WEBVTT 00:00:14.951 --> 00:00:19.378 Nire anaia Chucks eta nire lagunik onena, Ike, talde antolatzaileko partaide dira, 00:00:19.378 --> 00:00:23.088 hortaz, etortzeko eskatu zidatenean, ezin nien ezezkorik eman. 00:00:23.626 --> 00:00:24.859 Oso pozik nago. 00:00:24.859 --> 00:00:27.418 Afrikaz arduratzen den talde zoragarria da. 00:00:27.418 --> 00:00:29.948 Zoriontsua naiz hemen egoteagatik. 00:00:29.948 --> 00:00:33.647 Esan didatenez, munduko neskatorik eder 00:00:33.647 --> 00:00:36.771 eta zoragarriena entzuleen artean dago, 00:00:36.771 --> 00:00:38.399 Kamzia Adichie du izena, 00:00:38.399 --> 00:00:41.533 eta zutitzea nahi nuke... nire iloba da! 00:00:41.533 --> 00:00:46.691 (Txaloak) 00:00:51.123 --> 00:00:57.485 Okuloma zen nire haurtzaroko lagunik onenetakoa. 00:00:57.485 --> 00:00:59.217 Kale berean bizi ginen, 00:00:59.217 --> 00:01:01.596 eta neba zaharra balitz bezala zaintzen ninduen. 00:01:01.596 --> 00:01:06.061 Mutiil bat atsegin banuen, Okulomari eskatzen nion iritzia. 00:01:06.061 --> 00:01:09.318 2005eko abenduan, hegazkin-istripu batean hil zen Okuloma, 00:01:09.318 --> 00:01:12.575 Nigeriako hegoaldean. 00:01:12.575 --> 00:01:15.015 Duela zazpi urte, hain zuzen. 00:01:16.063 --> 00:01:21.591 Okulomarekin eztabaida nezakeen, barre egin, edota gai serioez hitz egin. 00:01:21.591 --> 00:01:25.078 Hark deitu zidan lehenik “feminista”. 00:01:25.802 --> 00:01:29.161 14 urte inguru izango nituen. Haren etxean geunden, eztabaidan, 00:01:29.161 --> 00:01:33.165 biok ere irakurritako liburu guztietako ezagutza mordoa ezin digerituta artean. 00:01:33.165 --> 00:01:36.690 Ez dut gogoratzen zehazki zeri buruz ari ginen eztabaidan, 00:01:36.690 --> 00:01:39.589 baina gogoan dut nire erretolikaren erdian 00:01:39.589 --> 00:01:43.988 Okulomak zera esan zidala, begietara begira: —Badakizu feminista zarela? 00:01:43.988 --> 00:01:46.394 Ez zen konplimendua. 00:01:46.856 --> 00:01:50.420 Tonuagatik ohartu nintzen, tonu horrekin berarekin esan baiziezadakeen 00:01:50.420 --> 00:01:53.165 “terrorismoa babesten duzu”. 00:01:53.165 --> 00:01:55.415 (Barreak) 00:01:55.415 --> 00:01:59.245 Nik ez nekien zer esan nahi zuen, zehazki, “feminista” hitz horrek. 00:01:59.245 --> 00:02:02.178 Baina ez nuen nahi Okuloma nire ezjakintasunaz ohar zedin. 00:02:02.178 --> 00:02:04.920 Ez nuen aintzat hartu eta eztabaidan jarraitu nuen. 00:02:04.920 --> 00:02:07.623 Etxera iritsi bezain laster, baina, 00:02:07.623 --> 00:02:10.650 hitza hiztegian bilatzeko lana hartu nuen. 00:02:10.650 --> 00:02:14.956 Egin dezagun jauzi denboran. 2003an eleberri bat idatzi nuen 00:02:15.002 --> 00:02:17.561 emaztea jotzen duen gizon bati buruzkoa. 00:02:17.561 --> 00:02:20.120 Istorioa ez da ongi amaitzen. 00:02:20.120 --> 00:02:22.681 Nigerian eleberria sustatzen ari nintzen bitartean, 00:02:22.681 --> 00:02:28.590 asmo oneko gizonezko kazetari batek aholku bat eman nahi zidala esan zidan. 