1 00:00:00,980 --> 00:00:04,310 Chrisek esan duenez, nik gizakiaren burmuina ikertzen dut, 2 00:00:04,420 --> 00:00:06,600 bere funtzionamendu eta antolaketa. 3 00:00:06,750 --> 00:00:10,000 Pentsa ezazue minutu batez zer esan nahi duen honek. 4 00:00:10,360 --> 00:00:14,690 Hona hemen gelatina masa hau, kilo eta erdikoa. 5 00:00:14,910 --> 00:00:17,700 Zure eskuan sartzen da 6 00:00:17,880 --> 00:00:21,000 eta izarrarte amaigabeari so egon daiteke. 7 00:00:21,280 --> 00:00:23,710 Hausnar dezake infinituaren zentzuaz 8 00:00:23,910 --> 00:00:28,460 eta bere burua infinituaren zentzuaz hausnartzen kontenplatu. 9 00:00:28,570 --> 00:00:33,150 Gaitasun errekurtsibo horri autokontzientzia deritzogu 10 00:00:33,370 --> 00:00:37,000 eta uste dut dela neurozientzia eta neurologiaren Grial Santua. 11 00:00:37,160 --> 00:00:40,160 Agian noizbait ulertuko dugu hori nola gertatzen den. 12 00:00:41,010 --> 00:00:43,780 Nola ikertu organo misteriotsu hau? 13 00:00:43,900 --> 00:00:47,000 100.000 miloi neurona dauzka, 14 00:00:47,130 --> 00:00:50,800 protoplasma sorta txikiak elkarri eragiten, 15 00:00:50,920 --> 00:00:54,000 eta haren jardueratik sortzen dira giza natura 16 00:00:54,000 --> 00:00:57,000 eta giza-kontzientziaren gaitasun guztiak. 17 00:00:57,080 --> 00:00:58,300 Nola gertatzen da hori? 18 00:00:58,360 --> 00:01:02,050 Giza-burmuinaren funtzioak aztertzeko modu asko dago. 19 00:01:02,360 --> 00:01:04,000 Erabiliena hau da: 20 00:01:04,230 --> 00:01:09,160 aztertzen ditugu burmuineko zatitxo baten kaltea duten gaixoak, 21 00:01:09,320 --> 00:01:11,960 aldaketa genetiko bat egon den lekua. 22 00:01:12,190 --> 00:01:17,410 Kasu horietan, ez dira galtzen gaitasun mental guztiak, 23 00:01:17,640 --> 00:01:21,130 funtzio bakar bat galtzen da 24 00:01:21,130 --> 00:01:24,670 eta gainerako funtzioak ondo dabiltza. 25 00:01:25,000 --> 00:01:27,000 Horrela badakigu 26 00:01:27,100 --> 00:01:31,000 burmuineko zati hori galdutako funtzioari lotuta dagoela. 27 00:01:31,160 --> 00:01:33,590 Horrela estrukturan kokatzen dugu funtzioa 28 00:01:33,780 --> 00:01:36,000 eta jakin nola jardun diren zirkuituak 29 00:01:36,070 --> 00:01:38,670 funtzio berezi hori sortzeko. 30 00:01:38,760 --> 00:01:40,770 Horretan ari gara. 31 00:01:40,800 --> 00:01:43,200 Utzidazue adibide harrigarri batzuk jartzen. 32 00:01:43,200 --> 00:01:47,000 Hitzaldian 3 adibide emango dizkizuet, sei minutukoa bakoitza. 33 00:01:47,000 --> 00:01:51,700 Lehen adibidea Capgras sindromea da, benetan ezohikoa eta txundigarria. 34 00:01:51,940 --> 00:01:53,980 Begiratu lehen diapositibari: 35 00:01:54,160 --> 00:01:58,000 hor daude lobulu tenporalak, frontalak, parietalak, 36 00:01:58,000 --> 00:02:00,000 burmuina osatzen duten lobuluak. 37 00:02:00,000 --> 00:02:04,000 Eta hemen, lobulu tenporalen azalaren azpian ezkutaturik 38 00:02:04,050 --> 00:02:06,000 -ezin duzue ikusi- 39 00:02:06,090 --> 00:02:08,870 egitura txiki bat dago: zirkunboluzio fusiformea. 40 00:02:08,940 --> 00:02:11,000 “Aurpegien kokagunea” ere esaten zaio, 41 00:02:11,000 --> 00:02:14,740 kalteturik dagoenean ezin diezulako pertsonen aurpegiei antzeman. 42 00:02:14,800 --> 00:02:16,890 Haien ahotsa entzunda, ezagut ditzakezu 43 00:02:16,930 --> 00:02:18,430 eta esan: “Bai, Jon da”. 44 00:02:18,440 --> 00:02:21,410 Baina ezin duzu jakin nor den aurpegia ikusita. 45 00:02:21,480 --> 00:02:23,810 Zeure burua ere ezin duzu ispiluan ezagutu. 46 00:02:23,810 --> 00:02:27,500 Badakizu zu zarela, kliskatu eta ispiluko irudiak ere kliskatzen baitu 47 00:02:27,500 --> 00:02:28,800 eta badakizu ispilua dela. 48 00:02:28,950 --> 00:02:32,530 Baina ez duzu benetan zeure burua ezagutzen. 49 00:02:32,740 --> 00:02:35,900 Sindrome horren jatorria zirkunboluzio fusiformean lesioa da. 50 00:02:36,000 --> 00:02:38,340 Bada beste sindrome bat hain ezohikoa dela 51 00:02:38,420 --> 00:02:42,780 ezen mediku eta neurologo gutxik entzun baitute hari buruz: 52 00:02:42,930 --> 00:02:44,757 Capgras eldarnioa. 53 00:02:44,970 --> 00:02:47,940 Horrelako gaixo batek, bestaldetik guztiz normala, 54 00:02:47,970 --> 00:02:50,000 buruko lesioa izan, komatik esnatu, 55 00:02:50,000 --> 00:02:53,660 itxuraz normal, eta ama ikustean, 56 00:02:53,770 --> 00:02:56,000 dio: “Amaren antza osoa du emakume honek, 57 00:02:56,000 --> 00:02:58,000 baina inpostore bat da. 58 00:02:58,000 --> 00:03:00,000 Beste emakume bat da amarena egiten". 