Return to Video

Noiz hasten dira umeak besteen iritziei garrantzia ematen?

  • 0:00 - 0:02
    Har ezazue momentu bat
  • 0:02 - 0:05
    eta pentsatu zer
    daramazuen jantzita orain.
  • 0:06 - 0:08
    Pentsatzeko galdera filosofikoa
    daukat zuentzat.
  • 0:09 - 0:12
    Zergatik ez daramatzagu orain jantzita
    guztiok pijama erosoak?
  • 0:12 - 0:13
    (Barreak)
  • 0:13 - 0:15
    Beno, psikologoa naiz
    eta ez igarlea,
  • 0:15 - 0:18
    nahiz eta askok gauza bera direla
    pentsatzen duten.
  • 0:18 - 0:21
    Jokatu dezaket zuen erantzuna
    honelako zerbait dela:
  • 0:22 - 0:24
    "Nigandik espero da
    jendaurrean pijamarik ez eramatea."
  • 0:24 - 0:27
    edo "Ez dut jendeak zikina naizela
    pentsatzerik nahi."
  • 0:27 - 0:32
    Batera edo bestera, guztiok erabaki dugu
    arropa serio/kasuala eramatea,
  • 0:32 - 0:34
    eta ez gure txandal praka gogokoenak.
  • 0:34 - 0:36
    Hau ez da kointzidentzia hutsa.
  • 0:36 - 0:40
    Izan ere, gizakien bi ezaugarri
    bereizgarri erakusten ditu.
  • 0:41 - 0:44
    Lehenengoa da beste pertsonek baloratzen
    dutenaren kontziente garela,
  • 0:44 - 0:47
    hau da: zer onartuko edo
    zer gaitzetsiko duten dakigu,
  • 0:47 - 0:50
    honelako ekitaldietara pijamarik
    ez eramatea bezala.
  • 0:50 - 0:54
    Eta bi, berehala darabilgu informazio
    hori gure portaera gidatzeko.
  • 0:55 - 0:57
    Beste espezie asko ez bezala,
  • 0:57 - 1:01
    gizakiek haien portaera moldatzeko ohitura
    dute beste pertsonen aurrean
  • 1:01 - 1:02
    haien onespena lortzeko.
  • 1:03 - 1:05
    Denbora baliotsua ematen dugu makillatzen,
  • 1:05 - 1:08
    argazki eta Instagram filtro
    egokiak aukeratzen,
  • 1:08 - 1:11
    eta dudarik gabe mundua aldatuko dituzten
    ideiak osatzen
  • 1:11 - 1:13
    140 karaktere edo gutxiagotan.
  • 1:14 - 1:17
    Argi eta garbi, besteek nola ebaluatuko
    gaituzten kezka
  • 1:17 - 1:19
    gizaki izatearen parte handia da.
  • 1:20 - 1:22
    Hau gizakien ezaugarri handia bada ere,
  • 1:22 - 1:25
    gutxi dakigu besteen iritzia
    noiz eta non
  • 1:25 - 1:27
    egiten den garrantzitsua.
  • 1:28 - 1:31
    Hau ikerketa asko behar dituen
    galdera handia da.
  • 1:31 - 1:34
    Galdera hau erantzuteko eman
    behar den lehenengo pausoa da
  • 1:34 - 1:37
    ikertzea noiz, garapen prozesuan,
    bilakatzen garen
  • 1:37 - 1:38
    besteen ebaluazioekiko sentikor.
  • 1:39 - 1:42
    Azken lau urteak Emory
    Unibertsitatean eman ditut
  • 1:42 - 1:44
    ikertzen nola ume bat,
  • 1:44 - 1:48
    bere ume arropekin denda batean
    ibiltzeko arazorik ez duena,
  • 1:48 - 1:52
    jendaurrean hitz egiteko beldurra
    duen pertsona helduan bilakatzen den,
  • 1:52 - 1:54
    gaizki epaitua izatearen beldur duelako.
  • 1:54 - 1:56
    (Barreak)
  • 1:56 - 1:58
    Orain, hau da momentua non
    jendeak galdetzen didan
  • 1:58 - 2:01
    "Nola ikertzen duzu
    galdera hau, zehazki?
