Return to Video

Nartzisoen Jaialdiaren Dharma Irakaspena — Igandea, 2013ko martxoak 10

  • 0:10 - 0:15
    Egun on, sangha maitea. Gaur ingelesez hitz egingo dugu.
  • 0:16 - 0:19
    Gaur 2013ko martxoaren 10a da,
  • 0:20 - 0:25
    eta Ur Geldo aretoan gaude
    goiko baserrian, Plum Villagen.
  • 0:27 - 0:31
    Nortzuk entzungo dute Thay zuzenenean ingelesez?
  • 0:35 - 0:37
    Gehienek.
  • 0:42 - 0:48
    Hurrengo egunetan 600 lagun etorriko dira
    frantses erretirora.
  • 0:50 - 0:54
    Hai Nghiem mojak proposatu ditu
  • 0:55 - 1:00
    zenbait gai
  • 1:04 - 1:06
    irakatsi eta praktikatzeko.
  • 1:07 - 1:16
    Lehena: zoriona posible da.
  • 1:20 - 1:25
    Bigarrena: sendatzea posible da.
  • 1:28 - 1:32
    Askok sendatu beharra dutelako.
  • 1:34 - 1:39
    Datozen gehienek sendatu behar dute.
  • 1:41 - 1:47
    Gero: sakon bizi.
  • 1:51 - 1:56
    Beste ideia bat: zatoz etxera.
  • 1:58 - 2:01
    Ez zaitez alderrai ibili. Zatoz etxera.
  • 2:02 - 2:07
    Hori ere da funtsezko gaia,
  • 2:10 - 2:12
    praktika.
  • 2:13 - 2:18
    Gero: sangha ibaia.
  • 2:19 - 2:21
    Ez zaitez ur tanta gisa joan.
  • 2:21 - 2:25
    Hau oso garrantzitsua da praktikarako.
  • 2:26 - 2:29
    Ezin dugu praktikatu Sangha barik.
  • 2:29 - 2:34
    Eta sangharekin ibaiaren modura ibili behar dugu.
  • 2:35 - 2:40
    Beraz, erretirora datozenek soilik ez,
  • 2:40 - 2:47
    guk ere, hemen bizi garenok,
    behar dugu praktika hau.
  • 2:54 - 2:57
    Datozen lagunek
  • 2:58 - 3:05
    erretiroa antolatzen ere hartuko dute parte.
  • 3:06 - 3:12
    Janaria prestatuko dute, garbitu, etab.
  • 3:14 - 3:25
    Askori Sangharekin aritzea gustatzen zaie erretiroan.
  • 3:27 - 3:36
    Bakean, pozik, janaria nola prestatu,
    nola garbitu, irakatsi behar diegu,
  • 3:37 - 3:41
    hau irakaskuntza, praktika baita ere.
  • 3:42 - 3:51
    Eredua izan beharko ginateke,
    praktika zentroan bizi garenok.
  • 4:02 - 4:09
    Thayk hiru hizketa emango ditu frantsesez.
  • 4:10 - 4:16
    Bat galdera eta erantzunena izan daiteke.
  • 4:19 - 4:23
    Beraz, hirutan batuko gara etxalde berean.
  • 4:27 - 4:36
    Beste egunetan etxaldeka banatuko gara
    Dharma hitzaldiak eta solasaldietarako.
  • 4:48 - 4:55
    Erretiroaren ostean, Thay eta zenbait monje Asiara joango dira.
  • 5:02 - 5:08
    Hego Korean eta Hong Kong-nen programa oso betea dugu.
  • 5:11 - 5:13
    Baita Tailandian ere.
  • 5:22 - 5:28
    Bertakoek bisitaldiaz aprobetxatu nahi dutelako.
  • 5:51 - 5:54
    Plum Villageko praktika
  • 6:00 - 6:02
    gauza bitan ikus daiteke.
  • 6:03 - 6:07
    Lehena da nola antzeman sufrimendua,
  • 6:08 - 6:15
    besarkatu eta eraldatu. Hori arte bat da.
  • 6:17 - 6:21
    Bizitzak sufrimendua eta zoriona dakartzalako.
  • 6:23 - 6:29
    Ezin dugu sufrimendua ekidin, onartu egin behar dugu.
  • 6:29 - 6:31
    Sufritzen ikasi.
  • 6:33 - 6:37
    Sufritzen badakigu, askoz gutxiago sufrituko dugu.
  • 6:38 - 6:42
    Eta sufrimendutik asko ikasiko dugu.
  • 6:46 - 6:51
    Badakigu sufrimendua ondo erabiltzen
  • 6:52 - 6:55
    zoriona sortzeko.
  • 6:56 - 6:59
    Loto loreak hazten ditugun eran.
