Zer du hain berezia giza garunak?
-
0:01 - 0:03Zer da giza burmuina
hain berezia egiten duena? -
0:03 - 0:06Zergatik ikertzen ditugu guk
beste animaliak -
0:06 - 0:07eta haiek ez gaituzte gu ikertzen?
-
0:07 - 0:09Zer du giza burmuinak edo zer egiten du
-
0:09 - 0:11besteenak egiten ez duenik?
-
0:11 - 0:14Gai hauetaz interesatzen hasi nintzenean,
duela 10 urte, -
0:14 - 0:17zientifikoek uste zuten bazekitela
garunak nola eginda zeuden. -
0:17 - 0:19Ebidentzia gutxi izan arren,
-
0:19 - 0:21zientifiko askok zioten
ugaztunen garunak, -
0:21 - 0:24baita gizakiena ere,
berdin osatuak zeudela -
0:24 - 0:26eta garunaren tamainarekiko
proportzionala zen -
0:27 - 0:28neurona kopurua zutela.
-
0:28 - 0:30Hau da, tamaina bereko bi garunek,
-
0:30 - 0:33400 gramoko bi garun hauek esaterako,
-
0:33 - 0:36neurona kopuru bertsua
izan beharko luketela. -
0:36 - 0:38Baina neuronak garuneko
-
0:38 - 0:41informazioaren prozesamenduaren
unitate funtzionalak badira, -
0:41 - 0:42garun bi hauen jabeek
-
0:42 - 0:45gaitasun kognitibo antzekoak
izan beharko lituzkete. -
0:45 - 0:47Baina bata txinpantzea da,
-
0:47 - 0:50eta bestea behi bat.
-
0:50 - 0:52Posible da behiek barne bizitza
-
0:52 - 0:54sakon bat izatea,
eta hain azkarrak izanik -
0:54 - 0:58guri hortaz ohartzen ez uztea
erabaki izana, -
0:58 - 1:00baina guk eurak jaten ditugu.
-
1:00 - 1:01Nirekin ados egongo zarete
-
1:01 - 1:05txinpantzeek behiek baino jokabide
konplexu, elaboratu eta malguagoak -
1:05 - 1:06burutzeko gai direla.
-
1:06 - 1:09"Garun guztiak modu berean
osatuak daude" esaldia -
1:09 - 1:10oso zuzena ez dela
-
1:10 - 1:12erakusten du lehen puntu honek.
-
1:12 - 1:13Baina jarrai dezagun.
-
1:13 - 1:15Garun denak berdin osatuak baleude,
-
1:15 - 1:18tamaina desberdineko garundun
animaliak konparatuz gero, -
1:18 - 1:20garun handiek txikiek baino
neurona gehiago -
1:20 - 1:23izan beharko lituzkete.
Gero eta handiagoa, -
1:23 - 1:26orduan eta gaitasun kognitibo handiagoa
izango luke garunaren jabeak. -
1:26 - 1:28Hori horrela balitz, garun handienak
-
1:28 - 1:30gaitasun kognitibo handiena izango luke.
-
1:30 - 1:32Eta, hemen datoz berri txarrak:
-
1:32 - 1:34Gure garuna ez da guztietan handiena.
-
1:34 - 1:36Honek nahasgarria dirudi.
-
1:36 - 1:39Gure garunak 1, 2
eta 1,5 kg artean pisatzen du, -
1:39 - 1:42elefanteen garunak
4 eta 5 kg artean pisatzen du, -
1:42 - 1:45eta baleen garunak
9 kg arteko pisua har dezake. -
1:45 - 1:46Guzti honengatik,
-
1:46 - 1:52zientifikoek gure garuna
berezia zela esaten zuten -
1:52 - 1:54gure gaitasun kognitiboak azaltzean.
-
1:54 - 1:57Benetan ezohikoa izan behar du bai,
-
1:57 - 1:59arauaren salbuespena.
-
1:59 - 2:03Beraiena handiagoa izango da bai,
baina gurea hobea da, -
2:03 - 2:04eta hobea izan zitekeen,
hau da, -
2:04 - 2:07izan behar lukeena baino
handiagoa omen delako, -
2:07 - 2:09gure gorputzen tamainagatik
izan beharko genukeena baino -
2:09 - 2:11kortex askoz handiagoa baitugu.
