Return to Video

Ken Robinsonek dio eskolak sormena hiltzen duela

  • 0:00 - 0:07
    Egun on. Zer moduz? Izugarria izan da, ezta?
  • 0:07 - 0:11
    Guzti honek gaindituta nauka.
  • 0:11 - 0:15
    Egia esan, hemendik hanka egitekotan nago (barreak)
  • 0:15 - 0:19
    Nik azaldu nahi dudanarekin erlazio
  • 0:19 - 0:23
    estua duten hiru gai jorratu dira
  • 0:23 - 0:25
    hitzaldi saio hauetan.
  • 0:25 - 0:29
    Lehena, orain arte izandako hitzaldi guztiek
  • 0:29 - 0:32
    agerian jarri duten
  • 0:32 - 0:35
    giza sormenaren aparteko erakustaldia da. Izandako barietatea
  • 0:35 - 0:38
    eta aukera ezberdinak alegia. Bigarrenez,
  • 0:38 - 0:41
    etorkizuna guztiz ezezaguna den eszenario batetan kokatu gaituzte.
  • 0:41 - 0:43
    Ideiarik ez
  • 0:43 - 0:45
    guzti hau nola garatu daitekeen.
  • 0:45 - 0:48
    Interesa dut hezkuntzan --
  • 0:48 - 0:51
    egia esan, konturatu naiz guztiok dugula interesa hezkuntzan.
  • 0:51 - 0:53
    Ezta egia? Oso interesgarria deritzot.
  • 0:53 - 0:56
    Afari batetan bazaude, eta hezkuntzan lan
  • 0:56 - 0:59
    egiten duzula esanez gero --
  • 0:59 - 1:06
    beno, hezkuntzan lan eginten baduzu ez zara afari askotan egongo.
  • 1:06 - 1:09
    (Barreak) Inork ez zaitu gonbidatzen.
  • 1:09 - 1:14
    Ezta, aldiz, inoiz gonbidatu ezkero, berriz deitzen ere. Arraroa da.
  • 1:14 - 1:16
    Baina afariren batetan egotekotan, eta norbaitekin hitz egitean,
  • 1:16 - 1:18
    badakizu, "Zertan lan egiten duzu?" galdetzen dizute
  • 1:18 - 1:20
    eta zuk hezkuntzan lan egiten duzula erantzun,
  • 1:20 - 1:24
    segidan ikusi dezakezu nola aurpegia zurbiltzen zaien, pentsatuz,
  • 1:24 - 1:30
    "Alajaina! Zergaitik niri? Aste osoko irtenaldi bakarra..." (barreak)
  • 1:30 - 1:32
    Baina aldiz, beraien hezkuntzari buruz galdetuz gero,
  • 1:32 - 1:34
    hormaren kontra jarriko zaituzte. Gizakiak barne-barnean ukitzen
  • 1:34 - 1:37
    dituen gauza horietako bat delako.
  • 1:37 - 1:40
    Erlijioa, dirua eta beste gauza batzuekin batera.
  • 1:40 - 1:44
    Interes handia dut hezkuntzan, eta uste dut guztiok dugula interes hori.
  • 1:44 - 1:46
    Interes pertsonal izugarria dugu,
  • 1:46 - 1:49
    hezkuntza delako unean ulertezina den
  • 1:49 - 1:52
    etorkizun horretara gidatuko gaituena.
  • 1:52 - 1:55
    Pentsatuz gero, aurten eskolan hasitako umeak
  • 1:55 - 2:01
    2065 urtera arte egingo dute lan. Inork ezin dezake asmatu,
  • 2:01 - 2:04
    azken lau egunetan izan dugun jakituri festa hau izanda eta guzti --
  • 2:04 - 2:06
    nolakoa izango den mundua
  • 2:06 - 2:08
    hemendik bost urtetara. Eta ustez,
  • 2:08 - 2:11
    mundu horretarako hezten ditugu umeak. Beraz, predikzioak egiteko zailasuna,
  • 2:11 - 2:13
    nire aburuz, izugarria da.
  • 2:13 - 2:15
    Guzti honen hirugarren partea da guk guztiok, dena dela,
  • 2:15 - 2:20
    umeek dituzten aparteko ahalmenak
  • 2:20 - 2:23
    goraipatzean elkar hartu dugula --
  • 2:23 - 2:25
    berrikuntzarako duten ahalmen hori. Abidibez, bart, Serena miresgarri aritu zen.
  • 2:25 - 2:28
    Egin dezakeena ikusi hutsaz,
  • 2:28 - 2:33
    aparteko neska da, baina nire ustez bera ez da, nola esan,
  • 2:33 - 2:36
    apartekoa umeen artean.