  • 7:00 - 7:07
    Lotoak hazteko lohia behar dugu.
    Sufrimendua da poza eta zoriona sortzeko
  • 7:08 - 7:12
    behar dugun lohia.
  • 7:14 - 7:19
    Praktikaren lehengo aldea da
    nola atzeman sufrimendua,
  • 7:22 - 7:34
    bera besarkatu eta eraldatu.
    Sufrimenduaren arteaz ari gara.
  • 7:36 - 7:43
    Dalai Lamak "Zorionaren artea"
    izeneko liburua idatzi omen du.
  • 7:44 - 7:51
    "Sufrimenduaren artea" liburua behar dugu.
    Sufritzen ikasi egin behar dugu,
  • 7:53 - 7:58
    sufritzen jakinez gero, askoz gutxiago sufrituko baitugu.
  • 7:59 - 8:04
    Sufrimendutik ikas dezakegu.
    Sufrimendua zuzen erabili.
  • 8:08 - 8:19
    Benetako praktikanteok badakigu hori,
    sufritzen trebatuak gara.
  • 8:21 - 8:24
    Nola sufritu ikasi behar dugu. Hau arte bat da.
  • 8:26 - 8:31
    Gure sufrimenduari irribarre egin behar diogu
  • 8:34 - 8:39
    bakez, lohiari irribarre egiten diogun legez.
  • 8:40 - 8:44
    Badakigu lohia zuzen erabili behar dugula
  • 8:45 - 8:47
    loto loreak hazteko.
  • 8:56 - 9:00
    Sufrimendu bloke handiak daude,
  • 9:03 - 9:05
    sufrimendu-masa,
  • 9:07 - 9:14
    baina oinaze txikiak ere badira,
  • 9:15 - 9:18
    zoritxar txikiak.
  • 9:21 - 9:24
    Nola gobernatu oinaze txikiak.
  • 9:26 - 9:30
    Oinaze txikiak gobernatzen badakigu
    ez daukagu zertan sufritu.
  • 9:31 - 9:33
    Eguneroko kontuak dira.
  • 9:37 - 9:42
    Eguneroko bizitzaren min txikiak.
  • 9:45 - 9:51
    Sufrimendu une txiki horiek gobernatzen dakigu.
  • 9:52 - 9:58
    Etorriko direnei gure praktika jakinarazteko
    gauza izan behar dugu,
  • 9:59 - 10:01
    guregana datozenei.
  • 10:04 - 10:13
    Ez gara oinaze txikien beldur,
    eurekin zer egin badakigu eta.
  • 10:14 - 10:16
    Eguneroko bizitzaren zatia dira.
  • 10:18 - 10:28
    Sufrimendu blokea jadanik sortu bada,
    bera antzematen, besarkatzen jakin behar dugu.
  • 10:28 - 10:34
    Batez ere, nola zuzen erabili Sangharen energia kolektiboa
  • 10:35 - 10:43
    bera besarkatzeko. Praktikante berriak bagara,
  • 10:45 - 10:49
    praktikan hasiberriak bagara,
  • 10:49 - 10:51
    ezin izango dugu gure sufrimendua besarkatu,
  • 10:52 - 11:01
    gure arreta ez baita oraindik behar beste indartsu.
  • 11:03 - 11:07
    Sangharen arretarako energia kolektiboa erabili dezakegu
  • 11:08 - 11:15
    gure sufrimendu blokea antzeman eta besarkatzeko.
  • 11:16 - 11:21
    Sufrimendu hori aitarengandik dator agian,
  • 11:21 - 11:24
    amarengandik, arbasoengandik.
  • 11:32 - 11:41
    Bera antzeman, besarkatu eta eraldatuz gero,
    gure gurasoentzako egingo dugu hori,
  • 11:41 - 11:51
    gure arbasoentzako. Adeitsua da hori eurentzako egitea
  • 11:51 - 11:55
    eta sufrimendua gure semeei eta euren semeei ez uztea.
  • 11:56 - 11:58
    Samsararen amaiera.
  • 12:07 - 12:12
    Plum Villageko praktikari buruz irakurtzen dutenek,
  • 12:14 - 12:18
    bakeari, senidetasun energiari buruz entzuten dutenek,
  • 12:21 - 12:26
    hona etorri eta gurekin jesarri eta ibiltzean
  • 12:29 - 12:33
    energia kolektibo hori benetakoa dela sumatzen dute,
  • 12:35 - 12:38
    ez da ahotan dabilen zerbait soilik.
  • 12:40 - 12:46
    Arreta osozko eta bake energia kolektiboak
    zu besarkatzen uzten baduzu
  • 12:47 - 12:49
    askoz hobeto sentitzen zara.
  • 12:49 - 12:54
    Sufrimendua aldatzen hasten dela ikusten duzu.