00:02:29.405 --> 00:02:32.883 Agian jakingo duzuen bezala, Nigeriarrak beti izaten dira 00:02:32.883 --> 00:02:38.360 eskatu gabeko aholkuak emateko prest. 00:02:39.436 --> 00:02:43.237 Aipatu zidan jendeak zioela eleberria feminista zela, 00:02:43.237 --> 00:02:45.116 eta haren aholkua — 00:02:45.116 --> 00:02:47.519 buruarekin ezetz eginez, triste bezala — 00:02:47.519 --> 00:02:50.584 nire burua feminista gisa ez aurkeztea zen, 00:02:50.584 --> 00:02:54.916 feministak zoritxarrekoak izaten direlako eta ezin izaten dutelako senarrik aurkitu. 00:02:54.934 --> 00:02:58.568 (Barreak) 00:02:59.679 --> 00:03:02.561 Hortaz, “feminista zoriontsu” gisa aurkeztea erabaki nuen. 00:03:03.299 --> 00:03:05.993 Garai berean, akademiako emakume nigeriar batek 00:03:05.993 --> 00:03:08.843 esan zidan feminismoa ez zela afrikar kulturaren parte 00:03:08.843 --> 00:03:11.139 eta nire burua feministatzat nuela 00:03:11.139 --> 00:03:14.125 “Mendebaldeko liburuen” eraginpean nengoelako. 00:03:14.125 --> 00:03:17.257 Barre egin nuen, nire gaztaroko irakurgai gehienak 00:03:17.257 --> 00:03:19.173 benetan antifeministak izan zirelako. 00:03:19.173 --> 00:03:21.767 16 urte egiterako, irakurriak nituen Mills & Boonek 00:03:21.767 --> 00:03:24.169 argitaratutako eleberri erromantiko guztiak. 00:03:24.169 --> 00:03:26.384 Eta “feminismoaren testu klasikoak” 00:03:26.384 --> 00:03:28.599 irakurtzen saiatu nintzen bakoitzean, aspertu, 00:03:28.599 --> 00:03:30.816 eta lanak izaten nituen amaitzeko. 00:03:30.816 --> 00:03:33.057 Edonola ere, feminismoa antiafrikarra zenez, 00:03:33.057 --> 00:03:37.390 nire burua “feminista zoriontsu afrikar” gisa aurkezten hastea erabaki nuen. 00:03:37.974 --> 00:03:42.241 Halako batean, gizonak gorrotatzen ez dituen eta ezpain-margoa eta takoiak 00:03:42.241 --> 00:03:43.895 bere, eta ez gizonezkoen, gusturako 00:03:43.895 --> 00:03:47.387 daramatzan feminista zoriontsu afrikarra izatera ere iritsi nintzen. 00:03:48.065 --> 00:03:50.398 Noski, horren zati handi bat ironia baino ez zen, 00:03:50.398 --> 00:03:54.741 baina “feminista” hitzak jasaten duen konnotazio-gainkargaren adierazgarria da. 00:03:55.004 --> 00:03:56.652 Gizonak gorrotatzen dituzu, 00:03:56.652 --> 00:03:59.847 titi-zorroak gorrotatzen dituzu, kultura afrikarra gorroto duzu... 00:04:00.463 --> 00:04:02.834 Haurtzaroko istorio bat kontatuko dut. 00:04:03.081 --> 00:04:04.581 Lehen hezkuntzan nengoela, 00:04:04.581 --> 00:04:09.016 hiruhilekoaren hasieran azterketa jarriko zigula esan zigun irakasleak, 00:04:09.339 --> 00:04:12.519 eta nota onena ateratzen zuena ikasgelako begiralea izango zela. 00:04:12.519 --> 00:04:15.174 Ardura hori izatea ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. 