  • 2:01 - 2:03
    Haurrek ezin dute hitz egin, ezta?"
  • 2:03 - 2:06
    Beno, nire senarra oraintxe
    hemen balego,
  • 2:06 - 2:08
    haur txikiak elkarrizketatzen ditudala
    esango lizueke,
  • 2:08 - 2:13
    nahiago baitu ez esatea bere emazteak
    umeekin esperimentuak egiten dituela.
  • 2:13 - 2:15
    (Barreak)
  • 2:15 - 2:19
    Egia esan, umeentzako esperimentuak
    diseinatzen ditut,
  • 2:19 - 2:21
    gehienetan jolas forman.
  • 2:21 - 2:24
    Philippe Rochat garapen
    psikologoak eta biok
  • 2:24 - 2:27
    "The Robot Task" izeneko "jolasa
    diseinatu dugu
  • 2:27 - 2:30
    umeak besteen ebaluazioekiko
    sentikor izaten
  • 2:30 - 2:32
    noiz hasten diren exploratzeko.
  • 2:32 - 2:37
    Zehazki, beste pertsonak begiratzen
    daudenean umeek, helduek bezala,
  • 2:37 - 2:40
    haien portaera nola aldatzen duten
    atzematen du robotaren zereginak.
  • 2:41 - 2:44
    Hau egiteko, 14 eta 24 hilabete bitarteko
    umeei irakatsi genien
  • 2:44 - 2:46
    nola piztu jostailuzko robota.
  • 2:46 - 2:49
    eta, oso garrantzitsua,
    balio positiboa eman genion
  • 2:49 - 2:51
    "Wow, hori ikarragarria da!" esanez,
  • 2:51 - 2:54
    edo negatiboa
    "Oh, Oh. Oops, oh ez." esanez
  • 2:54 - 2:56
    urrutiko kontrola sakatu ondoren.
  • 2:56 - 2:58
    Jostailu erakusketaren
    ondoren,
  • 2:58 - 3:00
    haurrak urrutiko kontrolarekin
    jolastera gonbidatu genituen,
  • 3:00 - 3:02
    eta batzuetan begira
    egoten ginen, edo
  • 3:02 - 3:05
    buelta eman eta aldizkaria
    irakurtzen geundela egiten genuen.
  • 3:05 - 3:08
    Ideia zen umeak 24 hilabeteekin,
  • 3:08 - 3:11
    besteen ebaluazioekiko sentikorrak balira,
  • 3:11 - 3:14
    haien botoia sakatzeko
    joera eraginda egongo litekeela
  • 3:14 - 3:16
    gu begira egoteagatik ala
    ez egoteagatik
  • 3:16 - 3:19
    eta ikertzaileak
    botoia sakatzean
  • 3:19 - 3:21
    adierazitako balioagatik.
  • 3:21 - 3:22
    Beraz, adibidez,
  • 3:22 - 3:26
    umeek urrutiko kontrol positiboarekin
    gehiago jolastea esperoko genuke
  • 3:26 - 3:27
    norbait begiratzen balego,
  • 3:27 - 3:29
    eta urrutiko kontrol
    negatiboa aukeratzea
  • 3:29 - 3:31
    inor begiratzen ez zegoenean.
  • 3:32 - 3:35
    Fenomeno hau ondo harrapatzeko,
    hiru ikerketa desberdin egin genituen.
  • 3:36 - 3:39
    Lehenengoak aztertu zuen nola
    erabiliko luketen umeek jostailu bat
  • 3:39 - 3:42
    agindu eta baliorik emango ez
    balitzaizkio.
  • 3:42 - 3:44
    Beraz, umeei robota nola piztu
    bakarrik erakutsi genien,
  • 3:44 - 3:46
    baliorik adierazi gabe,
  • 3:46 - 3:49
    eta ez genien esan kontrolarekin
    jolastu ahal zuten,
  • 3:49 - 3:52
    egoera anbiguoa sortuz.
  • 3:52 - 3:53
    Bigarren ikerketan,
  • 3:53 - 3:58
    bi balioak txertatu genituen,
    positiboa eta negatiboa.
