1 00:00:08,380 --> 00:00:09,561 Mila esker. 2 00:00:16,270 --> 00:00:21,200 Bazen errege bat Indian, Maharaja bat, eta urtebetetzerako dekretu bat zabaldu zuen: 3 00:00:21,200 --> 00:00:24,380 Buruzagi orok erregearentzako opari egokiak ekarri behar zituen. 4 00:00:24,400 --> 00:00:28,370 Batzuk zeta fina ekarri zuten, beste batzuk ezpata zoragarriak, 5 00:00:28,370 --> 00:00:29,490 beste batzuk, urrea. 6 00:00:29,490 --> 00:00:32,659 Ilararen amaieran zimurrez beteriko gizon zahar bat zihoan ohinez, 7 00:00:32,659 --> 00:00:36,630 bere herrixkatik abiatu eta itsasertzetik egun askotako ibilaldia egin zuena. 8 00:00:36,630 --> 00:00:41,420 Iritsi zenean, erregearen semeak galdetu zion "Zer opari duzu Erregearentzat?" 9 00:00:41,457 --> 00:00:44,750 Eta agureak oso mantso eskua zabaldu zuen erakusteko 10 00:00:44,750 --> 00:00:49,600 txirla eder bat, kolore more, hori, gorri eta urdinekin. 11 00:00:50,050 --> 00:00:51,600 Eta Erregearen semeak esan zuen, 12 00:00:51,600 --> 00:00:54,400 "Hori ez da Erregearentzako opari bat! Zer opari da hori?" 13 00:00:54,600 --> 00:00:57,400 Agureak poliki begirada jaso eta erantzun zion, 14 00:00:57,590 --> 00:01:00,750 "Ibilbide luzea... opariaren zati." 15 00:01:01,060 --> 00:01:02,560 (Barreak) 16 00:01:02,900 --> 00:01:05,970 Une batean, opari bat emango dizuet, 17 00:01:05,970 --> 00:01:08,270 nire ustez, zabaltzea merezi duen opari bat. 18 00:01:08,290 --> 00:01:11,460 Baina aurrez, utzidazue nire ibilbide luzea kontatzen. 19 00:01:12,160 --> 00:01:13,740 Zuetako asko bezala, 20 00:01:13,740 --> 00:01:15,210 bizitza haurtzaroan hasi nuen. 21 00:01:15,210 --> 00:01:17,460 Zuetako zenbatek hasi zuten bizitza haurtzaroan? 22 00:01:17,460 --> 00:01:18,510 Gazte jaio zineten? 23 00:01:18,740 --> 00:01:20,500 Zuen erdia edo... ados... 24 00:01:20,570 --> 00:01:21,590 (Barreak) 25 00:01:21,820 --> 00:01:24,910 Eta gainontzekoak, zer? Helduak jaio zineten? 26 00:01:25,060 --> 00:01:27,640 Ene! Zuen ama ezagutu nahi dut! 27 00:01:27,820 --> 00:01:29,460 Hori bai ezinezkoa! 28 00:01:30,560 --> 00:01:34,740 Haurtzaroan, beti erakarri ninduen ezinezkoa egiteak. 29 00:01:35,620 --> 00:01:38,880 Gaurkoa, urte askoz iristeko irrikaz egon naizen eguna da, 30 00:01:38,880 --> 00:01:41,000 izan ere, gaur da eguna saiatuko naizena 31 00:01:41,020 --> 00:01:43,620 ezinezkoa egiten zuen begien aurrean, 32 00:01:43,620 --> 00:01:45,460 hementxe, TEDxMaastricht-en. 33 00:01:45,800 --> 00:01:48,160 Hasteko, opari bat emango dizuet: 34 00:01:48,760 --> 00:01:52,330 amaiera kontatuz ikusaraziko dizuet 35 00:01:52,640 --> 00:01:54,940 ezinezkoa ez dela ezinezko. 36 00:01:55,300 --> 00:01:58,210 Eta amaitzeko, zabaltzea merezi duen opari bat emango dizuet: 37 00:01:58,210 --> 00:02:01,350 erakutsiko dizuet zuen bizitzan ezinezkoa egin dezakezuela. 38 00:02:02,660 --> 00:02:05,420 Ezinezkoa egiteko nire saiakeran, aurkitu dut badirela 39 00:02:05,420 --> 00:02:08,230 munduko jende guztiarentzat unibertsalak diren bi gauza: 40 00:02:08,230 --> 00:02:09,870 guztiok ditugu beldurrak, 41 00:02:09,870 --> 00:02:11,640 eta guztiok ditugu ametsak. 42 00:02:12,900 --> 00:02:17,560 Ezinezkoa egiteko saiakera horretan, aurkitu dut badirela hiru gauza 43 00:02:17,560 --> 00:02:20,100 nire bizitzan zehar egin ditudanak 44 00:02:20,110 --> 00:02:23,290 eta ezinezkoa egitera eraman nautenak: 45 00:02:24,200 --> 00:02:26,900 Dodgeball, edo zuentzako "Trefbal", 46 00:02:27,290 --> 00:02:28,360 Superman, 47 00:02:28,460 --> 00:02:29,460 eta Eltxoa. 48 00:02:29,460 --> 00:02:30,710 Nire hiru hitz gakoak. 49 00:02:30,710 --> 00:02:33,620 Orain badakizue zergatik egiten dudan ezinezkoa nire bizitzan. 50 00:02:33,620 --> 00:02:36,220 Beraz, nire bidaia kontatuko dizuet, ibilaldi luzea 51 00:02:36,320 --> 00:02:38,680 beldurretatik ametsetara, 52 00:02:38,740 --> 00:02:40,980 hitzetatik ezpatetara, 53 00:02:41,160 --> 00:02:42,740 Dodgeballetik 54 00:02:42,850 --> 00:02:44,020 Supermanera 55 00:02:44,020 --> 00:02:45,340 eta Eltxora. 56 00:02:45,800 --> 00:02:47,360 Eta espero dut erakustea 57 00:02:47,360 --> 00:02:49,900 zuek nola egin dezakezuen ezinezkoa zuen bizitzan. 58 00:02:52,480 --> 00:02:54,934 2007ko urriaren 4a. 59 00:02:55,840 --> 00:02:58,120 Bihotza taupaka, belaunak dardarka 60 00:02:58,120 --> 00:02:59,340 taula gainera irtetean, 61 00:02:59,340 --> 00:03:00,930 Sanders Antzokian, 62 00:03:01,040 --> 00:03:03,240 Harvard Unibertsitatean, 63 00:03:03,240 --> 00:03:06,160 2007ko Medikuntzako Ig Nobel Saria jasotzeko 64 00:03:06,160 --> 00:03:08,660 elkarlanean idatzitako medikuntza ikerketa lanagatik. 