  • 12:56 - 13:01
    Beraz, Sanghan aterpea hartzea oinarrizko praktika da.
  • 13:04 - 13:08
    Monjeak, praktikante laikoak, elkarrekin jesarrita,
  • 13:09 - 13:15
    bakean, beren arreta osozko energia oso indartsua daiteke.
  • 13:16 - 13:23
    Eurekin jesartzen badakigu eta energia horrek
    gure sufrimendua besarkatu dezala onartu,
  • 13:24 - 13:30
    ibaian doan tanta bat izango gara
    eta askoz hobeto sentituko gara.
  • 13:31 - 13:34
    Ez dago ezer egiterik.
  • 13:34 - 13:37
    Gure sufrimendua
  • 13:37 - 13:43
    Sangharen energiak besarkatzen uzten dugu.
  • 13:44 - 13:50
    Sanghak datozenei egin ahal dien oparirik ederrena da.
  • 14:06 - 14:10
    Gauza asko prestatu behar dugu
  • 14:11 - 14:13
    erretirorako,
  • 14:14 - 14:17
    gauza asko egin dezakegu.
  • 14:18 - 14:20
    Egin ahal dugu
  • 14:21 - 14:24
    garbitu, txukundu,
  • 14:24 - 14:28
    bazkaria prestatu, gauza anitz egin dezakegu erretirorako.
  • 14:28 - 14:30
    Jendeari lagundu ahal diogu,
  • 14:32 - 14:34
    erretiroa erraztu.
  • 14:35 - 14:39
    Baina eman dezakegun gauzarik onena,
  • 14:39 - 14:42
    eman dezakegun gauzarik preziatuena
  • 14:43 - 14:48
    ez da gure lana.
  • 14:49 - 14:52
    Eman ahal diegun gauzarik onena
  • 14:52 - 14:57
    gure energia kolektiboa da, gure arreta osoa, bakea.
  • 14:58 - 15:02
    Beraz, meditazio jesarrietan, ibilietan,
  • 15:02 - 15:05
    bertan egoten saiatu beharko ginateke.
  • 15:07 - 15:10
    Energia kolektibo horrek lagunduko dielako,
  • 15:10 - 15:12
    lasaituko ditu,
  • 15:13 - 15:15
    beren sufrimendua besarkatzen lagunduko die
  • 15:15 - 15:19
    ibili, jesarri, arnastu ahal dezaten.
  • 15:20 - 15:23
    Euretako askok ezin baitute arnasik hartu.
  • 15:24 - 15:28
    Ezin dira ibili, ezin dira jesarri.
  • 15:28 - 15:31
    Energia kolektibo horrekin,
  • 15:31 - 15:34
    Sangha garenez daukagun
    arreta osoaren eta bake energiarekin,
  • 15:34 - 15:38
    aukera emango diegu
  • 15:38 - 15:42
    arnasa har dezaten,
  • 15:43 - 15:45
    ibili eta jesarri ahal daitezen.
  • 15:45 - 15:50
    Egin diezaiegun oparirik onena da
  • 15:51 - 15:52
    Sangha gisa.
  • 15:53 - 15:55
    Ez da lan astuna.
  • 15:56 - 15:59
    Eman dezakegun gauzarik onena da,
  • 15:59 - 16:04
    bakezko, pozezko, senidetasunezko energia.
  • 16:30 - 16:33
    Datozenek zorte handia dute
  • 16:33 - 16:38
    aste oso bat dutelako libre
  • 16:41 - 16:43
    gurekin egoteko.
  • 16:43 - 16:48
    Askok nahi izango zuten hori egin, baina ezin dute.
  • 16:49 - 16:54
    Ez daukate astirik, ez daukate dirurik.
  • 16:55 - 17:00
    Beraz, datozenek zorte handia dute
  • 17:02 - 17:05
    sangharekin egoteko zazpi egun dituztelako.
  • 17:10 - 17:12
    Horretaz ohartu behar gara.
  • 17:14 - 17:16
    Eta ahaleginak egin behar ditugu
  • 17:16 - 17:21
    aldatu eta sendatzeko aukera emateko.
  • 17:26 - 17:28
    Thayk esango die,
  • 17:28 - 17:30
    erretiroaren lehen egunean,
  • 17:30 - 17:32
    sendatzea posiblea dela,
  • 17:33 - 17:35
    hor bertan, erretiroan.
  • 17:38 - 17:41
    Ez erretiroaren ondoren, erretiroan bertan baizik.
  • 17:43 - 17:45
    Esandakoa egiten badute,
  • 17:46 - 17:49
    arnasa hartu, jesarri, ibili,
  • 17:49 - 17:52
    sendatzea posiblea da urrats bakoitzeko.
  • 17:53 - 17:56
    Sendatzea posiblea da arnasketa bakoitzeko.