59 00:03:00,840 --> 00:03:02,000 Zergatik gertatzen da? 60 00:03:02,000 --> 00:03:05,000 Zergatik pertsona bati, bestela guztiz normala denari, 61 00:03:05,000 --> 00:03:07,000 ama ikustean soilik 62 00:03:07,000 --> 00:03:10,000 pizten zaio eldarnioa, eta orduan dio hori ez dela ama. 63 00:03:10,000 --> 00:03:12,000 Freuden ikuspegitik 64 00:03:12,000 --> 00:03:14,000 interpretatu ohi da eldarnio hori 65 00:03:14,000 --> 00:03:18,000 psikiatria liburuetan. Horren arabera, gizon horrek -- 66 00:03:18,000 --> 00:03:20,500 emakumeei buruz antzeko azalpena ematen dute, 67 00:03:20,550 --> 00:03:22,200 baina gizonezkoez arituko gara. 68 00:03:22,350 --> 00:03:25,000 Haur txikia zarenean, 69 00:03:25,000 --> 00:03:27,000 amarekiko erakarpen sexual handia duzu. 70 00:03:27,000 --> 00:03:29,000 Horretan datza Freuden Edipo konplexua. 71 00:03:29,000 --> 00:03:31,000 Ez diot neuk horretan sinisten dudanik, 72 00:03:31,000 --> 00:03:33,000 baina Freuden irizpidea da hau. 73 00:03:33,000 --> 00:03:36,000 Handitzen zarenean, kortexa garatu egiten zaizu 74 00:03:36,000 --> 00:03:40,000 eta amarekiko grina sexuala inhibitu egiten dizu kortexak. 75 00:03:40,000 --> 00:03:44,000 Eskerrak, zeren bestela ama ikustean berotuko zinateke. 76 00:03:45,200 --> 00:03:47,491 Gero, kolpe batengatik edo, 77 00:03:47,723 --> 00:03:49,460 kortexa kaltetzen bada, 78 00:03:49,815 --> 00:03:53,568 ezkutuko grina sexuala argitara ateratzen da berriro. 79 00:03:53,707 --> 00:03:55,646 Bat-batean, ustekabean, 80 00:03:55,800 --> 00:03:58,676 zeure amarekiko grina sexualak jota zaude. 81 00:03:58,700 --> 00:04:00,400 Eta diozu: “Ene, hau ama bada, 82 00:04:00,400 --> 00:04:02,200 nola liteke ni bero-bero egotea? 83 00:04:02,200 --> 00:04:04,200 Beste emakume bat da: inpostorea da”. 84 00:04:04,200 --> 00:04:08,538 Zure burmuin kaltetuarentzat, hori da interpretazio zentzudun bakarra. 85 00:04:08,680 --> 00:04:11,000 Nire ustez horrek ez dauka zentzu handirik. 86 00:04:11,000 --> 00:04:14,276 Zorrotza da, Freuden beste teoriak bezala. 87 00:04:15,029 --> 00:04:16,769 (Barreak) 88 00:04:17,107 --> 00:04:21,000 Ez dauka zentzu handirik, eldarnio bera ikusi baitut 89 00:04:21,184 --> 00:04:24,445 gaixo bat eldarnio berberarekin baina bere canichearekiko. 90 00:04:24,643 --> 00:04:26,000 (Barreak) 91 00:04:26,337 --> 00:04:29,000 Zioen: “Doktorea, hau ez da Fifi. Haren itxura du, 92 00:04:29,000 --> 00:04:31,000 baina beste txakur bat da”. 93 00:04:31,107 --> 00:04:33,723 Bada, azaldu hori ikuspegi freudianotik. 94 00:04:34,000 --> 00:04:38,000 Gizakion bestialismorako joera ezkutuaz 95 00:04:38,000 --> 00:04:41,000 hasi beharko zinatekete, eta hori nahiko absurdoa da. 96 00:04:41,000 --> 00:04:43,000 Zer da benetan gertatzen ari dena? 97 00:04:43,000 --> 00:04:45,000 Gaitz bitxi hori azaltzeko, 98 00:04:45,000 --> 00:04:49,000 burmuineko ikusmenaren ibilbideak aztertu behar ditugu. 99 00:04:49,000 --> 00:04:52,000 Normalean, ikusmen-seinaleak begietan sartzen dira 100 00:04:52,000 --> 00:04:54,000 eta burmuineko ikusmen-eremuetara doaz. 101 00:04:54,000 --> 00:04:57,630 Burmuineko atzealdean badaude 30 eremu, ikusmenari hertsiki lotuak. 102 00:04:57,784 --> 00:05:01,091 Behin hori prozesatu ondoren, mezua egitura txiki batera doa, 103 00:05:01,230 --> 00:05:05,738 zirkunboluzio fusiformera, non azkenean aurpegiak hautematen dituzun. 104 00:05:05,923 --> 00:05:08,100 Han daude aurpegiei antzemateko neuronak. 105 00:05:08,150 --> 00:05:10,300 “Burmuineko aurpegien kokagunea” deritzo. 106 00:05:10,300 --> 00:05:11,892 Arestian aipatu dut. 107 00:05:12,184 --> 00:05:16,415 Eremu hori kalteturik dagoenean, ez zara aurpegiak ezagutzeko gai. 108 00:05:16,600 --> 00:05:19,000 Eremu horretatik, mezua berrabiatzen da 109 00:05:19,000 --> 00:05:22,000 sistema linbikoko “amigdala” izeneko egiturara, 110 00:05:22,000 --> 00:05:24,000 burmuinaren gune emozionala. 111 00:05:24,000 --> 00:05:26,000 Eta egitura horrek, amigdalak, 112 00:05:26,000 --> 00:05:28,353 garrantzi emozionala balioesten du. 113 00:05:28,538 --> 00:05:32,000 Harrapakina al da? Harraparia? Nire kidea? 114 00:05:32,000 --> 00:05:34,538 Edo zerbait arrunta: hauts pixka bat, 115 00:05:34,630 --> 00:05:38,000 klarion zatia -- ez dut hori seinalatu nahi, -- 116 00:05:38,000 --> 00:05:40,300 izan daiteke zapata bat edo antzeko zerbait. 117 00:05:40,300 --> 00:05:42,000 Alde batera utz dezakezun zerbait. 118 00:05:41,884 --> 00:05:45,000 Amigdala kitzikaturik badago eta hau garrantzizkoa da, 119 00:05:45,000 --> 00:05:48,430 mezua nerbio-sistema autonomora desbideratzen da. 120 00:05:48,500 --> 00:05:50,400 Bihotz-taupadak bizkortzen zaizkizu, 121 00:05:50,400 --> 00:05:53,200 izerditan hasten zara, ariketa fisikoaren ondoriozko 122 00:05:53,200 --> 00:05:55,876 muskuluen beroa arintzeko. 123 00:05:55,700 --> 00:05:59,400 Izerditan hasten zara. Beraz, esku-azpietan elektrodoak jar ditzakegu 124 00:05:59,400 --> 00:06:03,000 eta izerdiak sortutako larruazalaren konduktantzia neurtu. 