0:00:01.212,0:00:03.342 Ez dakit hemen zaudetenak 0:00:03.342,0:00:06.079 nire argazkiak ezagutzen dituzuen. 0:00:06.079,0:00:10.162 Zenbait argazki erakusten hasiko naiz 0:00:10.162,0:00:12.452 eta gero egingo dut hitz. 0:00:45.884,0:00:49.836 Nire bizitzari buruz [br]zerbait kontatu behar dizuet, 0:00:49.836,0:00:54.443 berari buruz jardungo naizelako[br]nire hitzaldi honetan. 0:00:54.443,0:00:57.900 Brasilen jaio nintzen 1944an, 0:00:57.900,0:01:01.655 Brasilen oraindik [br]merkatu ekonomiarik ez zegoen garaian. 0:01:01.655,0:01:03.538 Landetxe batean jaio nintzen, 0:01:03.538,0:01:08.040 bere lurren %50 baino gehiago[br]oihana zen oraindik. 0:01:08.040,0:01:09.660 Leku zoragarria. 0:01:09.660,0:01:13.972 Txori eta animalia harrigarriekin bizi nintzen. 0:01:13.972,0:01:18.213 Gure errekatxoetan[br]kaimanekin egiten nuen igeri. 0:01:18.213,0:01:21.122 Landetxe hartan 35 familia bizi ziren 0:01:21.122,0:01:25.404 eta landetxean ekoiztutako guztia [br]kontsumitzen genuen. 0:01:25.404,0:01:27.511 Oso gauza gutxi zihoan merkatura. 0:01:27.511,0:01:30.221 Urtean behin, [br]merkatura joaten zen gauza bakarra 0:01:30.221,0:01:31.941 guk hazitako behi-azienda zen. 0:01:31.941,0:01:34.710 45 eguneko bidaiak egiten genituen 0:01:34.710,0:01:36.886 hiltegira heltzeko 0:01:36.886,0:01:39.180 milaka behi garraiatzen, 0:01:39.180,0:01:41.712 eta beste 20 egun 0:01:41.712,0:01:44.109 berriro landetxera bueltatzeko. 0:01:44.109,0:01:46.486 15 urte nituenean, 0:01:46.486,0:01:49.991 leku hura utzi behar izan nuen 0:01:49.991,0:01:53.454 hiri askoz handiago batera joateko. 0:01:53.454,0:01:56.885 Han amaitu nuen bigarren hezkuntza. 0:01:56.885,0:01:59.653 Han hainbat gauza ikasi nituen. 0:01:59.653,0:02:02.278 Brasil urbanizatzen, [br]industrializatzen hasia zen, 0:02:02.278,0:02:06.693 eta politikan sartu nintzen.[br]Zertxobait erradikal egin nintzen. 0:02:06.693,0:02:09.535 Ezkerreko alderdien kidea nintzen, 0:02:09.535,0:02:12.641 eta aktibista egin nintzen. 0:02:12.641,0:02:15.733 Unibertsitatera joan nintzen[br]Ekonomia ikastera. 0:02:15.733,0:02:18.353 Ekonomian masterra egin nuen. 0:02:18.353,0:02:23.042 Eta nire bizitzaren gauza garrantzitsuena[br]orduan gertatu zen baita ere. 0:02:23.042,0:02:25.770 Neska zoragarri bat ezagutu nuen, 0:02:25.770,0:02:33.488 bizitza osorako lagunik minena bihurtu zena[br]eta orain arte egin dudan gauza guztien partaide, 0:02:33.488,0:02:36.550 nire emaztea, Lélia Wanick Salgado. 0:02:36.550,0:02:38.844 Brasil guztiz erradikalizatu zen. 0:02:38.844,0:02:41.756 Diktaduraren kontra gogor borrokatu ginen, 0:02:41.756,0:02:43.542 guretzako beharrezkoa zen momentu baten. 