  • 3:58 - 4:02
    Eta azkenengo ikerketan, bi ikertzaile
    eta urrutiko kontrol bat geneuzkan.
  • 4:02 - 4:05
    Ikertzaile batek balio negatiboa
    adierazi zuen kontrola sakatzean,
  • 4:05 - 4:07
    "Puaj, jostailua mugitu da." esanez,
  • 4:07 - 4:10
    eta beste ikertzaileak balio
    positiboa eman zion
  • 4:10 - 4:12
    "Ondo, jostailua mugitu da." esanez.
  • 4:12 - 4:15
    Eta honela erantzun zuten haurrek
    hiru egoera hauen aurrean.
  • 4:15 - 4:18
    Beraz, lehenengoan, egoera anbiguoan,
  • 4:18 - 4:20
    Umea begiratzen nago.
  • 4:21 - 4:24
    Ez dirudi kontrola sakatzeko
    interesik duenik.
  • 4:25 - 4:26
    Bueltatzen naizenean,
  • 4:27 - 4:29
    orain badago jolasteko prest.
  • 4:29 - 4:30
    (Barreak)
  • 4:32 - 4:34
    Orain, ez nago haurra
    begiratzen.
  • 4:34 - 4:35
    Oso kontzentratuta dago.
  • 4:35 - 4:36
    Buelta ematen dut.
  • 4:38 - 4:39
    (Barreak)
  • 4:39 - 4:41
    Ez zegoen ezer egiten, ezta?
  • 4:44 - 4:45
    Bigarren ikerketan, bi urrutiko
    kontrol daude,
  • 4:45 - 4:48
    bata balio positiboarekin,
    eta bestea balio negatiboarekin
  • 4:48 - 4:50
    Orain haurra begiratzen nago.
  • 4:50 - 4:52
    Eta kontrol laranja kontrol negatiboa da.
  • 4:53 - 4:56
    Ingurua begiratzen dago, niri
    begira, denbora pasatzen.
  • 4:56 - 4:58
    Gero buelta ematen dut...
  • 5:00 - 5:01
    (Barreak)
  • 5:03 - 5:05
    Hori da bilatzen dagoena.
  • 5:08 - 5:09
    Ez nago umea begiratzen.
  • 5:09 - 5:12
    Amak berarekin jolastea nahi du, ezta?
  • 5:12 - 5:13
    Bide errazagoa hartu.
  • 5:14 - 5:15
    Buelta ematen dut...
  • 5:16 - 5:18
    (Barreak)
  • 5:18 - 5:20
    Ez zegoen ezer egiten ezta ere.
  • 5:24 - 5:26
    Deseroso sentitzen da.
  • 5:26 - 5:27
    (Barreak)
  • 5:27 - 5:29
    Guztiok ezagutzen dugu
    begirada hori, ezta?
  • 5:30 - 5:32
    Hirugarren ikerketa, bi ikertzaile,
    kontrol bakarra.
  • 5:32 - 5:35
    Kontrola sakatzean negatiboki
    erantzun duen iketzailea
  • 5:35 - 5:36
    umea begiratzen dago
    oraintxe bertan.
  • 5:37 - 5:41
    Pixka bat deseroso sentitzen da,
    ez daki zer egin, amaren beharra du.
  • 5:44 - 5:47
    Eta orain, buelta emango du
  • 5:47 - 5:50
    eta erantzun positiboa eman duen
    ikertzailea egongo da begiratzen.
  • 5:52 - 5:54
    Ez dago arriskurik.
    Orain jolasteko prest dago.
  • 5:54 - 5:55
    (Barreak)
  • 5:55 - 5:57
    Beraz, informazioak
    adierazten duen bezala,
  • 5:57 - 6:00
    ikusi genuen umeek botoia
    sakatzeko zuten joeran
  • 6:00 - 6:05
    eragina zutela ikertzaileek
    adierazitako balio eta aginduek.
  • 6:05 - 6:07
    Lehenengo ikerketan,
    umeek ez zekietenez
  • 6:07 - 6:10
    zer ebaluatuko zen positiboki
    edo negatiboki,
  • 6:10 - 6:12
    bide errazena hartzen zuten
  • 6:12 - 6:15
    eta itxaron egiten zuten
    nik buelta eman arte botoia sakatzeko.