65 00:03:08,660 --> 00:03:10,270 Izenburua: "Ezpata irensketa... 66 00:03:10,420 --> 00:03:11,740 ...eta haren ondorioak" 67 00:03:11,870 --> 00:03:13,275 (Barreak) 68 00:03:13,840 --> 00:03:17,880 Inoiz irakurri ez nuen aldizkari txiki batean argitaratu zen, 69 00:03:18,460 --> 00:03:20,419 British Medical Journal-ean. 70 00:03:21,360 --> 00:03:24,740 Eta niretzat, hori ezinezko amets bat gauzatzea izan zen, 71 00:03:24,900 --> 00:03:28,120 ustekabekoa izan zen ni bezalako norbaitentzat, 72 00:03:28,130 --> 00:03:31,459 inoiz ahaztuko ez dudan ohore bat. 73 00:03:31,459 --> 00:03:34,539 Baina ez zen nire bizitzako zati gogoangarriena. 74 00:03:35,540 --> 00:03:37,640 1967ko urriaren 4ean, 75 00:03:38,020 --> 00:03:40,260 haur beldurti, lotsati, argal, ahul honek 76 00:03:41,100 --> 00:03:43,120 beldur ikaragarriak pairatzen zituen. 77 00:03:43,460 --> 00:03:45,579 Taula gainera irteteko prestatzen zela, 78 00:03:45,579 --> 00:03:47,234 bihotza taupaka, 79 00:03:47,500 --> 00:03:49,162 belaunak dardarka. 80 00:03:49,780 --> 00:03:52,120 Ahoa ireki eta hitz egiten saiatu zen, 81 00:03:56,490 --> 00:03:58,130 baina ez zen hitzik atera. 82 00:03:58,130 --> 00:04:00,040 Negarrez dardarka geratu zen. 83 00:04:00,630 --> 00:04:02,360 Beldurrak zurrunduta geratu zen, 84 00:04:02,360 --> 00:04:03,760 izuak izoztuta. 85 00:04:03,960 --> 00:04:06,130 Haur beldurti, lotsati, argal, ahul hark 86 00:04:06,130 --> 00:04:08,142 beldur itzelak pairatzen zituen. 87 00:04:08,649 --> 00:04:10,330 Iluntasunari beldurra zion, 88 00:04:10,520 --> 00:04:11,640 altuerari beldurra, 89 00:04:11,640 --> 00:04:13,040 armiarma eta sugeei... 90 00:04:13,040 --> 00:04:15,290 Zuetako norbait armiarma eta sugeen beldur da? 91 00:04:15,290 --> 00:04:16,660 Bai, zuetako batzuk... 92 00:04:16,660 --> 00:04:19,079 Urari eta marrazoei beldurra zien... 93 00:04:19,079 --> 00:04:21,939 Sendagileei, erizainei eta dentistei, 94 00:04:21,939 --> 00:04:24,680 orratzei eta taladroei eta tresna zorrotzei. 95 00:04:24,680 --> 00:04:27,380 Baina beste ezer baino gehiago, beldurra zion 96 00:04:27,470 --> 00:04:28,470 jendeari. 97 00:04:29,380 --> 00:04:31,530 Haur beldurti, lotsati, argal, ahul hura 98 00:04:31,540 --> 00:04:32,570 ni nintzen. 99 00:04:33,320 --> 00:04:35,997 Huts egiteari eta baztertua izateari beldurra nion, 100 00:04:37,270 --> 00:04:39,520 autoestimu baxua nuen, gutxiagotasun-konplexua, 101 00:04:39,520 --> 00:04:42,840 eta orduan pairatu zitekeenik ez genekien zerbait ere: 102 00:04:42,840 --> 00:04:44,660 Jendarteko Antsietate Sindromea. 103 00:04:44,955 --> 00:04:48,610 Beldurrak nituelako, adarra jotzen zidaten eta jo egiten ninduten. 104 00:04:48,610 --> 00:04:52,240 Barre eta iseka egiten zidaten. Ez zidaten jolasten uzten 105 00:04:52,300 --> 00:04:54,260 beren taldeko jolasetan. 106 00:04:55,020 --> 00:04:58,056 Ah, bazen jolas bat parte hartzen uzten zidatena... 107 00:04:58,100 --> 00:04:59,427 Dodgeball, 108 00:04:59,500 --> 00:05:01,443 eta ez nintzen saihesle ona. 109 00:05:01,760 --> 00:05:03,500 Iseka egiten zidaten, 110 00:05:03,500 --> 00:05:05,970 gorantz begiratu eta baloi gorriak ikusten nituen 111 00:05:05,970 --> 00:05:08,200 abiadura supersonikoan nire aurpegirantz 112 00:05:08,210 --> 00:05:09,950 bam, bam, bam! 113 00:05:10,580 --> 00:05:13,220 Eta gogoan dut egun askotan etxerako bidean oinez, 114 00:05:13,300 --> 00:05:18,180 aurpegia gorri eta minez, belarriak gorri eta burrunbaka. 115 00:05:18,180 --> 00:05:21,140 Begiak malkoz sutan nituen, 116 00:05:21,180 --> 00:05:23,515 eta haien hitzek belarriak erretzen zizkidaten. 117 00:05:23,740 --> 00:05:24,990 Eta norbaitek esan zuen: 118 00:05:24,990 --> 00:05:27,210 "Makilek eta harriek hezurrak hauts ditzakete, 119 00:05:27,210 --> 00:05:28,920 baina hitzek ez naute zaurituko"... 120 00:05:28,920 --> 00:05:30,131 Gezurra da. 121 00:05:30,310 --> 00:05:32,090 Hitzek labanak bezala ebaki dezakete. 122 00:05:32,090 --> 00:05:34,030 Hitzek ezpatak bezala zula dezakete. 123 00:05:34,210 --> 00:05:36,200 Hitzen zauriak hain sakonak izan daitezke 124 00:05:36,200 --> 00:05:37,780 ez direla ikusten. 125 00:05:38,150 --> 00:05:41,190 Beraz, beldurrak nituen, eta hitzak nire etsai nagusienak ziren. 126 00:05:41,260 --> 00:05:42,491 Oraindik ere badira. 