0:02:43.542,0:02:47.126 Edo klandestinitatera joan, armak eskuan, 0:02:47.126,0:02:49.581 edo Brasiletik irten. Gazteegiak ginen 0:02:49.581,0:02:54.632 eta gure erakundeak erabaki zuen[br]alde egitea komeni zitzaigula. 0:02:54.632,0:02:57.766 Frantziara joan ginen.[br]Bertan Ekonomian doktoretza egin nuen. 0:02:57.766,0:02:59.761 Léila arkitekto egin zen. 0:02:59.761,0:03:02.844 Gero inbertsio-banku baten aritu nintzen. 0:03:02.844,0:03:05.806 Bidaia asko egin genituen.[br]Garapena finantzatu genuen, 0:03:05.806,0:03:08.661 Munduko Bankuarekin [br]ekonomia egitasmoak Afrikan. 0:03:08.661,0:03:12.129 Egun baten argazkigintzak[br]nire bizitza guztiz inbaditu zuen. 0:03:12.129,0:03:15.997 Argazkilari egin nintzen,[br]dena utzi eta argazkilari egin nintzen. 0:03:15.997,0:03:21.808 Niretzako garrantzizkoak ziren argazkiak[br]egiteari ekin nion. 0:03:21.808,0:03:23.990 Askok esaten didate [br]argazki-kazetaria naizela, 0:03:23.990,0:03:26.566 argazkilari-antropologoa naizela, 0:03:26.566,0:03:29.327 argazkilari-aktibista naizela. 0:03:29.327,0:03:32.327 Baina hori baino askoz ere gehiago [br]egin nuen. 0:03:32.327,0:03:35.009 Argazkigintza nire bizitza egin nuen. 0:03:35.009,0:03:39.633 Argazkigintzan murgilduta bizi nintzen[br]epe luzeko proiektuak garatzen. 0:03:39.633,0:03:42.158 Zenbait argazki erakutsi nahi dizuet. 0:03:42.158,0:03:48.625 Nik parte hartu nuen gizarte proiektuen barrua[br]ikusiko duzue. 0:03:48.625,0:03:53.427 Liburu asko argitaratu ditut[br]argazki hauekin, 0:03:53.427,0:03:57.178 baina batzuk bakarrik erakutsiko dizkizuet. 0:04:42.949,0:04:46.724 90eko hamarkadan,[br]1994tik 2000ra, 0:04:46.724,0:04:49.965 "Migrazioak" istorioaren argazkiak [br]egin nituen. 0:04:49.965,0:04:51.842 Liburu bat egin zen.[br]Erakusketa bat egin zen. 0:04:51.842,0:04:54.600 Baina nik argazki hauek [br]egiten nituen bitartean, 0:04:54.600,0:05:00.337 sasoi oso gogorra bizi izan nuen,[br]batez ere Ruandan. 0:05:00.337,0:05:04.648 Erabateko basakeria ikusi nuen Ruandan. 0:05:04.648,0:05:07.813 Milaka hildako ikusi nituen egunero. 0:05:07.813,0:05:10.754 Gure espeziearenganako fedea galdu nuen. 0:05:10.754,0:05:14.945 Ez nuen uste bizirik jarraitu ahal genuenik 0:05:14.945,0:05:20.492 eta neure estafilokoko propioak eraso egin zidan. 0:05:20.492,0:05:23.476 Gorputz guztian infekzioa izaten hasi nintzen. 0:05:23.476,0:05:27.888 Emaztearekin amodioa egitean,[br]ez zen niregandik hazirik ateratzen. 0:05:27.888,0:05:30.715 Odola ateratzen zen. 0:05:30.715,0:05:33.596 Lagun baten medikua ikustera [br]joan nintzen Parisera. 