0:00:01.450,0:00:03.560 Begira iezaiozue haur honi. 0:00:04.350,0:00:06.540 Erakartzen zaituztena bere begiak 0:00:06.640,0:00:08.840 eta ukitu nahiko zenuketen azal leuna dira. 0:00:09.000,0:00:12.310 Baina gaur ikusi ezin den zerbaiti buruz hitz egingo dizuet: 0:00:12.340,0:00:15.320 bere burmuin txiki horretan zer gertatzen den argituko dugu. 0:00:16.000,0:00:18.000 Neurozientziako tresna modernoek 0:00:18.000,0:00:20.650 frogatzen dute hor goian gertatzen dena 0:00:20.660,0:00:23.830 ez dela inondik ere batere sinplea. 0:00:24.350,0:00:26.000 Eta ikasten ari garenak 0:00:26.000,0:00:28.000 argituko digu pixka bat 0:00:28.000,0:00:31.000 zer den idazle eta poeta erromantikoek 0:00:31.000,0:00:32.420 aipatzen zuten 0:00:32.420,0:00:35.770 haurren buruaren "irekitasun zelestiala". 0:00:36.390,0:00:38.310 Hemen ikusten duguna 0:00:38.310,0:00:40.000 Indiako ama bat da 0:00:40.000,0:00:42.000 koro hizkuntzan hizketan, 0:00:42.000,0:00:44.730 duela gutxi aurkitutako hizkuntza batean, alegia. 0:00:44.940,0:00:46.840 Bere haurrari hitz egiten ari da. 0:00:47.090,0:00:48.000 Ama honi 0:00:48.000,0:00:51.000 eta koroa hitz egiten duten munduko beste 800 hiztuni 0:00:51.000,0:00:54.000 iruditzen zaie euren hizkuntza iraunarazteko 0:00:54.000,0:00:57.000 haurrei hizkuntza horretan hitz egin behar dietela. 0:00:57.090,0:01:00.230 Eta hori da, hain justu, enigma handiena. 0:01:00.440,0:01:02.540 Zergatik ez du, ba, iraungo hizkuntzak 0:01:02.540,0:01:05.540 zu eta ni bezalako pertsona helduen artean erabiltzen bada? 0:01:05.780,0:01:07.770 Ba, gure burmuinaren kontua da. 0:01:08.250,0:01:10.000 Hemen ikusten dugu 0:01:10.000,0:01:12.840 hizkuntzak ikasteko aro kritiko bat daukagula. 0:01:13.000,0:01:16.280 Grafiko hau ulertzeko aurkitu zuen adina lerro horizontalean. 0:01:16.510,0:01:18.730 (Barreak) 0:01:19.380,0:01:21.000 Eta bertikalean ikusiko duzue 0:01:21.000,0:01:23.650 bigarren hizkuntza bat ikasteko zein gaitasun daukazuen. 0:01:23.850,0:01:25.000 Haurtxoak eta haurrak genioak dira 0:01:25.000,0:01:27.320 zazpi urte bete artean, 0:01:27.320,0:01:29.790 orduan beheraka hasten da sistematikoki. 0:01:29.790,0:01:32.600 Pubertaroaren ostean grafikotik kanpo geratzen gara. 0:01:32.650,0:01:35.000 Inongo zientzilarik ez du eztabaidatzen kurba hori, 0:01:35.000,0:01:37.000 baina mundu osoko laborategiak 0:01:37.000,0:01:40.120 hori zergatik gertatzen den argitu nahian dabiltza. 0:01:40.240,0:01:42.000 Nire laborategian lehen aro kritikoaren 0:01:42.000,0:01:44.000 garapenean jartzen dugu arreta, 0:01:44.000,0:01:46.000 haurrak euren hizkuntzako soinuak 0:01:46.000,0:01:49.540 identifikatzen ari diren aroan, alegia. 0:01:49.640,0:01:52.000 Uste dugu soinuak nola ikasten diren aztertuz gero 0:01:52.000,0:01:54.770 hizkuntzaren beste alderdientzat eredu bat lortuko dugula, 0:01:54.900,0:01:56.230 eta agian baita 0:01:56.230,0:01:59.000 garapen sozial, emozional eta kognitiboak 0:01:59.000,0:02:00.870 haurtzaroan izan ditzaketen aro kritikoentzat ere. 0:02:00.990,0:02:03.000 Haurrak aztertu ditugu 0:02:03.000,0:02:05.000 mundu osoan eta hizkuntza guztietako soinuekin 0:02:05.000,0:02:07.000 erabiltzen den teknika baten bidez. 