  • 18:01 - 18:03
    Hori da egia.
  • 18:03 - 18:08
    Ez dago sendaketarako biderik, sendaketa da bidea.
  • 18:12 - 18:13
    Esan egin behar diegu
  • 18:14 - 18:17
    sendatzeko gelditu egin behar direla.
  • 18:18 - 18:22
    Sendatzeko lasaitu egin behar gara.
  • 18:22 - 18:27
    Gelditzen ez badira ezin izango dira sendatu.
  • 18:31 - 18:36
    Ezin izan dira sendatu ez direlako gelditu.
  • 18:37 - 18:41
    5 entrenamenduak irakaspen garrantzitsua dira.
  • 18:41 - 18:45
    Arreta osorako bost entrenamenduak
  • 18:45 - 18:47
    gelditzeko dira,
  • 18:48 - 18:53
    ekintza hura, pentsamendu hura,
  • 18:55 - 18:56
    ondoeza sortzen duena,
  • 18:57 - 18:59
    gaixotasuna.
  • 19:01 - 19:07
    Bost entrenamenduak badira ere
    sendatzeko ahalmena
  • 19:07 - 19:09
    duten pentsamendu eta ekintzak.
  • 19:11 - 19:16
    Bost entrenamendurik gabe sendatzea ezinezkoa da.
  • 19:21 - 19:24
    Gelditzea oso garrantzitsua da.
  • 19:25 - 19:27
    Gelditu eta sendatu,
  • 19:29 - 19:32
    hori da ere Hego Korean
  • 19:34 - 19:36
    emango dugu irakaskuntzaren gaia.
  • 19:41 - 19:43
    Gelditzen jakinez gero,
  • 19:44 - 19:48
    sendatzea une horretan gerta daiteke,
    urrats bakoitzeko,
  • 19:52 - 19:55
    arnasketa bakoitzeko.
  • 19:56 - 20:00
    Datozenak geldiarazteko gauza
    izan beharko ginateke.
  • 20:02 - 20:08
    Sufritzera eramaten dituen hori egiteari utzi,
  • 20:10 - 20:13
    haserrera, etsipenera.
  • 20:19 - 20:24
    Ondo jakingo dute sendatzeko
    zer gelditu behar duten.
  • 20:27 - 20:29
    Esango diegu
  • 20:30 - 20:35
    nola gelditu ahal izan dugun guk geuk
  • 20:37 - 20:38
    eta sendatzen hasi.
  • 20:39 - 20:43
    Gure eskarmentua beraiei ezagutarazi.
  • 20:45 - 20:48
    Gelditzea erabakitzen duzun une horretan
  • 20:48 - 20:53
    arina sentitzen zera, berehala igartzen duzu
    sendatzen ari zarela.
  • 20:54 - 20:59
    Aparteko unea da hori,
    gelditzea erabaki duzun hori.
  • 21:16 - 21:18
    Gero esango diegu
  • 21:19 - 21:24
    egunero une zoriontsuak sor ditzakegula.
  • 21:26 - 21:34
    Badira zorion txikiak,
  • 21:35 - 21:39
    egunean edonoiz sortu ditzakegunak.
  • 21:39 - 21:41
    Hori ere arte bat da.
  • 21:42 - 21:46
    Zorionaren artea.
  • 21:48 - 21:50
    Katilu bat te edaten,
  • 21:51 - 21:54
    ibiltzen, edo jesarri eta inguruari so egiten,
  • 21:55 - 21:59
    une zoriontsu bat sor dezakezu.
  • 22:00 - 22:05
    Eta zoriona sortzeko behar dituzun zenbait osagai
  • 22:06 - 22:08
    aurkitu ahal dituzu.
  • 22:13 - 22:19
    Arreta osoa zorion, poz iturria dela badakigu.
  • 22:24 - 22:29
    Jendea zorionik ez duela dio,
  • 22:31 - 22:37
    eta esan behar diegu badituztela
    zoriontsu izateko baldintzak.
  • 22:38 - 22:43
    Zoriontsu izateko jadanik dituzten baldintzak
    ikusten lagundu.
  • 22:46 - 22:49
    Hor dira gerezi loreak,
  • 22:57 - 23:00
    baina ez dira gauza
  • 23:03 - 23:06
    begiratu eta gerezi loreez gozatzeko.
  • 23:08 - 23:12
    Hor da eguzkiaren argia, heltzen ari den udaberria.
  • 23:12 - 23:16
    Guzti horiek bizitzaren mirariak dira.
  • 23:16 - 23:20
    Baina zerbaitek harrapatu die burua.
  • 23:20 - 23:24
    Ez dira gauza
  • 23:24 - 23:29
    zorionerako baldintza hauek ikusteko.