127 00:05:43,355 --> 00:05:45,300 Baina ametsak ere banituen. 128 00:05:45,300 --> 00:05:47,980 Etxera joan eta Supermanen komikietan galtzen nintzen, 129 00:05:47,980 --> 00:05:49,774 eta Supermanen komikiak irakurriz 130 00:05:49,774 --> 00:05:53,440 Superman bezalako superheroi bat izan nahi nuela amesten nuen. 131 00:05:53,480 --> 00:05:56,240 Egia eta justiziaren alde borroka egin nahi nuen, 132 00:05:56,240 --> 00:05:58,680 maltzurren eta kriptonitaren aurka borrokatu, 133 00:05:58,680 --> 00:06:02,895 munduan zehar hegan egin nahi nuen balentriak eginez eta biziak salbatuz. 134 00:06:03,400 --> 00:06:05,850 Bestalde benetako gauzek ere liluratzen ninduten. 135 00:06:05,860 --> 00:06:07,160 Errekorren Guinness Liburua 136 00:06:07,160 --> 00:06:09,570 eta Ripley-ren Believe it or Not irakurtzen nituen. 137 00:06:09,570 --> 00:06:12,850 Inork irakurri du Errekorren Guiness Liburua edo Ripley-ren liburua? 138 00:06:12,850 --> 00:06:14,220 Maite ditut liburu horiek! 139 00:06:14,220 --> 00:06:16,230 Benetako jendea benetako balentriak egiten. 140 00:06:16,230 --> 00:06:17,880 "Hori egin nahi dut", esaten nuen. 141 00:06:17,880 --> 00:06:21,040 Bulliek ez badidate uzten beren jolasetan parte hartzen, 142 00:06:21,040 --> 00:06:23,335 benetako magia, balentriak egingo ditut. 143 00:06:23,335 --> 00:06:26,659 Benetan aparteko zerbait egin nahi dut bulli horiek egin ezin dutena. 144 00:06:26,659 --> 00:06:28,699 Nire zeregina eta deia aurkitu nahi ditut, 145 00:06:28,699 --> 00:06:30,759 nire bizitzak zentzua duela jakin nahi dut, 146 00:06:30,759 --> 00:06:33,320 mundua aldatuko duen zerbait egin nahi dut; 147 00:06:33,320 --> 00:06:36,960 frogatu nahi dut ezinezkoa ez dela ezinezko. 148 00:06:38,340 --> 00:06:40,240 Aurrera 10 urte. 149 00:06:40,240 --> 00:06:42,706 Nire 21. uretebetetzearen aurreko astea zen. 150 00:06:42,819 --> 00:06:46,799 Bi gauza gertatu ziren egun berean bizitza betirako aldatuko zidatenak. 151 00:06:47,040 --> 00:06:49,391 Tamil Nadu-n bizi nintzen, India hegoaldean 152 00:06:49,540 --> 00:06:51,020 misiolaria nintzen han, 153 00:06:51,020 --> 00:06:53,090 eta nire begiraleak, lagunak, galdetu zidan: 154 00:06:53,090 --> 00:06:54,720 "Ba al duzu Throme-ik, Daniel?" 155 00:06:54,720 --> 00:06:57,440 Esan nion, "Throme? Zer dira Throme-ak?" 156 00:06:57,440 --> 00:07:00,490 Esan zidan: "Throme-ak bizitzako helburu nagusiak dira. 157 00:07:00,490 --> 00:07:03,810 Ametsen eta helburuen batura, 158 00:07:03,810 --> 00:07:05,590 adibidez, edozer egiteko gai bazina, 159 00:07:05,590 --> 00:07:08,309 edonora joateko aukera bazenu, edonor izateko gai bazina, 160 00:07:08,309 --> 00:07:11,006 nora joango zinake? Zer egingo zenuke? Nor izango zinake? 161 00:07:11,006 --> 00:07:14,500 Esan nion, "Ezin dut hori egin! Beldur naiz! Beldur gehiegi ditut!" 162 00:07:14,500 --> 00:07:17,800 Gau hartan nire arroz-esterilla bungalowaren teilatura eraman nuen, 163 00:07:17,810 --> 00:07:19,259 izarren azpian etzan nintzen 164 00:07:19,259 --> 00:07:21,869 eta saguzaharrak eltxoak harrapatzen ikusi nituen. 165 00:07:21,869 --> 00:07:26,200 Eta buruan nuen bakarra throme-ak ziren, ametsak eta helburuak, 166 00:07:26,200 --> 00:07:28,360 eta zapaltzaile eta baloi haiek. 167 00:07:28,760 --> 00:07:30,730 Ordu batzuk geroago esnatu nintzen. 168 00:07:31,220 --> 00:07:33,940 Bihotza taupaka, belaunak dardarka. 169 00:07:34,080 --> 00:07:36,020 Oraingoan ez zen beldurragatik. 170 00:07:36,420 --> 00:07:38,395 Gorputz osoa dardarka nuen. 171 00:07:38,500 --> 00:07:40,070 Eta ondorengo bost egunetan 172 00:07:40,070 --> 00:07:44,199 konortea galdu eta irabazi egon nintzen, heriotz-ohean bizirik irauntzeko borrokan. 173 00:07:44,199 --> 00:07:48,239 Garuna sutan nuen, 40,5 °C graduko malaria sukarrarekin. 174 00:07:48,390 --> 00:07:51,600 Eta esnatzen nintzen bakoitzean throme-ak soilik nituen buruan. 175 00:07:51,600 --> 00:07:53,820 Pentsatzen nuen: "Zer egin nahi dut bizitzan?" 176 00:07:53,950 --> 00:07:56,380 Azkenean, 21. urtebetetzearen aurreko gauean, 177 00:07:56,380 --> 00:07:58,030 argitasun une batean, 178 00:07:58,030 --> 00:07:59,639 ohartu nintzen: 179 00:07:59,639 --> 00:08:02,100 Ikusi nuen eltxo txiki hark, 180 00:08:02,620 --> 00:08:05,020 Anopheles Stephensi, 181 00:08:05,160 --> 00:08:08,000 eltxo txiki hark 5 microgramo baino gutxiago pisatzen zuen, 182 00:08:08,000 --> 00:08:09,550 gatz ale batek baino gutxiago, 183 00:08:09,570 --> 00:08:12,780 eltxo hark 80 kiloko gizon bat gainditu bazezakeen, 184 00:08:12,780 --> 00:08:14,860 ohartu nintzen hura zela nire kriptonita. 