Thich Nhat Hanh zen maisuak
erantzuten du
Gure semeak psikosia du.
Lagun diezagukezu
bera ulertu ahal izateko?
Thay maitea, sangha maitea,
gure semea gurekin etorri izan da
udaro Plum Villagera
azkeneko zortzi urteetan,
11 urte zituenetik,
19 ditu orain.
Oso azkarra, sortzailea,
baketsua eta maitagarria da.
Sangharen semea da.
Orain dela urte erdi,
gertakari psikotiko bat izan zuen.
Ohizko tratamendu psikiatrikoa jaso
eta zeozer sendatu izan ondoren,
21 eguneko erretirora etorri ginen.
Berriz ere aurkitu zuen
arreta osoaren praktika.
Seguru, orekatua sentitu zen.
Bere praktika sendoa ikusten zuenez,
botikak ez hartzea erabaki zuen
bere gogoan zuzenean begiratzeko.
Baina ezin izan zuen
bere gogoa kontrolatu.
Beste gertakari bat pairatu zuen.
Bere segurtasunaren beldur ginen
eta anaien laguntzarekin
Bergeraceko ospitalera eraman genuen.
Medikuek diote
nahasmendu bipolarra duela.
Inork ez daki zehazki
nondik datorren eta nola zaindu.
Botikei esker logaletzea da tratamendua.
Oso hunkituta gaude.
Ez daukagu konfiantzarik
bera zaintzen duten medikuengan.
ezta bere gogoa botikekin
baretzeko moduan.
Beste irtenbide bat nahi dugu
arazo honetaz arduratzeko,
maitekorragoa, adeitsuagoa,
izpiritua hazten laguntzekoa.
Lagun diezagukezu arazoa
hobeto eta sakonago ulertzen?
Uste dut arreta
handiagoa behar dugula.
Arreta gehiago jarri behar dugu.
Arreta osoak laguntzen digu
bertan egoten,
kontzentratuago egoten
eta aukera hobea izango dugu
gaixotasunaren jatorria ulertzeko.
Jatorria urrun egon daiteke
espazioan eta denboran.
Sangha batekin,
batez ere ondoan dugunekin,
elkarrekin behatu beharko genuke
jatorria aurkitzeko.
Ikasten jarri beharko ginateke,
oraindik ez baitugu ulertu.
Ez dakigu zehazki zer gertatu den.
Sanghakideekin,
gazteak eta ez hain gazteak,
eta medikuekin
denek elkarrekin behatu
eta eginahalak egin beharko genituzke
ulertzeko,
eta zabalik egon
arazoa tratatzeko modu egokiak aurkitzeko.
Kontua da, gaurko gizartean
denak lanpetuegi gaudela.
Gauza askoz arduratzen gara.
Ez daukagu geure buruarekin
egoteko astirik,
maite dugunekin egoteko.
Behar bada egoera gutxietsi egin dugu .
Sangha gisa,
horretaz ohartu behar gara
eta arreta osoaren, errukiaren
taldeko energia sor genezake
bera besarkatzeko,
berari energia bidaltzeko,
azkarrago senda dadin.
Gaur goizean energia bidali diogu
Upper Hamleteko anaia bati.
Bart Bordeleko ospitalera
eraman zuten
eta ebakuntza egin diote.
Gaur goizeko abestaldian,
Thay-k eta sanghak
beren arreta hor jarri dute.
Taldearen energia bidali diogu,
gaur ospitalean dago eta.
Bakezko, errukizko eta arreta osozko
taldearen energia horrek
istriputik azkar sendatzeko
lagunduko diolakoan.
Phap Nhac du izena,
Dharmaren musika.
Orain dela bi egun
heldu zen Vietnametik.
Egoera onartzen dugu.
Egoera onartu beharko genuke
eta hortik hasita,
ahalegin guztiak egin.
Eta sangha gisa egingo dugu.
konektatu,
inspiratu, elikatu
(Kanpaia)