0:02:07.000,0:02:09.000 Haurra gurasoen altzoan esertzen da, 0:02:09.000,0:02:11.480 eta soinu bat aldatzean burua biratzeko entrenatzen ditugu: 0:02:11.510,0:02:13.420 esaterako, "ah"-tik "ee"-ra pasatzean. 0:02:13.620,0:02:15.170 Momentu egokian biratzen badira 0:02:15.170,0:02:17.220 kaxa beltza argiztatu egiten da 0:02:17.220,0:02:19.320 eta hartz panda batek danborra jotzen du. 0:02:19.320,0:02:21.710 Sei hilabeteko haurrei ikaragarri gustatzen zaie. 0:02:21.840,0:02:23.370 Zer ikasi dugu? 0:02:23.420,0:02:25.000 Ba, niri definitzea gustatzen zaidan bezala, 0:02:25.000,0:02:27.000 mundu osoko haurrak 0:02:27.000,0:02:29.000 "munduko biztanleak" direla. 0:02:29.150,0:02:32.000 Edozein hizkuntzetako edozein soinu bereiztu dezakete, 0:02:32.000,0:02:35.000 proba edonon eginda ere eta edozein hizkuntza erabilita ere. 0:02:35.000,0:02:38.860 Hori harrigarria da, zuk eta nik ezin baitugu horrelakorik egin. 0:02:39.050,0:02:40.710 Gu kulturen araberako entzuleak gara. 0:02:40.710,0:02:42.000 Gure hizkuntzako soinuak bereizteko gai gara, 0:02:42.000,0:02:44.370 baina ez atzerriko hizkuntzetakoak. 0:02:44.640,0:02:46.000 Beraz, galdera honako hau da: 0:02:46.140,0:02:48.000 noiz pasatzen dira "munduko biztanle" horiek 0:02:48.000,0:02:51.120 kulturen araberako entzuleak izatera? 0:02:51.290,0:02:54.110 Eta erantzuna: lehen urtebetzea baino lehen. 0:02:54.170,0:02:57.000 Hemen ikusten dituzue Tokion eta Estatu Batuetan 0:02:57.000,0:02:59.000 egindako burua biratzearen proben emaitzak, 0:02:59.000,0:03:00.740 hemen, Seattle-en, 0:03:00.740,0:03:02.770 "ra" eta "la" soinuak entzutean, 0:03:02.780,0:03:05.940 ingelesez soinu garrantzitsuak dira, baina japonieraz ez. 0:03:06.000,0:03:09.000 Sei eta zortzi hilabete arteko haurrak guztiz parekoak dira. 0:03:09.000,0:03:12.000 Bi hilabete geroago zerbait harrigarria gertatzen da. 0:03:12.000,0:03:14.000 Estatu Batuetako haurrek hobekuntza nabarmena izan dute, 0:03:14.000,0:03:16.370 eta Japoniakoek, berriz, askoz emaitza okerragoak. 0:03:16.370,0:03:19.080 Baina bi haur-taldeak aurrerago ikasiko duten hizkuntza 0:03:19.080,0:03:21.020 barneratzeko prestatzen ari dira. 0:03:21.310,0:03:23.490 Hori horrela, galdera zera da: 0:03:23.630,0:03:26.000 zer gertazen da bi hilabeteko aro kritiko horretan? 0:03:26.000,0:03:28.000 Soinuen garapenerako aro kritikoa da, 0:03:28.000,0:03:30.000 baina zer ari da gertatzen burmuinean? 0:03:30.000,0:03:32.000 Bi gauza gertatzen dira. 0:03:32.160,0:03:35.720 Lehena, haurrak arreta handiz ari zaizkigula entzuten 0:03:35.720,0:03:38.320 eta estatistikak ateratzen dituztela 0:03:38.320,0:03:40.050 entzuten dutenaren arabera. 0:03:40.590,0:03:43.550 Orain, bi ama entzungo ditugu haur-hizkeran hizketan, 0:03:43.550,0:03:46.160 haurrei hitz egiteko daukagun hizkuntza unibertsalean. 0:03:46.290,0:03:49.000 Lehenengoa ingelesez ari da eta bestea japonieraz. 