0:05:33.596,0:05:36.362 Guztiz gaixotuta nengoela esan nion. 0:05:36.362,0:05:39.216 Luze aztertu ninduen [br]eta hau esan zidan: "Sebastian, 0:05:39.216,0:05:42.353 zu ez zaude gaixo, [br]zure prostata ezin hobe dago. 0:05:42.353,0:05:46.621 Gertatzen dena da horrenbeste heriotza ikusita,[br]zu zeu ere hiltzen ari zarela. 0:05:46.621,0:05:49.360 Gelditu egin behar duzu. Gelditu. 0:05:49.360,0:05:54.771 Gelditu behar duzu, bestela hil egingo zara". 0:05:54.771,0:05:57.747 Gelditzeko erabakia hartu nuen. 0:05:57.747,0:06:02.160 Oso haserre nengoen argazkigintzarekin,[br]mundu guztiarekin, 0:06:02.161,0:06:06.001 eta jaiotetxera bueltatzea erabaki nuen. 0:06:06.001,0:06:07.605 Kointzidentzia handia izan zen. 0:06:07.605,0:06:11.016 Nire gurasoak [br]zeharo zahartu ziren garaia izan zen. 0:06:11.016,0:06:14.577 Zazpi arreba ditut.[br]Ni naiz familiako gizon gutxienetako bat. 0:06:14.577,0:06:19.105 Elkarrekin erabaki zuten [br]lur hau Léila eta bioi ematea. 0:06:19.105,0:06:24.761 Lur hau jaso genuenean,[br]lurra ni bezain hilda zegoen. 0:06:24.761,0:06:28.065 Ume nintzenean,[br]%50 baino gehiago euri-oihana zen. 0:06:28.065,0:06:33.327 Lurra jaso genuenean, [br]%0,5 baino gutxiago zen euri-oihan, 0:06:33.327,0:06:35.007 eskualde osoan zen antzera. 0:06:35.007,0:06:37.936 Garapena sortzeko, Brasil garatzeko, 0:06:37.936,0:06:40.723 gure oihanaren parte handia suntsitu genuen. 0:06:40.723,0:06:42.706 Hemen, Estatu Batuetan, egin duzuen bezala 0:06:42.706,0:06:44.994 edo Indian, planetaren edozein lekutan. 0:06:44.994,0:06:48.762 Gure garapena sortzeko [br]kontraesan ikaragarrira heldu gara. 0:06:48.762,0:06:52.490 Gure inguru osoa suntsitzen dugu. 0:06:52.490,0:06:56.155 Landetxe honek, milaka behi zituenak, 0:06:56.155,0:06:58.322 ehunka batzuk baino ez zuen 0:06:58.322,0:07:00.727 eta ez genekien hauekin zer egin. 0:07:00.727,0:07:04.627 Léilari ideia sinestezina bururatu zitzaion,[br]ideia zoroa. 0:07:04.627,0:07:09.274 Esan zuen: "zergatik ez duzu berrezartzen[br]hemen zegoen euri-oihana? 0:07:09.274,0:07:13.710 Paradisuan jaio zinela esaten duzu.[br]Eraiki dezagun paradisua berriz". 0:07:13.710,0:07:18.098 Lagun on bat ikustera joan nintzen[br]baso ingeniaria zena 0:07:18.098,0:07:19.969 guretzako proiektu bat prestatzeko 0:07:19.969,0:07:22.150 eta lanari ekin genion.[br]Landatzen hasi ginen. 0:07:22.150,0:07:26.407 Lehengo urtean zuhaitz asko galdu genituen,[br]bigarrenean gutxiago 0:07:26.407,0:07:31.468 eta pixkanaka lur mortu hura[br]berriz jaiotzen hasi zen. 0:07:31.468,0:07:34.831 Ehunka milaka zuhaitz [br]landatzen hasi ginen, 0:07:34.831,0:07:38.271 bertako espezieak baino ez,[br]hango espezieak baino ez. 0:07:38.271,0:07:41.812 Suntsitutako ekosistema bera sortu genuen. 0:07:41.812,0:07:46.120 Bizitza berriz agertu zen [br]modu sinestezinean. 