  • 2:36 - 2:39
    Izugarri saiatu ondoren, iaotasun bat aurkitu duen pertsona bat da.
  • 2:39 - 2:41
    Eta nire argudioa da
  • 2:41 - 2:43
    ume guztiek dituztela izugarrizko iaotasunak.
  • 2:43 - 2:45
    Eta guk erruki gabe alferrik galtzen ditugu.
  • 2:45 - 2:48
    Beraz hezkuntzari eta sormenari buruz hitz egin nahiko nuke
  • 2:48 - 2:51
    Neure ustez, gaur egun sormena hezkuntzan
  • 2:51 - 2:54
    alfabetatzea bezain garrantzitsua da
  • 2:54 - 2:58
    eta irrika berberaz zaindu beharko genuke.
  • 2:58 - 3:06
    (Txaloak) Eskerrik asko. Hau izan da guztia.
  • 3:06 - 3:10
    Esker mila guztioi. (Barreak) Beraz
  • 3:10 - 3:17
    oraindik 15 minutu ditut. Ongi, nire jaioterria... ez (Barreak)
  • 3:17 - 3:21
    Duela gutxi istorio bat entzun nuen -- Oso gustoko istorio hau kontatzea --
  • 3:21 - 3:25
    Neskato gazte bat marrazketa klasean zegoen. 6 urteko neska zen
  • 3:25 - 3:27
    eta gelaren atzekaldean, marrazten zebilen.
  • 3:27 - 3:29
    Irakasleak esan zuen, neskato honek arreta oso urritan jartzen zuen arren,
  • 3:29 - 3:33
    marrazketa klase hartan atentzio osoz zebilela.
  • 3:33 - 3:35
    Liluratuta, irakaslea neskatoari hurbildu zitzaion
  • 3:35 - 3:38
    eta galdetu zion, "Zer ari zara marrazten?"
  • 3:38 - 3:41
    eta neskatoak erantzun zion, "Jaungoikoa marrazten ari naiz."
  • 3:41 - 3:44
    Eta irakasleak esa zion, "Baina, inortxok ere ez daki eta Jaungoikoak nolako itxura duen."
  • 3:44 - 3:51
    Eta neskak esan zuen, "Minutu bat barru jakingo dute."
  • 3:51 - 3:52
    (Barreak)
  • 3:52 - 3:57
    Ingalaterran nire semeak lau urte zituenean --
  • 3:57 - 4:00
    beno, egia esateko Ingalaterran eta leku guztietan zituen lau urte (Barreak)
  • 4:00 - 4:06
    Zehatzak izateko, edonon egonda ere lau urte zituen urte hartan.
  • 4:06 - 4:08
    Natibitatearen antzezpenean zegoen.
  • 4:08 - 4:11
    Istorioa gogoratzen duzue? Ez, handia zen bada.
  • 4:11 - 4:14
    Istorio handia alegia. Mel Gibsonek ondorengoa filmatu zuen.
  • 4:14 - 4:19
    Agian ikusi duzue: "Natibitatea II." James-i Joseren papera eman zioten
  • 4:19 - 4:22
    gure poztasunerako.
  • 4:22 - 4:24
    Paper garrantzitsua zela uste genuen.
  • 4:24 - 4:26
    Antzezlekua jendez beteta geneukan, aproposko kamisetekin:
  • 4:26 - 4:29
    "James Robinson JOSE da!" (Barreak)
  • 4:29 - 4:31
    Ez zuen hitz egin beharrik, baina badakizue hiru erregeak
  • 4:31 - 4:34
    datozeneko zatia. Opariak dakartzate,
  • 4:34 - 4:36
    urrea, intsentsua eta mirra.
  • 4:36 - 4:38
    Hau benetan gertatu zen. Hortxe eserita geuden
  • 4:38 - 4:40
    eta uste dut eszenan agertzeko ordena nahastu zutela,
  • 4:40 - 4:42
    bukatu ondoren umearekin hitz egin genuen eta galdetu genion,
  • 4:42 - 4:44
    "Egindakoarekin konforme?" Eta erantzun zuen, "Bai, zer ba? Txarto egon ahal da?"
  • 4:44 - 4:46
    Ordena aldatu zuten, besterik ez.
  • 4:46 - 4:47
    Dena dela, hiru mutikoak eszenatokian agertu ziren --
  • 4:47 - 4:49
    4 urteko umeak sukaldeko trapuak buruan zituztela --
  • 4:49 - 4:52
    eta zeramatzaten kutxak lurrean jarrita
  • 4:52 - 4:54
    "Urrea dakartzut" esan zuen lehen mutikoak.
