Return to Video

Zer du hain berezia giza garunak?

  • 0:01 - 0:03
    Zer da giza burmuina
    hain berezia egiten duena?
  • 0:03 - 0:06
    Zergatik ikertzen ditugu guk
    beste animaliak
  • 0:06 - 0:07
    eta haiek ez gaituzte gu ikertzen?
  • 0:07 - 0:09
    Zer du giza burmuinak edo zer egiten du
  • 0:09 - 0:11
    besteenak egiten ez duenik?
  • 0:11 - 0:14
    Gai hauetaz interesatzen hasi nintzenean,
    duela 10 urte,
  • 0:14 - 0:17
    zientifikoek uste zuten bazekitela
    garunak nola eginda zeuden.
  • 0:17 - 0:19
    Ebidentzia gutxi izan arren,
  • 0:19 - 0:21
    zientifiko askok zioten
    ugaztunen garunak,
  • 0:21 - 0:24
    baita gizakiena ere,
    berdin osatuak zeudela
  • 0:24 - 0:26
    eta garunaren tamainarekiko
    proportzionala zen
  • 0:27 - 0:28
    neurona kopurua zutela.
  • 0:28 - 0:30
    Hau da, tamaina bereko bi garunek,
  • 0:30 - 0:33
    400 gramoko bi garun hauek esaterako,
  • 0:33 - 0:36
    neurona kopuru bertsua
    izan beharko luketela.
  • 0:36 - 0:38
    Baina neuronak garuneko
  • 0:38 - 0:41
    informazioaren prozesamenduaren
    unitate funtzionalak badira,
  • 0:41 - 0:42
    garun bi hauen jabeek
  • 0:42 - 0:45
    gaitasun kognitibo antzekoak
    izan beharko lituzkete.
  • 0:45 - 0:47
    Baina bata txinpantzea da,
  • 0:47 - 0:50
    eta bestea behi bat.
  • 0:50 - 0:52
    Posible da behiek barne bizitza
  • 0:52 - 0:54
    sakon bat izatea,
    eta hain azkarrak izanik
  • 0:54 - 0:58
    guri hortaz ohartzen ez uztea
    erabaki izana,
  • 0:58 - 1:00
    baina guk eurak jaten ditugu.
  • 1:00 - 1:01
    Nirekin ados egongo zarete
  • 1:01 - 1:05
    txinpantzeek behiek baino jokabide
    konplexu, elaboratu eta malguagoak
  • 1:05 - 1:06
    burutzeko gai direla.
  • 1:06 - 1:09
    "Garun guztiak modu berean
    osatuak daude" esaldia
  • 1:09 - 1:10
    oso zuzena ez dela
  • 1:10 - 1:12
    erakusten du lehen puntu honek.
  • 1:12 - 1:13
    Baina jarrai dezagun.
  • 1:13 - 1:15
    Garun denak berdin osatuak baleude,
  • 1:15 - 1:18
    tamaina desberdineko garundun
    animaliak konparatuz gero,
  • 1:18 - 1:20
    garun handiek txikiek baino
    neurona gehiago
  • 1:20 - 1:23
    izan beharko lituzkete.
    Gero eta handiagoa,
  • 1:23 - 1:26
    orduan eta gaitasun kognitibo handiagoa
    izango luke garunaren jabeak.
  • 1:26 - 1:28
    Hori horrela balitz, garun handienak
  • 1:28 - 1:30
    gaitasun kognitibo handiena izango luke.
  • 1:30 - 1:32
    Eta, hemen datoz berri txarrak:
  • 1:32 - 1:34
    Gure garuna ez da guztietan handiena.
  • 1:34 - 1:36
    Honek nahasgarria dirudi.
  • 1:36 - 1:39
    Gure garunak 1, 2
    eta 1,5 kg artean pisatzen du,
  • 1:39 - 1:42
    elefanteen garunak
    4 eta 5 kg artean pisatzen du,
  • 1:42 - 1:45
    eta baleen garunak
    9 kg arteko pisua har dezake.
