan beste gauza ezpata irensketak 2 eta 10 urteko praktika eskatzen duela gehienontzat. Baina aurkikuntza harrigarriena izan zen nola ezpata irensleek ikasten duten ezinezkoa egiten. Eta sekretu txiki bat kontatuko dizuet: Ez jarri arreta ezinezkoa den %99,9 horretan. %0,1 horretan jarri arreta, eta aurkitu nola gauzatu daitekeen. Orain utzidazue ezpata irensle baten buruan gertatzen dena azaltzen. Ezpata bat irensteko, meditazioa behar da burua materia gainditzeko, konzentrazio zorrotza, muturreko zehaztasuna gorputzeko organuak isolatu eta erreflexu automatikoak gainditzeko, garunaren sinapsi indartuen bidez, giharren memoria errepikatuaren bidez, 10.000 bider baino gehiagotan gogobetez praktikatuz. Orain utzidazue ezpata irensle baten gorputzean gertatzen dena azaltzen. Ezpata bat irentsi ahal izateko, xafla mihiaren gainean igaro behar dut, goragale-ereflexua oztopatu esofagoan, 90 graduko bira egin epiglotian behera, krikofaringearen eta esofagoaren goiko esfinterra zeharkatu Peristaltismo erreflexua oztopatu, xafla bular kaxan behera pasa biriken artean. Une horretan, bihotzari alde batera bultza behar diot. Arretaz begiratzen baduzue, bihotzaren taupada ikus dezakezue ezpatan, bata bestearen kontra baitaude, pulgada baten zortziren bateko esofagoaren ehunak bereizita. Hori ez da itxuratan egin daitekena. Hor, esternoiaren ondoan pasa behar dut, esofagoaren beheko esfinterra igaro, estamuaren barrura, estamuaren erreflexua oztopatu eta duodenoan behera egin arte. Erraza. (Barreak) Beherago jarraituko banu, Falopioren hodietaraino, (Nehelanderrez) Falopioren hodiak! Gizonok, galdetu zuen emazteei horri buruz geroago... Jendeak galdetzen dit: "Ausardia handia beharko da zure bizitza arriskuan jarriz bihotzaren ondotik, ezpata bat irensteko..." Ez, bbenetako ausardia haur beldurti, lotsati, argal eta ahul hark huts egiteko eta baztertua izateko arriskua hartu bihotza biluztu, harrokeria irentsi eta ezezagun batzuen aurrean hemen zutik jarri, eta bere beldurrei eta ametsei buruzko istorioa kontatzea, tripak literalki eta figuratiboki agerian jartzeko arriskua hartzea da. Ikusten duzue - mila esker. (Txaloak) Benetan harrigarria dena beti egin nahi izan nuen zerbait gogoangarria eta orain egiten ari naiz. Baina benetan aipagarria dena ez da aldi bakarrean 21 ezpata irentsi ditzakedala, edo 88 marrazo eta bastangaz batetako ontzi batean 22 oin urpean Ripley-ren Believe it or Not libururako, edo 815 ºC goritutako ezpata, Stan Lee-ren Superhumans telesailerako, "Altzairuzko gizona" gisa, eta alu hura beroa zegoan! Edo auto bati tira egitea ezpataren bidez Ripley-rako, edo Guinesserako, edo America's Got Talent saioan finalera iristea, edo 2007ko Medikuntzako Ig Nobel Saria irabaztea. Ez, hori guztia ez da benetan gogoangarria. Hori da jendeak uste duena. Ez, ez, ez. Ez da hori. Benetan gogoangarria dena Jainkoak haur beldurti, lotsti, argal eta ahul hura hartu izana altueren beldur zena, uraren eta marrazoen beldur zena, sendagile, erizain, orrats, tresna zorrotz eta jendaurrean hitzegitearen beldur, eta horain, munduan zehar hegan narabil 30.000 oineko altueran tresna zorrotzak irensten urpean marrazoez inguratuta, eta sendagile, erizain eta zuek bezalako entzuleekin hitz egiten munduan zehar. Hori da niretzat harrigarria dena. Beti egin nahi izan nuen ezinezkoa - Mila esker. (Txaloak) Mila esker. (Txaloak) Beti egin nahi