125 00:06:03,000 --> 00:06:05,820 Horrela jakin dezaket zerbaiti so egiten diozunean 126 00:06:05,900 --> 00:06:09,000 kitzikaturik zauden ala ez. 127 00:06:09,000 --> 00:06:11,000 Geroxeago komentatuko dugu hau. 128 00:06:11,000 --> 00:06:15,000 Nire susmoa da lagun honek zerbaiti begiratzen dionean, 129 00:06:15,000 --> 00:06:19,200 edozein gauzari, seinalea ikusmen-eremuetara joaten dela 130 00:06:19,330 --> 00:06:22,000 eta zirkunboluzio fusiformean prozesatzen dela. 131 00:06:22,000 --> 00:06:25,340 Orduan hautematen duzu madariondoa, mahaia 132 00:06:25,370 --> 00:06:27,320 edo zure ama, dena delakoa. 133 00:06:27,640 --> 00:06:30,000 Gero mezua amigdalara abiatzen da 134 00:06:30,000 --> 00:06:32,000 eta, hortik, nerbio-sistema autonomora. 135 00:06:32,000 --> 00:06:37,000 Baina agian, lagun horrengan, amigdalatik sistema linbikorako bidea, 136 00:06:37,000 --> 00:06:40,480 burmuineko gune emozionalerako bidea moztuta dago istripuagatik. 137 00:06:40,610 --> 00:06:42,850 Fusiformea ondo dagoenez, 138 00:06:42,890 --> 00:06:45,000 bere ama ezagut dezake, 139 00:06:45,000 --> 00:06:47,360 eta esaten du: “Tira, amaren antza osoa du”. 140 00:06:47,470 --> 00:06:50,250 Baina gune emozionaletarako bidea mozturik dagoenez, 141 00:06:50,320 --> 00:06:54,430 dio: “Baina ama bada, zergatik ez dut inolako maitasunik sentitzen?” 142 00:06:54,460 --> 00:06:56,450 Edo ikara, akaso? 143 00:06:56,590 --> 00:06:58,100 (Barreak) 144 00:06:58,320 --> 00:07:03,000 Beraz, esaten du: “Nola liteke hutsune emozional hori? 145 00:07:03,000 --> 00:07:05,130 Ezin da nire ama izan, 146 00:07:05,200 --> 00:07:07,500 emakume arrotza da, ama ematen badu ere". 147 00:07:07,500 --> 00:07:09,000 Nola frogatu susmo hori? 148 00:07:09,000 --> 00:07:12,560 Honela: zuetako bat hemen jartzen dugu, pantailaren aurrean, 149 00:07:12,640 --> 00:07:14,660 eta erantzun galbanikoa neurtzen dugu 150 00:07:14,760 --> 00:07:16,700 irudiak pantailan erakustean. 151 00:07:16,700 --> 00:07:20,000 Jakin dezaket zenbat izerdi egiten duzun objektu bat ikustean. 152 00:07:19,820 --> 00:07:22,870 Mahaia edo euritakoa bada ez zara izerditan hasiko. 153 00:07:22,950 --> 00:07:27,000 Lehoi baten edo biluzi baten irudia erakutsiz gero, izerditan hasiko zarete. 154 00:07:27,000 --> 00:07:30,000 Eta, sinistu ala ez, amaren irudia erakusten badizut 155 00:07:30,000 --> 00:07:32,700 -pertsona arruntez ari naiz-, izerditan hasiko zara. 156 00:07:32,700 --> 00:07:34,670 Juduak izan ez arren. 157 00:07:34,800 --> 00:07:36,200 (Barreak). 158 00:07:36,700 --> 00:07:41,010 Aldiz, gaixo bati irudiak erakustean, zer gertatzen da? 159 00:07:41,050 --> 00:07:44,000 Irudiak pantailan erakutsi 160 00:07:44,000 --> 00:07:46,000 eta erantzun galbanikoa neurtuko dugu. 161 00:07:46,000 --> 00:07:51,000 Mahaiak, aulkiak eta hautsa: ez da ezer gertatzen, jende normalarekin bezala. 162 00:07:51,000 --> 00:07:53,000 Baina amaren irudia erakusten badiozu, 163 00:07:53,000 --> 00:07:55,400 larruazalaren erantzun galbanikoa laua da ere. 164 00:07:55,400 --> 00:07:57,600 Ez du erantzun emozionalik amaren aurrean 165 00:07:57,659 --> 00:08:02,450 ikusmen-eremuak eta emozioak lotzen dituen konexioa etenda duelako. 166 00:08:02,510 --> 00:08:05,340 Hortaz, ikusmena eta ikusmen-eremuak ondo dauzka. 167 00:08:05,390 --> 00:08:08,300 Emozioak ere ondo ditu, barre, negar egingo du. 168 00:08:08,300 --> 00:08:11,550 Ikusmena eta emozioen arteko konexioa, berriz, hautsirik dauka, 169 00:08:11,550 --> 00:08:14,500 eta, horren ondorioz, ama inpostorea delako eldarnioa du. 170 00:08:14,520 --> 00:08:17,000 Adibide ona da egiten dugun lana ikusteko. 171 00:08:17,000 --> 00:08:21,380 Psikiatriaren sindrome bitxi bat hartu, lehen itxuraz ulertezina. 172 00:08:21,440 --> 00:08:23,800 Irizpide freudianoa okerra dela erakutsi 173 00:08:23,860 --> 00:08:27,000 eta, gainera azalpen zehatza topatu dugu, 174 00:08:27,000 --> 00:08:29,490 burmuineko neurona-anatomian oinarrituta. 175 00:08:29,570 --> 00:08:31,330 Bestalde, gaixo horri 176 00:08:31,380 --> 00:08:35,210 amak telefonoz alboko gelatik deitzen badio, 177 00:08:35,760 --> 00:08:40,000 telefonoa hartu eta erantzungo du: “Ama, nola zaude? Non zaude?” 178 00:08:40,080 --> 00:08:42,000 Telefonoz, ez dago eldarniorik. 179 00:08:42,000 --> 00:08:44,520 Ordu bat geroago ama hurbiltzean: “Nor zara? 180 00:08:44,600 --> 00:08:46,000 Amaren antza duzu!”. 181 00:08:46,000 --> 00:08:48,440 Izan ere, beste ibilbide bat dago, 182 00:08:48,550 --> 00:08:52,200 burmuineko entzumen-guneetatik emozioaren guneetara, 183 00:08:52,260 --> 00:08:54,590 eta ibilbide hori ez da hautsi istripuan. 184 00:08:54,710 --> 00:08:59,340 Horregatik ezagutzen du ama telefonoz arazorik gabe. 185 00:08:59,430 --> 00:09:03,150 Aurrez aurre ikustean, berriz, inpostorea dela esaten du. 186 00:09:03,590 --> 00:09:06,880 Nola osatzen da zirkuitu multzo hori guztia burmuinean? 187 00:09:06,950 --> 00:09:09,480 Natura da, geneak, ala kultura? 