  • 23:29 - 23:32
    Badute gorputz bat,
  • 23:33 - 23:36
    baina ez dute gorputzerako sarrerarik.
  • 23:36 - 23:41
    Arraroa da. Ba duzu gorputza,
    baina ezin zara gorputzera heldu.
  • 23:44 - 23:46
    Ezin zara gorputzera itzuli.
  • 23:47 - 23:52
    Ezin duzu gorputza ukitu eta esan:
    hau da nire gorputza.
  • 23:52 - 23:55
    Arretarik ez daukazulako.
  • 24:00 - 24:03
    Ordenagailuan hiru ordu ematen dituztenean
  • 24:03 - 24:07
    gorputzik dutela ahaztu egiten dute.
  • 24:08 - 24:09
    Hor gelditzen dira,
  • 24:14 - 24:16
    mundu irrealean.
  • 24:23 - 24:26
    Horregatik Plum Villagen,
  • 24:28 - 24:31
    gure neba-arrebek
  • 24:33 - 24:37
    arreta osorako kanpaia programatzen dute
  • 24:38 - 24:43
    noizean behin geldiaraztea gogoratzen dietena,
  • 24:43 - 24:46
    gorputzera itzuli
  • 24:46 - 24:47
    eta arnasa har dezaten,
  • 24:50 - 24:55
    arnasaren kontzientzia erabili
    gure gorputza igartzeko
  • 24:56 - 24:58
    eta bera ukitzeko.
  • 24:59 - 25:02
    Gorputza deitzen ari zaigu agian
  • 25:03 - 25:06
    baina ez dugu ezer ez entzuten.
  • 25:08 - 25:11
    Gorputzak behar gaitu baina ez dugu entzuten.
  • 25:13 - 25:15
    Gure gorputza ukitu ahal badugu
  • 25:15 - 25:18
    gure sentsazioak ere ukituko ditugu.
  • 25:18 - 25:21
    Sentsazio asko daude guri deika.
  • 25:22 - 25:23
    Sufrimendua
  • 25:25 - 25:27
    guri deitzen dabilen umea da.
  • 25:27 - 25:30
    Sufritzen duen umea, guri deika.
  • 25:31 - 25:33
    Baina ez dugu entzuten
  • 25:34 - 25:37
    barruko umearen ahotsa.
  • 25:38 - 25:41
    Sentsazioak umeak baitira.
  • 25:48 - 25:50
    Arreta osoak laguntzen digu
  • 25:51 - 25:53
    ez bakarrik sufrimendua ukitzen
  • 25:54 - 25:57
    bera besarkatu eta eraldatzeko.
  • 25:57 - 25:59
    Arreta osoak laguntzen digu ere
  • 26:01 - 26:05
    bizitzaren mirariak ukitzen, gure gorputza barne.
  • 26:08 - 26:10
    Arnasa hartzea
  • 26:13 - 26:16
    gozo-gozoa izan daiteke.
  • 26:17 - 26:19
    Arnasa botatzea gozamen hutsa izan daiteke.
  • 26:20 - 26:22
    Arnasa hartzeaz gozatzen duzu.
  • 26:24 - 26:29
    Irudikatu monje bat, larrean eserita.
  • 26:29 - 26:33
    Ez du ezer ez egiten. Arnasa hartu
    eta horretaz gozatzen da.
  • 26:34 - 26:38
    Libre da. Arazoetatik libre,
  • 26:41 - 26:42
    haserretik libre,
  • 26:43 - 26:45
    grinatik libre.
  • 26:48 - 26:52
    Bere gorputza ukitu ahal du,
  • 26:52 - 26:56
    zeru garbia, berde kolorea,
  • 26:58 - 27:00
    datorren udaberria.
  • 27:01 - 27:08
    Hori egin ahal izan beharko genuke, datozenei gogorarazteko
  • 27:08 - 27:12
    eurek ere zorion uneak sor ditzaketela.
  • 27:13 - 27:17
    Eguneroko zorion une txikiak.
  • 27:21 - 27:24
    Gozatzen ikasi.
  • 27:25 - 27:31
    Eguneroko zorion xeheetaz gozatzen ikasi.
  • 27:32 - 27:34
    Hori posible da.
  • 27:59 - 28:01
    Jende trebe asko dago.
  • 28:03 - 28:05
    Diploma bat lor dezakete.
  • 28:07 - 28:09
    Asma ditzakete
  • 28:13 - 28:14
    aparatu berriak.
  • 28:15 - 28:18
    Gauza asko egin dezakete.
  • 28:24 - 28:25
    Galdetuko diegu:
  • 28:27 - 28:31
    sortu al dezakezu zorion une bat?
