Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du.
Zergatik ahizpek
anaiek baino arau gehiago dituzte?
Emakumeek arazo bereziak al dituzte?
(esp.) Zergatik ahizpek
anaiek baino arau gehiago dituzte?
Gure gizartean emakumeok
arazo bereziak ditugulako bada,
ez al duzu uste, Thay,
gizonezkoek, anaiek,
arau berezi kopuru bera
behar luketela?
(Pine arreba) Thay maitea,
ez dut ulertzen zergatik ahizpek
anaiek baino arau gehiago dituzten.
Emakumeek arazo bereziak
dituztelako al da?
Ez al duzu uste anaiek
arau kopuru bera behar dutela?
Zurekin bat nator.
(Barreak)
Baina jakin behar duzu
anaiek ez dizkietela inposatu arau hauek.
Ahizpek euren borondatez
izan nahi zituzten arau gehiago.
(Pine arreba) Ba al dago
gaztelerazko itzultzailerik?
Hori da benetan gertatu zena.
Budak ez zuen esan
ahizpek anaiek baino arau gehiago
behar dutenik.
Arrazoia da, moja komunitatean
bizitzen hasi zirenean
ahizpek ikusi zutela
arau bereziak behar zituztela.
Horregatik arau batzuk gehitu zituzten.
Ez da egia Budak edo anaiek
inposatu zizkietela.
Ahizpek arauok kendu nahi badituzte,
ondo deritzot horri.
Baina ez dute nahi.
Uste dute hobeto daudela
arau hauekin.
Eskerrik asko.
konektatu,
inspiratu, elikatu
(Kanpaia)