  • 1:45 - 1:46
    Guzti honengatik,
  • 1:46 - 1:52
    zientifikoek gure garuna
    berezia zela esaten zuten
  • 1:52 - 1:54
    gure gaitasun kognitiboak azaltzean.
  • 1:54 - 1:57
    Benetan ezohikoa izan behar du bai,
  • 1:57 - 1:59
    arauaren salbuespena.
  • 1:59 - 2:03
    Beraiena handiagoa izango da bai,
    baina gurea hobea da,
  • 2:03 - 2:04
    eta hobea izan zitekeen,
    hau da,
  • 2:04 - 2:07
    izan behar lukeena baino
    handiagoa omen delako,
  • 2:07 - 2:09
    gure gorputzen tamainagatik
    izan beharko genukeena baino
  • 2:09 - 2:11
    kortex askoz handiagoa baitugu.
  • 2:11 - 2:12
    Garun kortex estra omen dugu,
  • 2:12 - 2:15
    gorputza kudeatzeko baino
    gauza interesgarriagoak egiteko.
  • 2:15 - 2:17
    Normalean, garunaren tamaina
  • 2:17 - 2:19
    gorputzaren tamainaren araberakoa da.
  • 2:19 - 2:22
    Beraz, gure garuna beharko lukeena baino
  • 2:22 - 2:24
    handiagoa dela esateko arrazoi nagusia,
  • 2:24 - 2:27
    beste hominidoekin egindako
    konparaketetatik dator.
  • 2:27 - 2:30
    Gorilak gu baino 2 edo 3 aldiz
    handiagoak izan daitezke.
  • 2:30 - 2:33
    Bere garunak gureak baino
    handiagoak izan beharko lukete
  • 2:33 - 2:34
    baina aurkakoa gertatzen da.
  • 2:34 - 2:37
    Gure garuna gorilena baino
    hiru aldiz handiagoa da.
  • 2:37 - 2:39
    Giza garuna berezia dirudi ere
  • 2:39 - 2:42
    erabiltzen duen
    energia kantitateagatik.
  • 2:42 - 2:44
    Gorputzaren pisuaren
    %2a soilik izan arren,
  • 2:44 - 2:48
    berak bakarrik gorputzak eguneroko
    funtzioetarako darabilen
  • 2:48 - 2:50
    energia guztiaren %25 behar du.
  • 2:50 - 2:54
    Hori 2000 kalorietatik 500 litzateke,
  • 2:54 - 2:56
    garuna funtzionamenduan izateko bakarrik.
  • 2:56 - 2:59
    Beraz, giza garuna beharko
    lukeena baino handiagoa da,
  • 2:59 - 3:01
    behar lukeena baino
    energia gehiago erabiltzen du,
  • 3:01 - 3:02
    eta berezia da.
  • 3:02 - 3:05
    Orain istorio hau gogaikarri
    bihurtzen hasi zen.
  • 3:05 - 3:07
    Biologian arauak bilatzen ditugu,
  • 3:07 - 3:09
    animalia guztiei eta bizitzari
    oro har aplikatzekoak.
  • 3:09 - 3:11
    Zergatik aplikatu beharko zaizkie
  • 3:11 - 3:15
    eboluzioaren arauak
    espezie guztiei guri izan ezik?
  • 3:15 - 3:17
    Agian arazoa oinarrizko ustean zegoen,
  • 3:17 - 3:19
    agian garun denak
    ez daude berdin osatuak.
  • 3:19 - 3:21
    Agian tamaina bereko bi garun
  • 3:21 - 3:23
    neurona kantitate ezberdinez
    osatuta egon daitezke.
  • 3:23 - 3:25
    Oso handia den garun batek
  • 3:25 - 3:26
    agian ez du
  • 3:26 - 3:29
    txikiago batek baino
    neurona gehiago izan behar.
  • 3:29 - 3:32
    Agian gizakion garunak neurona
    kantitate handiena du
  • 3:32 - 3:34
    bere tamainak axolarik izan gabe,
  • 3:34 - 3:37
    batez ere kortexean.