  • 4:54 - 4:57
    "Nik mirra dakartzut" bigarrenak.
  • 4:57 - 5:11
    Eta hirugarrenak esan zuen, "Frank-ek hau bidaltzen dizu" (Ingelesez "intsentsu" hitzaren antzeko esaldia da).
  • 5:11 - 5:13
    Guzti honek erakusten duena umeak arriskatu egiten direla da.
  • 5:13 - 5:16
    Ez badakite, beste zerbaitekin saiatzen dira.
  • 5:16 - 5:19
    Zuzen ari naiz? Ez diete beldurrik hutsegiteei.
  • 5:19 - 5:24
    Hala ere, ez dut esan nahi huts egitea eta kreatiboa izatea gauza berdina direnik.
  • 5:24 - 5:25
    Dakiguna honako hau da,
  • 5:25 - 5:28
    huts egiteko ongi prestatua ez bazaude,
  • 5:28 - 5:31
    ezin izango duzu sekula asmatu gauza originalik.
  • 5:31 - 5:34
    Ume horiek helduak
  • 5:34 - 5:36
    bihurtuko diren momenturako, gaitasun hori galdua dute.
  • 5:36 - 5:39
    Hutsegiteak burutzeari beldur dira.
  • 5:39 - 5:41
    Eta gure enpresak era honela zuzentzen ditugu, baita ere.
  • 5:41 - 5:44
    Erroreak estigamtizatzen ditugu. Eta hutsegiteak egin daitezkeen
  • 5:44 - 5:47
    gauzarik txarrentzat jotzen dituzten
  • 5:47 - 5:50
    hezkuntza sistemak ditugu martxan gaur egun.
  • 5:50 - 5:53
    Era honen ondorioz, sormen ahalmen gabeko jendea
  • 5:53 - 5:56
    hezten ari gara eskoletan. Behin Picassok honakoa esan zuen.
  • 5:56 - 5:59
    Esan zuen ume guztiak artista jaiotzen direla.
  • 5:59 - 6:03
    Arazoa heldu ahala artista izaten jarraitzean dagoela zioen. Hitz hauetan sinisten dut bihotzez:
  • 6:03 - 6:05
    ez gara sormenerantz hezten,
  • 6:05 - 6:08
    sormenetik hazten gara. Edo bestela esanda, hezkuntzak berezko sormena mugatzen digu.
  • 6:08 - 6:10
    Zergaitik gertatzen da hau?
  • 6:10 - 6:14
    Stratford-on-Avon-en bizi izan naiz duela bost urte arte.
  • 6:14 - 6:16
    Stratfordetik Los Angelesera joan ginen alegia.
  • 6:16 - 6:20
    Imagina dezakezue zein leuna izen zen aldaketa.
  • 6:20 - 6:22
    (Barreak) Egitez,
  • 6:22 - 6:24
    Snitterfiel izeneko leku batetan bizi ginen
  • 6:24 - 6:26
    Stratford inguruan, Shakespeare-ren aita
  • 6:26 - 6:31
    jaio zen lekuan. Ez ahal dizue honek ideia berririk ekarri? Niri bai.
  • 6:31 - 6:33
    Ez dugu egiten gogoeta Shakespeare-ren aitari buruz, ezta?
  • 6:33 - 6:35
    Ezta ere Shakespeare ume bat
  • 6:35 - 6:37
    izan zenari buruz, ezta?
  • 6:37 - 6:40
    Shakespeare zazpi urterekin? Ez nuen honi buruz pentsatu sekula. Hau da,
  • 6:40 - 6:42
    zazpi urte eduki zituen momenturen batetan
  • 6:42 - 6:51
    eta norbaiten ingeles klaseak jasotzen zituen. Zein gogaikarria izan zitekeen hura.
  • 6:51 - 7:05
    (Barreak) "Gehiago saiatu behar da" Bere aitak nola bidaltzen zuen ohera, badakizue,
  • 7:05 - 7:08
    "Oherako ordua da!"
  • 7:08 - 7:10
    William Shakespeare-ri, "Eta utzi ezazu arkatz hori behingoz!
  • 7:10 - 7:18
    Eta utzi horrela hitzegiteari. Mundu guztia nahasten duzu."
  • 7:18 - 7:23
    (Barreak)
  • 7:23 - 7:26
    Dena den, Stratford-etik Los Angeles-era joan ginen bizitzera,
  • 7:26 - 7:30
    eta honi buruz zertxobait esan nahiko nuke.
  • 7:30 - 7:33
    Nire semeak ez zuen etorri nahi.
  • 7:33 - 7:36
    Bi seme-alaba ditut. Mutilak 21 urte ditu orain; alabak 16.
