Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du Zergatik batzuetan negar egiten dut inolako arrazoirik gabe? [fr] Zergatik batzuetan negar egiten dut inolako arrazoirik gabe? [en] Zergatik batzuetan negar egiten dut inolako arrazoirik gabe? Bada arrazoi bat, baina oraindik ez duzu ikusi. Thay-k esan du jada, batzuetan gurasoek euren pena, tristura transmititu digute. Zuk pena, tristura hori zugan eduki dezakezu. Zuk ez duzu pena, tristura hori sortu. Baina guraso edo arbasoren batek ez da gauza izan pena, tristura hori eraldatzeko. Horregatik dago zugan oraindik. Inoiz triste sentitzen bazara inolako arrazoirik gabe, eta negar egiten duzu, arreta osoz arnasa har dezakezu, zugan dauden guraso, arbasoak ukitu eta hau esan: Guraso, arbaso maiteak, hau zuen pena da, zuen tristura. Negarrez nago zuei laguntzeko nigan gutxiago sufritzen. Horrela praktikatzen baduzu triste, negarrez zaudenean, zergatik ez dakizula, harnasa hartu eta botatzea praktikatu ahal duzu eta zugan dagoen tristuraz jabetu, eta berari irribarre egin. Horrela lagunduko diezu zeure buruari, gurasoei, arbasoei. Hau oso praktika erraza da. Baina ondorio handia du: zure tristurari irribarre egitea. Thay-k ikusi ditu batzuk aldi berean irribarre eta negar egiten zutenak. Beren tristurari egiten diote irribarre. Hau zoragarria da guztiz. Energia onuragarriak energia kaltegarria zaintzen du. Neba zaharrenak arreba gaztea zaintzen duen moduan. Neba zaharrenak arreba gaztea zaintzen. Zure errukia, zure poza da neba zaharrena. Zure tristura, zure pena da arreba gaztea. Neba zaharrenak arreba gaztea zaintzen du. Hau oso praktika polita da. Honela jokatu ahal dugu ez bakarrik triste gaudenean, haserre gaudenean ere. Sumina anaia gazteago bat da. Haserretzen garenean, suminari irribarre egin beharko genioke. Suminari irribarre egitea oso praktika polita da. Hori egiteko gauza bazara, garaipen bat lortuko duzu. konektatu, inspiratu, elikatu [Kanpaia]