185 00:08:14,860 --> 00:08:17,150 Orduan ohartu nintzen ez zela eltxoa bera, 186 00:08:17,150 --> 00:08:19,480 eltxoaren barruan zegoen bizkarroi txikia baizik, 187 00:08:19,480 --> 00:08:23,169 Plasmodium Falciparum, urtean milioi bat pertsona hiltzen dituena. 188 00:08:23,509 --> 00:08:25,999 Orduan ohartu nintzen are eta txikiagoa zela, 189 00:08:25,999 --> 00:08:28,550 baina niretzak, askoz handiagoa zirudien. 190 00:08:28,550 --> 00:08:31,140 Ohartu nintzen beldurra zela nire kriptonita, 191 00:08:31,270 --> 00:08:32,140 nire bizkarroia, 192 00:08:32,140 --> 00:08:34,990 nire bizi osoan mugatu eta zurrundu ninduena. 193 00:08:35,200 --> 00:08:38,080 Badakizue, aldea dago arriskuaren eta beldurraren artean. 194 00:08:38,109 --> 00:08:39,699 Arriskua benetakoa da. 195 00:08:39,990 --> 00:08:42,010 Beldurra aukera bat da. 196 00:08:42,080 --> 00:08:44,309 Eta jabetu nintzen aukera bat nuela: 197 00:08:44,309 --> 00:08:48,180 beldurrez bizi nintekeen, eta huts eginez hil gau hartan, 198 00:08:49,070 --> 00:08:52,080 edo nire beldurrak erahil nitzakeen 199 00:08:52,080 --> 00:08:56,060 eta nire ametsak lortzen saiatu, bizitza bizitzeko saiakera egin nezakeen. 200 00:08:56,680 --> 00:08:59,560 Eta badakizue, zure heriotz-ohean egoteak 201 00:08:59,560 --> 00:09:04,080 eta heriotzari aurrez aurre begiratzeak benetan bizitzeko gogoa ematen dizu. 202 00:09:04,180 --> 00:09:07,680 Jabetu nintzen guztiok hiltzen garela, baina guztiok ez garela osoki bizi. 203 00:09:08,040 --> 00:09:09,890 Heriotzean bizi gara. 204 00:09:09,890 --> 00:09:11,580 Hau da, hiltzen ikasten duzunean, 205 00:09:11,580 --> 00:09:13,070 benetan bizitzen ikasten duzu. 206 00:09:13,070 --> 00:09:15,140 Hala, erabaki nuen gau hartan 207 00:09:15,140 --> 00:09:16,580 nire istorioa aldatuko nuela. 208 00:09:16,665 --> 00:09:17,980 Ez nuen hil nahi. 209 00:09:17,980 --> 00:09:19,180 Eta otoi labur bat esan nuen: 210 00:09:19,180 --> 00:09:21,660 "Jauna, 21. urtebetetze eguna bizitzen uzten badidazu 211 00:09:21,660 --> 00:09:24,644 ez diot beldurrari nire bizitza zuzentzen utziko aurrerantzean. 212 00:09:24,670 --> 00:09:26,520 Nire beldurrak erahilko ditut, 213 00:09:26,520 --> 00:09:29,530 nire ametsak eskuratzen saiatuko naiz, 214 00:09:29,530 --> 00:09:31,270 nire jokabidea aldatu nahi dut, 215 00:09:31,270 --> 00:09:32,930 zerbait sinesgaitza egin nahi dut, 216 00:09:32,930 --> 00:09:35,260 nire zeregina eta deia aurkitu nahi ditut, 217 00:09:35,260 --> 00:09:38,632 jakin nahi dut ezinezkoa ez dela ezinezko." 218 00:09:38,780 --> 00:09:42,820 Gau hartan bizirik irten ote nintzen ala ez begi bistan dago. 219 00:09:42,850 --> 00:09:43,978 (Barreak) 220 00:09:43,978 --> 00:09:47,100 Baina gau hartan egin nuen nire 10 Throme-ko zerrenda. 221 00:09:47,100 --> 00:09:50,210 Erabaki nuen kontinente nagusiak ezagutu nahi nituela, 222 00:09:50,210 --> 00:09:51,820 Munduko 7 Mirariak bisitatu, 223 00:09:51,820 --> 00:09:53,410 zenbait hizkuntza ikasi, 224 00:09:53,410 --> 00:09:54,710 uharte desertu batean bizi, 225 00:09:54,710 --> 00:09:56,480 ozeanoaren erdian ontzi batean bizi, 226 00:09:56,480 --> 00:09:58,650 Amazonako tribuetako indioekin bizi, 227 00:09:58,650 --> 00:10:01,210 Suediako mendirik altuena igo, 228 00:10:01,210 --> 00:10:03,180 Everesten eguzkia irteten ikusi, 229 00:10:03,190 --> 00:10:05,390 Nashvilleko musika munduan lan egin, 230 00:10:05,400 --> 00:10:07,060 zirko batean lan egin, 231 00:10:07,080 --> 00:10:09,120 eta hegazkin batetik jauzi egin. 232 00:10:09,120 --> 00:10:12,380 Hurrengo hogei urteetan throme horietako gehienak egitea lortu nuen. 233 00:10:12,410 --> 00:10:14,650 Zerrendako throme bat zirriborratzen nuenean, 234 00:10:14,650 --> 00:10:18,190 5 edo 10 gehitzen nituen eta zerrenda gero eta luzeagoa zen. 235 00:10:18,800 --> 00:10:23,280 Hurrengo zazpi urteetan, Bahametako uharte txiki batean bizi nintzen 236 00:10:23,320 --> 00:10:25,360 zazpi urte inguru 237 00:10:25,370 --> 00:10:27,274 lastozko etxola batean, 238 00:10:29,480 --> 00:10:33,820 marrazoak eta bastangak harrapatuz jateko, uharteko pertsona bakarra, 239 00:10:33,820 --> 00:10:36,249 gerripeko zapi batekin, 240 00:10:36,680 --> 00:10:39,160 eta marrazoekin igeri egiten ikasi nuen. 241 00:10:39,160 --> 00:10:40,980 Eta handik Mexikora joan nintzen, 242 00:10:40,980 --> 00:10:45,000 eta ondoren Amazonia Ibaira Ekuadorren, 243 00:10:45,241 --> 00:10:48,100 Pujo Pongo-ko tribu batekin bizitu nintzen, 244 00:10:48,100 --> 00:10:52,180 eta piskanaka konfiantza irabazten joan nintzen nire throme-ei esker. 