  • 3:37 - 3:40
    Ondorioz, guzti hau erantzun beharreko
    kontu garrantzitsu bihurtu zen.
  • 3:40 - 3:42
    Zenbat neurona ditu giza garunak,
  • 3:42 - 3:45
    eta nola konpara dezakegu
    beste animaliekin?
  • 3:45 - 3:47
    Posible da zuetako batzuk
    nonbait irakurri edo entzun izana
  • 3:47 - 3:49
    100 mila milioi neurona ditugula.
  • 3:49 - 3:51
    Duela 10 urte,
    lankideei galdetu nien
  • 3:51 - 3:53
    ea bazekiten zifra hori
    nondik zetorren.
  • 3:53 - 3:55
    Inork ez zekien.
  • 3:55 - 3:56
    Zifra horren jatorriaren bila
  • 3:56 - 3:58
    jardun nintzen
    erreferentzia-bibliografian,
  • 3:58 - 4:00
    baina sekula ez nuen aurkitu.
  • 4:00 - 4:03
    Badirudi inork ez zuela benetan
    giza garunaren
  • 4:03 - 4:04
    neurona kopurua zenbatu,
  • 4:04 - 4:07
    ez eta beste edozein garunetako
    neurona kopurua ere.
  • 4:07 - 4:10
    Garuneko zelulak kontatu ahal izateko
    formula bat sortu nuen.
  • 4:10 - 4:12
    Oinarrian zera egin behar da:
  • 4:12 - 4:16
    garuna disolbatu, zopa bihurtu arte.
  • 4:16 - 4:18
    Horrela funtzionatzen du:
  • 4:18 - 4:21
    garun bat edo garun zati batzuk hartu
  • 4:21 - 4:22
    eta garbigarritan disolbatzen da.
  • 4:22 - 4:24
    Honek ehunak suntsitzen ditu
  • 4:24 - 4:26
    baina zelularen nukleoa osorik
    mantentzen du.
  • 4:26 - 4:30
    Horrela, nukleoarekin soilik
    geratzen zara.
  • 4:30 - 4:33
    Nukleoak itxura hau du,
    zopa baten antzekoa da.
  • 4:33 - 4:35
    Zopa honek, arratoi baten
    garuna zenak,
  • 4:35 - 4:37
    nukleo guztiak ditu.
  • 4:37 - 4:40
    Zoparen edertasuna zera da, zopa denez,
  • 4:40 - 4:43
    berau nahastu dezakezula,
    eta horrela nukleo guzti horiek
  • 4:43 - 4:44
    likidotan homogeneoki banatu.
  • 4:44 - 4:46
    Soluzio homogeneo honen
  • 4:46 - 4:51
    lau edo bost lagin
    mikroskopiotik behatzean,
  • 4:51 - 4:53
    nukleoak kontatu ahal dira,
    eta garun horrek
  • 4:53 - 4:55
    zenbat zelula zituen jakin.
  • 4:55 - 4:58
    Sinplea da, erraza,
    eta benetan azkarra.
  • 4:58 - 5:00
    Metodo honekin
    dozenaka espezieren
  • 5:00 - 5:02
    neuronak kontatu ditugu,
  • 5:02 - 5:04
    eta zera ikusi dugu,
  • 5:04 - 5:06
    garunak ez daudela modu berean osatuta.
  • 5:06 - 5:09
    Azter ditzagun
    karraskariak eta primateak.
  • 5:09 - 5:11
    Karraskarien garun handienetan,
    handitu egiten da
  • 5:11 - 5:13
    neuronen batezbesteko tamaina.
  • 5:13 - 5:15
    Beraz, garuna azkar puzten da
  • 5:15 - 5:18
    eta tamainaz handitzen da,
    neuronak gehitu baino.
  • 5:18 - 5:20
    Primateen garunak, berriz,
  • 5:20 - 5:22
    neuronak gehitzen ditu
    neuronen tamaina handitu barik.
  • 5:22 - 5:26
    Garunari neuronak gehitzeko
    modu oso ekonomikoa da.