00:04:15.174 --> 00:04:17.588 Ikasgelako begiralea izanik, 00:04:17.588 --> 00:04:20.881 zalaparta sortzen zutenen izen-abizenak hartu behar zenituen, 00:04:21.497 --> 00:04:24.456 —botere-mozkorraldia eragiten du horrek― 00:04:24.456 --> 00:04:29.234 baina gure irakasleak, gainera, makila ematen zizun, eskuan eraman zenezan 00:04:29.234 --> 00:04:33.251 zalapartarien bila ikasgela goitik behera zeharkatzen zenuen bitartean. 00:04:33.251 --> 00:04:36.639 Jakina, makila erabiltzea ez zegoen baimenduta. 00:04:36.639 --> 00:04:40.557 Baina egoera zirraragarria zen hura, 9 urteko ni bezalako neskato batentzat. 00:04:40.557 --> 00:04:43.458 Ikasgelako begiralea izateko irrikan nengoen, 00:04:43.458 --> 00:04:45.675 eta notarik onena atera nuen azterketan. 00:04:45.891 --> 00:04:49.613 Nire harridurarako, irakasleak esan zuen begiraleak mutila izan behar zuela. 00:04:50.243 --> 00:04:54.116 Hori ez zuen aldez aurretik azaldu; jakintzat eman zuen xehetasun hura. 00:04:54.146 --> 00:04:56.669 (Barreak) 00:04:56.669 --> 00:04:59.884 Bigarren nota onena mutiko batek atera zuen, 00:04:59.884 --> 00:05:02.415 hortaz, mutikoa izan zen begiralea. 00:05:02.661 --> 00:05:05.256 Interesgarriena da mutiko hura 00:05:05.256 --> 00:05:08.437 izaki gozo eta atsegina zela; 00:05:08.437 --> 00:05:12.017 ez zuen inolako interesik, makila eskuan, ikasgela zeharkatzeko. 00:05:12.109 --> 00:05:15.565 Ni, aldiz, irrikan nengoen, esan bezala. 00:05:16.581 --> 00:05:18.900 Baina ni emakumea nintzen, eta hura gizona; 00:05:18.900 --> 00:05:21.349 hortaz, mutikoa izan zen begiralea. 00:05:21.441 --> 00:05:24.187 Sekula ez dut ahaztu gertaera hura. 00:05:24.310 --> 00:05:26.986 Sarri akats bera egiten dut: pentsatu ohi dut 00:05:26.986 --> 00:05:29.662 niretzat agerikoa dena besteentzat ere hala izango dela. 00:05:29.662 --> 00:05:32.340 Adibidez, Louis lagun maitea, 00:05:32.340 --> 00:05:34.407 gizon azkar eta progresista. 00:05:34.407 --> 00:05:36.851 Gure arteko elkarrizketetan, zera esaten zidan: 00:05:36.851 --> 00:05:41.198 "Ez dakit zergatik diozun emakumeentzat gauzak ezberdinak eta zailagoak direla. 00:05:41.198 --> 00:05:43.618 Beharbada, izango ziren lehen, baina ez gaur egun" 00:05:43.645 --> 00:05:48.224 Nik ez nuen ulertzen Louis gai ez izatea itxuraz hain agerikoa zena ikusteko. 00:05:48.362 --> 00:05:52.301 Halako gaualdi batean, Lagosen, Louis eta biok irten ginen, lagunekin batera. 00:05:52.301 --> 00:05:54.828 Lagos ezagutzen ez duzuenontzat, 00:05:54.828 --> 00:05:57.155 bada osagai zoragarri bat hiri-altzarien artean: 00:05:57.155 --> 00:06:01.638 energiaz betetako gazteak, hainbat saltokiren aurrean zain egoten direnak 00:06:01.638 --> 00:06:05.243 eta, keinu nabarmenak eginez, autoa aparkatzen “laguntzen” dizutenak. 00:06:06.043 --> 00:06:09.337 Bereziki harritu ninduten gau hartan aparkalekua 00:06:09.337 --> 00:06:12.631 aurkitu zigun gizonaren keinuek. 