-
2:11 - 2:12Garun kortex estra omen dugu,
-
2:12 - 2:15gorputza kudeatzeko baino
gauza interesgarriagoak egiteko. -
2:15 - 2:17Normalean, garunaren tamaina
-
2:17 - 2:19gorputzaren tamainaren araberakoa da.
-
2:19 - 2:22Beraz, gure garuna beharko lukeena baino
-
2:22 - 2:24handiagoa dela esateko arrazoi nagusia,
-
2:24 - 2:27beste hominidoekin egindako
konparaketetatik dator. -
2:27 - 2:30Gorilak gu baino 2 edo 3 aldiz
handiagoak izan daitezke. -
2:30 - 2:33Bere garunak gureak baino
handiagoak izan beharko lukete -
2:33 - 2:34baina aurkakoa gertatzen da.
-
2:34 - 2:37Gure garuna gorilena baino
hiru aldiz handiagoa da. -
2:37 - 2:39Giza garuna berezia dirudi ere
-
2:39 - 2:42erabiltzen duen
energia kantitateagatik. -
2:42 - 2:44Gorputzaren pisuaren
%2a soilik izan arren, -
2:44 - 2:48berak bakarrik gorputzak eguneroko
funtzioetarako darabilen -
2:48 - 2:50energia guztiaren %25 behar du.
-
2:50 - 2:54Hori 2000 kalorietatik 500 litzateke,
-
2:54 - 2:56garuna funtzionamenduan izateko bakarrik.
-
2:56 - 2:59Beraz, giza garuna beharko
lukeena baino handiagoa da, -
2:59 - 3:01behar lukeena baino
energia gehiago erabiltzen du, -
3:01 - 3:02eta berezia da.
-
3:02 - 3:05Orain istorio hau gogaikarri
bihurtzen hasi zen. -
3:05 - 3:07Biologian arauak bilatzen ditugu,
-
3:07 - 3:09animalia guztiei eta bizitzari
oro har aplikatzekoak. -
3:09 - 3:11Zergatik aplikatu beharko zaizkie
-
3:11 - 3:15eboluzioaren arauak
espezie guztiei guri izan ezik? -
3:15 - 3:17Agian arazoa oinarrizko ustean zegoen,
-
3:17 - 3:19agian garun denak
ez daude berdin osatuak. -
3:19 - 3:21Agian tamaina bereko bi garun
-
3:21 - 3:23neurona kantitate ezberdinez
osatuta egon daitezke. -
3:23 - 3:25Oso handia den garun batek
-
3:25 - 3:26agian ez du
-
3:26 - 3:29txikiago batek baino
neurona gehiago izan behar. -
3:29 - 3:32Agian gizakion garunak neurona
kantitate handiena du -
3:32 - 3:34bere tamainak axolarik izan gabe,
-
3:34 - 3:37batez ere kortexean.
-
3:37 - 3:40Ondorioz, guzti hau erantzun beharreko
kontu garrantzitsu bihurtu zen. -
3:40 - 3:42Zenbat neurona ditu giza garunak,
-
3:42 - 3:45eta nola konpara dezakegu
beste animaliekin? -
3:45 - 3:47Posible da zuetako batzuk
nonbait irakurri edo entzun izana -
3:47 - 3:49100 mila milioi neurona ditugula.
-
3:49 - 3:51Duela 10 urte,
lankideei galdetu nien -
3:51 - 3:53ea bazekiten zifra hori
nondik zetorren. -
3:53 - 3:55Inork ez zekien.
-
3:55 - 3:56Zifra horren jatorriaren bila
-
3:56 - 3:58jardun nintzen
erreferentzia-bibliografian, -
3:58 - 4:00baina sekula ez nuen aurkitu.
-
4:00 - 4:03Badirudi inork ez zuela benetan
giza garunaren -
4:03 - 4:04neurona kopurua zenbatu,
-
4:04 - 4:07ez eta beste edozein garunetako
neurona kopurua ere. -
4:07 - 4:10Garuneko zelulak kontatu ahal izateko
formula bat sortu nuen. -
4:10 - 4:12Oinarrian zera egin behar da:
-
4:12 - 4:16garuna disolbatu, zopa bihurtu arte.
-
4:16 - 4:18Horrela funtzionatzen du:
-
4:18 - 4:21garun bat edo garun zati batzuk hartu
-
4:21 - 4:22eta garbigarritan disolbatzen da.