  • 5:26 - 5:27
    Beraz, primate baten garunak
  • 5:27 - 5:31
    neurona gehiago izango du
    tamaina bereko karraskari batenak baino.
  • 5:31 - 5:32
    Garuna gero eta handiagoa izan,
  • 5:32 - 5:34
    gero eta handiagoa izango da aldea.
  • 5:34 - 5:36
    Zer gertatzen da gure garunean?
  • 5:36 - 5:40
    Zera aurkitu dugu: batez beste
    86 mila milioi neurona ditugu.
  • 5:40 - 5:43
    Hauetako 16 mila milioi
    garun kortexean aurkitzen dira,
  • 5:43 - 5:45
    Kontuan hartuz kortexean daudela
  • 5:45 - 5:48
    kontzientzia, arrazonamendu logikoa,
  • 5:48 - 5:51
    abstraktua eta antzeko funtzioak,
  • 5:51 - 5:54
    eta ez dagoela 16 mila milioi
    neurona baino gehiago
  • 5:54 - 5:56
    duen kortexik,
  • 5:57 - 5:58
    uste dut hau dela
  • 5:58 - 6:02
    gure aparteko gaitasun kognitiboen
    azalpen sinpleena.
  • 6:02 - 6:05
    86 mila milioi neurona horien
    esanahia ere garrantzitsua da.
  • 6:05 - 6:06
    Aurkitu genuen garunaren tamainaren
  • 6:06 - 6:09
    eta bere neurona kopuruaren
    arteko erlazioa
  • 6:09 - 6:10
    matematikoki deskribatu daitekeela.
  • 6:10 - 6:13
    Giza garun bat karraskari batena balitz
  • 6:13 - 6:15
    nolakoa izango zen
    kalkulatu ahal izan genuen.
  • 6:15 - 6:19
    Karraskari baten garunak
    86 mila milioi neurona izango balitu,
  • 6:19 - 6:22
    36 kg pisatuko lituzke.
  • 6:22 - 6:24
    Hori ezta posible.
  • 6:24 - 6:27
    Hain garun handia bere pisuak
    zanpatuko luke,
  • 6:27 - 6:28
    eta garun hau
  • 6:28 - 6:31
    89 tonatako gorputz batekin
    etorriko litzake.
  • 6:32 - 6:34
    Horrek ez luke gure antzik izango.
  • 6:34 - 6:37
    Guzti honek
    ondorio nagusi batera garamatza:
  • 6:37 - 6:39
    ez garela karraskariak.
  • 6:39 - 6:43
    Giza garuna
    ez da arratoi garun erraldoi bat.
  • 6:43 - 6:45
    Arratoi batekin alderatuta
    bereziak izan gaitezke,
  • 6:45 - 6:47
    baina ez da alderaketa justua,
  • 6:48 - 6:50
    baitakigu ez garela karraskariak.
  • 6:50 - 6:51
    Primateak gara,
  • 6:51 - 6:54
    beraz alderaketa justua
    beste primateekin litzateke.
  • 6:54 - 6:55
    Kalkuluak hau ematen du:
  • 6:55 - 6:59
    86 mila milioi neurona lituzkeen
    primate batek
  • 7:00 - 7:03
    gutxi gora behera 1,2 kg-ko
    garuna edukiko luke
  • 7:03 - 7:04
    onargarria dena,
  • 7:04 - 7:07
    eta 66 kg-ko gorputza.
  • 7:07 - 7:09
    Horixe da nire kasua hain zuzen ere.
  • 7:09 - 7:11
    Guzti honek harrigarria ez,
  • 7:11 - 7:14
    baina garrantzitsua den
    beste ondorio batera garamatza:
  • 7:15 - 7:16
    primate bat naiz.
  • 7:16 - 7:19
    Eta zuek guztiak primateak zarete.
  • 7:19 - 7:21
    Darwin ere primatea zen.
  • 7:21 - 7:24
    Darwinek hau
    benetan gustukoa izango zuen.
  • 7:24 - 7:26
    Bere garuna, gurea bezala,
  • 7:26 - 7:29
    beste primateen garunaren
    itxurara egina zegoen.