00:06:12.631 --> 00:06:15.927 Hala, bagindoazenean, eskupekoa ematea erabaki nuen. 00:06:16.495 --> 00:06:18.173 Poltsa ireki, 00:06:18.173 --> 00:06:19.859 dirua ateratzeko eskua sartu, 00:06:22.677 --> 00:06:25.439 eta gizonari eman nion, 00:06:25.977 --> 00:06:27.117 Eta gizonak, 00:06:27.117 --> 00:06:30.323 pozik eta esker onez, 00:06:30.323 --> 00:06:32.345 dirua onartu, 00:06:32.345 --> 00:06:34.123 eta zera esan zuen, Louisi begira: 00:06:34.123 --> 00:06:36.094 —Eskerrik asko, jauna! 00:06:36.094 --> 00:06:41.441 (Barreak) 00:06:41.441 --> 00:06:45.100 Louisek, niri begira harrituta, galdetu zuen: 00:06:45.100 --> 00:06:48.969 —Zergatik eman dizkit niri eskerrak? Dirua ez diot nik eman. 00:06:48.969 --> 00:06:52.838 Orduan, azkenean ulertu zuela ikusi nuen haren aurpegian. 00:06:52.838 --> 00:06:55.945 Gizonak uste zuen nik emandako dirua 00:06:55.945 --> 00:06:59.682 Louisena zela. 00:06:59.928 --> 00:07:02.159 Louis gizona delako. 00:07:02.805 --> 00:07:04.750 Ezberdinak gara gizonak eta emakumeak. 00:07:04.750 --> 00:07:07.244 Hormona ezberdinak, sexu-organo ezberdinak, 00:07:07.244 --> 00:07:10.199 eta gaitasun biologiko ezberdinak ditugu: 00:07:10.199 --> 00:07:13.015 emakumeek haurrak izan ditzakete; gizonezkoek ez. 00:07:13.015 --> 00:07:14.772 Oraingoz behintzat. 00:07:15.727 --> 00:07:20.382 Gizonek testosterona gehiago eta, oro har, indar fisiko handiagoa dute. 00:07:20.644 --> 00:07:24.020 Munduan, biztanleria femeninoa pixka bat handiagoa da, 00:07:24.020 --> 00:07:26.888 munduko biztanleen %52 dira emakumeak. 00:07:26.888 --> 00:07:30.772 Hala ere, boterea eta prestigiozko kargu gehienak gizonezkoen eskuetan daude. 00:07:30.772 --> 00:07:34.336 Wangari Maathai Bake Nobel saridun kenyarrak, 00:07:34.351 --> 00:07:37.458 oso argi eta zuzen azaldu zuen: 00:07:37.458 --> 00:07:41.161 “Zenbat eta gorago iritsi, orduan eta emakume gutxiago aurkituko dituzu”. 00:07:41.823 --> 00:07:46.269 AEBetako azken bozetan, etengabe entzun genuen Lilly Ledbetter Legearen berri, 00:07:46.269 --> 00:07:48.837 baina, aliterazio arranditsutik harago joanez gero, 00:07:48.837 --> 00:07:51.306 egoera honi erantzun nahi zion lege horrek: 00:07:51.306 --> 00:07:53.856 gizon batek eta emakume batek lan bera egin dezakete, 00:07:53.856 --> 00:07:55.555 prestakuntza bera izanda, 00:07:55.555 --> 00:07:58.374 baina gizonak ordainsari hobea jasoko du, gizona delako. 00:07:58.374 --> 00:08:01.458 Hala, zentzu hertsian, gizonezkoek gobernatzen dute mundua. 00:08:01.458 --> 00:08:04.705 Horrek zentzua zuen orain dela milaka urte. 00:08:04.705 --> 00:08:08.168 Garai hartan, gizakien iraupenerako ezaugarri behinena 00:08:08.168 --> 00:08:11.578 indar fisikoa zen; pertsona batek 00:08:11.578 --> 00:08:17.026 zenbat eta indar fisiko handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago buruzagi izateko 00:08:17.396 --> 00:08:20.533 Oro har, indartsuagoak dira gizonezkoak fisikoki. 00:08:20.533 --> 00:08:23.366 Noski, salbuespen asko daude. 00:08:23.366 --> 00:08:27.332 Gaur egun, erabat bestelakoa da mundua. 