WEBVTT 00:00:00.510 --> 00:00:08.350 Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du 00:00:08.870 --> 00:00:24.357 Zergatik batzuetan negar egiten dut inolako arrazoirik gabe? 00:00:28.157 --> 00:00:32.490 [fr] Zergatik batzuetan negar egiten dut inolako arrazoirik gabe? 00:00:34.133 --> 00:00:39.179 [en] Zergatik batzuetan negar egiten dut inolako arrazoirik gabe? 00:00:49.520 --> 00:00:53.691 Bada arrazoi bat, baina oraindik ez duzu ikusi. 00:00:57.276 --> 00:01:00.640 Thay-k esan du jada, 00:01:02.941 --> 00:01:14.134 batzuetan gurasoek euren pena, tristura transmititu digute. 00:01:14.553 --> 00:01:19.686 Zuk pena, tristura hori zugan eduki dezakezu. 00:01:21.470 --> 00:01:25.159 Zuk ez duzu pena, tristura hori sortu. 00:01:25.390 --> 00:01:29.954 Baina guraso edo arbasoren batek 00:01:30.199 --> 00:01:35.358 ez da gauza izan pena, tristura hori eraldatzeko. 00:01:35.532 --> 00:01:39.000 Horregatik dago zugan oraindik. 00:01:40.090 --> 00:01:47.051 Inoiz triste sentitzen bazara inolako arrazoirik gabe, 00:01:47.695 --> 00:01:50.258 eta negar egiten duzu, 00:01:50.511 --> 00:01:54.040 arreta osoz arnasa har dezakezu, 00:01:54.282 --> 00:02:00.271 zugan dauden guraso, arbasoak ukitu eta hau esan: 00:02:00.615 --> 00:02:05.720 Guraso, arbaso maiteak, hau zuen pena da, zuen tristura. 00:02:05.919 --> 00:02:10.618 Negarrez nago zuei laguntzeko nigan gutxiago sufritzen. 00:02:11.765 --> 00:02:14.960 Horrela praktikatzen baduzu 00:02:15.304 --> 00:02:21.236 triste, negarrez zaudenean, zergatik ez dakizula, 00:02:21.484 --> 00:02:24.608 harnasa hartu eta botatzea praktikatu ahal duzu 00:02:24.780 --> 00:02:29.949 eta zugan dagoen tristuraz jabetu, eta berari irribarre egin. 00:02:30.375 --> 00:02:35.347 Horrela lagunduko diezu zeure buruari, gurasoei, arbasoei. 00:02:35.560 --> 00:02:38.582 Hau oso praktika erraza da. 00:02:38.755 --> 00:02:44.425 Baina ondorio handia du: zure tristurari irribarre egitea. 00:02:44.946 --> 00:02:47.840 Thay-k ikusi ditu batzuk 00:02:48.152 --> 00:02:52.640 aldi berean irribarre eta negar egiten zutenak. 00:02:53.791 --> 00:02:57.619 Beren tristurari egiten diote irribarre. 00:02:57.804 --> 00:03:00.224 Hau zoragarria da guztiz. 00:03:00.440 --> 00:03:07.004 Energia onuragarriak energia kaltegarria zaintzen du. 00:03:08.374 --> 00:03:15.327 Neba zaharrenak arreba gaztea zaintzen duen moduan. 00:03:16.766 --> 00:03:20.351 Neba zaharrenak arreba gaztea zaintzen. 00:03:20.631 --> 00:03:26.145 Zure errukia, zure poza da neba zaharrena. 00:03:26.672 --> 00:03:33.022 Zure tristura, zure pena da arreba gaztea. 00:03:33.979 --> 00:03:38.805 Neba zaharrenak arreba gaztea zaintzen du. 00:03:39.018 --> 00:03:41.639 Hau oso praktika polita da. 00:03:42.074 --> 00:03:49.012 Honela jokatu ahal dugu ez bakarrik triste gaudenean, 00:03:49.431 --> 00:03:52.302 haserre gaudenean ere. 00:03:52.520 --> 00:03:56.312 Sumina anaia gazteago bat da. 00:03:57.199 --> 00:04:04.229 Haserretzen garenean, suminari irribarre egin beharko genioke. 00:04:05.000 --> 00:04:09.680 Suminari irribarre egitea oso praktika polita da. 00:04:22.583 --> 00:04:25.635 Hori egiteko gauza bazara, 00:04:25.973 --> 00:04:29.613 garaipen bat lortuko duzu. 00:04:32.406 --> 00:04:35.944 konektatu, inspiratu, elikatu 00:04:37.120 --> 00:04:43.349 [Kanpaia]