0:07:46.120,0:07:50.379 Gure lurra parke nazional bihurtzea[br]ezinbestekoa zitzaigun. 0:07:50.379,0:07:53.019 Eraldaketa egin genuen.[br]Lurra naturari itzuli genion. 0:07:53.019,0:07:54.394 Parke nazionala egin zen. 0:07:54.394,0:07:58.144 "Instituto Terra" deritzon erakundea sortu genuen 0:07:58.144,0:08:03.123 eta edonon dirua lortzeko[br]ingurugiro-proiektu handi bat sortu genuen. 0:08:03.123,0:08:06.748 Hemen Los Angelesen, [br]San Frantziskoko badian, 0:08:06.748,0:08:09.059 Estatu Batuetan zerga-aitorpenean [br]kengarria egin zen. 0:08:09.059,0:08:12.387 Dirua lortu genuen Espainian, [br]Italian, Brasilen asko. 0:08:12.387,0:08:16.865 Brasileko enpresa ugariekin egin genuen lan[br]proiektuan dirua jarri zutenak, gobernuarekin. 0:08:16.865,0:08:21.027 Bizitza etortzen hasi zen,[br]eta nik desio handi bat nuen 0:08:21.027,0:08:24.443 argazkigintzara bueltatzeko, [br]argazkiak egiteko. 0:08:24.443,0:08:28.968 Oraingoan nire nahia ez zen [br]erretratatzea soilik animalia bat, 0:08:28.968,0:08:32.321 nire bizitza osoan[br]erretratatu nuen bakarra: gu geu. 0:08:32.321,0:08:36.689 Beste animaliak erretratatu nahi nituen,[br]paisaiak erretratatu, 0:08:36.689,0:08:42.667 gu erretratatu, baina hasierako gu,[br]naturarekin orekan bizi ginen garaietakoa. 0:08:42.667,0:08:47.210 Eta ekin nion.[br]2004 urtearen hasieran hasi nintzen 0:08:47.210,0:08:50.410 eta 2011ko amaieran bukatu. 0:08:50.410,0:08:53.103 Irudi kopuru ikaragarria egin genuen. 0:08:53.103,0:08:57.713 Léliak nire liburu eta erakusketa guztien [br]diseinua egin zuen. 0:08:57.713,0:08:59.737 Bera da erakusketen egilea. 0:08:59.737,0:09:02.044 Irudi horiekin nahi genuena zen 0:09:02.044,0:09:08.456 eztabaida sortzea planeta honetan[br]jatorrizkoa denari buruz 0:09:08.456,0:09:10.979 eta planetan gorde behar dugunari buruz. 0:09:10.979,0:09:14.277 Bizi nahi badugu,[br]gure bizitzan orekaren bat izan nahi badugu. 0:09:14.277,0:09:16.788 Geure burua ikusi nahi nuen 0:09:16.788,0:09:22.655 oraindik harrizko tresnak [br]erabiltzen genituenean. 0:09:22.655,0:09:24.812 Oraindik existitzen gara.[br]Aurreko astean, 0:09:24.812,0:09:27.708 Brasileko Indiar Fundazio Nazionalean[br]egon nintzen. 0:09:27.708,0:09:31.014 Amazonasen soilik 110 indiar talde inguru ditugu 0:09:31.014,0:09:33.945 oraindik kontaktatuak izan ez direnak. 0:09:33.945,0:09:36.478 Zentzu honetan babestu behar dugu oihana. 0:09:36.478,0:09:41.253 Irudi hauekin,[br]espero dut sortu ahal izango dugula 0:09:41.253,0:09:43.610 informazioa, informazio sistema bat. 0:09:43.610,0:09:47.180 Planetaren aurkezpen berria egiten saiatu ginen. 0:09:47.180,0:09:52.300 Proiektu honetako irudi bakan batzuk [br]erakutsi nahi dizkizuet, mesedez. 