-
4:22 - 4:24Honek ehunak suntsitzen ditu
-
4:24 - 4:26baina zelularen nukleoa osorik
mantentzen du. -
4:26 - 4:30Horrela, nukleoarekin soilik
geratzen zara. -
4:30 - 4:33Nukleoak itxura hau du,
zopa baten antzekoa da. -
4:33 - 4:35Zopa honek, arratoi baten
garuna zenak, -
4:35 - 4:37nukleo guztiak ditu.
-
4:37 - 4:40Zoparen edertasuna zera da, zopa denez,
-
4:40 - 4:43berau nahastu dezakezula,
eta horrela nukleo guzti horiek -
4:43 - 4:44likidotan homogeneoki banatu.
-
4:44 - 4:46Soluzio homogeneo honen
-
4:46 - 4:51lau edo bost lagin
mikroskopiotik behatzean, -
4:51 - 4:53nukleoak kontatu ahal dira,
eta garun horrek -
4:53 - 4:55zenbat zelula zituen jakin.
-
4:55 - 4:58Sinplea da, erraza,
eta benetan azkarra. -
4:58 - 5:00Metodo honekin
dozenaka espezieren -
5:00 - 5:02neuronak kontatu ditugu,
-
5:02 - 5:04eta zera ikusi dugu,
-
5:04 - 5:06garunak ez daudela modu berean osatuta.
-
5:06 - 5:09Azter ditzagun
karraskariak eta primateak. -
5:09 - 5:11Karraskarien garun handienetan,
handitu egiten da -
5:11 - 5:13neuronen batezbesteko tamaina.
-
5:13 - 5:15Beraz, garuna azkar puzten da
-
5:15 - 5:18eta tamainaz handitzen da,
neuronak gehitu baino. -
5:18 - 5:20Primateen garunak, berriz,
-
5:20 - 5:22neuronak gehitzen ditu
neuronen tamaina handitu barik. -
5:22 - 5:26Garunari neuronak gehitzeko
modu oso ekonomikoa da. -
5:26 - 5:27Beraz, primate baten garunak
-
5:27 - 5:31neurona gehiago izango du
tamaina bereko karraskari batenak baino. -
5:31 - 5:32Garuna gero eta handiagoa izan,
-
5:32 - 5:34gero eta handiagoa izango da aldea.
-
5:34 - 5:36Zer gertatzen da gure garunean?
-
5:36 - 5:40Zera aurkitu dugu: batez beste
86 mila milioi neurona ditugu. -
5:40 - 5:43Hauetako 16 mila milioi
garun kortexean aurkitzen dira, -
5:43 - 5:45Kontuan hartuz kortexean daudela
-
5:45 - 5:48kontzientzia, arrazonamendu logikoa,
-
5:48 - 5:51abstraktua eta antzeko funtzioak,
-
5:51 - 5:54eta ez dagoela 16 mila milioi
neurona baino gehiago -
5:54 - 5:56duen kortexik,
-
5:57 - 5:58uste dut hau dela
-
5:58 - 6:02gure aparteko gaitasun kognitiboen
azalpen sinpleena. -
6:02 - 6:0586 mila milioi neurona horien
esanahia ere garrantzitsua da. -
6:05 - 6:06Aurkitu genuen garunaren tamainaren
-
6:06 - 6:09eta bere neurona kopuruaren
arteko erlazioa -
6:09 - 6:10matematikoki deskribatu daitekeela.
-
6:10 - 6:13Giza garun bat karraskari batena balitz
-
6:13 - 6:15nolakoa izango zen
kalkulatu ahal izan genuen. -
6:15 - 6:19Karraskari baten garunak
86 mila milioi neurona izango balitu, -
6:19 - 6:2236 kg pisatuko lituzke.
-
6:22 - 6:24Hori ezta posible.
-
6:24 - 6:27Hain garun handia bere pisuak
zanpatuko luke, -
6:27 - 6:28eta garun hau
-
6:28 - 6:3189 tonatako gorputz batekin
etorriko litzake. -
6:32 - 6:34Horrek ez luke gure antzik izango.
-
6:34 - 6:37Guzti honek
ondorio nagusi batera garamatza: -
6:37 - 6:39ez garela karraskariak.
