Return to Video

Zein da praktikatzen duzun gauzarik zailena?

  • 0:01 - 0:06
    Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du
  • 0:07 - 0:31
    Zein da praktikatzen duzun
    gauzarik zailena?
  • 0:33 - 0:36
    Zein da praktikatzen duzun
    gauzarik zailena?
  • 0:39 - 0:45
    Zeure buruari ez uztea
    etsipenean itotzen.
  • 0:45 - 0:48
    Hori da gauzarik zailena.
  • 0:48 - 0:51
    Etsipenez itotzea baita
  • 0:51 - 0:55
    gerta dakizukeen gauzarik txarrena.
  • 0:57 - 1:00
    Gogoan dut gerra garaia.
  • 1:02 - 1:07
    Ez genuen argia ikusten.
  • 1:10 - 1:12
    Tunelaren amaiera.
  • 1:12 - 1:17
    Ematen zuen gerrak
    betirako iraungo zuela.
  • 1:18 - 1:22
    Gazteak niregana zetozen galdetzera:
  • 1:22 - 1:24
    'Thay maitea,
  • 1:24 - 1:28
    gerra laster amaituko dela uste al duzu?'
  • 1:31 - 1:34
    Oso zaila zen erantzutea.
  • 1:34 - 1:38
    Zuk zeuk ez baituzu tunelaren
    amaierako argia ikusi.
  • 1:39 - 1:41
    Baina ez nekiela esaten banuen,
  • 1:42 - 1:51
    eurengan etsipen-haziak
    ureztatzen nituen.
  • 1:55 - 2:00
    Beraz Thayk arnasa hartu zuen
  • 2:01 - 2:03
    eta hau esan zien:
  • 2:03 - 2:04
    'Lagun maiteak,
  • 2:05 - 2:08
    Budak esan zuen
    dena ez-iraunkorra dela.
  • 2:08 - 2:12
    Gerra ere ez-iraunkor behar du izan.
  • 2:12 - 2:14
    Egunen batean amaitu beharko da.
  • 2:15 - 2:18
    Jarrai dezagun bakearen aldeko lanarekin'.
  • 2:19 - 2:21
    Gerra garaian,
  • 2:22 - 2:27
    gu, monje, moja eta praktikante gazteok,
  • 2:27 - 2:31
    Gizarte Zerbitzurako Gazte Eskola
    eratu genuen,
  • 2:32 - 2:37
    John F. Kennedyk sortutako
    Bake Gorputzen antzera.
  • 2:38 - 2:41
    Gerra eremuetara joaten ginen
    eta zaurituei laguntzen genien.
  • 2:44 - 2:49
    Errefuxiatu-guneak sortzen
    lagundu genuen,
  • 2:49 - 2:54
    ohizko bizitzara bueltatzeko
    aukera ematen genien.
  • 2:56 - 3:01
    Bonbardatutako herriak
    berreraiki genituen.
  • 3:04 - 3:07
    Tra Loc izeneko herri bat zegoen
  • 3:07 - 3:11
    desmilitarizatutako eremutik gertu,
  • 3:12 - 3:14
    ipar eta hegoaldea banatzen zuen eremua.
  • 3:15 - 3:20
    Tra Loc herria bonbardatu zuten,
    guztiz suntsitu.
  • 3:21 - 3:24
    Gure giza langile gazteek,
  • 3:24 - 3:27
    monje, moja eta praktikante laikoak barne,
  • 3:27 - 3:31
    herria berreraiki zuten.
  • 3:32 - 3:35
    Baina berriz bonbardatu
    eta suntsitu zuten.
  • 3:37 - 3:41
    Giza langileek idatzi ziguten
  • 3:42 - 3:46
    eta galdetu ziguten ia berriz
    eraiki behar zuten herri hura.
  • 3:46 - 3:49
    Esan genien: 'Egin'.
  • 3:49 - 3:51
    Eta berreraiki genuen.
  • 3:51 - 3:54
    Eta berriz bonbardatu zuten.
  • 3:56 - 3:57
    Lau bider.
  • 3:58 - 4:00
    Lana uzten bagenuen,
  • 4:02 - 4:05
    etsipena sortuko genuen.
  • 4:05 - 4:11
    Horregatik behin eta berriro
    berreraiki genuen herri hura.
  • 4:12 - 4:16
    Beraz gauzarik zailena
    itxaropena ez galtzea da,
  • 4:16 - 4:19
    ez errenditzea, amore ematea.
  • 4:19 - 4:22
    Hori da zailena.
  • 4:22 - 4:26
    Gerra bi igaro ditugu.
  • 4:28 - 4:33
    Ikusi genituen frantziar soldaduak
    etortzen, erailtzen eta hiltzen.
  • 4:35 - 4:38
    Ikusi genituen amerikar gazteak
    etortzen, erailtzen eta hiltzen.
  • 4:39 - 4:44
    50.000 gazte amerikar
    hil zituzten Vietnamen.
  • 4:45 - 4:51
    Milaka gazte zauritu zituzten
  • 4:53 - 4:57
    eta askok tratamendu psikologikoa
    jaso behar izan zuten.
  • 4:57 - 5:02
    Sufrimendu larriz betetako