245 00:10:52,180 --> 00:10:55,100 Nashvilleko musika munduan sartu nintzen, ondoren Suediara, 246 00:10:55,110 --> 00:10:57,870 Stockholm-era joan nintzen, eta bertako musika industrian lan egin nuen, 247 00:10:57,870 --> 00:11:01,920 eta Kebnekaise mendia igo nuen Zirkulu Artikoan. 248 00:11:03,300 --> 00:11:04,750 Pailazo izaten ikasi nuen, 249 00:11:04,750 --> 00:11:05,860 eta malabareak, 250 00:11:05,860 --> 00:11:07,480 eta zankoekin ibiltzen, 251 00:11:07,480 --> 00:11:10,440 unizikloa, sua eta jaten. 252 00:11:10,450 --> 00:11:13,620 1997an entzun nuen dozena bat baino ezpata irensle gutxiago zeudela 253 00:11:13,620 --> 00:11:15,410 eta esan nuen: "Hori egin behar dut!" 254 00:11:15,420 --> 00:11:18,290 Ezpata irensle bat ezagutu nuen, eta aholkuak eskatu nizkion. 255 00:11:18,290 --> 00:11:20,190 Esan zidan: "Bi aholku emango dizkizut: 256 00:11:20,190 --> 00:11:21,926 Lehena: oso arriskutsua da, 257 00:11:21,926 --> 00:11:23,948 hau egiten hil direnak badira. 258 00:11:23,948 --> 00:11:24,953 Bigarrena: 259 00:11:24,953 --> 00:11:26,206 Ez saiatu!" 260 00:11:26,206 --> 00:11:27,500 (Barreak) 261 00:11:27,500 --> 00:11:29,550 Beraz, throme-en zerrendan sartu nuen. 262 00:11:30,440 --> 00:11:33,320 Eta egunean 10 edo 12 aldiz praktikatzen nuen, egunero, 263 00:11:33,660 --> 00:11:35,160 lau urtez. 264 00:11:35,209 --> 00:11:36,709 Kalkuluak botata... 265 00:11:36,709 --> 00:11:40,020 4 x 365 [x 12] 266 00:11:40,020 --> 00:11:42,660 Gutxi gorabehera, 13.000 saiakera hutsal. 267 00:11:42,660 --> 00:11:45,420 2001ean nire lehen ezpata eztarrian behera sartu arte. 268 00:11:46,002 --> 00:11:47,800 Tarte hartan, throme bat finkatu nuen 269 00:11:47,800 --> 00:11:50,940 munduko aditu nagusia bihurtzea ezpata irensketan. 270 00:11:50,970 --> 00:11:53,820 Liburu, aldizkari, egunkari artikulu guztiak bilatu nituen, 271 00:11:53,820 --> 00:11:57,670 osasun txosten guztiak, fisiologia eta anatomia ikasi nituen, 272 00:11:57,676 --> 00:11:59,719 sendagile eta erizainekin hitz egin nuen, 273 00:11:59,719 --> 00:12:01,760 ezpata irensle guztien sarea sortu nuen, 274 00:12:01,760 --> 00:12:03,870 Nazioarteko Ezpata Irensleen Elkartea, 275 00:12:03,870 --> 00:12:06,450 eta bi urteko medikuntza ikerketa lan bat egin nuen, 276 00:12:06,450 --> 00:12:08,580 Ezpata irensketa eta haren ondorioak, 277 00:12:08,580 --> 00:12:10,980 eta British Medical Journal-ean argitaratu zuten. 278 00:12:10,980 --> 00:12:11,840 (Barreak) 279 00:12:11,840 --> 00:12:12,940 Mila esker. 280 00:12:12,960 --> 00:12:17,748 (Txaloak) 281 00:12:18,200 --> 00:12:21,570 Eta ezpata irensketari buruzko gauza harrigarriak ikasi nituen. 282 00:12:21,571 --> 00:12:25,260 Inoiz pentsatu ez dituzuenak, baina gaurtik aurrera gogoan izango dituzuenak. 283 00:12:25,260 --> 00:12:28,550 Etxean, xerra edo "bestek" bat labanarekin edo ezpatarekin 284 00:12:28,550 --> 00:12:31,759 mozten ari zaren hurrengo aldian, hau pentsatuko duzu... 285 00:12:34,257 --> 00:12:36,589 Ikasi nuen ezpata irensketa Indian hasi zela - 286 00:12:36,589 --> 00:12:39,889 justu lehen aldiz 20 urterekin ikusi nuen leku berean - 287 00:12:39,889 --> 00:12:42,290 duela 4000 urte, K.A. 2000. urtean. 288 00:12:42,290 --> 00:12:45,580 Azken 150 urteetan ezpata irensleak erabili izan dituzte 289 00:12:45,590 --> 00:12:47,400 medikuntza eta zientzia arloetan, 290 00:12:47,480 --> 00:12:51,160 endoskopio zurruna garatzen laguntzeko 1868an, 291 00:12:51,160 --> 00:12:53,820 Dr. Adolf Kussmaul-en eskutik Freiburg-en, Alemanian. 292 00:12:53,880 --> 00:12:56,639 1906an, elektrokardigrama Galesen, 293 00:12:56,639 --> 00:13:00,240 irensteko arazoak eta liseriketa ikertzeko, 294 00:13:00,240 --> 00:13:01,860 bronkoskopioa, eta halakoak. 295 00:13:01,860 --> 00:13:03,840 Baina azken 150 urteotan, 296 00:13:03,840 --> 00:13:07,860 ehunka zauritu eta dozena bat heriotz ezagutzen dira... 297 00:13:07,880 --> 00:13:14,560 Hona endoskopio zurruna, Dr. Adolf Kussmaul-ek garatua. 298 00:13:14,740 --> 00:13:18,679 Baina aurkitu genuen 29 hildako egon zirela azken 150 urteotan 299 00:13:18,679 --> 00:13:22,462 Londresen ezpatarekin bihotza zulatu zuen ezpata irensle hau barne. 300 00:13:23,142 --> 00:13:26,280 Baita 3 eta 8 zauritu larri izaten direla ezpatak irensteagatik. 