Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du. Beste ertzera heltzean, jarraitzen duzu pentsatzen edo sufritzen? (Fr.) Zer gertatzen da beste ertzera heltzean? Jarraitzen duzu pentsatzen? Oraindik ere sufritzen al duzu? (Itzultzailea) Thay maitea, beste ertzera heltzean, jarraitzen al duzu pentsatzen eta sufritzen? Bai. Beste ertzera heldu arren, jarraitzen duzu sufritzen, baina beste modu baten sufritzen duzu. Bada sufritzeko modu bat hazten laguntzen dizuna, sendatzen laguntzen dizuna, besteak laguntzera eramaten dizuna. (vietnamera) (Itzultzailea) Ba al dago itzultzailerik? Pentsa dezakezu Shakyamuni Buda, gure irakaslea, zoriontsu zela beti, ez zuela sufritzen. Baina hori ez da egia. Nola horrela egon ingurukoek sufritzen duten bitartean? Munduaren sufrimenduaz ohartzen zarenean, zerbait egin nahi duzu sufrimendu hori gutxitzeko. Beste izakiekin harreman ona duzu eta horregatik eurekin sufritzen duzu. Euren sufrimendua eta zeurea nabaritzen dituzu. Baina zeure burua eraldatu duzunez, errukia eta jakinduria dituzu. Horregatik ez zara zure sufrimenduaren biktima. Badakizu nola erabili sufrimendua modu egokian sendaketa, eraldaketa sortzeko. Gutako batzuk badakigu nola egin sufrimenduaren biktima ez izateko, sufrimendua modu egokian erabiltzen dakigu sendatzeko, poza eta zoriona sortzeko. Lorezain bazina bezala da. Baratzeak lore eta barazki ederrak ematen ditu. Baina baratzeak bestelako gauzak ere ematen ditu, lore edo barazki ez direnak. Loreak eta zaborra ematen ditu. Baina lorezain ekologikoa bazara, ez duzu zaborra botatzen. Gorde eta loreak elikatzeko erabiltzen duzu. Beraz, loto loreak hazi nahi badituzu lohia behar duzu. Lohia behar da lotoa hazteko. Gauza bera da egia sufrimendu eta zorionarekin. Sufrimendu pixka bat behar duzu zoriona sortzeko. Lorezain trebea bazara ez zara zaborraren biktima. Zu zara nagusia. Badakizu zaborra nola erabili konposta egiteko. Buda horrelakoa da. Lorezaina da. Badaki zaborra ondo erabiltzen, sufrimendu, ira, beldur, etsipenaren zaborra, horiek beste zerbait bihurtzeko. Eskuina eta ezkerraren antzekoa da. Ezkerrak eskuina behar du bere burua azaltzeko. Beraz, sufrimendua eta zoriona errealitatearen alde bi dira. Sufrimendua ez bada existitzen, zoriona ez da existituko ere. Beste ertzean bada sufrimendua baina ez zara bere biktima. Badakizu bera ondo erabiltzen. Jainkoaren Erreinuari buruzko nire ideia antzerakoa da. Jainkoaren Erreinua ez da sufrimendu gabeko leku bat. Leku bat da non bertakoek sufrimendua ondo erabiltzen dakiten errukia eta ulermena sortzeko. Sufrimendu barik ezin baituzu errukia eta ulermena sortu, eta hauek dira zorionaren oinarriak. Argi dago. Hau da elkar-izanaren ikuspuntua. Ikusmen zuzena. Uste dugu Jainkoaren Erreinua sufrimendurik gabeko lekua dela, zorion hutsa dagoela, baina elkar-izanaren ikuspuntutik ikusmen okerra da. Beraz, gure sanghak sufrimendua erabiltzen badaki eta bera zorion bihurtzen badaki, Jainkoaren Erreinuan gaude hementxe bertan. Eta Erreinua gure praktikaren bidez eraiki dezakegu. Niretzako, Erreinua da orain ala inoiz ez. konektatu, inspiratu, elikatu (Kanpaia)