188 00:09:09,510 --> 00:09:11,200 Eztabaida hori argitzeko 189 00:09:11,270 --> 00:09:15,000 ikus dezagun beste sindrome bitxia: gorputz-adar fantasma. 190 00:09:15,000 --> 00:09:17,300 Badakizue zer den gorputz-adar fantasma bat. 191 00:09:17,300 --> 00:09:20,000 Norbaiti besoa edo zangoa ebakitzen diotenean 192 00:09:20,000 --> 00:09:22,560 gerra, Irakekoa adibidez, edo gangrena dela eta, 193 00:09:22,650 --> 00:09:24,830 arazo larria da. 194 00:09:25,080 --> 00:09:28,750 Oraindik biziki sentitzen du galdutako besoaren presentzia. 195 00:09:28,850 --> 00:09:31,200 Horri deitzen diogu beso edo zango fantasma. 196 00:09:31,200 --> 00:09:33,900 Gorputzeko edozein zatiaren fantasma eduki dezakezu. 197 00:09:34,000 --> 00:09:36,480 Sinistu ala ez, barne-organo batena ere. 198 00:09:36,660 --> 00:09:40,810 Benetako umetokia kendu ondoren, histerektomia, 199 00:09:40,970 --> 00:09:44,460 umetoki fantasmadun gaixoak tratatu ditut, 200 00:09:44,540 --> 00:09:47,630 menstruazio minekin eta guztiz. 201 00:09:47,790 --> 00:09:49,740 Ikasle batek galdetu zidan: 202 00:09:49,820 --> 00:09:52,350 “Ba al dute menstruazioaren aurreko sindromea?” 203 00:09:52,350 --> 00:09:53,600 (Barreak) 204 00:09:53,600 --> 00:09:57,050 Zientifikoki ikertzea mereziko luke, baina oraindik ez dugu egin. 205 00:09:58,180 --> 00:09:59,560 Hurrengo galdera zera da: 206 00:09:59,740 --> 00:10:02,900 Nola ikertu gorputz-adar fantasmak esperimentuen bidez? 207 00:10:02,900 --> 00:10:04,000 Hau aurkitu dugu: 208 00:10:04,000 --> 00:10:06,000 gorputz-adar fantasmadun gaixoen erdiek 209 00:10:06,000 --> 00:10:08,000 diote gai direla fantasma mugitzeko. 210 00:10:08,000 --> 00:10:10,600 “Zaplada emango diot bizkarrean adiskide honi. 211 00:10:10,600 --> 00:10:12,870 Telefonoa hartuko dut. Eskuaz agurtuko dut”. 212 00:10:12,870 --> 00:10:15,700 Sentipen hauek oso biziak dira, sinistu beharrekoak. 213 00:10:15,700 --> 00:10:17,200 Gaixoak ez du eldarniorik. 214 00:10:17,200 --> 00:10:18,890 Badaki besorik ez daukala. 215 00:10:19,030 --> 00:10:21,860 Hala ere, bizi-bizi sentitzen du hura. 216 00:10:22,000 --> 00:10:25,000 Gaixoen beste erdiei ez zaie halakorik gertatzen. 217 00:10:25,000 --> 00:10:29,000 Hau diote beso fantasmaz: “Doktorea, beso fantasma paralizaturik dago. 218 00:10:29,000 --> 00:10:32,220 Espasmo gogorrean dago uzkurtuta, min ikaragarria ematen dit. 219 00:10:32,260 --> 00:10:35,700 Behintzat mugitzerik izango banu, mina arinduko litzaidake agian”. 220 00:10:35,710 --> 00:10:38,550 Nola liteke gorputz-adar fantasma paralizatuta egotea? 221 00:10:38,630 --> 00:10:40,000 Kontraesana ematen du. 222 00:10:40,020 --> 00:10:43,000 Historia klinikoei begiratzean hau ikusi genuen: 223 00:10:43,000 --> 00:10:45,380 gorputz-adar fantasma paralizaturik dutenean, 224 00:10:45,380 --> 00:10:49,690 bere besoa ere egon zen paralizaturik nerbio periferikoaren lesioagatik. 225 00:10:49,730 --> 00:10:53,340 Besora heltzen den nerbioa moztuta zuten, 226 00:10:53,340 --> 00:10:55,290 demagun motozikleta istripu batengatik. 227 00:10:55,340 --> 00:10:57,310 Besoa euskarri bati lotuta izan zuten 228 00:10:57,340 --> 00:11:01,000 hilabete edo urteetan zehar, mingarria dena 229 00:11:01,000 --> 00:11:04,000 eta besoko mina kentzeko modu okerra dena. 230 00:11:04,000 --> 00:11:06,000 Gero medikuak besoa anputatu du. 231 00:11:06,000 --> 00:11:09,860 Hortaz, beso fantasma ere mingarria izango da. 232 00:11:10,000 --> 00:11:12,330 Hau arazo kliniko larria da. 233 00:11:12,390 --> 00:11:14,000 Gaixoak deprimitu egiten dira, 234 00:11:14,000 --> 00:11:16,210 batzuk beren buruaz beste egiten dute. 235 00:11:16,350 --> 00:11:18,510 Nola tratatu sindrome hori? 236 00:11:18,510 --> 00:11:21,400 Zergatik sortzen da gorputz-adar fantasma paralizatua? 237 00:11:21,400 --> 00:11:24,620 Historia klinikoei begiratuta, ikusi nuen 238 00:11:24,670 --> 00:11:28,010 benetako besoa maneiatzen duten nerbioak moztu zirela aurretik 239 00:11:28,150 --> 00:11:30,400 eta benetako besoa paralizaturik egon zela, 240 00:11:30,400 --> 00:11:34,670 euskarri baten hilabetetan gordeta, anputatu arte. 241 00:11:34,780 --> 00:11:40,000 Orduko min hura beso fantasmara igaro zen. 242 00:11:40,100 --> 00:11:41,740 Zergatik gertatzen da hori? 243 00:11:41,820 --> 00:11:44,300 Besoa osorik dagoenean, baina paralizatuta, 244 00:11:44,300 --> 00:11:47,100 burmuinaren aurrealdeak besoari agintzen dio: “Mugi” 245 00:11:47,150 --> 00:11:49,850 Baina burmuinak ikusmen-feedback hau jasotzen du: “Ez”. 246 00:11:49,930 --> 00:11:53,410 Mugi. Ez. Mugi. Ez. Mugi. Ez 247 00:11:53,430 --> 00:11:56,600 Kontraesan hori grabatu egiten da burmuineko zirkuiterian. 248 00:11:56,600 --> 00:11:59,500 Horri “ikasitako paralisia” deitzen diogu. 