0:03:49.140,0:03:52.000 (Bideoa) Ama ingelesa: Ze politak diren zure begiak, 0:03:52.000,0:03:55.240 hain urdinak eta hain handiak! 0:03:56.000,0:04:02.330 Ama japoniarra: [japonieraz] 0:04:02.400,0:04:04.000 Patricia Kuhl: Hitzak ekoizten diren bitartean, 0:04:04.000,0:04:06.240 eta haurrak entzuten ari diren bitartean, 0:04:06.240,0:04:08.380 jasotzen duten hizkuntzari buruzko 0:04:08.380,0:04:10.870 estatistikak egiten ari dira. 0:04:11.000,0:04:14.000 Eta orduan soinuen banaketa handitu egiten da. 0:04:14.120,0:04:17.170 Bideoarekin ikusi dugu haurrak sentiberak direla 0:04:17.170,0:04:20.070 estatistikekiko, eta japonieraren eta ingelesaren estatistikak 0:04:20.070,0:04:22.080 oso-oso ezberdinak direla. 0:04:22.490,0:04:25.000 Ingelesez R eta L ugari erabiltzen dira, 0:04:25.000,0:04:27.000 soinuen banaketak adierazten digun moduan. 0:04:27.000,0:04:29.000 Eta japonieraz banaketa hori guztiz ezberdina da, 0:04:29.000,0:04:32.000 japonieraz erdi mailako soinuak hautematen dira, 0:04:32.000,0:04:35.000 japoniar R bezala ezagutzen direnak. 0:04:35.000,0:04:37.420 Beraz, haurrek hizkuntzaren estatistikak 0:04:37.420,0:04:39.280 xurgatzen dituzte 0:04:39.350,0:04:41.000 eta horrek burmuina aldarazten diete; 0:04:41.000,0:04:43.000 munduko biztanle izatetik kulturen araberako entzule 0:04:43.000,0:04:45.950 izatera pasarazten dituzte. 0:04:46.000,0:04:48.000 Baina guk, helduok, 0:04:48.000,0:04:50.280 ez ditugu estatistika horiek egiten. 0:04:50.490,0:04:53.000 Gure garapenaren hasieran sortu genituen 0:04:53.000,0:04:56.000 errepresentazioen oroitzapenetan oinarritzen gara. 0:04:56.070,0:04:58.000 Hori horrela, hemen ikusten ari garenak 0:04:58.000,0:05:01.000 aro kritikoaren moldea aldatu egiten du. 0:05:01.000,0:05:04.000 Matematika oinarri hartuta eztabaidatzen ari gara 0:05:04.000,0:05:07.000 ea hizkuntzak ikasteko prozesua moteldu egiten den 0:05:07.000,0:05:09.700 gure soinuen banaketak egonkortzen direnean. 0:05:09.780,0:05:12.790 Eta hiztun elebiduden inguruko galdera ugari sortzen dira. 0:05:12.970,0:05:16.000 Elebidunek bi estatistika-multzo dauzkate buruan aldiberean 0:05:16.000,0:05:18.820 eta batetik bestera pasatu behar dira 0:05:18.820,0:05:21.000 solaskidea nor den kontuan izanda. 0:05:21.380,0:05:23.000 Orduan, zera galdetu genion geure buruari: 0:05:23.040,0:05:26.000 haurrek egiten al dituzte hizkuntza ezezagunen estatistikak? 0:05:26.140,0:05:28.000 Hori frogatzeko, amerikar haurrak, 0:05:28.000,0:05:30.190 inoiz beste hizkuntzarik entzun ez dutenak, 0:05:30.190,0:05:33.320 mandarina entzuten jarri genituen euren aro kritikoan. 0:05:33.610,0:05:35.000 Bagenekien haur elebakarrek 0:05:35.000,0:05:38.000 eredu bera jarraitzen dutela Taipein eta Seattle-en 0:05:38.000,0:05:40.000 mandarinaren soinuak entzutean. 0:05:40.200,0:05:42.040 Sei eta zortzi hilabete artean guztiz berdin jokatzen dute. 0:05:42.330,0:05:45.000 Baina bi hilaberen ostean zerbait harrigarria gertatzen da. 0:05:45.240,0:05:48.510 Taiwandar haurrak hobetzen ari dira, baina amerikarrak ez. 0:05:48.780,0:05:51.700 Orduan haur amerikarrak mandarin hizkuntzarekin 0:05:51.700,0:05:53.810 kontaktuan jarri genituen. 