  • 28:32 - 28:35
    Gorputza erabili al dezakezu,
  • 28:36 - 28:39
    arnasa erabili al dezakezu,
  • 28:40 - 28:45
    arreta erabili al dezakezu zorion une bat sortzeko,
  • 28:45 - 28:47
    zorion sentsazio bat sortzeko?
  • 28:50 - 28:55
    Zopa egiten dugun eran.
  • 28:55 - 29:00
    Zopa egiteko behar ditugu ura, barazkiak, tofua, etab.
  • 29:01 - 29:05
    Gehienek zopa ederrak egin ahal ditzakegu.
  • 29:08 - 29:13
    Zorion xehe bat zoparen antzekoa da.
  • 29:13 - 29:18
    Zenbait osagairekin zorion une bat sortu ahal dugu,
  • 29:19 - 29:21
    bai guretzat eta bai besteentzat ere.
  • 29:22 - 29:26
    Zure zopa beste bati eskaini ahal diozu.
  • 29:27 - 29:31
    Zorion une bat asmatu, sortu ahal baduzu
  • 29:31 - 29:36
    beraz gozatu ahal zara eta beste bati eskaini.
  • 29:38 - 29:40
    Hau arte bat da.
  • 29:40 - 29:43
    Zorionaren artea.
  • 29:45 - 29:48
    Gozatzen ikasi behar dugu.
  • 29:54 - 29:55
    Ekoiztu
  • 30:00 - 30:06
    poz eta zorion sentsazio horiek egunero.
  • 30:43 - 30:49
    Zorion une txiki horiek dastatzen ikasi behar dugu.
  • 30:51 - 30:53
    Dastatzen ikasi
  • 30:55 - 30:58
    eguneroko zorion txikiak.
  • 31:00 - 31:01
    Eta horrelakoak sortu.
  • 31:07 - 31:08
    Badakigu
  • 31:11 - 31:13
    nola geldiarazi
  • 31:15 - 31:18
    pentsamenduaren etengabeko irratia,
  • 31:21 - 31:23
    zoriona sortzeko.
  • 31:23 - 31:27
    Barruko irratia
  • 31:27 - 31:30
    martxan uzten baduzu, ezin izango duzu ezer egin.
  • 31:35 - 31:39
    Etengabeko diskurtsoa dagoelako buruan,
  • 31:40 - 31:42
    gau eta egunez martxan dagoena buruan.
  • 31:43 - 31:47
    Iraganari buruz pentsatzen duzu,
    iragana gogorarazten duzu,
  • 31:48 - 31:52
    etorkizunaren beldur zara, eta pentsatzen jarraitzen duzu.
  • 31:54 - 31:59
    Horrek zure espazio osoa hartzen du,
    ez duzu zeure bizitza bizitzeko astirik.
  • 32:01 - 32:05
    Oso garrantzitsua da barruko irratia geldiaraztea,
  • 32:06 - 32:11
    etengabeko pentsamendua.
  • 32:13 - 32:14
    Hori delako
  • 32:17 - 32:19
    hausnarrean ibiltzearen praktika.
  • 32:24 - 32:29
    Behin eta berriz jan eta mastekatzen dugu
  • 32:30 - 32:33
    gure sufrimendua, gure kezka,
  • 32:33 - 32:36
    eta hori ez da osasunarentzako ona.
  • 32:37 - 32:40
    Lagundu beharko genieke
  • 32:42 - 32:47
    euren kontzientzia jateari uzteko.
  • 32:48 - 32:52
    Laugarren elikagaia horretaz da.
  • 32:53 - 32:55
    Kontzientzia elikagai denean.
  • 32:56 - 32:59
    Gure kontzientzian sufrimendua dago,
  • 33:01 - 33:04
    damua, samina, etab.
  • 33:06 - 33:11
    Berpizteko ohitura dugu,
  • 33:11 - 33:16
    kontzientziaren hondotik atera
    eta behin eta berriz mastekatu.
  • 33:16 - 33:18
    Hori ez da osasuntsua.
  • 33:19 - 33:21
    Ez da janari osasungarria.
  • 33:22 - 33:28
    Buruaren diskurtsoa gelditzea
    oso garrantzitsua da praktikan.
  • 33:33 - 33:36
    Bitxia da, Plum Villagen
  • 33:38 - 33:41
    ez dugu alkoholik edaten,
  • 33:42 - 33:47
    ez eta okelik jaten ere, baina ez pentsatzea
    eta berbarik ez egitea ere eskatzen dugu.
  • 33:49 - 33:54
    Ibiltzen gabiltzala
    hitz egin edo pentsatuz gero
  • 33:55 - 33:58
    irratia martxan uzten dugu
  • 33:59 - 34:01
    eta bere biktimak bihurtzen gara.
  • 34:02 - 34:06
    Iraganaren, etorkizunaren, kezken biktima gara.