  • 7:36 - 7:38
    Ez zuen Los Angelesera etorri nahi. Oso gustoko zuen arren,
  • 7:38 - 7:43
    Ingalaterran neskalaguna zuen. Bere bizitzako maitalea, Sarah.
  • 7:43 - 7:45
    Duela hilabete eskas ezagutzen zirela elkar.
  • 7:45 - 7:48
    Egin kontu, beraien laugarren urteurrena izango zen,
  • 7:48 - 7:52
    16 urte dituzunean denpora asko baita hilabete bat.
  • 7:52 - 7:54
    Dena den, oso atsekabetuta zegoen hegazkinean,
  • 7:54 - 7:56
    eta esan zuen, "Sarah bezelako neskarik ezin izango dut sekula aurkitu"
  • 7:56 - 7:58
    Eta, egia esan, gu oso pozik geunden,
  • 7:58 - 8:10
    neskato hura baitzen Ingalaterra uzteko arrazoi nagusia.
  • 8:10 - 8:13
    (Barreak)
  • 8:13 - 8:16
    Baina zerbaitetaz ohartzen zara Amerikara joaterakoan,
  • 8:16 - 8:18
    eta mundu osoan ere berdina geratzen da:
  • 8:18 - 8:22
    munduko hezkuntza sistema guztiek ikasgai hierarkia berbera jarraitzen dute.
  • 8:22 - 8:24
    Guztiek. Non zauden axola gabe.
  • 8:24 - 8:26
    Gauzak bestelakoak direla pentsa dezakezu, baina ez.
  • 8:26 - 8:29
    Goi muturrean matematikak eta hizkuntzak,
  • 8:29 - 8:31
    ondoren giza zientziak, eta guztien azpian arteak.
  • 8:31 - 8:33
    Mundu guztian zehar berdin.
  • 8:33 - 8:36
    Eta sistema askotan ere,
  • 8:36 - 8:38
    arteek ere hierarkia berdina jarraitzen dute.
  • 8:38 - 8:40
    Normalean, artea eta musikari garrantzia gehiago ematen zaie
  • 8:40 - 8:43
    drama eta dantzari baino. Munduan ez da existitzen egunero umeei
  • 8:43 - 8:45
    dantza erakusten dien eskolarik
  • 8:45 - 8:48
    matematikekin egiten dugun moduan. Zergaitik?
  • 8:48 - 8:50
    Zergaitik ez? Nire ustez hau garrantzitsua da.
  • 8:50 - 8:53
    Matematika oso garrantzitsua da, baina dantza ere da oso.
  • 8:53 - 8:56
    Utziz gero, umeak une oro dabiltza dantzan. Guztiok bezala.
  • 8:56 - 8:59
    Guztiok dugu gorputz bat, ezta? Zerbait galdu al dut bidean?
  • 8:59 - 9:03
    (Barreak) Benetan gertatzen dena da,
  • 9:03 - 9:05
    umeak hazten diren einean, gerritik gora hezten
  • 9:05 - 9:08
    hasten gara pixkanaka. Eta azkenik hezkuntza buruaz soilik arduratzen da.
  • 9:08 - 9:10
    Eta buruaren alde batez bereziki.
  • 9:10 - 9:14
    Extralurtar batek gure hezkuntza aztertuko balu,
  • 9:14 - 9:17
    eta galdetu "Zertarako balio du hezkuntza publikoak?"
  • 9:17 - 9:19
    Konklusioa -- emaitzak aztertuz gero,
  • 9:19 - 9:21
    nork lortzen duen arrakasta ikusita,
  • 9:21 - 9:23
    nork egiten duen egin beharreko guztia,
  • 9:23 - 9:26
    nork lortzen dituen garaikurrak, nortzuk diren irabazleak --
  • 9:26 - 9:29
    Uste dut aterako zukeen ondorioa, mundu osoko
  • 9:29 - 9:30
    hezkuntza publikoari buruz,
  • 9:30 - 9:34
    honen helburu bakarra unibertsitate irakasleak sortzea dela. Ezta hola?
  • 9:34 - 9:36
    Goian dabiltzan pertsonak dira.
  • 9:37 - 9:40
    Ni ere beraietako bat nintzen (Barreak)
  • 9:40 - 9:44
    Eta ez pentsa ez ditudanik gustoko unibertsitate irakasleak,
  • 9:44 - 9:48
    baina ez genituzke eduki beharko giza lorpenen abibide hobezin bezala.
  • 9:48 - 9:50
    Soilik bizitzeko modu bat dute.
  • 9:50 - 9:52
    Modu ezberdin bat. Baina nahiko bitxiak dira,
  • 9:52 - 9:54
    xamurtasunez diot hau, ez pentsa.
