Return to Video

Transexual harrotasuna nire herrixkara ekartzea

  • 0:01 - 0:02
    "Ez duzu zer eginik hemen".
  • 0:02 - 0:06
    Gehienetan "ezin dizugu funtzio
    edo rolik aurkitu" esan nahi du.
  • 0:07 - 0:11
    Batzuetan "arraroegia zara zurekin
    ondo konpontzeko" esan nahi du.
  • 0:12 - 0:15
    "Ez duzu zer eginik hemen" esatean
  • 0:15 - 0:19
    benetako mezua ia inoiz ez da
    "ezinezkoa da zu heme egotea
  • 0:19 - 0:20
    eta zoriontsu izatea."
  • 0:22 - 0:25
    Johannesburgon joan nintzen
    Unibertsitatera, Hego Afrikan,
  • 0:25 - 0:28
    eta gogoan dut lagun zuri batek setswanaz,
    Botswanako hizkuntza nazionala,
  • 0:29 - 0:30
    hizketan entzun zidan lehen aldia.
  • 0:31 - 0:33
    Amarekin telefonoz ari nintzen
  • 0:33 - 0:38
    eta aurpegian antzeman zitzaion jakin-mina
    barrez lehertzeko modukoa izan zen.
  • 0:38 - 0:41
    Telefonoa eskegi bezain
    laster esan zidan:
  • 0:41 - 0:43
    "Ez nekien hori egin zenezakeenik.
  • 0:43 - 0:46
    Hainbeste urtez elkar ezagututa,
    nola liteke orain arte ez jakitea?"
  • 0:47 - 0:51
    Txundituta zegoen ni txipa aldatu
    eta ama hizkuntzara
  • 0:51 - 0:52
    salto egiteko gai nintzelako.
  • 0:52 - 0:56
    Beraz, Motswana egiten nauten
    beste zenbait gauza
  • 0:56 - 0:58
    erakustea erabaki nuen;
  • 0:58 - 1:01
    ez bertako hizkuntzan mintzatu
  • 1:01 - 1:03
    edo familia han dudala bakarrik,
  • 1:03 - 1:08
    baita aurpegi liluragarri honen atzean
    dagoen landa-jatorriko umea ere.
  • 1:08 - 1:10
    (Barreak)
  • 1:10 - 1:12
    (Txaloak)
  • 1:15 - 1:17
    Orain dela urte batzuk Motswanako
    jendea gonbidatu nuen
  • 1:17 - 1:22
    pertsona transgenero gisa kontatutako
    nire istorioa entzutera ingelesez,
  • 1:22 - 1:24
    Setswana hizkuntzak ez baitu generorik;
  • 1:24 - 1:27
    eta ez dago "transgenero" hitzaren
    baliokide zehatzik ere.
  • 1:27 - 1:31
    Hala ere, istorioaren zati handi
    bat ez nuen azaldu;
  • 1:31 - 1:34
    ez lotsagatik, kontatutakoarekin
    lotu ez nuelako, besterik gabe.
  • 1:35 - 1:38
    Kat nazioarteko izarra zen.
  • 1:38 - 1:43
    Moda-idazle, musikari,
    antzerki-ekoizle eta aktorea zen;
  • 1:43 - 1:47
    hau da, kultura mendebaldarra imitatu
    eta joera nagusia jarraitzen duen
  • 1:47 - 1:49
    transexual tipiko bihurtuko
    nindukeen guztia.
  • 1:49 - 1:50
    Kat.
  • 1:50 - 1:54
    Katek Afrikako unibertsitate onenetako
    batean burutu zituen ikasketak.
  • 1:54 - 1:56
    Ez, barkatu; munduko onenetako batean.
  • 1:57 - 1:59
    Kat ez zen, noski,
  • 1:59 - 2:04
    trenbideetan saltoka ibili ohi diren
    ume beltzaranak bezalakoa,
  • 2:04 - 2:06
    Tati Siding bezalaxe.
  • 2:07 - 2:09
    Ez zen Kgagodi bezalako
    herrixka isolatu batekoa;
  • 2:09 - 2:12
    ez zituen hankak hautsez beteta
    eta belaunak belztuta
  • 2:12 - 2:15
    hainbeste urtez belauniko
    lurra argizariz garbitzeagatik;
  • 2:15 - 2:19
    bernazakietan ez zuen zuhaitzetara
    igotzen ibili denaren markarik.
  • 2:19 - 2:22
    Ez zen ilunabarrera arte
    jolasean ibili ondoren
  • 2:22 - 2:25
    keroseno-lanpara baten argitan afaldu
  • 2:25 - 2:28
    eta amak berriro deitu arte
    hontz eta zomorro artean
  • 2:28 - 2:32
    ezkutaketan ibiltzen zen ume bat.
  • 2:32 - 2:37
    Nik hori galdu egin nuen,
    bai itzulpenean eta bai trantsizioan.
  • 2:37 - 2:39
    Hortaz jabetzean,
  • 2:39 - 2:43
    nire berezitasunen artean zubiak
    eraikitzeko garaia zela erabaki nuen.
  • 2:44 - 2:46
    Nire ingurukoen eta nire onerako,
  • 2:46 - 2:49
    nire transgenero izaeraren alde
    indigena aldarrikatu behar nuen.
  • 2:50 - 2:54
    Horrekin esan nahi dudana
    hiriko bizitza itxuratiaren azpian
  • 2:54 - 2:56
    dagoen baserritarra
    agerian uztea da.
  • 2:56 - 3:00
    Gaur egun beltzarana, transexuala