    horrelako egoera batean,
  • 5:02 - 5:06
    praktika bat ez badugu,
    ezin gara bizirik atera.
  • 5:07 - 5:10
    Praktikatzen dugu modu batez
  • 5:10 - 5:17
    non itxaropena eta errukia
    gorde ditzakegun.
  • 5:25 - 5:31
    Kazetariek hori buruz
    galdetzen zigutenean,
  • 5:32 - 5:37
    ia zer uste genuen gazte amerikarrak
  • 5:40 - 5:44
    Vietnamera etorri
    eta bertan hiltzen ikustean,
  • 5:44 - 5:48
    esaten genien: 'Biktimak dira,
    ez ditugu gorrotatzen.
  • 5:49 - 5:54
    Oso azkarra ez den politika baten
    biktimak dira.
  • 5:57 - 6:00
    Beldurrean oinarritzen den politika.
  • 6:04 - 6:11
    Komunistek Asiako hego-ekialdea
    menderatuko duten beldurra.
  • 6:16 - 6:18
    Biktimak dira.
  • 6:18 - 6:21
    Hona etorri eta hiltzera
    behartzen dituzte.'
  • 6:21 - 6:24
    Ulermenari esker
    ez zaude haserre.
  • 6:27 - 6:35
    1966an, Thay Ameriketara
    etortzera gonbidatu zuten.
  • 6:37 - 6:46
    Gerrari buruz amerikarrei
    hitz egiteko aukera izan zuen.
  • 6:48 - 6:53
    Bazegoen gazte amerikar bat
    oso haserre zegoena,
  • 6:54 - 6:58
    tente jarri eta Thayri
    hau esan ziona:
  • 7:00 - 7:02
    'Ez zinateke hemen egon beharko.
  • 7:02 - 7:08
    Vietnamen borrokatu beharko zenuke
    amerikar inperialismoaren kontra.
  • 7:09 - 7:13
    Bertan dauden soldadu amerikarrak
    akabatu beharko zenituzke.'
  • 7:14 - 7:16
    Thayk hau erantzun zion:
  • 7:16 - 7:20
    'Gerraren sustraiak
    hemen daudela uste dut.
  • 7:20 - 7:22
    Ez Vietnamen.
  • 7:23 - 7:26
    Vietnamera etorri ziren
    gazte amerikarrak
  • 7:26 - 7:29
    biktimak dira benetan.
  • 7:29 - 7:31
    Beraz hona etorri behar nuen
    amerikarrei esateko
  • 7:32 - 7:36
    gerra honek ez diola
    Vietnami batere laguntzen.'
  • 7:37 - 7:42
    Ulermen eta erruki hori barik
  • 7:44 - 7:48
    haserre eta gorrotoan
    itoko zara.
  • 7:49 - 7:51
    Ez zara gai izango
    horrela hitz egiteko
  • 7:51 - 7:54
    eta amerikarrei ulertzen lagundu
  • 7:54 - 7:59
    politikaz aldatzeko.
  • 8:06 - 8:13
    Ameriketan bazegoen Vietnamgo
    gerraren kontrako bake mugimendu bat.
  • 8:22 - 8:25
    Jendeak bakea eskatu
    eta ez zuenez lortzen,
  • 8:26 - 8:28
    asko haserretu ziren.
  • 8:29 - 8:32
    Haserre asko zegoen
    bake mugimenduan.
  • 8:34 - 8:37
    Thay Ameriketara joan eta
    talde hauei hitz egin zienean,
  • 8:37 - 8:41
    esan zien: 'Haserrez beteta bazaudete
  • 8:41 - 8:42
    ezin duzue bakea ukitu.
  • 8:43 - 8:46
    Bake izan behar duzue
    bakea egin baino lehen.
  • 8:48 - 8:51
    Oso garrantzitsua da ulertzea.
  • 8:51 - 8:55
    Amodiozko gutuna idazten
    jakin behar duzue,
  • 8:56 - 8:59
    presidentearentzako,
    Kongresurako,
  • 9:00 - 9:04
    esateko ez duzuela gerra babesten.
  • 9:04 - 9:08
    Gutun garratza, haserrea idazten baduzue
  • 9:08 - 9:10
    ez dute irakurriko.'
  • 9:10 - 9:13
    Thay gai izan zen horrela hitz egiteko
  • 9:14 - 9:18
    eta nolabait gerra amaitzen laguntzeko.
  • 9:23 - 9:25
    Sufrimendua ulertzeak
  • 9:28 - 9:32
    zugan errukia sortarazten du.
  • 9:34 - 9:38
    Etsipenetik, haserretik
    libratuko zara
  • 9:38 - 9:41
    eta bakearen kausari
    lagunduko diozu.
  • 9:42 - 9:47
    konektatu,
    inspiratu, elikatu
  • 9:48 - 9:54
    (Kanpaia)
Title:
Zein da praktikatzen duzun gauzarik zailena?
Description:

Galdera eta erantzun saioa Thich Nhat Hanh zen maisuarekin, Blue Cliff praktika gunea, AEB.

more » « less
Video Language:
English
Duration:
10:19

Basque subtitles

Revisions