  • 9:54 - 9:57
    Nire esperientziak diost irakasle gehientsuenak
  • 9:57 - 10:00
    bere buruetan bizi direla soilik.
  • 10:00 - 10:02
    Hor goian bizi dira, eta alde bakarrerantz orientatuta.
  • 10:02 - 10:06
    Gorputzetik kanpo bizi dira, modu ia literal batean.
  • 10:06 - 10:08
    Beraientzat, gorputza burua garraiotzeko
  • 10:08 - 10:17
    instrumentua da soilik, ezta?
  • 10:17 - 10:24
    (Barreak) Burua batzarretara eramateko modua da.
  • 10:24 - 10:27
    Gorputzez-kanpoko esperientziren bat ezagutu nahi izanez gero
  • 10:27 - 10:30
    pasatu zaitez goi mailako akademikoen
  • 10:30 - 10:32
    konferentziren batetik,
  • 10:32 - 10:35
    eta azken gaueko diskotekatik bueltatxo bat eman.
  • 10:35 - 10:39
    (Barreak) Hor ikusiko duzu -- hazitako gizon eta emakumeak
  • 10:39 - 10:43
    kontrol gabe bihurrikatzen, erritmo barik,
  • 10:43 - 10:47
    musika noiz bukatuko irrikitan, etxera joan eta horri buruz artikuluren bat idazteko.
  • 10:47 - 10:53
    Gaur egun, gure hezkuntza sistema gaitasun akademikoetan oinarritzen da.
  • 10:53 - 10:56
    Eta arrazoi bat dago.
  • 10:56 - 10:58
    Sistema osoa eraiki zen -- mundu osoan ez zegoen
  • 10:58 - 11:00
    hezkuntza publikorik 19. mendea heldu arte.
  • 11:00 - 11:03
    Denak sortuak izan ziren
  • 11:03 - 11:04
    industrializazioaren beharrak asetzeko.
  • 11:04 - 11:07
    Honela, hierarkia bi ideia nagusitan errotua dago.
  • 11:07 - 11:11
    Lehena, lanerako baliogarrienak diren ikasgaiak
  • 11:11 - 11:13
    garrantzitsuenak dira. Seguruenik, eskolan gustokoen
  • 11:13 - 11:15
    zenituen gauzetatik aldendua izan zinen
  • 11:15 - 11:17
    horiekin lan bat lortzea
  • 11:17 - 11:20
    ezinezkoa izango zelakoan etorkizunean.
  • 11:20 - 11:22
    Musikarik ez, ezara izango musikaria eta.
  • 11:22 - 11:24
    Arterik ez, ezara izango artista eta.
  • 11:25 - 11:29
    Aholku ona zena, orain errore bihurtu da. Mundu osoa
  • 11:29 - 11:30
    dago iraultza batetan murgilduta.
  • 11:30 - 11:33
    Eta bigarrena, gaitasun akademikoa da, zeinek inteligentziaren ikuspegia
  • 11:33 - 11:34
    menperatu duen,
  • 11:34 - 11:37
    unibertsitateak sistema beraien irudira eraiki baitute.
  • 11:37 - 11:39
    Ondo pentsatuta, mundu guztiko
  • 11:39 - 11:41
    helkuntza sistema publikoak unibertsitaterako sarrera
  • 11:41 - 11:43
    prestatzen dute soilik.
  • 11:43 - 11:46
    Honen ondorioz, takentuzko jendeak,
  • 11:46 - 11:48
    oso argi eta sormen handikoak uste dute ez direla horrelako ezer,
  • 11:48 - 11:50
    eskolan menperatzen zituzten arloek
  • 11:50 - 11:54
    ez zutelako baliorik, edo estigmatizaturik zeudelako.
  • 11:54 - 11:56
    Eta uste dut ezin dugula bide honetatik jarraitu.
  • 11:56 - 11:58
    Hurrengo 30 urteetan, UNESCO-ren arabera,
  • 11:58 - 12:01
    jende gehiago graduatuko da mundu osoan zehar,
  • 12:01 - 12:03
    historiaren hasieratik graduatu izan direnak baino.
  • 12:03 - 12:05
    Jende gehiago, eta hau da
  • 12:05 - 12:07
    hitz egin dugun guztiaren konbinazioa --
  • 12:07 - 12:10
    teknologia eta honen transformazioak duen eragina lanean,
  • 12:10 - 12:12
    eta demografiaren hazkunde itzela.
  • 12:12 - 12:15
    Bapatean, tituluek ez dute baliorik. Ez da horrela?