301 00:13:27,780 --> 00:13:29,880 Badakit, deiak jasotzen ditudalako. 302 00:13:29,880 --> 00:13:31,150 Bi dei izan berri ditut, 303 00:13:31,150 --> 00:13:34,320 bat Suedian eta bestea Orlandon azken bi asteotan. 304 00:13:34,320 --> 00:13:37,019 Zauriengatik hospitalera dauden ezpata irensleak. 305 00:13:37,019 --> 00:13:38,769 Beraz, oso arriskutsua da. 306 00:13:38,769 --> 00:13:41,629 Ikasi dudan beste gauza ezpata irensketak 307 00:13:41,629 --> 00:13:44,790 2 eta 10 urteko praktika eskatzen duela gehienontzat. 308 00:13:45,610 --> 00:13:48,020 Baina aurkikuntza harrigarriena izan zen 309 00:13:48,020 --> 00:13:51,360 nola ezpata irensleek ikasten duten ezinezkoa egiten. 310 00:13:51,460 --> 00:13:53,460 Eta sekretu txiki bat kontatuko dizuet: 311 00:13:53,520 --> 00:13:57,580 Ez jarri arreta ezinezkoa den %99,9 horretan. 312 00:13:57,580 --> 00:14:02,030 %0,1 horretan jarri arreta, eta aurkitu nola gauzatu daitekeen. 313 00:14:02,817 --> 00:14:06,140 Orain utzidazue ezpata irensle baten buruan gertatzen dena azaltzen. 314 00:14:06,140 --> 00:14:09,479 Ezpata bat irensteko, meditazioa behar da burua materia gainditzeko, 315 00:14:09,479 --> 00:14:12,270 konzentrazio zorrotza, muturreko zehaztasuna 316 00:14:12,270 --> 00:14:15,670 gorputzeko organuak isolatu eta erreflexu automatikoak gainditzeko, 317 00:14:15,710 --> 00:14:20,370 garunaren sinapsi indartuen bidez, giharren memoria errepikatuaren bidez, 318 00:14:20,450 --> 00:14:23,720 10.000 bider baino gehiagotan gogobetez praktikatuz. 319 00:14:24,020 --> 00:14:28,090 Orain utzidazue ezpata irensle baten gorputzean gertatzen dena azaltzen. 320 00:14:28,310 --> 00:14:30,130 Ezpata bat irentsi ahal izateko, 321 00:14:30,130 --> 00:14:32,250 xafla mihiaren gainean igaro behar dut, 322 00:14:32,250 --> 00:14:34,780 goragale-ereflexua oztopatu esofagoan, 323 00:14:34,780 --> 00:14:37,740 90 graduko bira egin epiglotian behera, 324 00:14:38,240 --> 00:14:41,070 krikofaringearen eta esofagoaren goiko esfinterra zeharkatu 325 00:14:41,070 --> 00:14:42,730 Peristaltismo erreflexua oztopatu, 326 00:14:42,730 --> 00:14:45,460 xafla bular kaxan behera pasa biriken artean. 327 00:14:46,080 --> 00:14:48,349 Une horretan, 328 00:14:48,399 --> 00:14:50,389 bihotzari alde batera bultza behar diot. 329 00:14:50,389 --> 00:14:51,720 Arretaz begiratzen baduzue, 330 00:14:51,720 --> 00:14:53,860 bihotzaren taupada ikus dezakezue ezpatan, 331 00:14:53,860 --> 00:14:55,859 bata bestearen kontra baitaude, 332 00:14:55,859 --> 00:14:58,809 pulgada baten zortziren bateko esofagoaren ehunak bereizita. 333 00:14:58,809 --> 00:15:00,800 Hori ez da itxuratan egin daitekena. 334 00:15:00,800 --> 00:15:02,710 Hor, esternoiaren ondoan pasa behar dut, 335 00:15:02,710 --> 00:15:05,540 esofagoaren beheko esfinterra igaro, estamuaren barrura, 336 00:15:05,540 --> 00:15:09,020 estamuaren erreflexua oztopatu eta duodenoan behera egin arte. 337 00:15:09,020 --> 00:15:09,750 Erraza. 338 00:15:09,750 --> 00:15:10,930 (Barreak) 339 00:15:10,930 --> 00:15:12,880 Beherago jarraituko banu, 340 00:15:12,880 --> 00:15:17,720 Falopioren hodietaraino, (Nehelanderrez) Falopioren hodiak! 341 00:15:17,720 --> 00:15:20,980 Gizonok, galdetu zuen emazteei horri buruz geroago... 342 00:15:22,160 --> 00:15:23,900 Jendeak galdetzen dit: 343 00:15:23,900 --> 00:15:26,740 "Ausardia handia beharko da zure bizitza arriskuan jarriz 344 00:15:26,740 --> 00:15:28,800 bihotzaren ondotik, ezpata bat irensteko..." 345 00:15:28,800 --> 00:15:32,720 Ez, bbenetako ausardia haur beldurti, lotsati, argal eta ahul hark huts egiteko 346 00:15:33,080 --> 00:15:35,620 eta baztertua izateko arriskua hartu 347 00:15:35,620 --> 00:15:37,040 bihotza biluztu, 348 00:15:37,040 --> 00:15:38,240 harrokeria irentsi 349 00:15:38,240 --> 00:15:41,060 eta ezezagun batzuen aurrean hemen zutik jarri, 350 00:15:41,060 --> 00:15:43,830 eta bere beldurrei eta ametsei buruzko istorioa kontatzea, 351 00:15:43,830 --> 00:15:47,580 tripak literalki eta figuratiboki agerian jartzeko arriskua hartzea da. 352 00:15:48,280 --> 00:15:49,700 Ikusten duzue - mila esker. 