  • 7:29 - 7:32
    Beraz, giza garuna apartekoa da
  • 7:32 - 7:35
    baina ez da berezia
    neurona kopuruaren aldetik.
  • 7:35 - 7:37
    Primate handi baten garuna baino ez da.
  • 7:37 - 7:39
    Pentsamendu apal
    eta erakusgarria dela uste dut,
  • 7:39 - 7:42
    naturan dugun lekua
    gogoratzen digun pentsamendua.
  • 7:43 - 7:45
    Zergatik behar du hainbeste energia?
  • 7:45 - 7:47
    Beste batzuk ikertu dute
  • 7:47 - 7:50
    gizakiaren eta beste espezieren garunek
    behar duten energia.
  • 7:50 - 7:52
    Badakigunez garunen neurona kopurua,
  • 7:52 - 7:53
    kalkulua egin dezakegu.
  • 7:53 - 7:55
    Aurkitu da
  • 7:55 - 7:58
    giza garunak eta beste garunek
    kantitate bera erabiltzen dutela:
  • 7:58 - 8:01
    batezbeste 6 kaloria eguneko
    mila milioi neuronako.
  • 8:01 - 8:04
    Beraz, garun baten gastu energetikoa
  • 8:04 - 8:07
    neurona kantitatearen
    funtzio lineal sinple bat da,
  • 8:07 - 8:09
    eta giza garunak
  • 8:10 - 8:13
    espero zitekeen beste
    energia erabiltzen du.
  • 8:14 - 8:16
    Beraz, giza garunak hainbeste energia
  • 8:16 - 8:17
    erabiltzearen arrazoia sinplea da,
  • 8:17 - 8:19
    neurona kantitate ikaragarria dugula.
  • 8:20 - 8:23
    Primateak garelako,
    neurona asko ditugu gure tamainarako
  • 8:23 - 8:25
    beste animaliekin alderatuta.
  • 8:25 - 8:28
    Gure garunaren gastu erlatiboa
    izugarria da
  • 8:28 - 8:31
    baina hori primateak garelako da,
    ez bereziak garelako.
  • 8:31 - 8:33
    Beraz, azken galdera:
  • 8:33 - 8:36
    Nola heldu gara
    neurona kopuru izugarri horretara?
  • 8:36 - 8:39
    Eta, are gehiago, primateak
    gu baino handiagoak izanik,
  • 8:39 - 8:43
    zergatik ez dute gurea baino handiagoa
    eta neurona gehiago dituen garuna?
  • 8:43 - 8:45
    Garunean hainbeste neurona izateak
  • 8:45 - 8:46
    ze gastu zekarren ikusita,
  • 8:46 - 8:49
    arrazoi sinple bat zegoela
    bururatu zitzaidan.
  • 8:49 - 8:51
    Beraiek ez dute nahikoa energia
  • 8:51 - 8:53
    gorputz handia
    eta neurona kopuru handia mantentzeko.
  • 8:53 - 8:55
    Kalkulua egin genuen.
  • 8:55 - 8:57
    Primate batek janari gordina janez
  • 8:57 - 8:59
    eguneko zenbat energia lortzen duen
  • 8:59 - 9:00
    kalkulatu genuen.
  • 9:00 - 9:02
    Gero, zenbat energia beharko lukeen
  • 9:02 - 9:04
    tamaina zehatz bateko
    gorputz batek
  • 9:04 - 9:07
    eta neurona kopuru konkretu batek
    kalkulatu genuen.
  • 9:07 - 9:09
    Konbinaketak behatu genituen,
  • 9:09 - 9:11
    primate baten gorputz tamaina
    eta garun-neurona
  • 9:11 - 9:13
    kopuruaren arteko konbinaketak
  • 9:13 - 9:15
    egunean ordu zehatz batzuk
    jaten emanez gero.
  • 9:15 - 9:17
    Zera aurkitu genuen:
  • 9:17 - 9:19
    neuronak hain garestiak direnez,
  • 9:19 - 9:22
    gorputzaren tamaina eta
    neurona kantitatea konpentsatzen dira.