  • 34:06 - 34:08
    Ez dugu gure bizitza bizitzen.
  • 34:08 - 34:13
    Gure bizitza bizitzeko barruko irratia itzali behar dugu.
  • 34:15 - 34:17
    Barruko hizketaldia.
  • 34:22 - 34:25
    Nola gozatu zure urratsez
  • 34:26 - 34:29
    irratia martxan uzten baduzu?
  • 34:29 - 34:33
    Horregatik hain da garrantzitsua
    barruko irratia gelditzea.
  • 34:35 - 34:36
    Sentitu,
  • 34:38 - 34:40
    pentsatu beharrean.
  • 34:41 - 34:45
    Oinekin lurra ukitzean
  • 34:46 - 34:48
    sentitu egin beharko genuke.
  • 34:49 - 34:52
    Sentsazio hutsak jakituria ekar lezake.
  • 34:55 - 34:58
    Sentsazioan kontzentratzen gara:
  • 34:58 - 35:03
    ezkerreko oinarekin ama lurra ukitzen dut.
  • 35:06 - 35:12
    Berehala ukitzen dituzu bizitzaren mirari eskuragarriak,
  • 35:12 - 35:17
    ezkerreko oinarekin lurra ukitzen duzun bitartean.
  • 35:18 - 35:22
    Eta poztasun sentsazio zoragarria daukazu.
  • 35:22 - 35:24
    Ongizatea.
  • 35:27 - 35:30
    Hau egitean, pentsamendua geldi dezakezu.
  • 35:30 - 35:36
    Pentsatzeari utzi, hau egiteko,
    hau egin, pentsatzeari uzteko.
  • 35:39 - 35:43
    Pentsatu beharrean sentitu,
    hori da gure praktika.
  • 35:44 - 35:46
    Zure gorputza sentitu.
  • 35:48 - 35:51
    Sentsazio bakoitzaz jabetu.
  • 35:53 - 35:54
    Besarkatu.
  • 35:56 - 35:58
    Hori da gure praktika.
  • 35:58 - 36:01
    Eta sendatzea posible da.
  • 36:04 - 36:08
    Jateko onuragarriz hornitzen gara.
  • 36:11 - 36:15
    Ez dugu etengabe gure beldurra, pena, haserrea mastekatzen,
  • 36:16 - 36:18
    osasunerako ona ez dena.
  • 36:19 - 36:25
    Merezi dugun jateko osasuntsua jasotzen hasten gara.
  • 36:26 - 36:28
    Eta inguruko Sangha
  • 36:29 - 36:32
    hortxe dago, praktika gogorarazteko.
  • 36:37 - 36:39
    Horrela ikasten dugu
  • 36:42 - 36:46
    alai eta zoriontsu ibiltzen.
  • 36:48 - 36:51
    Meditazio ibilia ez da lan astuna.
  • 36:54 - 36:58
    Ez da betebehar bat.
  • 36:58 - 37:03
    Zorion uneak sortzeko aukera bat da.
  • 37:03 - 37:09
    Zorion uneak sortzeko aukera ona da,
  • 37:09 - 37:12
    eta sendatzeko.
  • 37:13 - 37:15
    Meditazio ibilia.
  • 37:15 - 37:19
    Sangharekin edo bakarrik zabiltzala.
  • 37:21 - 37:28
    Sangharekin bazabiltza, taldearen energiaz baliatzen zara.
  • 37:31 - 37:36
    Bakarrik bazabiltza,
    bake eta arreta osoaren energia zabaltzen duzu.
  • 37:37 - 37:39
    Eta besteei gogorarazten diezu
  • 37:40 - 37:42
    zu bezala ibiltzeko.
  • 37:45 - 37:48
    Praktikaren edozein unek
  • 37:48 - 37:53
    sendatu ahal zaitu eta besteei sendatzen lagundu.
  • 37:53 - 37:57
    Ez zuri bakarrik, besteei ere sendatzen laguntzen die.
  • 37:57 - 38:04
    Ederra da campusean anai edo arreba bat arretaz ibiltzen ikustea.
  • 38:05 - 38:07
    Nutritiboa, osasungarria.
  • 38:09 - 38:13
    Sangharekin zabiltzala edo zure kabuz,
  • 38:13 - 38:17
    zure urratsak oso garrantzitsuak dira guretzako.
  • 38:21 - 38:25
    Hona datozenak, horrela gabiltzala ikusten gaituztenean
  • 38:25 - 38:29
    praktikan eta Dharman fedea hartzen dute.
  • 38:38 - 38:40
    Jaten dugunean
  • 38:44 - 38:46
    jateko era bat egon behar du
  • 38:47 - 38:53
    une bakoitza osasungarri egingo duena.