  • 6:15 - 6:16
    Bigarren ikerketako umeek
  • 6:16 - 6:20
    kontrol positiboa gehiagotan sakatzen
    zuten begiratzen nengoenean,
  • 6:20 - 6:22
    baina buelta ematen nuenean,
  • 6:22 - 6:25
    berehala hartzen zuten kontrol negatiboa
    eta berarekin jolasten hasten ziren.
  • 6:25 - 6:27
    Adi, beste kontrol ikerketa
    batean,
  • 6:27 - 6:30
    non kontrolei balioak kendu genizkien --
  • 6:30 - 6:33
    beraz, "Oh, wow" besterik ez genuen esan
    kontrol bat edo bestea sakatzean --
  • 6:33 - 6:37
    umeen botoia sakatzeko portaera ezin
    zen desberdindu baldintzen arabera,
  • 6:37 - 6:40
    hau da, kontrolei emandako balioek
    gidatzen dute portaera
  • 6:40 - 6:42
    aurreko ikerketan.
  • 6:43 - 6:44
    Azkenik,
  • 6:44 - 6:48
    hirugarren ikerketako umeek kontrol bat
    gehiago sakatzen zuten
  • 6:48 - 6:52
    balore positiboa adierazi zuen
    ikertzailea begiratzen zegoenean,
  • 6:52 - 6:55
    balore negatiboa adierazi zuen ikertzailea
    begiratzen zegoenean baino.
  • 6:56 - 6:57
    Ez da kointzidentzia,
  • 6:57 - 7:00
    urte hauetan umeek
    lotsa erakusten hastea
  • 7:01 - 7:03
    ebaluazio negatiboa eragingo
    duten egoeren aurrean,
  • 7:03 - 7:06
    haien burua ispiluan begiratzean
    sudurrean marka bat
  • 7:06 - 7:07
    nabaritzen dutenean bezala.
  • 7:07 - 7:10
    Helduentzat hortz artean espinakak
    aurkitzearen parekoa.
  • 7:10 - 7:11
    (Barreak)
  • 7:11 - 7:14
    Beraz, zer esan dezakegu
    aurkikuntza hauetan oinarrituz?
  • 7:14 - 7:18
    Umeak benetan oso, oso
    bihurriak direla esateaz gain.
  • 7:18 - 7:19
    (Barreak)
  • 7:19 - 7:22
    Oso goiztik, umeak, helduak bezala,
  • 7:22 - 7:26
    sentikorrak dira objetuei eta
    portaerei atxikitzen dizkiegun balioekiko.
  • 7:26 - 7:30
    Eta, adi, balio horiek erabiltzen
    dituzte haien portaera gidatzeko,
  • 7:30 - 7:32
    Nahiz eta konturatu ez,
  • 7:32 - 7:35
    momentu oro komunikatzen dizkiegu
    balioak gure ingurukoei.
  • 7:36 - 7:39
    Orain, ez nago "ona izan" edo
    "ez lapurtu" balioetaz hitz egiten,
  • 7:39 - 7:41
    horiek balioak badira ere.
  • 7:41 - 7:45
    Esan nahi dudana da, etengabe erakusten
    diegula besteei, eta batez ere umeei,
  • 7:45 - 7:49
    zer den atsegina, baliotsua eta
    goresgarria, eta zer ez.
  • 7:49 - 7:50
    Eta gehienetan,
  • 7:51 - 7:53
    ohartu gabe egiten dugula.
  • 7:54 - 7:57
    Psikologoek portaera ikertzen dute
    adimenaren edukia miatzeko,
  • 7:57 - 8:01
    gure portaerek askotan gure sinesmenak,
    balioak eta nahiak
  • 8:01 - 8:03
    islatzen dituztelako,
  • 8:03 - 8:06
    Hemen, Atlantan, guztiok uste
    dugu gauza bera.
  • 8:07 - 8:09
    Coca-Cola Pepsi baino hobea dela.