  • 9:22 - 9:25
    Egunean 8 ordu jaten pasatzen
    dituen primate batek
  • 9:25 - 9:27
    gehienez ere
    53 mila milioi neurona izan ditzake,
  • 9:27 - 9:29
    baina bere gorputza ezin da
  • 9:30 - 9:31
    25 kg baino handiagoa izan.
  • 9:31 - 9:35
    Hori baino astunagoa izateko,
    neurona gutxiago izan behar ditu.
  • 9:35 - 9:37
    Beraz, edo gorputz handi bat daukagu,
  • 9:37 - 9:39
    edo neurona kopuru handi bat.
  • 9:39 - 9:43
    Primate batek bezala jaten baduzu,
    ezin dituzu bi gauzak izan.
  • 9:43 - 9:45
    Muga metaboliko honetatik
    askatzeko modu bat
  • 9:45 - 9:48
    eguneko ordu gehiago
    jaten pasatzea litzateke.
  • 9:48 - 9:50
    Baina hori arriskutsua da,
  • 9:50 - 9:52
    eta puntu batetik aurrera ezinezkoa.
  • 9:52 - 9:54
    Gorilek eta orangutanek esaterako,
  • 9:55 - 9:56
    30 mila milioi neurona dituzte,
  • 9:56 - 9:59
    eta egunean 8 ordu eta erdi
    jaten pasatzen dituzte.
  • 10:00 - 10:02
    Hori da antza lor dezaketen gehiena.
  • 10:02 - 10:05
    Badirudi egunean
    9 ordu jaten pasatzea dela
  • 10:05 - 10:07
    primate baten muga praktikoa.
  • 10:07 - 10:09
    Eta gurea?
  • 10:09 - 10:11
    Gure 86 mila milioi neuronekin
  • 10:11 - 10:13
    eta gure 60-70 kg-ko gorputzekin,
  • 10:13 - 10:17
    egunean 9 ordu baino gehiago
    pasa beharko genituzke
  • 10:17 - 10:20
    egunero gure elikadura beharrak asetzen,
  • 10:20 - 10:22
    eta hau ezinezkoa da.
  • 10:23 - 10:25
    Primateek bezala jango bagenu,
  • 10:25 - 10:27
    ez ginateke hemen egongo.
  • 10:27 - 10:29
    Orduan, nola heldu ginen hona?
  • 10:29 - 10:32
    Gure garunak
    hainbeste energia erabiltzen badu,
  • 10:32 - 10:37
    eta ezin badugu jaten eman
    esna gauden ordu bakoitza,
  • 10:37 - 10:39
    dugun aukera bakarra
  • 10:39 - 10:41
    alimentu berdinetatik
  • 10:41 - 10:43
    energia gehiago lortzea da.
  • 10:44 - 10:47
    Harrigarria badirudi ere, hori bat dator
  • 10:48 - 10:50
    duela milioi eta erdi urte
  • 10:50 - 10:52
    gure arbasoek asmatu zutela
    uste denarekin,
  • 10:52 - 10:54
    janaria prestatzearekin alegia.
  • 10:54 - 10:57
    Janaria prestatzea sua erabiliz
  • 10:57 - 11:00
    elikagaiak gorputzetik kanpo
    aurrez liseritzea da.
  • 11:00 - 11:03
    Elikagai egosiak leunagoak dira,
    murtxikatzeko errazagoak
  • 11:03 - 11:05
    eta errazago bihurtzen dira papila ahoan.
  • 11:05 - 11:07
    Horrela estomagoan erabat liseritu
  • 11:07 - 11:09
    eta xurgatzen dira.
  • 11:09 - 11:12
    Honela, denbora gutxiagoan
    energia gehiago sor dezakegu.
  • 11:12 - 11:13
    Beraz, janaria prestatzeak
  • 11:13 - 11:16
    neuronekin gauza interesgarriagoak
  • 11:16 - 11:18
    egiteko denbora ematen digu.
  • 11:18 - 11:21
    Ez dugu etengabe janarian,
    janaria biltzean eta jatean
  • 11:21 - 11:23
    pentsatu behar.
