Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du Gure semeak psikosia du. Lagun diezagukezu bera ulertu ahal izateko? Thay maitea, sangha maitea, gure semea gurekin etorri izan da udaro Plum Villagera azkeneko zortzi urteetan, 11 urte zituenetik, 19 ditu orain. Oso azkarra, sortzailea, baketsua eta maitagarria da. Sangharen semea da. Orain dela urte erdi, gertakari psikotiko bat izan zuen. Ohizko tratamendu psikiatrikoa jaso eta zeozer sendatu izan ondoren, 21 eguneko erretirora etorri ginen. Berriz ere aurkitu zuen arreta osoaren praktika. Seguru, orekatua sentitu zen. Bere praktika sendoa ikusten zuenez, botikak ez hartzea erabaki zuen bere gogoan zuzenean begiratzeko. Baina ezin izan zuen bere gogoa kontrolatu. Beste gertakari bat pairatu zuen. Bere segurtasunaren beldur ginen eta anaien laguntzarekin Bergeraceko ospitalera eraman genuen. Medikuek diote nahasmendu bipolarra duela. Inork ez daki zehazki nondik datorren eta nola zaindu. Botikei esker logaletzea da tratamendua. Oso hunkituta gaude. Ez daukagu konfiantzarik bera zaintzen duten medikuengan. ezta bere gogoa botikekin baretzeko moduan. Beste irtenbide bat nahi dugu arazo honetaz arduratzeko, maitekorragoa, adeitsuagoa, izpiritua hazten laguntzekoa. Lagun diezagukezu arazoa hobeto eta sakonago ulertzen? Uste dut arreta handiagoa behar dugula. Arreta gehiago jarri behar dugu. Arreta osoak laguntzen digu bertan egoten, kontzentratuago egoten eta aukera hobea izango dugu gaixotasunaren jatorria ulertzeko. Jatorria urrun egon daiteke espazioan eta denboran. Sangha batekin, batez ere ondoan dugunekin, elkarrekin behatu beharko genuke jatorria aurkitzeko. Ikasten jarri beharko ginateke, oraindik ez baitugu ulertu. Ez dakigu zehazki zer gertatu den. Sanghakideekin, gazteak eta ez hain gazteak, eta medikuekin denek elkarrekin behatu eta eginahalak egin beharko genituzke ulertzeko, eta zabalik egon arazoa tratatzeko modu egokiak aurkitzeko. Kontua da, gaurko gizartean denak lanpetuegi gaudela. Gauza askoz arduratzen gara. Ez daukagu geure buruarekin egoteko astirik, maite dugunekin egoteko. Behar bada egoera gutxietsi egin dugu . Sangha gisa, horretaz ohartu behar gara eta arreta osoaren, errukiaren taldeko energia sor genezake bera besarkatzeko, berari energia bidaltzeko, azkarrago senda dadin. Gaur goizean energia bidali diogu Upper Hamleteko anaia bati. Bart Bordeleko ospitalera eraman zuten eta ebakuntza egin diote. Gaur goizeko abestaldian, Thay-k eta sanghak beren arreta hor jarri dute. Taldearen energia bidali diogu, gaur ospitalean dago eta. Bakezko, errukizko eta arreta osozko taldearen energia horrek istriputik azkar sendatzeko lagunduko diolakoan. Phap Nhac du izena, Dharmaren musika. Orain dela bi egun heldu zen Vietnametik. Egoera onartzen dugu. Egoera onartu beharko genuke eta hortik hasita, ahalegin guztiak egin. Eta sangha gisa egingo dugu. konektatu, inspiratu, elikatu (Kanpaia)