  • 8:09 - 8:11
    (Txaloak)
  • 8:11 - 8:15
    Orain, honen azalpena izan daiteke
    Coca-Cola Atlantan asmatu zela.
  • 8:15 - 8:16
    Hala ere,
  • 8:17 - 8:21
    sineste hau azaltzen da gehiengoak
    Coca-Cola edatea aukeratzen duelako.
  • 8:21 - 8:23
    Era berean,
  • 8:23 - 8:24
    balio bat komunikatzen ari gara
  • 8:24 - 8:26
    gehienetan neskei
    hitz ederrak esaten dizkiegunean
  • 8:26 - 8:28
    haien ile politagatik edo
    soineko politagatik,
  • 8:29 - 8:31
    baina mutilei haien adimenagatik.
  • 8:31 - 8:35
    Edo litxarkeriak eskaintzen ditugunean
    janari elikagarriaren ordez,
  • 8:35 - 8:37
    ondo portatzeagatik.
  • 8:37 - 8:40
    Helduak eta haurrak ikaragarri
    eraginkorra dira
  • 8:40 - 8:43
    balioak antzematen portaera
    fin hauetan.
  • 8:43 - 8:47
    Eta azkenean, horrek haien portaera
    moldatzen du.
  • 8:47 - 8:49
    Gaur zuekin partekatu dudan ikerketak
  • 8:49 - 8:53
    adierazten du gaitasun hau haurtzaroko
    lehenengo urteetan agertzen dela,
  • 8:53 - 8:55
    esaldi oso bat osatzeko gai izan
    baino lehen, edo
  • 8:55 - 8:57
    komunera joaten ikasi
    baino lehen.
  • 8:57 - 9:00
    Eta bihurtzen garenaren parte
    handia bihurtzen da.
  • 9:01 - 9:02
    Beraz, joan baino lehen,
  • 9:02 - 9:05
    gustatuko litzaidake zuek
    hausnartzera gonbidatzea
  • 9:05 - 9:07
    egunero adierazten ditugun
    balioei buruz
  • 9:08 - 9:12
    eta nola hauek, inguratzen gaituzten
    pertsonen portaera moldatu ahal duten.
  • 9:12 - 9:15
    Adibidez, ze balio adierazten dugu
  • 9:15 - 9:18
    denbora gehiago ematen dugunean
    mugikorrari irribarre egiten
  • 9:18 - 9:20
    beste pertsonei irribarre egiten baino?
  • 9:21 - 9:25
    Era berean, pentsatu nola zuen ingurukoek
    moldatu duten zuen portaera,
  • 9:25 - 9:27
    lehenago pentsatu ez duzuen moduan.
  • 9:28 - 9:30
    Aurreko irudi sinplera bueltatzen bagara,
  • 9:30 - 9:32
    benetan nahiago duzue Coca-Cola
    Pepsi baino?
  • 9:32 - 9:36
    Edo nahiago duzue bakarrik zuen inguruan
    daudenek baloratzen dutenagatik?
  • 9:36 - 9:39
    Argi dago gurasoek eta irakasleek
    umeen portaera
  • 9:39 - 9:41
    eraldatzeko pribilegioa dutela.
  • 9:42 - 9:44
    Baina garrantzitsua da gogoratzea
  • 9:44 - 9:48
    eguneroko elkarrizketetan adierazten
    ditugun balioen bidez,
  • 9:48 - 9:52
    inguratzen gaituzten pertsonen portaera
    moldatzeko boterea daukagula guztiok.
  • 9:52 - 9:54
    Eskerrik asko.
  • 9:54 - 9:58
    (Txaloak)
Title:
Noiz hasten dira umeak besteen iritziei garrantzia ematen?
Speaker:
Sara Botto
Description:

Haurtzaroaren garapenari buruzko bere ikerketa jarraituz, Sara Valencia Botto psikologoak ikertzen du noiz (eta nola) hasten diren umeak haien portaera aldatzen besteen aurrean -- eta aztertzen du zer eragin duen horrek egunero komunikatzen ditugun balioetan. (Ikusi ume maitagarri baina bihurrien metrajea ez galtzeko)

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
10:11

Basque subtitles

Revisions