  • 12:15 - 12:19
    Ni ikaslea nintzenean, titulu bat bazenuen, lana zeneukan.
  • 12:19 - 12:22
    Lanik ez bazenuen, nahi ez zenuelako izango zen.
  • 12:22 - 12:25
    Eta nik ez nuen lanik nahi, egia esan. (Barreak)
  • 12:25 - 12:30
    Baina orain, tituludun gazteak sarritan
  • 12:30 - 12:31
    beraien etxeetara itzultzen dira, bideo jokoetan jolasten jarraitzeko,
  • 12:31 - 12:34
    orain masterra behar delako, lehen batxillergoa behar zen lekuan,
  • 12:34 - 12:37
    eta orain doktoregoa behar delako bestearen lekuan.
  • 12:37 - 12:39
    Inflazio akademiko honek
  • 12:39 - 12:41
    gure azpian hezkuntza egitura guztia kolokan
  • 12:41 - 12:43
    jartzen du. Era erradikal batean birplanteatu behar dugu
  • 12:43 - 12:44
    inteligentziaz dugun ikuspegia.
  • 12:44 - 12:46
    Hiru gauza dakizkigu inteligentziari buruz.
  • 12:46 - 12:49
    Lehena, anitza dela. Munduari buruz gogoeta egiteko erak
  • 12:49 - 12:51
    bizipenak beste daude. Ikusmenaz egiten dugu gogoeta,
  • 12:51 - 12:54
    soinuekin, kinestesikoki.
  • 12:54 - 12:57
    Gauza abstraktuetan pentsatzen dugu, mugimenduetan baita.
  • 12:57 - 12:59
    Bigarrenez, inteligentzia dinamikoa da.
  • 12:59 - 13:02
    Burmuineko interakzioei begiratuz gero, atzoko
  • 13:02 - 13:05
    aurkezpenetan ikusi genuen bezala,
  • 13:05 - 13:07
    inteligentziaren interaktibitate txundigarria da.
  • 13:07 - 13:10
    Burmuina ez dago konpartimentutan banatuta.
  • 13:10 - 13:13
    Izatez, sormena -- balioa duten idea originalak
  • 13:13 - 13:15
    edukitzearen prozezua --
  • 13:15 - 13:18
    gauzak ikusteko era ezberdinen interakzioaren emaitza
  • 13:18 - 13:21
    izaten da gehienetan.
  • 13:21 - 13:23
    Burmuina apropos da -- hain zuzen,
  • 13:23 - 13:26
    burmuinaren bi aldeak batzen dituen nerbio talde bat dago
  • 13:26 - 13:28
    corpus callosum izenekoa. Emakumeetan zabalagoa da.
  • 13:28 - 13:30
    Helenek atzo esandakoari jarraikiz, uste dut
  • 13:30 - 13:34
    honexegaitik direla hobeak emakumeak gauza bat baino gehiago
  • 13:34 - 13:36
    egiten aldi berean, ez da egia?
  • 13:36 - 13:39
    Asko aztertu da honen gainean, baina nik nire bizitza pertsonaletik ezagutzen dut.
  • 13:39 - 13:41
    Nire emaztea sukaldean badabil zerbait prestatzen --
  • 13:41 - 13:45
    zorionez ez da sarritan gertzatzen. (Barreak)
  • 13:45 - 13:48
    Baina sukaldean badabil -- ez, gauza batzutan ona da --
  • 13:48 - 13:50
    baina zerbait prestatzen badabil,
  • 13:50 - 13:52
    eta norbaitekin telefonotik hizketan,
  • 13:52 - 13:55
    umeekin hizketan, sabaia pintatzen,
  • 13:55 - 13:58
    bihotzeko kirurgiaren bat burutzen baita ere.
  • 13:58 - 14:01
    Ni sukaldean banago, atea itxita dago, umeak kanpoan,
  • 14:01 - 14:04
    telefonoa eskegita eta emaztea sartu ezkero haserretu egiten naiz.
  • 14:04 - 14:17
    Diot, "Terry mesedez, arrautza bat frijitzen ari naiz. Utzi nazazu bakean." (Barreak)
  • 14:17 - 14:19
    Benetan, badakizue filosofi galdera zahar hori,
  • 14:19 - 14:22
    basoan zuhaitz bat erori ezkero, eta inork entzun ez badu,
  • 14:22 - 14:25
    benetan gertatu ahal da? Duela gutxi kamiseta
  • 14:25 - 14:28
    zoragarri bat ikusi nuen, zioen "Gizon batek baso batetan hitz eginez gero
  • 14:28 - 14:31
    eta ez badago emakumerik entzuteko,
  • 14:31 - 14:40
    erratuta al dago oraindik gizona? (Barreak)
  • 14:40 - 14:42
    Inteligentziari buruzko hirugarren gauza
  • 14:43 - 14:45
    apartekoa dela da. Liburu berri bat ari naiz idazten
  • 14:45 - 14:47
    "Epifania" izenekoa. Elkarrizketa batzuetan oinarrituta,
  • 14:47 - 14:49
    jendeak euren talentua nola aurkitu zuen azaltzen da.
