[Nola izena eman ]
Ongi etorri Open Translation Project-era!
Laguntzen hasteko,
TED.com-era joan eta profil bat sortu.
Gero erregistratu egin beharko zara
gure itzulpen eta transkribapen tresnan,
Amara-n.
Horretarako, joan Amara.org webgunera
eta gero zure TED profilarekin
izen eman.
Orain zure hizkuntzak aukeratu.
Open Translation Project-ean,
ingelesez dauden TED hitzaldiak
itzultzeaz gain,
beste hizkuntzetan egindako
TEDx hitzaldien
itzulpen eta transkripzioak
egiteko gai izango zara.
Beraz, itzuli eta transkribatu ditzakezun
hizkuntza guztiak aukeratu.
Ondoren, "Apply to join" sakatu.
Galdera gutxi batzuk erantzuteko
eskatuko zaizu.
Ahalik eta zehatzena izan,
eta dena ingelesez erantzuteaz oroitu.
Prest zaudenean zure eskaera bidali.
Utzi pista
bat ematen!
Oroitu zure email helbidea egiaztatzea
Amara-k bidali dizun emailaren bidez.
Honek jakinarazpena jasotzea
ahalbideratuko dizu
zure eskaera onartzen dutenean.
Normalean gehienez bost egun
behar dira eskaerak onartzeko.
Denbora hori prestatzeko
har dezakezu
TED.com-en edo gure Wikian, OTPedia,
dugun materiala aztertuz.
Eta TED hitzaldiak, TEDx hitzaldiak
edo TED-Ed ikasgaiak bila ditzakezu
gerora itzuli ahal izateko.
Zure eskaera onartua izan ostean,
OTP komunitatearekin kontaktatu,
gure Facebook talde orokorretan,
"I translate TED Talks" eta
"I Transcribe TEDx Talks",
eta zure hizkuntzako taldea aurkitu
handitzen doan gure OTPediako zerrendan.
Eta oraingoz,
itzultze eta transkribatze zoriontsua!