-
6:39 - 6:43Giza garuna
ez da arratoi garun erraldoi bat. -
6:43 - 6:45Arratoi batekin alderatuta
bereziak izan gaitezke, -
6:45 - 6:47baina ez da alderaketa justua,
-
6:48 - 6:50baitakigu ez garela karraskariak.
-
6:50 - 6:51Primateak gara,
-
6:51 - 6:54beraz alderaketa justua
beste primateekin litzateke. -
6:54 - 6:55Kalkuluak hau ematen du:
-
6:55 - 6:5986 mila milioi neurona lituzkeen
primate batek -
7:00 - 7:03gutxi gora behera 1,2 kg-ko
garuna edukiko luke -
7:03 - 7:04onargarria dena,
-
7:04 - 7:07eta 66 kg-ko gorputza.
-
7:07 - 7:09Horixe da nire kasua hain zuzen ere.
-
7:09 - 7:11Guzti honek harrigarria ez,
-
7:11 - 7:14baina garrantzitsua den
beste ondorio batera garamatza: -
7:15 - 7:16primate bat naiz.
-
7:16 - 7:19Eta zuek guztiak primateak zarete.
-
7:19 - 7:21Darwin ere primatea zen.
-
7:21 - 7:24Darwinek hau
benetan gustukoa izango zuen. -
7:24 - 7:26Bere garuna, gurea bezala,
-
7:26 - 7:29beste primateen garunaren
itxurara egina zegoen. -
7:29 - 7:32Beraz, giza garuna apartekoa da
-
7:32 - 7:35baina ez da berezia
neurona kopuruaren aldetik. -
7:35 - 7:37Primate handi baten garuna baino ez da.
-
7:37 - 7:39Pentsamendu apal
eta erakusgarria dela uste dut, -
7:39 - 7:42naturan dugun lekua
gogoratzen digun pentsamendua. -
7:43 - 7:45Zergatik behar du hainbeste energia?
-
7:45 - 7:47Beste batzuk ikertu dute
-
7:47 - 7:50gizakiaren eta beste espezieren garunek
behar duten energia. -
7:50 - 7:52Badakigunez garunen neurona kopurua,
-
7:52 - 7:53kalkulua egin dezakegu.
-
7:53 - 7:55Aurkitu da
-
7:55 - 7:58giza garunak eta beste garunek
kantitate bera erabiltzen dutela: -
7:58 - 8:01batezbeste 6 kaloria eguneko
mila milioi neuronako. -
8:01 - 8:04Beraz, garun baten gastu energetikoa
-
8:04 - 8:07neurona kantitatearen
funtzio lineal sinple bat da, -
8:07 - 8:09eta giza garunak
-
8:10 - 8:13espero zitekeen beste
energia erabiltzen du. -
8:14 - 8:16Beraz, giza garunak hainbeste energia
-
8:16 - 8:17erabiltzearen arrazoia sinplea da,
-
8:17 - 8:19neurona kantitate ikaragarria dugula.
-
8:20 - 8:23Primateak garelako,
neurona asko ditugu gure tamainarako -
8:23 - 8:25beste animaliekin alderatuta.
-
8:25 - 8:28Gure garunaren gastu erlatiboa
izugarria da -
8:28 - 8:31baina hori primateak garelako da,
ez bereziak garelako. -
8:31 - 8:33Beraz, azken galdera:
-
8:33 - 8:36Nola heldu gara
neurona kopuru izugarri horretara? -
8:36 - 8:39Eta, are gehiago, primateak
gu baino handiagoak izanik, -
8:39 - 8:43zergatik ez dute gurea baino handiagoa
eta neurona gehiago dituen garuna? -
8:43 - 8:45Garunean hainbeste neurona izateak
-
8:45 - 8:46ze gastu zekarren ikusita,
-
8:46 - 8:49arrazoi sinple bat zegoela
bururatu zitzaidan. -
8:49 - 8:51Beraiek ez dute nahikoa energia
-
8:51 - 8:53gorputz handia
eta neurona kopuru handia mantentzeko. -
8:53 - 8:55Kalkulua egin genuen.
-
8:55 - 8:57Primate batek janari gordina janez
-
8:57 - 8:59eguneko zenbat energia lortzen duen
-
8:59 - 9:00kalkulatu genuen.