  • 11:23 - 11:25
    Beraz, janaria prestatzen dugulako,
  • 11:25 - 11:27
    behin eragozpen handi bat
    izan zen garun handi hau
  • 11:28 - 11:31
    neuronez beteta
    eta energia gastu handia duen garun hau,
  • 11:31 - 11:32
    oso baliagarri bihurtu da,
  • 11:32 - 11:36
    neurona piloarentzako
    energia lortu dezakegulako
  • 11:36 - 11:39
    eta eurekin gauza interesgarriak
    egiteko astia izan.
  • 11:39 - 11:41
    Honek azaltzen du eboluzioan zehar
  • 11:41 - 11:44
    zergatik hain azkar hazi zen
    giza garuna, handia egin arte,
  • 11:44 - 11:47
    primate garuna
    izaten jarraitzen zuen bitartean.
  • 11:47 - 11:51
    Janaria prestatzeak
    garun handi hau eskuragarri egin
  • 11:51 - 11:53
    eta elikagai gordinetatik kulturara,
  • 11:53 - 11:55
    nekazaritzara, zibilizaziora, dendetara,
  • 11:55 - 11:57
    elektrizitatera, hozkailuetara,
  • 11:57 - 11:59
    eta egun ditugun
    gauzetara heldu gara.
  • 11:59 - 12:01
    Honela gauza gara
  • 12:01 - 12:03
    egun guztia iraun ahal izateko energia
  • 12:03 - 12:07
    janari azkarreko
    gustuko lekuetan kolpetik lortzeko.
  • 12:07 - 12:10
    Behin konponbide bat izan zena
  • 12:10 - 12:12
    orain arazo bihurtu da.
  • 12:12 - 12:17
    Ironikoki, orain konponbidea
    elikagai gordinetan bilatzen dugu.
  • 12:17 - 12:19
    Zein da gizakiaren abantaila?
  • 12:20 - 12:23
    Zer daukagu
    beste animaliek ez daukatena?
  • 12:23 - 12:26
    Nire erantzuna hau da: garun kortexean
  • 12:26 - 12:29
    neurona kopuru handiena dugu
    eta uste dut hori dela
  • 12:29 - 12:31
    gure gaitasun kognitibo ezohikoen
    azalpen sinpleena.
  • 12:31 - 12:34
    Zer egiten dugu
    beste animaliek egiten ez dutena,
  • 12:34 - 12:36
    nire ustez oinarrizkoa dena,
  • 12:36 - 12:39
    garun kortexean ditugun
    neurona kantitate izugarri horrek
  • 12:39 - 12:42
    posible egiten duena?
  • 12:42 - 12:43
    Bi hitzetan: janaria prestatu.
  • 12:43 - 12:46
    Beste animaliarik ez dago
    janaria prestatzen duenik.
  • 12:46 - 12:50
    Gizakiek bakarrik egiten dute.
    Horrela heldu ginen gizaki izatera.
  • 12:50 - 12:53
    Giza garuna ikertzeak
    elikagaiez nuen pentsaera aldatu dit.
  • 12:53 - 12:56
    Orain sukaldea begiratu
    eta gurtu egiten dut.
  • 12:56 - 12:57
    Arbasoei eskertzen diet
  • 12:57 - 13:00
    ziurrenik gizaki egin gaituen
    asmakizuna sortzeagatik.
  • 13:00 - 13:02
    Mila esker.
  • 13:02 - 13:04
    (Txaloak)
Title:
Zer du hain berezia giza garunak?
Speaker:
Suzana Herculano-Houzel
Description:

Giza garuna harrigarria da. Gure gorputzaren tamainarako oso handia da, duen pisurako energia kantitate izugarri handia erabiltzen du eta garun azal izugarri dentso bat du. Baina, zergatik? Suzana Herculano-Houzel neurozientzialariak detektibe bat bailitzan misterio honen barnean gidatuko gaitu. "Garun-zopa" egitean, ondorio harrigarri batera heltzen da.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
13:31

Basque subtitles

Revisions