353 00:15:49,700 --> 00:15:51,890 (Txaloak) 354 00:15:53,670 --> 00:15:56,250 Benetan harrigarria dena 355 00:15:56,250 --> 00:15:59,680 beti egin nahi izan nuen zerbait gogoangarria eta orain egiten ari naiz. 356 00:15:59,780 --> 00:16:02,870 Baina benetan aipagarria dena ez da aldi bakarrean 357 00:16:02,890 --> 00:16:05,170 21 ezpata irentsi ditzakedala, 358 00:16:07,500 --> 00:16:10,500 edo 88 marrazo eta bastangaz batetako ontzi batean 22 oin urpean 359 00:16:10,500 --> 00:16:12,417 Ripley-ren Believe it or Not libururako, 360 00:16:13,840 --> 00:16:17,600 edo 815 ºC goritutako ezpata, Stan Lee-ren Superhumans telesailerako, 361 00:16:17,610 --> 00:16:19,470 "Altzairuzko gizona" gisa, 362 00:16:19,520 --> 00:16:21,574 eta alu hura beroa zegoan! 363 00:16:22,460 --> 00:16:25,050 Edo auto bati tira egitea ezpataren bidez Ripley-rako, 364 00:16:25,060 --> 00:16:26,290 edo Guinesserako, 365 00:16:26,290 --> 00:16:28,760 edo America's Got Talent saioan finalera iristea, 366 00:16:28,820 --> 00:16:31,540 edo 2007ko Medikuntzako Ig Nobel Saria irabaztea. 367 00:16:31,550 --> 00:16:33,900 Ez, hori guztia ez da benetan gogoangarria. 368 00:16:33,900 --> 00:16:35,350 Hori da jendeak uste duena. 369 00:16:35,350 --> 00:16:36,460 Ez, ez, ez. Ez da hori. 370 00:16:36,460 --> 00:16:37,800 Benetan gogoangarria dena 371 00:16:37,800 --> 00:16:40,660 Jainkoak haur beldurti, lotsti, argal eta ahul hura hartu izana 372 00:16:40,660 --> 00:16:42,200 altueren beldur zena, 373 00:16:42,200 --> 00:16:43,790 uraren eta marrazoen beldur zena, 374 00:16:43,790 --> 00:16:45,820 sendagile, erizain, orrats, tresna zorrotz 375 00:16:45,820 --> 00:16:47,640 eta jendaurrean hitzegitearen beldur, 376 00:16:47,640 --> 00:16:49,800 eta horain, munduan zehar hegan narabil 377 00:16:49,800 --> 00:16:52,070 30.000 oineko altueran tresna zorrotzak irensten 378 00:16:52,070 --> 00:16:53,480 urpean marrazoez inguratuta, 379 00:16:53,480 --> 00:16:57,430 eta sendagile, erizain eta zuek bezalako entzuleekin hitz egiten munduan zehar. 380 00:16:57,430 --> 00:16:59,580 Hori da niretzat harrigarria dena. 381 00:16:59,580 --> 00:17:01,450 Beti egin nahi izan nuen ezinezkoa - 382 00:17:01,450 --> 00:17:02,380 Mila esker. 383 00:17:02,380 --> 00:17:03,760 (Txaloak) 384 00:17:03,760 --> 00:17:05,220 Mila esker. 385 00:17:05,660 --> 00:17:09,040 (Txaloak) 386 00:17:09,700 --> 00:17:12,699 Beti egin nahi izan nuen ezinezkoa, eta orain horretan ari naiz. 387 00:17:12,699 --> 00:17:15,478 Zerbait gogoangarria egin nahi nuen eta mundua aldatu, 388 00:17:15,478 --> 00:17:16,899 eta orain horretan ari naiz. 389 00:17:16,899 --> 00:17:21,279 Beti munduan zehar hegan egin balentriak egiten eta bizitzak salbatzen 390 00:17:21,279 --> 00:17:22,720 Eta, badakizue zer? 391 00:17:22,720 --> 00:17:25,569 Bada oraindik haur haren ametsaren zati bat barru barruan. 392 00:17:30,320 --> 00:17:33,387 (Barreak eta txaloak) 393 00:17:37,000 --> 00:17:40,240 Beti aurkitu nahi izan nuen nire bizitzan zeregina eta deia, 394 00:17:40,270 --> 00:17:41,530 eta orain aurkitu dut. 395 00:17:41,540 --> 00:17:42,920 Baina, ezetz asmatu... 396 00:17:42,920 --> 00:17:46,230 Ez da ez da ezpatekin, ez da uste duduzena, ez nire indarrekin. 397 00:17:46,230 --> 00:17:48,510 Baizik eta nire ahuldadeekin: hitzekin. 398 00:17:48,510 --> 00:17:51,090 Nire zeregina eta deia mundua aldatzea da 399 00:17:51,090 --> 00:17:52,390 beldurrak errotik moztuz, 400 00:17:52,390 --> 00:17:54,910 ezpata bat aldiko, hitz bat aldiko, 401 00:17:55,070 --> 00:17:57,450 laban bat aldiko, bizitza bat aldiko, 402 00:17:57,540 --> 00:17:59,570 jendea superheroi izatera eta 403 00:17:59,570 --> 00:18:01,950 euren bizitzetan ezinezkoak gauzatzera bultzatu. 404 00:18:02,060 --> 00:18:04,680 Nire helburua besteei eurena aurkitzen laguntzea da. 405 00:18:04,680 --> 00:18:05,680 Zein da zurea? 406 00:18:05,680 --> 00:18:06,960 Zein da zure helburua? 407 00:18:06,960 --> 00:18:08,960 Zer egiteko jarria izan zinen hemen? 408 00:18:09,260 --> 00:18:11,590 Guztiok superheroiak garela uste dut. 409 00:18:12,160 --> 00:18:14,260 Zein da zure super-indarra? 410 00:18:14,560 --> 00:18:17,990 7 bilioi pertsonako munduko biztanleriatik, 411 00:18:17,990 --> 00:18:20,250 dozena gutxi batzuk dira ezpata irensleak 412 00:18:20,250 --> 00:18:21,661 gaur egun munduan, 413 00:18:21,661 --> 00:18:22,940 baina zu bakarra dago. 414 00:18:22,940 --> 00:18:24,070 Zu bakarra zara. 415 00:18:24,070 --> 00:18:25,540 Zein da zure istorioa? 416 00:18:25,540 --> 00:18:27,760 Zerk bereizten zaitu? 417 00:18:27,760 --> 00:18:29,180 Kontatut zure istorioa, 418 00:18:29,180 --> 00:18:31,721 ahotsa dardartia eta ahula bada ere. 419 00:18:31,900 --> 00:18:33,260 Zein dira zure throme-ak? 420 00:18:33,260 --> 00:18:35,770 Edozer egin ahalko bazenu, edonor izan, edonora joan, 421 00:18:35,770 --> 00:18:37,690 Zer egingo zenuke? Nora joango zinateke? 