249 00:11:59,570 --> 00:12:03,000 Burmuinak lotura hebbiano hori egiten du, 250 00:12:03,000 --> 00:12:06,040 eta, ondorioz, besoa mugitzeko aginduak berak 251 00:12:06,060 --> 00:12:08,510 sortzen du paralisiaren sentsazioa. 252 00:12:08,530 --> 00:12:10,840 Horrez gero, besoa anputatzen badizute, 253 00:12:10,940 --> 00:12:14,780 ikasitako paralisi hori dator ere zure gorputz-irudira, 254 00:12:14,820 --> 00:12:17,000 eta zure fantasmara. 255 00:12:18,010 --> 00:12:20,050 Nola lagundu paziente hauei? 256 00:12:20,150 --> 00:12:22,510 Nola “desikasi” ikasitako paralisia, 257 00:12:22,550 --> 00:12:25,000 nola askatu beso fantasma 258 00:12:25,120 --> 00:12:27,940 uzkurdura mingarritik? 259 00:12:28,040 --> 00:12:32,000 Eta agindua fantasmari bidaltzen badiogu 260 00:12:32,000 --> 00:12:35,890 eta ikusmen-feedbacka eman agindua betetzen ari dela? 261 00:12:36,000 --> 00:12:39,100 Agian horrela bare genezake fantasmaren mina eta gogordura. 262 00:12:39,100 --> 00:12:41,200 Nola egin? Bai, errealitate birtuala. 263 00:12:41,200 --> 00:12:43,000 Baina milioika euro kostatzen du. 264 00:12:43,000 --> 00:12:46,060 3 eurogatik egiteko modua asmatu nuen, 265 00:12:46,140 --> 00:12:48,710 baina ez esan nire diru-laguntzaileei. 266 00:12:48,790 --> 00:12:49,900 (Barreak). 267 00:12:50,000 --> 00:12:53,000 Ispilu-kutxa bat egin dugu. 268 00:12:53,000 --> 00:12:55,680 Kartoizko kutxa baten erdian ispilua jarri, 269 00:12:55,760 --> 00:13:00,000 eta barruan beso fantasma kokatu. Derek, nire lehen pazientea sartu zen. 270 00:13:00,150 --> 00:13:02,300 Besoa orain dela 10 urte anputatu zioten. 271 00:13:02,300 --> 00:13:05,000 Besoa moztu zitzaion, nerbioak moztu, 272 00:13:05,000 --> 00:13:09,000 besoa paralizatu. Urte bat euskarrian izan ondoren, anputatu zioten. 273 00:13:09,000 --> 00:13:12,100 Beso fantasma bat zuen, paralizatuta eta sekulako minarekin. 274 00:13:12,100 --> 00:13:13,500 Beso fantasma paralizatua. 275 00:13:13,500 --> 00:13:17,000 Etorri zenean ispiludun kutxa bat eman nion, 276 00:13:17,000 --> 00:13:19,340 ispilu-kutxa deitzen dudana. 277 00:13:20,000 --> 00:13:23,530 Gaixoak ezkerreko beso fantasma zurrun tolestua 278 00:13:23,630 --> 00:13:25,890 ispiluaren ezkerraldean jartzen du 279 00:13:26,020 --> 00:13:28,180 eta esku normala ispiluaren eskuinaldean 280 00:13:28,540 --> 00:13:31,550 eta bestearen modu berean tolesten du. 281 00:13:31,580 --> 00:13:35,210 Ispiluari begiratzean, zer esperientzia izango du? 282 00:13:35,420 --> 00:13:38,290 Beso fantasma berpiztu egin dela irudituko zaio, 283 00:13:38,370 --> 00:13:41,520 beso normalaren ispiluko isla ikusten baitu, 284 00:13:41,570 --> 00:13:43,880 eta badirudi beso fantasma bizirik dagoela. 285 00:13:43,940 --> 00:13:47,030 “Orain -esan nuen- astindu zure fantasma, 286 00:13:47,030 --> 00:13:50,570 mugitu benetako atzamarrak, ispiluari begira”. 287 00:13:50,600 --> 00:13:54,000 Fantasma mugitzen dela irudituko zaio. 288 00:13:54,000 --> 00:13:56,000 Baina begira zer gauza harrigarria 289 00:13:56,000 --> 00:13:59,000 esan zuen: “Ene! Nire fantasma berriro mugitzen da, 290 00:13:59,000 --> 00:14:01,000 mina, uzkurduraren espasmoa arindu da”. 291 00:14:01,000 --> 00:14:04,000 Gogoratu, niregana etorri zen lehen pazientea... 292 00:14:04,000 --> 00:14:05,500 (Txaloak) 293 00:14:05,650 --> 00:14:07,333 Eskerrik asko. 294 00:14:09,500 --> 00:14:12,000 Nire lehen pazienteak ispiluan begiratu zuen 295 00:14:12,000 --> 00:14:15,000 eta esan nion: "Begiratu zure fantasmaren islari". 296 00:14:15,000 --> 00:14:17,500 Irri egin zuen: “Nire fantasma ikus dezaket”. 297 00:14:17,500 --> 00:14:19,500 Ez da memeloa: badaki ez dela erreala. 298 00:14:19,500 --> 00:14:21,000 Ispiluko isla dela, 299 00:14:21,000 --> 00:14:23,000 baina bizi-bizia sentitzen du. 300 00:14:23,000 --> 00:14:26,000 Esan nion esku normala eta fantasma batera mugitzeko. 301 00:14:26,000 --> 00:14:28,700 Berak: “Ezin dut fantasma mugitu, mingarria da”. 302 00:14:28,700 --> 00:14:30,500 Esku normala mugitzeko esan nion. 303 00:14:30,500 --> 00:14:34,000 Eta berak: “Ene! Fantasma mugitzen da, ezin dut sinistu! 304 00:14:34,000 --> 00:14:35,500 Mina desagertu da!”. 305 00:14:35,000 --> 00:14:38,000 Eta nik: “Begiak itxi”. Begiak itxi zituen. 306 00:14:38,000 --> 00:14:39,500 - Esku normala mugitu. 307 00:14:39,500 --> 00:14:41,000 - Ai! Berriro uzkurtu da. 308 00:14:41,000 --> 00:14:42,500 - Zabaldu begiak. 309 00:14:42,500 --> 00:14:44,000 - Ene! Berriro mugitzen da! 310 00:14:44,000 --> 00:14:45,500 Pozaren pozez zegoen. 311 00:14:45,500 --> 00:14:50,000 Horrek frogatzen du nire teoria ikasitako paralisiari buruz 312 00:14:50,000 --> 00:14:52,500 eta ikusmen input-aren funtsezko eginkizuna. 313 00:14:52,500 --> 00:14:54,100 Baina ez dut Nobel Saria jasoko 314 00:14:54,100 --> 00:14:56,600 norbaitek beso fantasma mugitzea lortu dudalako. 