  • 14:49 - 14:51
    Liluratuta nago jendeak horra heltzeko bideekin.
  • 14:51 - 14:54
    Honek emakume zoragarri batekin izandako
  • 14:54 - 14:56
    elkarrizketa bat gogorarazten dit, seguruenik
  • 14:56 - 14:58
    ezezaguna askorentzat, Gillian Lynne izenekoa,
  • 14:58 - 15:00
    ezagutzen duzue? Batzuek bai. Koreografoa da
  • 15:00 - 15:02
    eta mundu guztiak ezagutzen du bere lana.
  • 15:02 - 15:04
    "Cats" eta "Operako mamua" egin zituen.
  • 15:04 - 15:08
    Zoragarria da. Ingalaterran, Royal Ballet-eko kontseiluan egoten nintzen
  • 15:08 - 15:10
    ikusi dezakezuen bezala.
  • 15:10 - 15:12
    Dena den, Egun baten Gillianekin bazkaldu nuen eta esan nion,
  • 15:12 - 15:14
    "Gillian, nola heldu zinen dantzari izatera?"
  • 15:14 - 15:16
    Interesgarria izan zen, eskolan zegoenean,
  • 15:16 - 15:19
    ez zuen inolako esperantzarik. Eta 30. hamarkadan, eskolak
  • 15:19 - 15:21
    bere gurasoei idatzi zien esanez, "Uste dugu
  • 15:21 - 15:23
    Gillianek ikasketa desordena duela." Ezin zen zentratu,
  • 15:23 - 15:25
    asko mugitzen zen. Orain agian hiperaktibitate
  • 15:25 - 15:29
    trastornua zuela esango zuten. Baina 1930 urtea zen,
  • 15:29 - 15:32
    eta hiperaktibitate trastornua ez zen oraindik asmatu.
  • 15:32 - 15:35
    Ez zegoen oraindik aukeragai katalogoan (Barreak)
  • 15:35 - 15:39
    Ez zekiten hori izan zitekeela.
  • 15:39 - 15:43
    Dena den, espezialista bat ikustera joan zen. Haritzezko hormez inguratua,
  • 15:43 - 15:46
    bere amarekin zegoen bertan,
  • 15:46 - 15:49
    eskina batetan eserarazi zuten neska,
  • 15:49 - 15:51
    20 minutuz, amak espezialistarekin
  • 15:51 - 15:53
    hitz egiten zuen bitartean eskolan Gillianek
  • 15:53 - 15:57
    zituen problema guztiei buruz. Beste guztiak gogaitzen zituen,
  • 15:57 - 15:59
    etxeko lanak beti berandu
  • 15:59 - 16:01
    entregatzen zituen, eta horrela, 8 urteko umeak.
  • 16:01 - 16:04
    Azkenean, medikua Gilliani hurbildu eta
  • 16:04 - 16:06
    esan zion, "Gillian,
  • 16:06 - 16:08
    zure amak esandakoa entzun dut eta
  • 16:08 - 16:10
    berarekin hitz egin nahiko nuke pribatuan"
  • 16:10 - 16:13
    Esan zion, "Itxaron hemen, laster itzuliko gara."
  • 16:13 - 16:15
    eta neska bakarrik uzti zuten gelan.
  • 16:15 - 16:17
    Baina gelatik irtetean, mahai gaineko
  • 16:17 - 16:19
    irratia piztu zuen. Gelatik kanpo
  • 16:19 - 16:21
    zeudenean, esan zion amari,
  • 16:21 - 16:24
    "Gelditu hemen eta begiratu umeari." Eta gelatik irten eta berehala,
  • 16:24 - 16:28
    neskatoa zutik zegoen, musikarekin batera mugitzen.
  • 16:28 - 16:30
    Zenbait minutuz begira geratu ziren
  • 16:30 - 16:33
    eta medikuak orduan amari esan zion,
  • 16:33 - 16:37
    "Lynne andrea, Gillian ez dago gaixorik, dantzaria da.
  • 16:37 - 16:39
    Eraman neska dantza eskola batetara."
  • 16:39 - 16:41
    Nik esan nion, "Zer gertatu zen orduan?"
  • 16:41 - 16:44
    Erantzun zidan, "Amak egin zuen. Zoragarria izan zen niretzako.
