Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du.
Beste ertzera heltzean,
jarraitzen duzu pentsatzen edo sufritzen?
(Fr.) Zer gertatzen da
beste ertzera heltzean?
Jarraitzen duzu pentsatzen?
Oraindik ere sufritzen al duzu?
(Itzultzailea) Thay maitea,
beste ertzera heltzean,
jarraitzen al duzu pentsatzen
eta sufritzen?
Bai.
Beste ertzera heldu arren,
jarraitzen duzu sufritzen,
baina beste modu baten sufritzen duzu.
Bada sufritzeko modu bat
hazten laguntzen dizuna,
sendatzen laguntzen dizuna,
besteak laguntzera eramaten dizuna.
(vietnamera)
(Itzultzailea) Ba al dago itzultzailerik?
Pentsa dezakezu
Shakyamuni Buda, gure irakaslea,
zoriontsu zela beti,
ez zuela sufritzen.
Baina hori ez da egia.
Nola horrela egon
ingurukoek sufritzen duten bitartean?
Munduaren sufrimenduaz ohartzen zarenean,
zerbait egin nahi duzu
sufrimendu hori gutxitzeko.
Beste izakiekin harreman ona duzu
eta horregatik eurekin sufritzen duzu.
Euren sufrimendua
eta zeurea nabaritzen dituzu.
Baina zeure burua eraldatu duzunez,
errukia eta jakinduria dituzu.
Horregatik ez zara
zure sufrimenduaren biktima.
Badakizu nola erabili
sufrimendua modu egokian
sendaketa, eraldaketa sortzeko.
Gutako batzuk badakigu nola egin
sufrimenduaren biktima ez izateko,
sufrimendua modu egokian
erabiltzen dakigu
sendatzeko,
poza eta zoriona sortzeko.
Lorezain bazina bezala da.
Baratzeak lore eta barazki
ederrak ematen ditu.
Baina baratzeak
bestelako gauzak ere ematen ditu,
lore edo barazki ez direnak.
Loreak eta zaborra ematen ditu.
Baina lorezain ekologikoa bazara,
ez duzu zaborra botatzen.
Gorde eta loreak elikatzeko
erabiltzen duzu.
Beraz, loto loreak hazi nahi badituzu
lohia behar duzu.
Lohia behar da lotoa hazteko.
Gauza bera da egia
sufrimendu eta zorionarekin.
Sufrimendu pixka bat behar duzu
zoriona sortzeko.
Lorezain trebea bazara
ez zara zaborraren biktima.
Zu zara nagusia.
Badakizu zaborra nola erabili
konposta egiteko.
Buda horrelakoa da.
Lorezaina da.
Badaki zaborra ondo erabiltzen,
sufrimendu, ira, beldur,
etsipenaren zaborra,
horiek beste zerbait bihurtzeko.
Eskuina eta ezkerraren antzekoa da.
Ezkerrak eskuina behar du
bere burua azaltzeko.
Beraz, sufrimendua eta zoriona
errealitatearen alde bi dira.
Sufrimendua ez bada existitzen,
zoriona ez da existituko ere.
Beste ertzean bada sufrimendua
baina ez zara bere biktima.
Badakizu bera ondo erabiltzen.
Jainkoaren Erreinuari buruzko
nire ideia antzerakoa da.
Jainkoaren Erreinua ez da
sufrimendu gabeko leku bat.
Leku bat da non bertakoek
sufrimendua ondo erabiltzen dakiten
errukia eta ulermena sortzeko.
Sufrimendu barik
ezin baituzu
errukia eta ulermena sortu,
eta hauek dira zorionaren oinarriak.
Argi dago.
Hau da elkar-izanaren ikuspuntua.
Ikusmen zuzena.
Uste dugu Jainkoaren Erreinua
sufrimendurik gabeko lekua dela,
zorion hutsa dagoela,
baina elkar-izanaren ikuspuntutik
ikusmen okerra da.
Beraz,
gure sanghak
sufrimendua erabiltzen badaki
eta bera zorion bihurtzen badaki,
Jainkoaren Erreinuan gaude
hementxe bertan.
Eta Erreinua gure praktikaren bidez
eraiki dezakegu.
Niretzako, Erreinua da
orain ala inoiz ez.
konektatu,
inspiratu, elikatu
(Kanpaia)