1 00:00:01,065 --> 00:00:05,559 Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du. 2 00:00:07,236 --> 00:00:30,174 Beste ertzera heltzean, jarraitzen duzu pentsatzen edo sufritzen? 3 00:00:32,657 --> 00:00:38,816 (Fr.) Zer gertatzen da beste ertzera heltzean? 4 00:00:39,782 --> 00:00:42,681 Jarraitzen duzu pentsatzen? 5 00:00:43,019 --> 00:00:46,002 Oraindik ere sufritzen al duzu? 6 00:00:48,920 --> 00:00:52,552 (Itzultzailea) Thay maitea, beste ertzera heltzean, 7 00:00:52,800 --> 00:00:55,843 jarraitzen al duzu pentsatzen eta sufritzen? 8 00:00:57,386 --> 00:00:59,337 Bai. 9 00:00:59,618 --> 00:01:04,259 Beste ertzera heldu arren, jarraitzen duzu sufritzen, 10 00:01:04,375 --> 00:01:06,710 baina beste modu baten sufritzen duzu. 11 00:01:12,481 --> 00:01:17,631 Bada sufritzeko modu bat hazten laguntzen dizuna, 12 00:01:20,353 --> 00:01:24,405 sendatzen laguntzen dizuna, besteak laguntzera eramaten dizuna. 13 00:01:26,865 --> 00:01:28,457 (vietnamera) 14 00:01:29,637 --> 00:01:32,511 (Itzultzailea) Ba al dago itzultzailerik? 15 00:01:41,152 --> 00:01:44,755 Pentsa dezakezu Shakyamuni Buda, gure irakaslea, 16 00:01:45,072 --> 00:01:50,117 zoriontsu zela beti, ez zuela sufritzen. 17 00:01:50,414 --> 00:01:52,487 Baina hori ez da egia. 18 00:02:01,306 --> 00:02:06,548 Nola horrela egon ingurukoek sufritzen duten bitartean? 19 00:02:07,677 --> 00:02:11,172 Munduaren sufrimenduaz ohartzen zarenean, 20 00:02:11,338 --> 00:02:19,239 zerbait egin nahi duzu sufrimendu hori gutxitzeko. 21 00:02:24,416 --> 00:02:31,484 Beste izakiekin harreman ona duzu 22 00:02:32,339 --> 00:02:37,350 eta horregatik eurekin sufritzen duzu. 23 00:02:38,161 --> 00:02:42,622 Euren sufrimendua eta zeurea nabaritzen dituzu. 24 00:02:43,680 --> 00:02:49,956 Baina zeure burua eraldatu duzunez, errukia eta jakinduria dituzu. 25 00:02:50,422 --> 00:02:54,508 Horregatik ez zara zure sufrimenduaren biktima. 26 00:02:54,716 --> 00:02:57,680 Badakizu nola erabili sufrimendua modu egokian 27 00:02:57,805 --> 00:03:01,140 sendaketa, eraldaketa sortzeko. 28 00:03:11,302 --> 00:03:19,411 Gutako batzuk badakigu nola egin sufrimenduaren biktima ez izateko, 29 00:03:20,716 --> 00:03:24,756 sufrimendua modu egokian erabiltzen dakigu 30 00:03:25,054 --> 00:03:27,656 sendatzeko, 31 00:03:30,328 --> 00:03:33,856 poza eta zoriona sortzeko. 32 00:03:34,439 --> 00:03:39,991 Lorezain bazina bezala da. 33 00:03:47,982 --> 00:03:54,940 Baratzeak lore eta barazki ederrak ematen ditu. 34 00:03:55,600 --> 00:04:02,023 Baina baratzeak bestelako gauzak ere ematen ditu, 35 00:04:02,893 --> 00:04:07,234 lore edo barazki ez direnak. 36 00:04:09,270 --> 00:04:12,964 Loreak eta zaborra ematen ditu. 37 00:04:13,805 --> 00:04:18,311 Baina lorezain ekologikoa bazara, ez duzu zaborra botatzen. 