Basque 字幕

← Message from Fukushima

埋め込みコードを取得する
14言語

Showing Revision 3 created 10/15/2011 by Amara Bot.

  1. Kaixo, Nakate naiz, haurrak erradioaktibitatetik babesteko elkartearen ordezkaria.
  2. Hiru hilabete pasa dira Fukushimako zentral nuklearreko istripua gertatu zenetik.
  3. Egunero enteratzen gara gauza berriez.
  4. Gaur badakigu gobernuak engainatu egin gaituela denok.
  5. Fukushimako herritarrok gure buruei galdetzen diegu ea eskualde hau ez ote den bizi ezineko leku bihurtu,
  6. eta ez ote genukeen guk eta gure haurrek hemendik alde egin behar.
  7. Eskatzen ari gara umeak eta beren gurasoak hemendik ateratzea.
  8. Baina ez Japoniako gobernuak eta ez lekuko erakundeek ez dute halako ebakuaziorik antolatu.
  9. Gure kabuz jokatzera behartuta gaude.
  10. Nazio mailako eta nazioarteko laguntza behar dugu.
  11. Arren, Japoniara bidali itzazue gure aldeko sostenguzko mezuak.
  12. Arren, lagun iezaguzue gure haurrak salbatzen.
  13. Eguraldi ederra dugu gaur, beroa eta hezea.
  14. Umeek mahuka luzez jantzita ibili beharra daukate, galtza luzeak eta maskarak, eguraldi honekin, ikasgela barruetan bero handia egiten duen arren leihoak itxita daude.
  15. Fukushimako haurrak horrela bizi dira egunero, jakinik balitekeela etorkizunean gaixotzea.
  16. Egoera oso iluna da, eta barka ezinezkoa.
  17. Erregutzen dizuegu mezu hau mundu osora zabaltzea.
  18. Mesedez, zuk ere berbidali mezu hau.
  19. Ez dakigu zer gerta dakigukeen 10 edo 20 urte barru, baldin eta egoera hau azkar aldarazten ez badugu.
  20. Gure haurrok ezingo dute eduki etorkizun eder baten itxaropenik, baldin eta ez badugu lortzen eszenatokirik larriena saihestea.
  21. Beldur gara gure etorkizuna ikaragarria izango dela, baldin eta ez bagara zutitzen gure umeen biziak zaintzeko.
  22. Arren eskatzen dizuegu: ezagutarazi gure egoera mundu osoari.
  23. Gobernuak, azkenean, egunotan ekin die deskontaminatze lanei gure hirian, Fukushiman.
  24. Lan horiek hasi dira oraindik gure haurrak bertan dauzkagunean.
  25. Txernobyl inguruetan, erradiazioa urteko 5 milisiervetera iritsi zen lekuak hustu zituzten; baina Fukushiman oraindik milaka ume bizi dira hemen bertan.
  26. Txernobyleko istripuan, urteko milisiervet 1 baino gehiagoko erradiazioa pilatutako eremuetako herritarrek eskubidea izan zuten handik alde egin eta nonbait bizilekua aurkitzeko.
  27. Baina gaur, oraindik, Fukushiman 150.000 pertsona bizi gara hemen, alde egin ezinik.
  28. Gu herritar talde txiki bat bildu gara eta erabaki dugu ekitea, ahalik eta jende gehiena salbatu eta erradiazioetatik babesteko.
  29. Arren, lagundu gaitzazue.