    eta afrikarra izanik ingurukoek
  • 3:00 - 3:03
    errespetuz tratatzea
    ez da landa-jatorriarekin lotzen;
  • 3:03 - 3:05
    badirudi hona iristen
    lagundu diguten ahaleginak
  • 3:05 - 3:07
    ezabatzen ari garela.
  • 3:08 - 3:11
    Nire transexualitatea herrixka batean
    azaleratu nuen lehen aldian
  • 3:11 - 3:13
    20 urte inguru nituen
    eta kaftan bat neraman jantzita.
  • 3:13 - 3:18
    Senide batzuk burla egin zidaten soineko
    bat eramateagatik; baita ezezagunek ere.
  • 3:18 - 3:22
    Iseka hauei eman nien erantzuna gu,
    bertan zer eginik ez dugunok,
  • 3:22 - 3:26
    hobeak garela, hezkuntza
    hobea jasoko dugula
  • 3:26 - 3:28
    eta besteak, ezjakinak,
    mespretxatzeko eskubidea dugula.
  • 3:29 - 3:34
    Baina oker nengoen, noski,
    niretzat jakinduriaren kontzeptua
  • 3:34 - 3:40
    Hirugarren Munduko bizimodu eta
    pentsaerari uko egitea baitzen.
  • 3:41 - 3:43
    Kostata jabetu nintzen
    nire harrotasunaren adierazpenak
  • 3:43 - 3:47
    ez zirela indartsuagoak esploratzen
    nituen hiriburu kosmopolitetan,
  • 3:47 - 3:51
    herrixketan baizik; ama hizkuntzan
    mintzatu eta bertako jokoetan ibiltzeko
  • 3:51 - 3:52
    aukera dudan lekuetan.
  • 3:52 - 3:55
    Bertan esan dezaket:
    "Munduan zehar ibili naiz
  • 3:55 - 3:57
    eta badakit ni bezalako jendea
    ez dagoela bakarrik;
  • 3:57 - 3:59
    leku guztietan gaude."
  • 3:59 - 4:01
    Herrixka hauetaz baliatu nintzen
  • 4:01 - 4:03
    nire buruari buruz hausnartu
  • 4:03 - 4:05
    eta zer eginik ez dutenei
    itxaropena emateko.
  • 4:06 - 4:08
    Transexual gisa nire alde
    indigena aldarrikatzea
  • 4:08 - 4:12
    nire berezitasunak lotzen dituen
    zubi bat eraikitzea da.
  • 4:12 - 4:14
    Mihia bihurrikat
  • 4:14 - 4:17
    eta hizkuntza erromantzeak hitz egiteko
    gai naizela onartzea esan nahi du,
  • 4:17 - 4:23
    baina hunkituta nagoenean
    hau egin dezakedala onartuz:
  • 4:24 - 4:28
    (Uluak)
  • 4:29 - 4:30
    Esan nahi duena da...
  • 4:30 - 4:32
    (Oihuak)
  • 4:32 - 4:34
    (Txaloak)
  • 4:37 - 4:40
    Amarekin abereak markatzeak
    edo lehengusuekin egurra mozteak
  • 4:40 - 4:43
    ez dit trans izaera ezabatu
    edo glamourrik kentzen.
  • 4:43 - 4:47
    Hori bai, teilatu lauetan
    antolatutako festetara, ardoa edatera
  • 4:47 - 4:49
    eta VIP saletara ohituta nago.
  • 4:49 - 4:50
    (Barreak)
  • 4:50 - 4:55
    Nire harrotasuna amonaren hizkuntzan,
  • 4:55 - 4:58
    amaren janarian, aitonaren abestietan,
  • 4:58 - 5:01
    asto gainetik erortzeagatik
    markaz josita dudan azalean
  • 5:01 - 5:05
    eta izarpean lo egiten pasatako
    urteetan adieraztea da.
  • 5:07 - 5:10
    Zer eginik ez dudan lekuren
    bat egotekotan,
  • 5:10 - 5:14
    nire izaera landa-jatorriarekin
    lotu ordez,
  • 5:14 - 5:17
    zuzenean transexualitatearekin
    lotzen duen buru batean da.
  • 5:17 - 5:20
    Transexual gisa nire alde
    indigena aldarrikatzea
  • 5:20 - 5:23
    landa-giroa nigan daramadala ulertzea da,
  • 5:23 - 5:25
    eta ni giro horren parte
    naizela esan nahi du.
  • 5:25 - 5:27
    Eskerrik asko.
  • 5:27 - 5:30
    (Txaloak)
Title:
Transexual harrotasuna nire herrixkara ekartzea
Speaker:
Katlego Kolanyane-Kesupile
Description:

Hitzaldi poetiko eta pertsonal honetan, Katlego Kolanyane-Kesupile TEDeko kideak bizimodu transexual modernoaren eta bere Botswanako herrixkan jasotako heziketaren arteko kontrastea aztertzen du. Bere hitzetan: "Gaur egun beltzarana, transexuala eta afrikarra izanik ingurukoek errespetuz tratatzea ez da landa-jatorriarekin lotzen; badirudi hona iristen lagundu diguten ahaleginak ezabatzen ari garela. Transexual gisa nire alde indigena aldarrikatzea nire berezitasunak lotzen dituen zubi bat eraikitzea da".

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
05:49

Basque subtitles

Revisions