422 00:18:37,690 --> 00:18:38,580 Zer egingo zenuke? 423 00:18:38,580 --> 00:18:40,340 Zer egingo zenuke zure bizitzarekin? 424 00:18:40,340 --> 00:18:41,760 Zein dira zure amets handiak? 425 00:18:41,760 --> 00:18:42,820 Eta txikia zinenean? 426 00:18:42,820 --> 00:18:43,580 Gogoratu. 427 00:18:44,270 --> 00:18:46,240 Apustu ez zela hau, ezta? 428 00:18:46,413 --> 00:18:47,810 Zein ziren zure amets eroenak 429 00:18:47,810 --> 00:18:50,580 hain arraro eta hain ezkutukoak iruditzen zitzaizkizunak? 430 00:18:50,580 --> 00:18:54,010 Apustu honek ikusarazi dizula zure ametsak ez zirela hain arraroak, ezta? 431 00:18:55,370 --> 00:18:57,050 Zein da zure ezpata? 432 00:18:57,050 --> 00:18:58,650 Gutako bakoitzak ezpata bat du, 433 00:18:58,650 --> 00:19:00,600 bi ertzeko ezpata, beldur eta ametsekin. 434 00:19:00,600 --> 00:19:03,520 Irentsi zure ezpata, dena dela ere. 435 00:19:03,890 --> 00:19:05,870 Jarraitu zure ametsak, jaun andreok, 436 00:19:05,870 --> 00:19:08,900 Inoiz ez da beranduegi izan nahi zenuen hura izateko. 437 00:19:09,720 --> 00:19:12,920 Eta bully eta dodgeball haiei, haur haiei pentsatu zutenak 438 00:19:12,920 --> 00:19:14,916 ez nuela inoiz ezinezkoa egingo, 439 00:19:15,060 --> 00:19:17,645 gauza bakarra esan behar diet: 440 00:19:17,645 --> 00:19:18,841 Mila esker. 441 00:19:18,940 --> 00:19:22,220 Izan ere, maltzurrengatik ez balitz, ez genuke superheroirik izango. 442 00:19:23,020 --> 00:19:27,237 Hemen nago erakusteko ezinezkoa ez dela ezinezko. 443 00:19:28,300 --> 00:19:31,340 Hau oso arriskutsua da. 444 00:19:31,340 --> 00:19:32,340 Hil naiteke. 445 00:19:32,340 --> 00:19:33,720 Espero dut atsegingo duzuela. 446 00:19:33,720 --> 00:19:35,260 (Barreak) 447 00:19:36,350 --> 00:19:38,700 Zuen laguntza beharko dut hau egiteko. 448 00:19:46,731 --> 00:19:48,405 Entzuleak: bi, hiru. 449 00:19:48,405 --> 00:19:52,100 Ez, ez, ez. Zuen laguntza behar dut zenbatzeko zatian, denok, ados? 450 00:19:52,100 --> 00:19:53,210 (Barreak) 451 00:19:53,210 --> 00:19:54,650 Badakizkizue hitzak? Ados? 452 00:19:54,650 --> 00:19:55,870 Zenbatu nirekin. Prest? 453 00:19:55,870 --> 00:19:56,634 Bat. 454 00:19:56,964 --> 00:19:57,740 Bi. 455 00:19:58,170 --> 00:19:58,910 Hiru. 456 00:19:58,980 --> 00:20:01,330 Ez, hori 2 zen, baina tira harrapatu duzue ideia. 457 00:20:06,760 --> 00:20:07,780 Entzuleak: Bat. 458 00:20:07,840 --> 00:20:08,750 Bi. 459 00:20:08,800 --> 00:20:10,010 Hiru. 460 00:20:11,260 --> 00:20:13,280 (Arnasotsa) 461 00:20:14,360 --> 00:20:15,940 (Txaloak) 462 00:20:16,251 --> 00:20:17,450 Bai! 463 00:20:17,450 --> 00:20:20,640 (Txaloak eta txistuak) 464 00:20:23,100 --> 00:20:24,820 Mila mila esker. 465 00:20:25,450 --> 00:20:28,170 Mila esker, mila esker, bihotz bihotzez. 466 00:20:28,800 --> 00:20:31,290 Egia esan, mila esker estamu estamutik. 467 00:20:31,880 --> 00:20:35,020 Esan dizuet ezinezkoa egitera etorri naizela, eta egin dut. 468 00:20:35,030 --> 00:20:37,730 Baina ez zen hau, hau egunero egiten dut. 469 00:20:37,800 --> 00:20:42,800 Ezinezkoa zen haur beldurti, lotsati, argal eta ahul hark beldurrei aurre egin, 470 00:20:42,840 --> 00:20:44,600 eta hemen TEDx taulagainean jarri 471 00:20:44,600 --> 00:20:47,100 eta mundua aldatzea, hitz bat aldiko, 472 00:20:47,100 --> 00:20:49,080 ezpata bat aldiko, bizitza bat aldiko. 473 00:20:49,080 --> 00:20:52,060 Modu berrian pentsarazi badizuet, sinestarazi badizuet, 474 00:20:52,060 --> 00:20:54,460 ezinezkoa ez dela ezinezko, 475 00:20:54,460 --> 00:20:57,960 ikusarazi badizuet zuen bizitzan ezinezkoa egin dezakezuela, 476 00:20:58,120 --> 00:21:01,020 orduan nire lana egina da, eta zuena hasi besterik ez da egin. 477 00:21:01,020 --> 00:21:04,100 Ez inoiz utzi amets egiteari, ez utzi sinesterari. 478 00:21:04,820 --> 00:21:06,350 Mila esker nigan sinesteagatik 479 00:21:06,350 --> 00:21:08,250 eta nire ametsaren parte izateagatik. 480 00:21:08,250 --> 00:21:09,550 Eta hona nire oparia: 481 00:21:09,550 --> 00:21:11,486 Ezinezkoa ez da... 482 00:21:11,486 --> 00:21:12,920 Entzuleak: ezinezko. 483 00:21:12,920 --> 00:21:14,920 Ibilbide luzea... opariaren zati. 484 00:21:15,100 --> 00:21:17,560 (Txaloak) 485 00:21:19,560 --> 00:21:21,020 Mila esker. 486 00:21:21,340 --> 00:21:23,240 (Txaloak eta ohiuak) 487 00:21:27,780 --> 00:21:30,240 Aurkezlea: Mila esker, Dan Meyer, uau!