315 00:14:56,600 --> 00:14:58,100 (Barreak) (Txaloak) 316 00:14:58,100 --> 00:15:01,000 Azken finean, guztiz alferrikakoa da gaitasun hori. 317 00:15:01,000 --> 00:15:02,400 (Barreak) 318 00:15:02,400 --> 00:15:08,000 Baina pentsatu nuen neurologiako beste paralisi mota batzuetan ere 319 00:15:08,000 --> 00:15:11,000 isurietan, foku-disfasietan, 320 00:15:11,000 --> 00:15:13,400 egon zitekeela antzeko ikasitako osagairik, 321 00:15:13,000 --> 00:15:16,000 ispilu soil baten bidez senda daitekeena. 322 00:15:16,000 --> 00:15:18,000 Esan nion: "Tira, Derek" -- 323 00:15:18,000 --> 00:15:21,200 Ezin da batetik bestera ibili ispilu batekin, mina kentzeko. 324 00:15:21,200 --> 00:15:25,000 Esan nion: “Derek: etxera eraman eta aste pare batez praktikatu". 325 00:15:25,000 --> 00:15:27,000 Praktikatu eta gero, agian, 326 00:15:27,000 --> 00:15:29,000 ispilua utzi, paralisia ‘desikasi’, 327 00:15:29,000 --> 00:15:31,300 zure beso paralizatua mugitzen berriro hasi 328 00:15:31,300 --> 00:15:33,000 eta minetik askatuko zara”. 329 00:15:33,000 --> 00:15:35,150 Berak baietz esan eta etxera eraman zuen. 330 00:15:35,150 --> 00:15:37,300 Esan nion: “Bi euro dira, eraman etxera”. 331 00:15:37,300 --> 00:15:40,000 Bi aste geroago telefonoz deitu zidan: 332 00:15:40,000 --> 00:15:42,000 - Doktorea, ez didazu sinistuko. 333 00:15:42,000 --> 00:15:43,500 - Zer? 334 00:15:43,500 --> 00:15:45,000 - Desagertu da. 335 00:15:45,000 --> 00:15:46,500 - Zer desagertu da? 336 00:15:46,500 --> 00:15:48,400 Uste nuen agian ispilua izango zela. 337 00:15:48,400 --> 00:15:49,700 (Barreak) 338 00:15:49,700 --> 00:15:52,100 - Ez. Badakizu 10 urtetan izan dudan fantasma? 339 00:15:52,100 --> 00:15:54,000 Desagertu da! 340 00:15:54,000 --> 00:15:56,000 Kezkatu nintzen. 341 00:15:56,000 --> 00:15:58,000 Gizon honen gorputz-irudia aldatu dut. 342 00:15:58,000 --> 00:16:01,000 Non dira etika, giza-arazo kontuak? 343 00:16:01,000 --> 00:16:03,000 Esan nion: - Gaizki zaude horregatik? 344 00:16:03,000 --> 00:16:06,000 - Ez, azken hiru egunetan ez dut beso fantasmarik izan, 345 00:16:06,000 --> 00:16:09,000 ezta uzkurdurarik, ukondoko minik, 346 00:16:09,000 --> 00:16:12,000 besaurreko minik. Min horiek guztiak joan zaizkit. 347 00:16:12,000 --> 00:16:16,000 Arazoa da oraindik ditudala atzamar fantasmak lepotik eskegita, 348 00:16:16,000 --> 00:16:18,000 eta zure kutxa ez da haraino ailegatzen. 349 00:16:18,000 --> 00:16:19,200 (Barreak) 350 00:16:19,200 --> 00:16:22,000 Kutxaren diseinua alda dezakezu, nire bekokian jarri 351 00:16:22,000 --> 00:16:25,000 atzamar fantasmak ezabatzeko? 352 00:16:25,000 --> 00:16:27,000 Aztitzat hartzen ninduen nonbait. 353 00:16:27,000 --> 00:16:28,500 Zergatik gertatzen da hau? 354 00:16:28,500 --> 00:16:31,300 Zentzumen-gatazka itzelari aurre egiten dio burmuinak. 355 00:16:31,300 --> 00:16:34,000 Ikusmenak esaten dio besoa itzuli dela. 356 00:16:34,000 --> 00:16:36,200 Beste aldetik, muskuluek ez diote igortzen 357 00:16:36,200 --> 00:16:40,000 itzuleraren seinalerik. 358 00:16:40,000 --> 00:16:42,800 Eta mugitzeko aginduek esaten dute besoa hor dagoela. 359 00:16:42,800 --> 00:16:45,300 Gatazka hori dela-eta, burmuinak erabakitzen du: 360 00:16:45,300 --> 00:16:48,000 “Pikutara. Ez dago besorik. Ez dago fantasmarik”. 361 00:16:48,000 --> 00:16:50,000 Uko egiten du, seinaleak ukatzen ditu. 362 00:16:50,000 --> 00:16:54,000 Besoarekin batera mina ere desagertzen da, 363 00:16:54,000 --> 00:16:58,000 ezin delako inongo kokapenik gabeko minik eduki. 364 00:16:58,000 --> 00:17:00,000 Horixe da gertatzen dena. 365 00:17:00,000 --> 00:17:02,700 Egun, teknika hori hamaika pazientekin probatu dute 366 00:17:02,700 --> 00:17:04,150 Helsinkiko ikerlari batzuek. 367 00:17:04,150 --> 00:17:07,000 Frogatu dute baliagarria dela min fantasma tratatzeko. 368 00:17:07,000 --> 00:17:09,400 Iktusaren errehabilitazioan ere probatu dute. 369 00:17:09,400 --> 00:17:12,000 Iktusean, normalean, zuntzen kaltea dagoenez 370 00:17:12,000 --> 00:17:14,200 zereginik ez dagoela pentsatu ohi dugu. 371 00:17:14,000 --> 00:17:19,000 Baina paralisi horietako osagai bat ikasitakoa da, 372 00:17:19,000 --> 00:17:22,000 eta osagai hori, akaso, ispiluak erabiliz gaindi genezake. 373 00:17:22,000 --> 00:17:24,000 Ideia hori klinikoki ere probatu dute 374 00:17:24,000 --> 00:17:26,000 eta gaixo askori lagundu dio. 375 00:17:26,000 --> 00:17:30,000 Abia gaitezen hitzaldiaren hirugarren parterantz. 376 00:17:30,000 --> 00:17:34,000 Sinestesia izeneko fenomeno bitxiari buruzkoa da. 377 00:17:34,000 --> 00:17:37,000 Francis Galtonek aurkitu zuen, XIX. mendean. 