0:05:54.110,0:05:56.000 Mandarinez hitz egiten duten senideak eduki eta 0:05:56.000,0:05:58.340 hilabeterako amerikarren etxera joango balira bezala zen. 0:05:58.400,0:06:00.360 Haurrei 12 saiotan hitz egin zitzaien mandarinez. 0:06:00.580,0:06:02.800 Horrelako itxura zuen laborategiak: 0:06:02.910,0:06:24.500 (Bideoa) Mandarin hiztuna: [mandarinez] 0:06:24.590,0:06:26.840 PK: Zer egin diegu haurren burmuin txikiei? 0:06:26.890,0:06:29.090 (Barreak) 0:06:29.200,0:06:31.000 Kontrol-taldearengana joan behar izan genuen 0:06:31.000,0:06:32.160 eta ziurtatu 0:06:32.340,0:06:35.090 laborategira bidean ez zutela mandarina ikasi. 0:06:35.170,0:06:37.000 Gero haur batzuk ekarri genituen eta ingelesa entzuten jarri. 0:06:37.000,0:06:39.000 Eta grafikoan ikus dezakegu ingelesarekiko kontaktuak 0:06:39.000,0:06:41.000 ez zuela eraginik izan haurren mandarina hobetzerakoan. 0:06:41.000,0:06:43.000 Baina ikusi zer gertatzen zaien 0:06:43.000,0:06:45.000 12 sesiotan mandarina entzun duten haurrei. 0:06:45.070,0:06:47.000 10 hilabete eta erdiko taiwandar haurrak 0:06:47.000,0:06:50.000 bezain ondo moldatzen dira. 0:06:50.590,0:06:52.000 Horrekin frogatzen da 0:06:52.000,0:06:54.440 haurrek estatistikak egiten dituztela hizkuntza berriekin. 0:06:54.440,0:06:57.910 Parean dutena edozer dela ere, estatistikak egingo dituzte. 0:06:58.060,0:07:00.000 Baina ikusi nahi genuen 0:07:00.000,0:07:02.000 gizakiak zer eragin duen 0:07:02.000,0:07:04.000 ikasketa-prozesu horretan. 0:07:04.060,0:07:06.000 Horretarako, beste haur-talde bat hartu 0:07:06.000,0:07:09.000 eta sesio-kopuru bera eskaini genien, 12 sesio. 0:07:09.120,0:07:11.390 Baina hauek, telebistaren aurrean egin zuten. 0:07:11.510,0:07:14.000 Eta gero beste batzuek soilik entzumenaren bitartez, 0:07:14.000,0:07:16.000 pantailan pelutxezko hartz bati begira egin zuten. 0:07:16.140,0:07:19.000 Zer egin diegu euren burmuin txikiei? 0:07:19.040,0:07:22.000 Hemen ditugu entzumen-probaren emaitzak: 0:07:22.000,0:07:24.000 haurrek ez dute ezer ikasi. 0:07:24.180,0:07:27.000 Eta hemen bideoren bidezko probarenak: 0:07:27.000,0:07:29.000 hemen ere ezer ez dute ikasi. 0:07:29.110,0:07:31.000 Haurrek gizaki bat behar dute 0:07:31.000,0:07:33.000 estatistikak egiteko. 0:07:33.170,0:07:35.000 Burmuinaren alde sozialak agintzen du 0:07:35.000,0:07:37.000 haurrak estatistikak egiten ari direnean. 0:07:37.000,0:07:39.000 Burmuinera sartu 0:07:39.000,0:07:41.000 eta hori nola gertatzen den ikusi nahi dugu, 0:07:41.000,0:07:43.000 bai haurrak telebistaren aurrean daudenean 0:07:43.000,0:07:45.260 bai gizakien aurrean daudenean. 0:07:45.460,0:07:47.560 Eta, zorionez, tramankulu berri bat daukagu, 0:07:47.630,0:07:49.530 magnetoenzefalografia, 0:07:49.620,0:07:51.960 eta horrek ahalbidetzen digu azterketa egitea. 0:07:52.130,0:07:53.850 Marteko lehorgailu bat dirudi, 0:07:53.850,0:07:55.510 baina guztiz segurua da, 0:07:55.510,0:07:58.200 ez da inbaditzailea, eta isila da. 0:07:58.300,0:08:00.000 Zehaztasun milimetrikoa eskaintzen du 0:08:00.000,0:08:01.680 espazioari dagokionez, 0:08:01.680,0:08:04.000 eta milisegunduko zehaztasuna dauka 0:08:04.000,0:08:05.970 306 SQUIDi esker. 