00:08:28.240 --> 00:08:32.150 Buruzagia izateko gaitasun handiena duena ez da orain indar fisiko handiena duena, 00:08:32.150 --> 00:08:35.786 baizik eta azkarrena, ezagutza gehien dituena, 00:08:35.786 --> 00:08:37.822 sortzaileena edota berritzaileena. 00:08:37.822 --> 00:08:40.659 Ezaugarri horiek izateko, ez dago hormonen beharrik. 00:08:40.659 --> 00:08:43.739 Emakumeak gizonak adinako adimena izan dezake, 00:08:43.739 --> 00:08:46.789 eta hura bezain sortzailea eta berritzailea izan daiteke. 00:08:46.789 --> 00:08:48.149 Eboluzionatu egin dugu; 00:08:48.149 --> 00:08:51.149 generoari buruzko ideiak, aldiz, ez dira maila berean bilakatu. 00:08:51.149 --> 00:08:56.068 Orain gutxi, Nigeriako hotelik onenetako baten atartean sartu nintzenean, 00:08:56.068 --> 00:08:58.924 —pentsatu nuen izena aipatzea, baina ez dut egingo— 00:08:58.924 --> 00:09:02.981 atezain batek geldiarazi eta hainbat galdera deseroso egin zizkidan. 00:09:04.106 --> 00:09:07.228 Mundu guztiak automatikoki pentsatzen baitu 00:09:07.228 --> 00:09:10.813 hotel batean bakarrik sartzen den emakume nigeriarra sexu-langilea dela. 00:09:10.813 --> 00:09:12.180 Bidenabar, 00:09:12.180 --> 00:09:14.666 zergatik jartzen dute hotel horiek arreta 00:09:14.666 --> 00:09:19.283 ustezko hornitzean eta ez sexu-langileen eskarian? 00:09:19.822 --> 00:09:23.626 Lagosen, giro oneko klub eta taberna asko daude, baina ezin naiz bakarrik sartu. 00:09:24.266 --> 00:09:27.251 Emakumeari ez diote bakarrik sartzen uzten, 00:09:27.251 --> 00:09:29.504 gizon batek lagunduta sartu behar du. 00:09:29.890 --> 00:09:32.610 Nigeriako jatetxe batean gizon batekin sartzen naizenero, 00:09:32.610 --> 00:09:35.638 zerbitzariak gizona agurtzen du, eta ez ikusiarena egiten dit. 00:09:37.150 --> 00:09:40.830 Zerbitzariak produktuak dira... 00:09:41.944 --> 00:09:44.563 Gizonak emakumeak baino garrantzitsuagoak direla 00:09:44.563 --> 00:09:48.272 irakatsi dien jendarte baten ondorio dira zerbitzariok. 00:09:48.272 --> 00:09:51.282 Jakin badakit ez dutela asmo txarrez egiten, 00:09:51.282 --> 00:09:54.770 baina gauza bat da zerbait jakitea, eta beste bat maila emozionalean sentitzea. 00:09:54.770 --> 00:09:57.886 Aintzat hartzen ez nauten bakoitzean, ikusezin sentitzen naiz. 00:09:57.886 --> 00:09:59.821 Haserretu egiten naiz. 00:10:00.037 --> 00:10:03.120 Gogoa izaten dut gizona bezain gizaki naizela 00:10:03.120 --> 00:10:06.358 eta agurra berdin-berdin merezi dudala esateko. 00:10:06.541 --> 00:10:08.415 Txikikeriak dira, 00:10:08.415 --> 00:10:11.369 baina, batzuetan, gauza txikienak izaten dira mingarrienak. 00:10:11.369 --> 00:10:14.145 Orain gutxi, artikulu bat idatzi nuen 00:10:14.145 --> 00:10:17.094 Lagosen emakume gaztea izatearen esperientziari buruz. 00:10:17.094 --> 00:10:20.794 Editoreek esan zidaten amorruz betetako artikulua zela. 00:10:21.086 --> 00:10:23.119 Noski amorruz beteta zegoela! 