  • 38:54 - 38:59
    Ez gara jakiz soilik elikatzen,
  • 38:59 - 39:02
    Sanghak ere elikatzen gaitu.
  • 39:02 - 39:09
    Elkarrekin jatean arreta osoko energia sortzen baitugu,
  • 39:09 - 39:11
    arreta oso eta senidetasuneko energia kolektiboa.
  • 39:12 - 39:15
    Eta hori oso osasuntsua da, sendagarria.
  • 39:17 - 39:20
    Horrela jatean, pentsamendua gelditzen duzu
  • 39:21 - 39:25
    eta inguruko Sanghakideez jabetzen zara.
  • 39:26 - 39:31
    Bakoitzak sortzen du bake, senidetasun energia.
  • 39:31 - 39:35
    Sendagarria da, janari ona.
  • 39:37 - 39:40
    Elkarrekin jatea praktika bat da.
  • 39:41 - 39:45
    Ez da lan astuna, betebeharra.
  • 39:47 - 39:51
    Meditazio jesarria ere.
  • 39:51 - 39:57
    Meditazioa jesarrita sendatzeko aukera da,
  • 39:58 - 40:01
    poz uneak sortzeko ere.
  • 40:02 - 40:06
    Ez ba besterik gabe bertan egoteko unea,
  • 40:08 - 40:14
    kanpaia noiz jo zain, meditazioa bukatzeko.
  • 40:15 - 40:17
    Ez. Hori denbora galtzea litzateke,
  • 40:19 - 40:21
    xahutzea.
  • 40:23 - 40:30
    Une eskasak, preziatuak dira.
  • 40:30 - 40:36
    Jendeak ez du jesarrita egoteko astirik, ezer egin barik.
  • 40:38 - 40:42
    Ekonomiaren kontrakoa omen da.
  • 40:44 - 40:45
    Luxua.
  • 40:46 - 40:48
    Denbora dirua da.
  • 40:49 - 40:51
    Baina badakigu jesartzea
  • 40:52 - 40:55
    oso osasuntsua izan daitekeela.
  • 40:56 - 41:00
    Jesarrita gauden une bakoitzaz
    gozatzen ikasi behar dugu,
  • 41:01 - 41:07
    nola arnastu jesarrita gauden une oro
    nutritiboa, osasungarria izan dadin.
  • 41:11 - 41:13
    Hori jakinez gero,
  • 41:16 - 41:23
    egitaraua geuk egindakoa izango da,
    ez alderdi politiko batek inposatutakoa.
  • 41:25 - 41:26
    Edo erregeak ezarritakoa.
  • 41:30 - 41:35
    Sangha da egitaraua egin duena,
  • 41:36 - 41:40
    beraz ondo baliatu gaitezen
  • 41:40 - 41:43
    gu eraldatzeko eta sendatzeko.
  • 41:44 - 41:49
    Inork ez digu egitaraua inposatzen,
    ez Thayk ere ez.
  • 41:51 - 41:54
    Egitaraua Sangha osoak egindakoa da
  • 41:55 - 41:58
    denek aukera izan dezaten
  • 41:59 - 42:01
    aldatu eta sendatzeko.
  • 42:02 - 42:06
    Ez gara kexatu behar
    egitaraua estuegia delako.
  • 42:07 - 42:10
    Hasi berriek bakarrik behar dute egitarau estu bat.
  • 42:14 - 42:17
    Hori da praktikatzen duenaren
  • 42:17 - 42:21
    funtsa: egitarau bat izan.
  • 42:22 - 42:26
    Badakigu Sangharekin egitea
  • 42:28 - 42:32
    errazagoa dela, atseginagoa.
  • 42:33 - 42:38
    Kanpaiak, meditaziora doan Sanghak, laguntzen digute.
  • 42:42 - 42:47
    Denek meditaziora joatea lagungarria da guztiz.
  • 42:47 - 42:51
    Horrela, geuk era naturalean goaz meditaziora.
  • 42:51 - 42:54
    Ez ditugu ahaleginak egin behar.
  • 43:02 - 43:06
    Sutra askotan esaten da
  • 43:06 - 43:09
    Dharma atsegina, ederra dela,
  • 43:10 - 43:13
    hasieran, erdian eta amaieran.
  • 43:13 - 43:17
    Praktikako minutu bakoitzak izan behar du atsegina, osasungarria
  • 43:19 - 43:22
    eta eraldatzailea.
Title:
Nartzisoen Jaialdiaren Dharma Irakaspena — Igandea, 2013ko martxoak 10
Description:

Hau da Thayk emandako hitzaldia, Nartzisoen Jaialdiaren arreta osoaren egunean, Dharma Hodeiaren tenpluan, Plum Village, Frantzia.

more » « less
Video Language:
English
Duration:
45:13

Basque subtitles

Revisions Compare revisions