0:11:47.697,0:11:49.975 Honen... (Txaloak) 0:11:49.975,0:11:53.338 Eskerrik asko. Eskerrak benetan. 0:11:57.022,0:12:01.878 Honen alde borrokatu behar gara gogor[br]orain dagoen eran mantentzeko. 0:12:01.878,0:12:06.230 Baina bada beste alde bat[br]denen artean berreraiki behar duguna, 0:12:06.230,0:12:10.247 gure gizartea, [br]gure gizarteen familia modernoa. 0:12:10.247,0:12:12.886 Gauden momentu honetan[br]ezin dugu atzera egin. 0:12:12.886,0:12:15.094 Baina kontraesan ikaragarria sortzen dugu. 0:12:15.094,0:12:17.390 Hau dena eraikitzeko, asko suntsitzen dugu. 0:12:17.390,0:12:19.600 Brasileko gure oihana, [br]antzinako oihan hura, 0:12:19.600,0:12:22.486 Kaliforniaren tamainakoa zena, 0:12:22.486,0:12:25.160 gaur %93an desagertu egin da. 0:12:25.160,0:12:28.154 Hemen, mendebaldeko kostaldean,[br]zuek zuen oihana suntsitu duzue. 0:12:28.154,0:12:31.391 Hemen inguruan,[br]sekuoia oihanak galdu egin dira. 0:12:31.391,0:12:33.258 Arin galdu, desagertu. 0:12:33.258,0:12:35.927 Orain dela egun bi, [br]Atlantatik hona nentorrela, 0:12:35.927,0:12:40.631 basamortuen gainean hegaldatu nintzen,[br]guk geure eskuekin sortutakoak. 0:12:40.631,0:12:43.290 Indiak ez du zuhaitz gehiagorik,[br]Espainiak ere ez. 0:12:43.290,0:12:46.799 Baso hauek berregin behar ditugu. 0:12:46.799,0:12:52.077 Beraiek dira gure bizitzaren bihotza.[br]Arnasa hartu behar dugu. 0:12:52.077,0:13:00.035 Fabrika bakarra CO2a[br]oxigeno bihur dezakeena basoa da. 0:13:00.035,0:13:07.223 Sortzen dugun karbonoa harrapatzeko gai den[br]makina bakarra, etengabe, 0:13:07.223,0:13:11.379 gutxitzen badugu ere,[br]edozer egitean CO2 sortzen dugu, 0:13:11.379,0:13:12.878 zuhaitzak dira. 0:13:12.878,0:13:17.244 Zera galdetzen dut. [br]Orain dela hiruzpalau aste, 0:13:17.244,0:13:21.863 egunkarietan ikusi genuen[br]Norvegian milioika arrain hil direla. 0:13:21.863,0:13:24.621 Uretan oxigeno falta. 0:13:24.621,0:13:27.073 Neure buruari galdetzen diot, [br]noizbait 0:13:27.073,0:13:31.060 ia animalia espezie guztientzako [br]oxigenoa faltako zaigun, 0:13:31.060,0:13:34.498 gurea barne, [br]oso zaila litzateke guretzako. 0:13:34.498,0:13:38.802 Ur sistemarentzako,[br]zuhaitzak funtsezkoak dira. 0:13:38.802,0:13:42.474 Adibide txiki bat emango dizuet,[br]erraz ulertuko duzuena. 0:13:42.474,0:13:46.400 Zuek jende zoriontsuok,[br]burua ilez beterik duzuenok, 0:13:46.400,0:13:53.105 dutxa hartzen baduzue, bi edo hiru ordu[br]behar izango dituzue ilea lehortzeko 0:13:53.105,0:13:55.410 lehorgailua erabiltzen ez baduzue. 0:13:55.410,0:14:00.191 Nirea minutu baten lehor dago.[br]Antzerakoa da zuhaitzekin. 