00:10:23.119 --> 00:10:25.104 (Barreak) 00:10:27.069 --> 00:10:28.748 Amorratuta nago. 00:10:28.748 --> 00:10:31.870 Egungo egoera, generoari dagokionez, oso bidegabea da. Guztiok 00:10:31.870 --> 00:10:33.459 egon beharko genuke haserre. 00:10:33.459 --> 00:10:37.190 Amorruak historia luzea du, aldaketa positiboen eragile gisa; 00:10:37.190 --> 00:10:40.416 baina, amorruaz gain, badut itxaropena ere. 00:10:41.051 --> 00:10:43.846 Irmo sinesten dudalako gizakiek gaitasun handia dutela 00:10:43.846 --> 00:10:46.661 beren burua onerako berreraikitzeko. 00:10:46.661 --> 00:10:48.910 Generoak badu garrantzia mundu osoan, 00:10:48.910 --> 00:10:53.052 baina Nigerian jarri nahi dut arreta, eta Afrikan orokorrean, 00:10:53.052 --> 00:10:55.010 hori baita ezagutzen dudana, 00:10:55.010 --> 00:10:56.849 eta bihotzean eramaten dudana. 00:10:56.849 --> 00:10:58.712 Gaur, bestelako mundu bat egiteko 00:10:58.712 --> 00:11:02.459 planarekin amesten has gaitezen eskatu nahi nuke. 00:11:02.459 --> 00:11:05.621 Mundu bidezkoago bat, 00:11:06.261 --> 00:11:08.948 beren buruarekin zoriontsuago eta zintzoago izango diren 00:11:08.948 --> 00:11:11.113 emakumeez eta gizonez osatutako mundua. 00:11:11.113 --> 00:11:12.848 Hauxe da horretan hasteko modua: 00:11:12.848 --> 00:11:14.949 beste era batean hezi behar ditugu alabak, 00:11:14.949 --> 00:11:17.833 baita semeak ere. 00:11:18.294 --> 00:11:21.419 Gure semeak hazteko moduak ez die haiei batere mesederik egiten. 00:11:21.419 --> 00:11:24.390 Umeen gizatasuna erreprimitu egiten dugu. 00:11:24.775 --> 00:11:27.490 Maskulinitatea estu-estu zedarritzen dugu, 00:11:27.490 --> 00:11:30.477 kaiola txiki eta gogorra da maskulinitatea, 00:11:30.477 --> 00:11:33.230 eta hantxe sartzen ditugu mutikoak. 00:11:33.230 --> 00:11:36.097 Ahuleziaren, sentiberatasunaren eta 00:11:36.097 --> 00:11:40.388 izuaren beldur izaten irakasten diegu. 00:11:40.526 --> 00:11:42.758 Benetan nor diren ezkutatzen irakasten diegu, 00:11:42.758 --> 00:11:47.659 “gizon gogorrak” izan behar dutelako, Nigerian esaten dugun bezala. 00:11:48.626 --> 00:11:52.631 Bigarren hezkuntzan, mutiko bat eta neskato bat, nerabeak biak, 00:11:52.631 --> 00:11:55.222 elkarrekin ateratzen dira, patrikan sosik ez dutela. 00:11:55.222 --> 00:11:58.521 Berdin dio, mutikoak ordaindu behar du kontua beti, 00:11:58.521 --> 00:12:01.752 haren maskulinitatea agertzeko. 00:12:01.766 --> 00:12:05.158 Gero, gure buruari galdetuko diogu zergatik lapurtzen dieten mutikoek 00:12:05.158 --> 00:12:07.399 dirua gurasoei. 00:12:07.880 --> 00:12:10.602 Neskei eta mutilei ez bagenie irakatsiko 00:12:10.602 --> 00:12:14.175 maskulinitatea eta dirua elkarrekin lotzen? 00:12:14.175 --> 00:12:17.748 Euren jarrera ez balitz izango “mutilak ordaindu behar du” 00:12:17.748 --> 00:12:21.041 baizik eta “ordain dezala gehien duenak”? 