izan nuen ezinezkoa, eta orain horretan ari naiz. Zerbait gogoangarria egin nahi nuen eta mundua aldatu, eta orain horretan ari naiz. Beti munduan zehar hegan egin balentriak egiten eta bizitzak salbatzen Eta, badakizue zer? Bada oraindik haur haren ametsaren zati bat barru barruan. (Barreak eta txaloak) Beti aurkitu nahi izan nuen nire bizitzan zeregina eta deia, eta orain aurkitu dut. Baina, ezetz asmatu... Ez da ez da ezpatekin, ez da uste duduzena, ez nire indarrekin. Baizik eta nire ahuldadeekin: hitzekin. Nire zeregina eta deia mundua aldatzea da beldurrak errotik moztuz, ezpata bat aldiko, hitz bat aldiko, laban bat aldiko, bizitza bat aldiko, jendea superheroi izatera eta euren bizitzetan ezinezkoak gauzatzera bultzatu. Nire helburua besteei eurena aurkitzen laguntzea da. Zein da zurea? Zein da zure helburua? Zer egiteko jarria izan zinen hemen? Guztiok superheroiak garela uste dut. Zein da zure super-indarra? 7 bilioi pertsonako munduko biztanleriatik, dozena gutxi batzuk dira ezpata irensleak gaur egun munduan, baina zu bakarra dago. Zu bakarra zara. Zein da zure istorioa? Zerk bereizten zaitu? Kontatut zure istorioa, ahotsa dardartia eta ahula bada ere. Zein dira zure throme-ak? Edozer egin ahalko bazenu, edonor izan, edonora joan, Zer egingo zenuke? Nora joango zinateke? Zer egingo zenuke? Zer egingo zenuke zure bizitzarekin? Zein dira zure amets handiak? Eta txikia zinenean? Gogoratu. Apustu ez zela hau, ezta? Zein ziren zure amets eroenak hain arraro eta hain ezkutukoak iruditzen zitzaizkizunak? Apustu honek ikusarazi dizula zure ametsak ez zirela hain arraroak, ezta? Zein da zure ezpata? Gutako bakoitzak ezpata bat du, bi ertzeko ezpata, beldur eta ametsekin. Irentsi zure ezpata, dena dela ere. Jarraitu zure ametsak, jaun andreok, Inoiz ez da beranduegi izan nahi zenuen hura izateko. Eta bully eta dodgeball haiei, haur haiei pentsatu zutenak ez nuela inoiz ezinezkoa egingo, gauza bakarra esan behar diet: Mila esker. Izan ere, maltzurrengatik ez balitz, ez genuke superheroirik izango. Hemen nago erakusteko ezinezkoa ez dela ezinezko. Hau oso arriskutsua da. Hil naiteke. Espero dut atsegingo duzuela. (Barreak) Zuen laguntza beharko dut hau egiteko. Entzuleak: bi, hiru. Ez, ez, ez. Zuen laguntza behar dut zenbatzeko zatian, denok, ados? (Barreak) Badakizkizue hitzak? Ados? Zenbatu nirekin. Prest? Bat. Bi. Hiru. Ez, hori 2 zen, baina tira harrapatu duzue ideia. Entzuleak: Bat. Bi. Hiru. (Arnasotsa) (Txaloak) Bai! (Txaloak eta txistuak) Mila mila esker. Mila esker, mila esker, bihotz bihotzez. Egia esan, mila esker estamu estamutik. Esan dizuet ezinezkoa egitera etorri naizela, eta egin dut. Baina ez zen hau, hau egunero egiten dut. Ezinezkoa zen haur beldurti, lotsati, argal eta ahul hark beldurrei aurre egin, eta hemen TEDx taulagainean jarri eta mundua aldatzea, hitz bat aldiko, ezpata bat aldiko, bizitza bat aldiko. Modu berrian pentsarazi badizuet, sinestarazi badizuet, ezinezkoa ez dela ezinezko, ikusarazi badizuet zuen bizitzan ezinezkoa egin dezakezuela, orduan nire lana egina da, eta zuena hasi besterik ez da egin. Ez inoiz utzi amets egiteari, ez utzi sinesterari. Mila esker nigan sinesteagatik eta nire ametsaren parte izateagatik. Eta hona nire oparia: Ezinezkoa ez da... Entzuleak: ezinezko. Ibilbide luzea... opariaren zati. (Txaloak) Mila esker. (Txaloak eta ohiuak) Aurkezlea: Mila esker, Dan Meyer, uau!