-
9:00 - 9:02Gero, zenbat energia beharko lukeen
-
9:02 - 9:04tamaina zehatz bateko
gorputz batek -
9:04 - 9:07eta neurona kopuru konkretu batek
kalkulatu genuen. -
9:07 - 9:09Konbinaketak behatu genituen,
-
9:09 - 9:11primate baten gorputz tamaina
eta garun-neurona -
9:11 - 9:13kopuruaren arteko konbinaketak
-
9:13 - 9:15egunean ordu zehatz batzuk
jaten emanez gero. -
9:15 - 9:17Zera aurkitu genuen:
-
9:17 - 9:19neuronak hain garestiak direnez,
-
9:19 - 9:22gorputzaren tamaina eta
neurona kantitatea konpentsatzen dira. -
9:22 - 9:25Egunean 8 ordu jaten pasatzen
dituen primate batek -
9:25 - 9:27gehienez ere
53 mila milioi neurona izan ditzake, -
9:27 - 9:29baina bere gorputza ezin da
-
9:30 - 9:3125 kg baino handiagoa izan.
-
9:31 - 9:35Hori baino astunagoa izateko,
neurona gutxiago izan behar ditu. -
9:35 - 9:37Beraz, edo gorputz handi bat daukagu,
-
9:37 - 9:39edo neurona kopuru handi bat.
-
9:39 - 9:43Primate batek bezala jaten baduzu,
ezin dituzu bi gauzak izan. -
9:43 - 9:45Muga metaboliko honetatik
askatzeko modu bat -
9:45 - 9:48eguneko ordu gehiago
jaten pasatzea litzateke. -
9:48 - 9:50Baina hori arriskutsua da,
-
9:50 - 9:52eta puntu batetik aurrera ezinezkoa.
-
9:52 - 9:54Gorilek eta orangutanek esaterako,
-
9:55 - 9:5630 mila milioi neurona dituzte,
-
9:56 - 9:59eta egunean 8 ordu eta erdi
jaten pasatzen dituzte. -
10:00 - 10:02Hori da antza lor dezaketen gehiena.
-
10:02 - 10:05Badirudi egunean
9 ordu jaten pasatzea dela -
10:05 - 10:07primate baten muga praktikoa.
-
10:07 - 10:09Eta gurea?
-
10:09 - 10:11Gure 86 mila milioi neuronekin
-
10:11 - 10:13eta gure 60-70 kg-ko gorputzekin,
-
10:13 - 10:17egunean 9 ordu baino gehiago
pasa beharko genituzke -
10:17 - 10:20egunero gure elikadura beharrak asetzen,
-
10:20 - 10:22eta hau ezinezkoa da.
-
10:23 - 10:25Primateek bezala jango bagenu,
-
10:25 - 10:27ez ginateke hemen egongo.
-
10:27 - 10:29Orduan, nola heldu ginen hona?
-
10:29 - 10:32Gure garunak
hainbeste energia erabiltzen badu, -
10:32 - 10:37eta ezin badugu jaten eman
esna gauden ordu bakoitza, -
10:37 - 10:39dugun aukera bakarra
-
10:39 - 10:41alimentu berdinetatik
-
10:41 - 10:43energia gehiago lortzea da.
-
10:44 - 10:47Harrigarria badirudi ere, hori bat dator
-
10:48 - 10:50duela milioi eta erdi urte
-
10:50 - 10:52gure arbasoek asmatu zutela
uste denarekin, -
10:52 - 10:54janaria prestatzearekin alegia.
-
10:54 - 10:57Janaria prestatzea sua erabiliz
-
10:57 - 11:00elikagaiak gorputzetik kanpo
aurrez liseritzea da. -
11:00 - 11:03Elikagai egosiak leunagoak dira,
murtxikatzeko errazagoak -
11:03 - 11:05eta errazago bihurtzen dira papila ahoan.
-
11:05 - 11:07Horrela estomagoan erabat liseritu
-
11:07 - 11:09eta xurgatzen dira.
-
11:09 - 11:12Honela, denbora gutxiagoan
energia gehiago sor dezakegu. -
11:12 - 11:13Beraz, janaria prestatzeak
-
11:13 - 11:16neuronekin gauza interesgarriagoak
-
11:16 - 11:18egiteko denbora ematen digu.
-
11:18 - 11:21Ez dugu etengabe janarian,
janaria biltzean eta jatean -
11:21 - 11:23pentsatu behar.
