Hitz egin zure alabei urte honi buruz.
Kafe beharrean nola esnatu ginen
eta, nola gorpuak aurkitu genituen
egunkarietan barreiatuta,
gure ahizpen, emazteen, haur txikien
faksimile bustiak.
Hitz egiozu zure haurrarri
urte honi buruz galdetzen duenean,
esaiozu beranduegi iritsi zela.
Onartu askatasuna alokatu genuen urtean
ez zela erabat gurea.
Baziren oraindik
gure atal intimoak arautzeko legeak
gure tolesdura leunak bortxatu
eta inolako baimenik gabe
heltzen zituzten bitartean,
legerik ez
betearazten zituzten gizonentzat.
Saihesteko entrenatzen gintuzten,
itxaroteko, beldur izateko eta estaltzeko,
gehiago itxaroteko, geldi, zain.
Ixilik egoteko esan ziguten.
Baina kontaiezu zure neskei
gerraldi hori,
aurretik antzeko emaitzak
izan zituen urtea,
hala, bi hamarkada lehenago,
gure begiak lehortu genituen,
hilkutxei banderak lotu genizkien,
klubeko krimenaren eszenatokia
utzi genuen,
kaleetan marrakatu,
hormigoiaren gainean etzan ginen
eroritakoen silueten kontra,
"Jakina garrantzitsuak ginela!"
eta hiladakoei
kantatu genien.
Emakumeek negar egin zuten
urte hartan,
bai.
Urte berean, prest geunden.
Inhibizioa galdu eta askatasun ausartaz
alde egin genuen urtea
kanoiei so egiten
hasi ginen urtea ere izan zen,
zeruetako lertsunei abesten,
uzkurtuta eta tinko,
hijab-pean harrapatutako urrea,
batutako heriotza mehatxuak,
patriotatzat genituen geure buruak,
"35 urte ditugu,
zentratzeko eta
bikotekidea aurkitzeko unea"
mapak sortu haurren poza lortzeko,
beldurrak lotsarazten gintuen soilik,
lodi deitu geure buruei,
eta, esan nahi genuen,
primerakoak.
Urte hortan, emakumeak ginen,
ez emaztegai edo apaingarri,
ez marka txarreko generoa,
ez kontzesio, emakume baizik.
Hezi zure haurrak.
Gogorazi urtea igaro dela
otzana edo txikia izateko.
Gutako batzuek lehen aldiz esan genuen
emakumeak ginela,
zin solidarioa serio hartu genuen.
Batzuk haurrak izan ditugu,
beste batzuk ez,
eta ez dugu dudan jarri
horrek erreal egiten gaituen,
edo egoki edo egiazko.
Urte honi buruz galdetzen dizunean,
zure alabak,
zure garaipenaren ondorengoak,
emakume bihurtzeko historia kulunkaritik,
pentsatu eta amorratuta galdetuko du,
zure sakrifizioa ezin ulertu arren,
horrekiko duzun begiruneari
helduko dio sakratuki,
jakinminez ikertuz, "Non zeunden zu?
Borrokatu al zenuen?
Beldurtia edo beldurgarria zinen?
Zerk margotzen zituen
zure damuaren paretak?
Zer egin zenuen emakumeen alde
unea zenean?
Prestatu zenidan bideak
zer hezur hautsi behar izan zituen?
Nahikoa egin al zenuen,
eta ongi al zaude, ama?
Heroia al zara?"
Galdera zailak egingo ditu.
Ez zaio inportako
bekaina okertzen baduzu,
irmo heltzen badiozu.
Ez du zure aipamenez galdetuko.
Zure alabarentzat lan handia egin duzu,
eta jakin nahi du
zer ekarri duzun, zer opari,
zer argi babestu zenuen desagertzetik?
Gauean biktima bila etorri zirenean,
lotan geratu edo iratzarri zinen?
Zein zen esna egotearen prezioa?
Ordua zela esan genuen urtean,
zer egin zenuen zure pribilegioarekin?
Besteen miseriatik edan zenuen?
Begirada kendu zenuen
edo sugarrari so egin zenion?
Zure trebetasunaren jabe zinen
edo oztopotzat zenuen?
"Nazkagarri" edo "baino gutxiago" epitetoek
engainatu zituzten?
Bihotz zabalaz edo esku zorrotzaz
irakatsi zenuen?
Non zeunden?
Esaiozu egia. Egin egiaz zure bizitza.
Baieztatu, "alaba, bertan egon nintzen
unea nire aurpegian marraztuta
daga bat bailitzan,
eta bere buruari jaurtita,
zuretzat lekua egiteko".
Esaiozu egia, nola biziraun zenuen
soberakin ustelak egon arren.
Ausarta izan zinela,
eta beti, beti zenuela
ausardia aldamenean,
batez ere
zeure burua besterik ez zenuenean.
Esaiozu zu bezala jaio zela,
zuen amak lehenago bezala,
eta ahizpak aldamenean,
kondairen garaian, beti bezala.
Esaiozu une egokian jaio zela,
une egokian
liderra izateko.
(Txaloak)