Thich Nhat Hanh zen maisuaren erantzunak
Natura maitatzea bada budismoaren
oinarri bat, zergatik ez dago
maitasun erromantikoaren
eta bera erakustearen alde?
(Itzultz.) Budismoaren oinarri bat bada
ama natura maitatzea,
zergatik ez du onartzen
maitasun erromantikoa
pertsona bien artekoa
eta maitasun hori erakustea?
(Thay): Errepika dezake inork?
Galdera interesgarria dirudi.
(Barreak)
(Pine arreba): Galdera da: budismoak
ama natura maitatzearen alde badago,
zergatik ez dago bi lagunen arteko
maitasun erromantikoaren alde?
Maitasun hori erakustearen alde?
(Thay): Buda maitasunaren irakaslea da.
Benetako maitasunarena.
Ama Lurrarenganako maitasuna
benetakoa behar du izan.
Benetako maitasuna bada,
zorion itzela eragin dezake,
bai zuri eta bai Ama Lurrari ere.
Maitasun erromantikoa,
egiazkoa bada,
zorion handia ere eragin dezake.
Baina benetakoa ez bada,
sufriaraziko dizu
eta lagun hurkoari ere
sufriaraziko dio.
Budaren irakaspenean
benetako maitasunak
lau osagai behar ditu.
Lehena: maitri, maitasunezko ontasuna.
Hau da besteari zoriona
eskaintzeko gaitasuna.
Ezin baduzu zorionik eskaini,
ez da benetako maitasuna.
Maitasun erromantikoan,
ezin baduzu beste pertsonari lagundu
zoriontsu izaten,
ez da benetako maitasuna.
Entrenatu behar zara
zoriona eskaintzen ikasteko
berari eta zeure buruari.
Hori barik, biek sufrituko duzue.
Benetako maitasunaren bigarren
osagaia da errukia.
Errukia da sufrimendua kentzen
lagundu ahal digun energia bat,
zugan eta bestearengan sufrimendua
eraldatzen laguntzen duena.
Zure sufrimendua, bestearena
ezin baduzu zaindu eta eraldatu,
ez da benetako maitasuna.
Horregatik, karuna, benetako
maitasunaren bigarren osagaia,
zugan eta bestearengan
landu beharko zenukete.
Erromantikoa izan ala ez izan,
hori ez da garrantzitsua.
Garrantzitsua dena da
benetako maitasuna izatea
ala ez izatea, bai?
Benetako maitasunaren
hirugarren osagaia poza da.
Maitatzen duzun horri
negarra eragiten badiozu beti,
eta zu ere negarrez bazaude beti,
hori ez da benetako maitasuna.
Erromantikoa izan ala ez.
(Barreak)
Benetako maitasuna inklusiboa, zabala da.
Ez duzu bazterketarik egiten.
Bere sufrimendua zure sufrimendua da,
bere poza zure poza da ere,
ez dago jada banakako
sufrimendu edo pozik.
Benetako maitasunean
zabaltasuna eta diskriminazio eza daude.
Ez dago banaketarik, ez dago hesirik
besteen eta zure artean.
Espiritu horrekin ez dago esaterik:
"Hori zure arazoa da". Ez.
Zure arazoa nire arazoa da.
Nire sufrimendua zure sufrimendua da.
Hau da benetako maitasunaren
laugarren osagaia.
Maitasun erromantikoak lau osagai
horiek guztiak baditu,
zorion handia ekar dezake ere.
Budak ez zuen ezer esan
benetako maitasunaren kontra.
Maitasun erromantikoan, arrakasta baduzu,
maitasunezko ontasuna eta errukia
landuko dituzu.
Eta laster, zure maitasunak
dena besarkatuko du.
Zure maitasuna ez da
lagun hurkora bakarrik mugatuko.
Zure maitasunak hazten jarraituko duelako.
Zure maitasunak
gu denak besarkatuko gaitu.
Eta zorionak ez du mugarik izango.
Hori da Budaren maitasuna.
Hori da benetako maitasunaren
laugarren osagaiaren esanahia: zabaltasuna.
Benetako amodioa bada,
hazten jarraituko du
eta gero eta gehiagora zuzenduko da,
ez bakarrik gizakiei,
baita animaliei ere, landareei
eta mineralei.
Hori maitasun handia da.
"Mahakaruna, mahamaitri".
Hori da Budaren maitasuna.
(Kanpaia)