38 00:04:18,894 --> 00:04:24,850 Gorde eta loreak elikatzeko erabiltzen duzu. 39 00:04:26,141 --> 00:04:31,110 Beraz, loto loreak hazi nahi badituzu lohia behar duzu. 40 00:04:32,853 --> 00:04:38,327 Lohia behar da lotoa hazteko. 41 00:04:38,565 --> 00:04:41,749 Gauza bera da egia sufrimendu eta zorionarekin. 42 00:04:41,941 --> 00:04:46,622 Sufrimendu pixka bat behar duzu zoriona sortzeko. 43 00:04:51,076 --> 00:04:55,520 Lorezain trebea bazara ez zara zaborraren biktima. 44 00:04:55,749 --> 00:04:57,613 Zu zara nagusia. 45 00:04:57,791 --> 00:05:03,000 Badakizu zaborra nola erabili konposta egiteko. 46 00:05:03,871 --> 00:05:06,391 Buda horrelakoa da. 47 00:05:06,640 --> 00:05:08,601 Lorezaina da. 48 00:05:08,814 --> 00:05:13,624 Badaki zaborra ondo erabiltzen, 49 00:05:14,622 --> 00:05:17,990 sufrimendu, ira, beldur, etsipenaren zaborra, 50 00:05:18,347 --> 00:05:23,552 horiek beste zerbait bihurtzeko. 51 00:05:29,169 --> 00:05:33,412 Eskuina eta ezkerraren antzekoa da. 52 00:05:33,803 --> 00:05:39,797 Ezkerrak eskuina behar du bere burua azaltzeko. 53 00:05:40,440 --> 00:05:45,644 Beraz, sufrimendua eta zoriona errealitatearen alde bi dira. 54 00:05:47,587 --> 00:05:53,821 Sufrimendua ez bada existitzen, zoriona ez da existituko ere. 55 00:05:54,222 --> 00:05:59,360 Beste ertzean bada sufrimendua baina ez zara bere biktima. 56 00:05:59,523 --> 00:06:02,471 Badakizu bera ondo erabiltzen. 57 00:06:02,843 --> 00:06:06,974 Jainkoaren Erreinuari buruzko nire ideia antzerakoa da. 58 00:06:07,191 --> 00:06:11,099 Jainkoaren Erreinua ez da sufrimendu gabeko leku bat. 59 00:06:11,427 --> 00:06:16,460 Leku bat da non bertakoek sufrimendua ondo erabiltzen dakiten 60 00:06:16,689 --> 00:06:21,506 errukia eta ulermena sortzeko. 61 00:06:21,663 --> 00:06:23,675 Sufrimendu barik 62 00:06:23,886 --> 00:06:30,008 ezin baituzu errukia eta ulermena sortu, 63 00:06:30,312 --> 00:06:33,421 eta hauek dira zorionaren oinarriak. 64 00:06:33,513 --> 00:06:37,316 Argi dago. Hau da elkar-izanaren ikuspuntua. 65 00:06:37,372 --> 00:06:39,468 Ikusmen zuzena. 66 00:06:43,530 --> 00:06:49,054 Uste dugu Jainkoaren Erreinua sufrimendurik gabeko lekua dela, 67 00:06:49,184 --> 00:06:51,467 zorion hutsa dagoela, 68 00:06:51,742 --> 00:06:57,136 baina elkar-izanaren ikuspuntutik ikusmen okerra da. 69 00:06:58,000 --> 00:07:00,096 Beraz, 70 00:07:00,403 --> 00:07:04,720 gure sanghak sufrimendua erabiltzen badaki 71 00:07:04,763 --> 00:07:07,351 eta bera zorion bihurtzen badaki, 72 00:07:07,431 --> 00:07:10,144 Jainkoaren Erreinuan gaude hementxe bertan. 73 00:07:11,796 --> 00:07:16,469 Eta Erreinua gure praktikaren bidez eraiki dezakegu. 74 00:07:18,055 --> 00:07:21,031 Niretzako, Erreinua da orain ala inoiz ez. 75 00:07:24,200 --> 00:07:28,681 konektatu, inspiratu, elikatu 76 00:07:29,235 --> 00:07:35,350 (Kanpaia)