  • 16:44 - 16:46
    Eskola hartatik genbiltzala, ikusi genuen
  • 16:46 - 16:49
    ni bezalako jendez beteta zegoela. Geldi egoten ez zekitenak.
  • 16:49 - 16:52
    Pentsatzeko mugitu beharra zutenak."
  • 16:52 - 16:54
    Balleta, dit tap, jazz,
  • 16:54 - 16:56
    modernoa, dantza garaikidea egin zuten.
  • 16:56 - 16:59
    Beranduago Royal Ballet School-entzako frogak egin zituen,
  • 16:59 - 17:01
    eta solista bihurtu zuen, eta karrera zoragarria izan zuen.
  • 17:01 - 17:03
    Ondoren Royal Ballet School-en
  • 17:03 - 17:05
    graduatu eta bere konpainia
  • 17:05 - 17:08
    propioa fundatu zuen -- Gillian Lynne Dance Company --
  • 17:08 - 17:11
    eta Andrew Lloyd Weber ezagutu. Historiako musikal
  • 17:11 - 17:13
    arrakastatsuenetarikoen arduraduna izan da,
  • 17:13 - 17:18
    milioika ikusleri plazerra emanez,
  • 17:18 - 17:21
    eta oso aberatsa da. Beste norbaitek
  • 17:21 - 17:25
    medizinak emango zizkiokeen eta
  • 17:25 - 17:27
    lasaitzeko esan.
  • 17:27 - 17:30
    Orain, uste dut... (Txaloak) Hau da uste dudana:
  • 17:30 - 17:32
    Bart Al Gorek ekologiari buruz
  • 17:32 - 17:35
    hitz egin zuen, eta Rachel Carsonek hasitako iraultzari buruz.
  • 17:35 - 17:39
    Uste dut etorkizunerako gure esperantza bakarra
  • 17:39 - 17:42
    gizakiaren ekologiaren ikuskera berri bat hartzea dela,
  • 17:42 - 17:46
    zeinekin giza gaitasunen aberastasuna
  • 17:46 - 17:48
    beste era batera tratatuko dugun.
  • 17:48 - 17:52
    Gure hezkuntza sitemak gure burmuinak ustiatu ditu
  • 17:52 - 17:54
    guk lurra ustiatzen dugun bezala: lehengai partikular baten bila.
  • 17:54 - 17:57
    Eta etorkizunari begira, honek ez du balioko.
  • 17:57 - 18:00
    Berriz pentsatu behar ditugu funtsezko oinarriak
  • 18:00 - 18:02
    zeinen gainean gure umeak hezten ditugun.
  • 18:02 - 18:06
    Jonas Salk-en esaldi bat dago, dioena, "Intsektu guztiak lurretik
  • 18:06 - 18:09
    desagertuko balira, 50 urtetan
  • 18:09 - 18:12
    lurreko bizitza guztia bukatu egingo zen.
  • 18:12 - 18:15
    Gizaki guztiak lurretik desagertuko balira,
  • 18:15 - 18:19
    50 urtetan bizitza forma guztiak loratu egingo lirateke."
  • 18:19 - 18:21
    Eta arrazoia du.
  • 18:21 - 18:24
    TED-ek ospatzen duena gizakiaren imajinazioa da.
  • 18:24 - 18:28
    Dohain hau jakituriaz erabili behar dugu,
  • 18:28 - 18:31
    aipatutako eszenario oker batzuk saihestu ahal izateko.
  • 18:31 - 18:34
    Eta hau honela izateko modu bakarra
  • 18:35 - 18:38
    gure sormen ahalmenak bere aberastasun
  • 18:38 - 18:40
    osoan ikustea da eta gure umeak
  • 18:40 - 18:43
    benetan diren esperantza bezala ikustea. Eta gure
  • 18:43 - 18:46
    betebeharra umeak osotasuanean heztea da, etorkizunari aurre gin diezaioten.
  • 18:46 - 18:49
    Guk, agian, ez dugu etorkizun hori ikusiko,
  • 18:49 - 18:52
    baina beraiek ikusiko dute. Eta gure lana
  • 18:52 - 18:54
    etorkizun hori zerbaitetan bihurtzen laguntzea da. Eskerrik asko.
Title:
Ken Robinsonek dio eskolak sormena hiltzen duela
Speaker:
Sir Ken Robinson
Description:

Sir Ken Robinsonek, era dibertigarri eta hunkigarri batean, sormena bultzatzen (eta ez hondoratzen) duen hezkuntza sistema baten beharra azaltzen du.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
19:00
Jon Goikolea added a translation

Basque subtitles

Revisions