Hitz egin zure alabei urte honi buruz. Kafe beharrean nola esnatu ginen eta, nola gorpuak aurkitu genituen egunkarietan barreiatuta, gure ahizpen, emazteen, haur txikien faksimile bustiak. Hitz egiozu zure haurrarri urte honi buruz galdetzen duenean, esaiozu beranduegi iritsi zela. Onartu askatasuna alokatu genuen urtean ez zela erabat gurea. Baziren oraindik gure atal intimoak arautzeko legeak gure tolesdura leunak bortxatu eta inolako baimenik gabe heltzen zituzten bitartean, legerik ez betearazten zituzten gizonentzat. Saihesteko entrenatzen gintuzten, itxaroteko, beldur izateko eta estaltzeko, gehiago itxaroteko, geldi, zain. Ixilik egoteko esan ziguten. Baina kontaiezu zure neskei gerraldi hori, aurretik antzeko emaitzak izan zituen urtea, hala, bi hamarkada lehenago, gure begiak lehortu genituen, hilkutxei banderak lotu genizkien, klubeko krimenaren eszenatokia utzi genuen, kaleetan marrakatu, hormigoiaren gainean etzan ginen eroritakoen silueten kontra, "Jakina garrantzitsuak ginela!" eta hiladakoei kantatu genien. Emakumeek negar egin zuten urte hartan, bai. Urte berean, prest geunden. Inhibizioa galdu eta askatasun ausartaz alde egin genuen urtea kanoiei so egiten hasi ginen urtea ere izan zen, zeruetako lertsunei abesten, uzkurtuta eta tinko, hijab-pean harrapatutako urrea, batutako heriotza mehatxuak, patriotatzat genituen geure buruak, "35 urte ditugu, zentratzeko eta bikotekidea aurkitzeko unea" mapak sortu haurren poza lortzeko, beldurrak lotsarazten gintuen soilik, lodi deitu geure buruei, eta, esan nahi genuen, primerakoak. Urte hortan, emakumeak ginen, ez emaztegai edo apaingarri, ez marka txarreko generoa, ez kontzesio, emakume baizik. Hezi zure haurrak. Gogorazi urtea igaro dela otzana edo txikia izateko. Gutako batzuek lehen aldiz esan genuen emakumeak ginela, zin solidarioa serio hartu genuen. Batzuk haurrak izan ditugu, beste batzuk ez, eta ez dugu dudan jarri horrek erreal egiten gaituen, edo egoki edo egiazko. Urte honi buruz galdetzen dizunean, zure alabak, zure garaipenaren ondorengoak, emakume bihurtzeko historia kulunkaritik, pentsatu eta amorratuta galdetuko du, zure sakrifizioa ezin ulertu arren, horrekiko duzun begiruneari helduko dio sakratuki, jakinminez ikertuz, "Non zeunden zu? Borrokatu al zenuen? Beldurtia edo beldurgarria zinen? Zerk margotzen zituen zure damuaren paretak? Zer egin zenuen emakumeen alde unea zenean? Prestatu zenidan bideak zer hezur hautsi behar izan zituen? Nahikoa egin al zenuen, eta ongi al zaude, ama? Heroia al zara?" Galdera zailak egingo ditu. Ez zaio inportako bekaina okertzen baduzu, irmo heltzen badiozu. Ez du zure aipamenez galdetuko. Zure alabarentzat lan handia egin duzu, eta jakin nahi du zer ekarri duzun, zer opari, zer argi babestu zenuen desagertzetik? Gauean biktima bila etorri zirenean, lotan geratu edo iratzarri zinen? Zein zen esna egotearen prezioa? Ordua zela esan genuen urtean, zer egin zenuen zure pribilegioarekin? Besteen miseriatik edan zenuen? Begirada kendu zenuen edo sugarrari so egin zenion? Zure trebetasunaren jabe zinen edo oztopotzat zenuen? "Nazkagarri" edo "baino gutxiago" epitetoek engainatu zituzten? Bihotz zabalaz edo esku zorrotzaz irakatsi zenuen? Non zeunden? Esaiozu egia. Egin egiaz zure bizitza. Baieztatu, "alaba, bertan egon nintzen unea nire aurpegian marraztuta daga bat bailitzan, eta bere buruari jaurtita, zuretzat lekua egiteko". Esaiozu egia, nola biziraun zenuen soberakin ustelak egon arren. Ausarta izan zinela, eta beti, beti zenuela ausardia aldamenean, batez ere zeure burua besterik ez zenuenean. Esaiozu zu bezala jaio zela, zuen amak lehenago bezala, eta ahizpak aldamenean, kondairen garaian, beti bezala. Esaiozu une egokian jaio zela, une egokian liderra izateko. (Txaloak)