378 00:17:37,000 --> 00:17:39,000 Charles Darwinen lehengusua zen. 379 00:17:39,000 --> 00:17:41,200 Hura konturatu zen pertsona jakin batzuek, 380 00:17:41,200 --> 00:17:45,000 guztiz normalak izan arren, berezitasun hau dutela: 381 00:17:45,000 --> 00:17:48,000 zenbakiak koloreztaturik ikusten dituzte beti. 382 00:17:48,000 --> 00:17:52,000 Haientzat bosta urdina da, zazpia horia, zortzia berdexka, 383 00:17:52,000 --> 00:17:54,000 bederatzia morea. 384 00:17:54,000 --> 00:17:57,000 Guztiz normalak dira gainerako arloetan. 385 00:17:57,000 --> 00:18:00,000 Edo, batzuetan, soinuek kolorea ekartzen diete gogora. 386 00:18:00,000 --> 00:18:03,000 Do musika-notak urdina, Rek berdea, 387 00:18:03,000 --> 00:18:06,000 beste nota batek horia. 388 00:18:06,000 --> 00:18:07,500 Zergatik gertatzen da hori? 389 00:18:07,500 --> 00:18:10,100 Sinestesia izena du. Galtonek horrela deitu zion: 390 00:18:10,100 --> 00:18:12,000 zentzumenen nahastea. 391 00:18:12,000 --> 00:18:14,300 Oro har zentzumenak bereizita egoten dira. 392 00:18:14,300 --> 00:18:16,700 Baina pertsona horiengan nahastu egiten dira. 393 00:18:16,700 --> 00:18:18,000 Zergatik? 394 00:18:18,000 --> 00:18:19,750 Ezaugarri interesgarri pare bat du. 395 00:18:19,750 --> 00:18:21,300 Familien barruan hedatzen da. 396 00:18:21,300 --> 00:18:24,100 Horregatik Galtonek esan zuen oinarri genetikoa zuela. 397 00:18:24,100 --> 00:18:28,000 Bigarrenik, eta honek hitzaldiaren muinera garamatza, 398 00:18:28,300 --> 00:18:30,000 sormenera, 399 00:18:30,000 --> 00:18:33,000 artista, poeta eta bestelako sortzaileen artean 400 00:18:33,000 --> 00:18:36,000 zortzi aldiz gehiagotan gertatzen da 401 00:18:36,000 --> 00:18:39,000 biztanleria osoaren artean baino. 402 00:18:39,000 --> 00:18:40,300 Zer dela eta? 403 00:18:40,300 --> 00:18:42,000 Galdera hori erantzungo dut. 404 00:18:42,000 --> 00:18:44,000 Sekula erantzun gabeko galdera da. 405 00:18:44,000 --> 00:18:45,850 Zer da sinestesia? Zerk sortzen du? 406 00:18:45,850 --> 00:18:47,200 Teoria asko daude. 407 00:18:47,200 --> 00:18:48,900 Teoria baten arabera, zoroak dira. 408 00:18:48,900 --> 00:18:51,900 Ez da benetako teoria zientifikoa, beraz bazter dezakegu. 409 00:18:51,900 --> 00:18:53,500 Beste teoria baten arabera, 410 00:18:53,500 --> 00:18:55,300 azido eta haxix-pipatzaileak dira. 411 00:18:55,300 --> 00:18:57,000 Baliteke egiaren bat egotea, 412 00:18:57,000 --> 00:18:59,700 San Franciscon San Diegon baino ohikoagoa delako . 413 00:18:59,700 --> 00:19:01,000 (Barreak). 414 00:19:01,300 --> 00:19:03,000 Hirugarren teoria da… 415 00:19:03,150 --> 00:19:08,000 Galde diezaiogun geure buruari zertan datzan sinestesia. 416 00:19:08,000 --> 00:19:11,000 Aurkitu genuen koloreen aldea eta zenbakien aldea 417 00:19:11,000 --> 00:19:14,000 pare-parean daudela burmuinean, zirkunboluzio fusiformean. 418 00:19:14,000 --> 00:19:16,000 Esan genuen: ezusteko kable gurutzatuak 419 00:19:16,150 --> 00:19:19,000 daude burmuinean, kolore eta zenbakien artean. 420 00:19:19,000 --> 00:19:22,000 Zenbakia ikustean, dagokion kolorea ere ikusten duzu 421 00:19:22,000 --> 00:19:24,000 eta horregatik daukazu sinestesia. 422 00:19:24,000 --> 00:19:25,500 Zergatik gertatzen da? 423 00:19:25,500 --> 00:19:28,000 Zergatik kable-gurutzaketa pertsona batzuengan? 424 00:19:28,000 --> 00:19:30,300 Ez al genuen esan familietan hedatzen dela? 425 00:19:30,300 --> 00:19:32,000 Horrek ematen dizu arrasto bat. 426 00:19:32,150 --> 00:19:34,000 Ezohiko gene batek, 427 00:19:34,000 --> 00:19:37,000 gene baten mutazioak sortzen du nerbio-gurutzaketa hori. 428 00:19:37,300 --> 00:19:39,500 Izan ere, denok 429 00:19:39,000 --> 00:19:43,000 jaiotzen garenean dena daukagu konektatuta. 430 00:19:43,000 --> 00:19:46,000 Burmuineko alde bakoitza beste guztiekin dago konektatuta. 431 00:19:46,000 --> 00:19:48,000 Gero, konexio horiek kimatu egiten dira 432 00:19:48,000 --> 00:19:51,000 burmuin helduaren berezko arkitektura modularra sortzeko. 433 00:19:51,000 --> 00:19:53,300 Kimaketa hori eragiten duen gene bat badago 434 00:19:53,450 --> 00:19:55,100 eta genea mutatzen bada, 435 00:19:55,100 --> 00:19:58,500 orduan kimatze urria edukiko duzu burmuineko alboko aldeen artean. 436 00:19:58,500 --> 00:20:01,900 Zenbaki eta koloreen artean bada, zenbaki-kolore sinestesia duzu. 437 00:20:01,900 --> 00:20:05,000 Tonua eta kolorearen artean bada, tonu-kolore sinestesia. 438 00:20:05,000 --> 00:20:06,400 Honaino, dena argi. 439 00:20:06,400 --> 00:20:08,700 Eta gene horrek burmuin osoan eragina balu, 440 00:20:08,700 --> 00:20:10,100 eta dena konektatuta balego? 441 00:20:10,100 --> 00:20:15,000 Zer dute artista, nobelagile eta poeta guztiek? 442 00:20:15,150 --> 00:20:18,000 Pentsamendu metaforikorako joera, 443 00:20:18,150 --> 00:20:20,100 itxuraz loturik gabeko ideiak lotzen. 444 00:20:20,100 --> 00:20:23,000 Adibidez: “Hau Ekialdea eta Julieta Eguzkia”. 