Thich Nhat Hanh zen maisuak
erantzuten du
Zergatik batzuetan negar egiten dut
inolako arrazoirik gabe?
[fr] Zergatik batzuetan negar egiten dut
inolako arrazoirik gabe?
[en] Zergatik batzuetan negar egiten dut
inolako arrazoirik gabe?
Bada arrazoi bat,
baina oraindik ez duzu ikusi.
Thay-k esan du jada,
batzuetan gurasoek euren pena,
tristura transmititu digute.
Zuk pena, tristura hori
zugan eduki dezakezu.
Zuk ez duzu pena, tristura hori sortu.
Baina guraso edo arbasoren batek
ez da gauza izan
pena, tristura hori eraldatzeko.
Horregatik dago zugan oraindik.
Inoiz triste sentitzen bazara
inolako arrazoirik gabe,
eta negar egiten duzu,
arreta osoz arnasa har dezakezu,
zugan dauden guraso, arbasoak ukitu
eta hau esan:
Guraso, arbaso maiteak,
hau zuen pena da, zuen tristura.
Negarrez nago zuei laguntzeko
nigan gutxiago sufritzen.
Horrela praktikatzen baduzu
triste, negarrez zaudenean,
zergatik ez dakizula,
harnasa hartu eta botatzea
praktikatu ahal duzu
eta zugan dagoen tristuraz jabetu,
eta berari irribarre egin.
Horrela lagunduko diezu
zeure buruari, gurasoei, arbasoei.
Hau oso praktika erraza da.
Baina ondorio handia du:
zure tristurari irribarre egitea.
Thay-k ikusi ditu batzuk
aldi berean irribarre
eta negar egiten zutenak.
Beren tristurari
egiten diote irribarre.
Hau zoragarria da guztiz.
Energia onuragarriak
energia kaltegarria zaintzen du.
Neba zaharrenak
arreba gaztea zaintzen duen moduan.
Neba zaharrenak
arreba gaztea zaintzen.
Zure errukia, zure poza da
neba zaharrena.
Zure tristura, zure pena da
arreba gaztea.
Neba zaharrenak
arreba gaztea zaintzen du.
Hau oso praktika polita da.
Honela jokatu ahal dugu
ez bakarrik triste gaudenean,
haserre gaudenean ere.
Sumina anaia gazteago bat da.
Haserretzen garenean,
suminari irribarre egin beharko genioke.
Suminari irribarre egitea
oso praktika polita da.
Hori egiteko gauza bazara,
garaipen bat lortuko duzu.
konektatu,
inspiratu, elikatu
[Kanpaia]