0:08:06.040,0:08:08.000 SQUIDak interferentzia kuantikodun 0:08:08.000,0:08:09.740 gailu super-eroaleak dira, 0:08:09.740,0:08:11.630 eta horien bidez jasotzen ditugu 0:08:11.630,0:08:12.860 pentsatzen ari garenean 0:08:12.860,0:08:14.790 aldatzen diren eremu magnetikoak. 0:08:14.930,0:08:16.720 Munduan lehenak gara 0:08:16.720,0:08:19.380 haurrak MEG gailuen bidez grabatzen, 0:08:19.380,0:08:21.730 ikasten ari diren bitartean 0:08:21.840,0:08:24.000 Begira, hau Emma txikia da, 0:08:24.000,0:08:26.000 sei hilabete ditu, 0:08:26.000,0:08:28.000 eta hainbat hizkuntza entzuten ari da 0:08:28.000,0:08:30.940 belarrietan dituen entzungailuen bitartez. 0:08:31.170,0:08:33.000 Ikusten duzue lasai mugi daitekeela. 0:08:33.000,0:08:35.000 Burua aztertzen diogu 0:08:35.000,0:08:37.000 txanoan txertatutako bolatxoen bidez, 0:08:37.000,0:08:40.000 horrela, nahi beste mugi daiteke. 0:08:40.170,0:08:42.250 Benetako arrakasta teknikoa da. 0:08:42.340,0:08:44.000 Eta zer ikusten dugu horrekin? 0:08:44.000,0:08:46.000 Haurraren burmuina ikusten dugu. 0:08:46.000,0:08:49.000 Haurrak bere hizkuntzako hitz bat entzuten duenean 0:08:49.000,0:08:51.000 entzumen-eremuak argiztatu egiten dira, 0:08:51.000,0:08:53.350 eta jarraian baita inguruko eremuak ere, 0:08:53.350,0:08:55.710 ziurrenez koherentziari lotuta daudenak. 0:08:55.710,0:08:58.570 Burmuineko eremuak bata bestearekin koordinatzen dira, 0:08:58.570,0:09:00.310 eta kausalitateak eremu batek 0:09:00.310,0:09:03.000 beste eremuak aktibatzea eragiten du. 0:09:03.540,0:09:05.000 Urrezko aro aberats batean sartzen ari gara, 0:09:05.000,0:09:08.150 non haurren burmuinaren garapenari buruzko 0:09:08.150,0:09:10.520 jakintza handia dagoen. 0:09:10.830,0:09:13.000 Haurraren burmuina ikusi ahal izango dugu 0:09:13.000,0:09:15.000 emozio bat sentitzen duen bitartean, 0:09:15.000,0:09:17.000 hitz egiten eta irakurtzen ikasten ari denean, 0:09:17.000,0:09:19.000 matematikako problemak ebaztean, 0:09:19.000,0:09:21.320 edo ideia bat bururatzen zaion unean. 0:09:21.560,0:09:24.000 Eta gai izango gara ikasteko arazoak dituzten haurrei 0:09:24.000,0:09:27.000 laguntza eskaintzeko, burmuinaren bidez. 0:09:27.350,0:09:30.270 Poetek eta idazleek deskribatzen zuten moduan, 0:09:30.590,0:09:32.000 uste dut gai izango garela ikusteko 0:09:32.000,0:09:34.030 haurraren burua zein irekia den, 0:09:34.180,0:09:36.120 haurraren buruak duen irekitasun miresgarria 0:09:36.120,0:09:38.510 norainokoa den. 0:09:39.000,0:09:41.000 Haur baten burmuina aztertzean 0:09:41.000,0:09:43.820 gizakia izateak zein sekretu gordetzen dituen 0:09:43.820,0:09:45.000 argituko dugu, 0:09:45.260,0:09:47.000 eta prozesu horrekin agian lortuko dugu 0:09:47.000,0:09:49.600 geure burua irekia izatea gauza berriak ikasteko 0:09:49.600,0:09:51.480 bizitza guztian zehar. 0:09:51.670,0:09:53.000 Eskerrik asko. 0:09:53.000,0:09:57.540 (Txaloak)