0:14:00.191,0:14:02.893 Zuhaitzak planetaren ilea dira. 0:14:02.893,0:14:06.682 Euria jausten bada [br]zuhaitzik ez dagoen lekuan, 0:14:06.682,0:14:10.110 minutu gutxi barru,[br]ura ibaira heltzen da, 0:14:10.110,0:14:14.453 lurra darama, ur iturburua suntsitzen du,[br]ibaiak suntsitzen ditu, 0:14:14.453,0:14:16.010 ez dago hezetasuna non atxikitu. 0:14:16.010,0:14:20.301 Zuhaitzak dituzunean,[br]sustrai sistemak ura atxikitzen du. 0:14:20.301,0:14:25.079 Zuhaitzen adar guztiek, jausitako hostoek[br]gune heze bat sortzen dute. 0:14:25.079,0:14:29.811 Urak hilabeteak behar ditu [br]ibaietara heltzeko 0:14:29.811,0:14:33.011 eta iturburuak mantentzen ditu,[br]gure ibaiak. 0:14:33.011,0:14:35.015 Hauxe da gauza garrantzitsuena 0:14:35.015,0:14:39.478 bizitzako edozein ekintzarako[br]ura behar dugula ikusten dugunean. 0:14:39.478,0:14:43.626 Amaitzeko, irudi batzuk [br]erakutsi nahi dizkizuet, 0:14:43.626,0:14:47.515 niretzako zentzu horretan [br]oso garrantzitsuak direnak. 0:14:47.515,0:14:49.455 Esan dizuet 0:14:49.455,0:14:51.558 nire gurasoengandik [br]landetxea jaso nuenean 0:14:51.558,0:14:54.358 hura nire paradisua zela, [br]hori zen landetxea. 0:14:54.358,0:14:59.868 Lurra guztiz akabatua, erosioa,[br]lurra lehortu egin zen. 0:14:59.868,0:15:06.444 Baina irudi honetan ikus dezakezue[br]hezkuntza gunea eraikitzen hasiak ginela 0:15:06.444,0:15:11.403 Brasilen ingurumen-zentro [br]nahiko handia bihurtu dena. 0:15:11.403,0:15:15.741 Irudi honetan puntu txiki asko ikusten dituzue. 0:15:15.741,0:15:19.318 Puntu bakoitzaren lekuan[br]zuhaitz bat landatua genuen. 0:15:19.318,0:15:20.893 Milaka zuhaitz dago. 0:15:20.893,0:15:25.791 Hona hemen orain dela bi hilabete[br]leku berean egindako argazkia. 0:15:27.771,0:15:30.624 (Txaloak) 0:15:36.747,0:15:43.113 2,5 milioi zuhaitz[br]landatu behar izan genituen, 0:15:43.125,0:15:48.904 200 espezie desberdinetakoak,[br]ekosistema hau berregiteko. 0:15:48.904,0:15:51.629 Azken irudia erakutsiko dizuet. 0:15:51.629,0:15:54.798 Orain lurretan bi milioi zuhaitz ditugu. 0:15:54.798,0:16:00.837 Zuhaitz hauen bidez[br]100.000 tona karbono ari gara harrapatzen. 0:16:00.837,0:16:05.445 Lagunok, erraza da egiten.[br]Guk lortu genuen, ezta? 0:16:05.445,0:16:07.757 Gertatu zitzaidan istripua zela eta 0:16:07.757,0:16:11.157 atzera joan ginen,[br]ekosistema bat berregin genuen. 0:16:11.157,0:16:13.824 Gela honetan gaudenok 0:16:13.824,0:16:17.360 uste dut kezka bera daukagula, 0:16:17.360,0:16:21.106 eta Brasilen sortu genuen eredua[br]hona ekar dezakegu. 0:16:21.106,0:16:24.164 Munduan edozein lekutan gauza dezakegu. 0:16:24.164,0:16:27.112 Eta elkarrekin egin dezakegula uste dut. 0:16:27.112,0:16:28.741 Eskerrik asko. 0:16:28.741,0:16:33.388 (Txaloak)