WordPress 4.7 "Vaughan", Sarah "Sassy" Vaughan jazzaren mitoagatik deitzen da horrela. Inoiz baino errazagoa da webgunea zuk nahi duzun bezala ezartzea. Ezagutu Carly. Carlyk maskota-denda bat du eta webgunea behar du. Carly, dituen aukerak aztertzen dabil... ... eta WordPress aurkitu du. WordPressekin, Carlyk milaka doako itxura aukera ditzake. Carlyk "Twenty Seventeen" hautatu du, WordPressen itxura berria, negozioen beharrak asetzeko sortua. Twenty Seventeen-ek diseinu dotorea du pantaila osoko irudi handiekin. Maskota-denda bezalako negozio txiki zein negozio handientzat bikaina da. Webgune berria denez, Twenty Seventeen-ek hasierako eduki batzuk erakutsiko dizkio Carlyk ulertu dezan nola funtzionatzen duen eta pertsonalizatzen has dadin. Lasterbide bisual berriek bere webguneko zein atal alda ditzakeen erakusten diote hortxe bertan, zuzeneko aurrebistan. Itxura pertsonalizatzen duen ahala, goiburuan bideo bat gehitu dezakeela konturatu da Carly. Bere iloba txakurtxo batekin grabatu zuen bideoa aukeratu du eta bideoa goiburura gehitu du bere tabletetik zuzenean. Menuak editatzen dituzun bitartean orrialdeak sor ditzakezunez WordPress 4.7ren pertsonalizatzailean, Carlyk bere gunearen egitura eraikitzen jarrai dezake uneko lanak eten gabe. Carlyk aldaketa bat gehiago egin nahi du gunea partekatu aurretik: bere dendaren izena gehiago nabarmendu nahi du. CSS panel berriak hori errazten du, eta aldatzen zoazen heinean, aldaketak erakusten dizkizu. Eta horrekin, bere maskota-dendako webgune berria argitaratzen du. Carly pozik dago. WordPress 4.7k ezaugarri guzti hauek ditu eta baita garatzaileentzako funtzionalitate kitzikagarriak ere REST APIko eduki amaiera-puntuak bezala. WordPress 4.7 Vaughan – zure gunea zuk nahi duzun moduan ezartzen laguntzen.