445 00:20:23,000 --> 00:20:25,000 Ez duzu esaten Julieta eguzkia denik, 446 00:20:25,000 --> 00:20:27,000 suzko bola gorri distiratsua denik. 447 00:20:27,000 --> 00:20:30,300 Eskizofrenikoek ere egiten dute, baina hori beste kontua da. 448 00:20:30,300 --> 00:20:33,100 Jende arruntak dio Julieta eguzkia bezain beroa dela, 449 00:20:33,100 --> 00:20:35,300 eguzkia bezain distiratsua, suspergarria. 450 00:20:35,300 --> 00:20:37,000 Bat-batean egiten dituzu loturak. 451 00:20:37,000 --> 00:20:40,000 Onartzen bada konexio-gurutzatze handiago hori 452 00:20:40,000 --> 00:20:43,200 eta kontzeptuak burmuinaren beste alde batzuetan ere daudela, 453 00:20:43,200 --> 00:20:46,000 pentsamendu metaforikoa eta sorkuntzarako 454 00:20:46,000 --> 00:20:49,000 joera handiagoa aurkituko dugu 455 00:20:49,000 --> 00:20:51,000 sinestesia duten pertsonengan. 456 00:20:51,000 --> 00:20:54,000 Eta, horregatik, sinestesia zortzi aldiz hedatuago egotea 457 00:20:54,000 --> 00:20:56,000 poeta, artista eta nobelagileen artean. 458 00:20:56,150 --> 00:20:59,000 Sinestesiaren oso ikuspegi frenologikoa. 459 00:20:59,000 --> 00:21:01,000 Azken froga - Minutu bat gehiago? 460 00:21:01,150 --> 00:21:02,500 (Txaloak) 461 00:21:03,000 --> 00:21:08,000 Guztiak sinestetak zaretela erakutsiko dizuet, baina ukatzen duzue. 462 00:21:08,000 --> 00:21:12,000 Hona hemen “Marteko alfabetoa”. Zuen alfabetoaren gisakoa. 463 00:21:12,000 --> 00:21:15,000 A da A, B da B, C da C. 464 00:21:15,000 --> 00:21:18,000 Zenbat forma, hainbat fonema, ezta? 465 00:21:18,000 --> 00:21:20,000 Hemen duzue alfabeto martetarra. 466 00:21:20,000 --> 00:21:21,800 Bata Kiki da, eta bestea, Buba. 467 00:21:21,800 --> 00:21:23,300 Zein Kiki eta zein Buba? 468 00:21:23,300 --> 00:21:26,100 Nork uste du hau Kiki dela eta hori Buba? Altxa eskua. 469 00:21:26,100 --> 00:21:28,000 Tira, mutante bat edo bi. 470 00:21:28,000 --> 00:21:29,300 (Barreak) 471 00:21:29,300 --> 00:21:31,400 Nork uste du hau dela Buba eta hori Kiki? 472 00:21:31,400 --> 00:21:33,000 Zuetako %99k. 473 00:21:33,000 --> 00:21:35,800 Ez dago martetarrik zuen artean. Nola asmatu duzue? 474 00:21:35,800 --> 00:21:40,000 Guztiak ari zarete ereduak lotu eta abstrakzio sinestetikoa egiten. 475 00:21:41,000 --> 00:21:44,000 Adierazten duzuena da inflexio zorrotz horrek --ki-ki 476 00:21:44,000 --> 00:21:48,700 entzumen kortexean zelula ziliatuak kitzikatzeak, Kiki, 477 00:21:48,700 --> 00:21:52,200 imitatzen duela ikusmenaren inflexioa, horzdun formaren inflexioa. 478 00:21:52,200 --> 00:21:55,000 Hau oso garrantzitsua da, erakusten baitigu 479 00:21:55,000 --> 00:21:57,000 burmuina jokaera primitiboan… 480 00:21:57,000 --> 00:21:59,000 Badirudi ilusio inozoa dela, 481 00:21:59,000 --> 00:22:03,000 baina begiko fotoiek forma hau hartzen dute 482 00:22:03,000 --> 00:22:06,500 eta belarriko zelula ziliatuek entzumen-patroia kitzikatzen dute. 483 00:22:06,500 --> 00:22:11,000 Baina burmuinak bien arteko elementu komunak atera ditzake. 484 00:22:11,000 --> 00:22:13,200 Abstrakzioa egiteko modu primitibo bat da. 485 00:22:13,200 --> 00:22:18,000 Egun badakigu zirkunboluzio fusiformean gertatzen dela, 486 00:22:18,000 --> 00:22:19,000 hondatzen denean 487 00:22:19,000 --> 00:22:23,000 Buba eta Kikiak erlazionatzeko gaitasuna galtzen delako. 488 00:22:23,000 --> 00:22:25,000 Baita ere metaforak egiteko gaitasuna. 489 00:22:25,000 --> 00:22:29,000 Galdetzen badiozu: “Ez da urrea distiratzen duen guztia. 490 00:22:29,000 --> 00:22:31,000 Zer esan nahi du honek?" 491 00:22:31,000 --> 00:22:35,000 Gaixoak dio: “Metalikoa eta distiratsua, baina ez da zertan urrea izan behar. 492 00:22:35,000 --> 00:22:36,700 Dentsitatea neurtu beharko duzu". 493 00:22:36,700 --> 00:22:39,000 Zentzu metaforikoa guztiz galdu du. 494 00:22:39,000 --> 00:22:42,000 Alde hau zortzi aldiz handiagoa da primate garatuetan 495 00:22:42,000 --> 00:22:45,000 gizakiarengan bereziki, ez garatuetan baino. 496 00:22:45,000 --> 00:22:48,380 Zerbait oso interesgarria gertatzen da zirkunboluzio angularrean, 497 00:22:48,380 --> 00:22:51,200 entzumena, ikusmena eta ukimenaren gurutzagunea baita. 498 00:22:51,000 --> 00:22:55,200 Izugarri handi bihurtu da gizakiongan - eta gauza interesgarria ari da gertatzen. 499 00:22:55,200 --> 00:22:58,200 Uste dut gizakiaren trebezia bereizgarrien kokagunea dela. 500 00:22:58,200 --> 00:23:01,000 Abstrakzioarena, metaforarena eta sormenarena. 501 00:23:01,000 --> 00:23:04,000 Filosofoek milaka urtetan miatutako galderak 502 00:23:04,000 --> 00:23:08,000 zientzialariok azter ditzakegu burmuin-irudien bidez, 503 00:23:08,000 --> 00:23:10,300 gaixoak ikertzen eta galdera egokiak egiten. 504 00:23:10,300 --> 00:23:12,000 Eskerrik asko. 505 00:23:12,000 --> 00:23:13,300 (Txaloak) 506 00:23:13,300 --> 00:23:14,800 Barkatu horregatik. 507 00:23:14,000 --> 00:23:15,500 (Barreak)