-
11:23 - 11:25Beraz, janaria prestatzen dugulako,
-
11:25 - 11:27behin eragozpen handi bat
izan zen garun handi hau -
11:28 - 11:31neuronez beteta
eta energia gastu handia duen garun hau, -
11:31 - 11:32oso baliagarri bihurtu da,
-
11:32 - 11:36neurona piloarentzako
energia lortu dezakegulako -
11:36 - 11:39eta eurekin gauza interesgarriak
egiteko astia izan. -
11:39 - 11:41Honek azaltzen du eboluzioan zehar
-
11:41 - 11:44zergatik hain azkar hazi zen
giza garuna, handia egin arte, -
11:44 - 11:47primate garuna
izaten jarraitzen zuen bitartean. -
11:47 - 11:51Janaria prestatzeak
garun handi hau eskuragarri egin -
11:51 - 11:53eta elikagai gordinetatik kulturara,
-
11:53 - 11:55nekazaritzara, zibilizaziora, dendetara,
-
11:55 - 11:57elektrizitatera, hozkailuetara,
-
11:57 - 11:59eta egun ditugun
gauzetara heldu gara. -
11:59 - 12:01Honela gauza gara
-
12:01 - 12:03egun guztia iraun ahal izateko energia
-
12:03 - 12:07janari azkarreko
gustuko lekuetan kolpetik lortzeko. -
12:07 - 12:10Behin konponbide bat izan zena
-
12:10 - 12:12orain arazo bihurtu da.
-
12:12 - 12:17Ironikoki, orain konponbidea
elikagai gordinetan bilatzen dugu. -
12:17 - 12:19Zein da gizakiaren abantaila?
-
12:20 - 12:23Zer daukagu
beste animaliek ez daukatena? -
12:23 - 12:26Nire erantzuna hau da: garun kortexean
-
12:26 - 12:29neurona kopuru handiena dugu
eta uste dut hori dela -
12:29 - 12:31gure gaitasun kognitibo ezohikoen
azalpen sinpleena. -
12:31 - 12:34Zer egiten dugu
beste animaliek egiten ez dutena, -
12:34 - 12:36nire ustez oinarrizkoa dena,
-
12:36 - 12:39garun kortexean ditugun
neurona kantitate izugarri horrek -
12:39 - 12:42posible egiten duena?
-
12:42 - 12:43Bi hitzetan: janaria prestatu.
-
12:43 - 12:46Beste animaliarik ez dago
janaria prestatzen duenik. -
12:46 - 12:50Gizakiek bakarrik egiten dute.
Horrela heldu ginen gizaki izatera. -
12:50 - 12:53Giza garuna ikertzeak
elikagaiez nuen pentsaera aldatu dit. -
12:53 - 12:56Orain sukaldea begiratu
eta gurtu egiten dut. -
12:56 - 12:57Arbasoei eskertzen diet
-
12:57 - 13:00ziurrenik gizaki egin gaituen
asmakizuna sortzeagatik. -
13:00 - 13:02Mila esker.
-
13:02 - 13:04(Txaloak)
- Title:
- Zer du hain berezia giza garunak?
- Speaker:
- Suzana Herculano-Houzel
- Description:
-
Giza garuna harrigarria da. Gure gorputzaren tamainarako oso handia da, duen pisurako energia kantitate izugarri handia erabiltzen du eta garun azal izugarri dentso bat du. Baina, zergatik? Suzana Herculano-Houzel neurozientzialariak detektibe bat bailitzan misterio honen barnean gidatuko gaitu. "Garun-zopa" egitean, ondorio harrigarri batera heltzen da.
- Video Language:
- English
- Team:
- closed TED
- Project:
- TEDTalks
- Duration:
- 13:31
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for What is so special about the human brain? | ||
Dimitra Papageorgiou edited Basque subtitles for What is so special about the human brain? | ||
Dimitra Papageorgiou edited Basque subtitles for What is so special about the human brain? | ||
Begoña Laka accepted Basque subtitles for What is so special about the human brain? | ||
Begoña Laka edited Basque subtitles for What is so special about the human brain? | ||
Begoña Laka edited Basque subtitles for What is so special about the human brain? | ||
Begoña Laka edited Basque subtitles for What is so special about the human brain? | ||
Begoña Laka edited Basque subtitles for What is so special about the human brain? |