00:12:21.041 --> 00:12:23.804 Noski, abantaila historikoari esker, 00:12:23.804 --> 00:12:25.997 gizonak eduki ohi du gehien gaur egun. 00:12:25.997 --> 00:12:28.192 Seme-alabak bestela hazten hasiko bagina, 00:12:28.192 --> 00:12:30.561 berrogeita hamar edo ehun urte barru, 00:12:30.561 --> 00:12:35.455 mutilek ez lukete euren maskulinitatea erakutsi beharraren presioa sentituko. 00:12:35.455 --> 00:12:39.025 Hala ere, mutikoei egiten diegun gauzarik okerrena, 00:12:39.025 --> 00:12:41.335 gogorrak izan behar dutela sentiarazita, 00:12:41.335 --> 00:12:45.167 ego hauskorrak bereganatzera bultzatzea da. 00:12:45.275 --> 00:12:49.467 Gizon bat gogorra sentitzera zenbat eta gehiago behartu, 00:12:49.637 --> 00:12:51.742 orduan eta hauskorragoa haren egoa. 00:12:53.128 --> 00:12:56.096 Neskatoei ere mesede eskasa egiten diegu, 00:12:56.096 --> 00:12:59.953 ego maskulino hauskor horren zerbitzura egoteko hazten ditugulako. 00:13:00.567 --> 00:13:04.068 Neskei euren burua txikitzen, gutxiagotzen irakasten diegu. 00:13:04.068 --> 00:13:05.867 Neskatoei esaten diegu: 00:13:05.867 --> 00:13:09.284 “Izan dezakezu handinahia, baina ez gehiegi" 00:13:09.284 --> 00:13:12.469 "Arrakasta izaten saiatu behar duzu, baina ez gehiegi, 00:13:12.469 --> 00:13:15.197 bestela, gizonezkoei mehatxu egingo diezu". 00:13:15.197 --> 00:13:17.872 Gizon batekiko harremanean sostengu ekonomikoa bazara, 00:13:17.872 --> 00:13:19.900 disimula ezazu, 00:13:19.900 --> 00:13:24.390 jendaurrean batik bat; bestela, gizona zikiratuko duzu. 00:13:24.974 --> 00:13:27.541 Zer gertatuko litzateke, hori auzitan ipiniko bagenu? 00:13:27.541 --> 00:13:31.560 Zergatik izan behar du emakumearen arrakastak mehatxu gizonarentzat? 00:13:31.560 --> 00:13:35.133 Eta hitz hori, “zikiratu”, baztertuko bagenu, besterik gabe? 00:13:35.133 --> 00:13:40.488 Ez dakit baden ere gehiago gorrota dezakedan beste hitzik. 00:13:40.934 --> 00:13:44.464 Ezagun nigeriar batek galdetu zidan behin 00:13:44.464 --> 00:13:46.847 ea gizonezkoak kikiltzeak kezkatzen ninduen. 00:13:46.847 --> 00:13:48.688 Ni ez ninduen batere kezkatzen horrek. 00:13:48.688 --> 00:13:50.756 Horretan pentsatu ere ez nuen egin, 00:13:50.756 --> 00:13:53.563 nik kikiltzeko moduko gizon bat 00:13:53.563 --> 00:13:54.563 batere interesik 00:13:54.563 --> 00:13:57.549 sortzen ez didan gizona delako. 00:13:57.549 --> 00:14:04.535 (Barreak) (Txaloak) 00:14:04.535 --> 00:14:07.741 Hala ere, harritu egin ninduen galderak. 00:14:07.941 --> 00:14:12.542 Emakumea naizenez, ezkontza da niretzat espero dena. 00:14:12.542 --> 00:14:15.182 Nigandik espero dena da bizitzarako erabakiak hartzea, 00:14:15.182 --> 00:14:17.822 sekula ahaztu gabe ezkontza dela garrantzitsuena. 00:14:17.822 --> 00:14:20.464 Senar-emazte bizimodua ona izan daiteke, 00:14:20.464 --> 00:14:24.927 plazera, maitasuna eta elkarrenganako babesa izan daitekeen neurrian. 00:14:24.927 --> 00:14:27.664 Zergatik irakasten diegu neskatoei horren zain egoten 00:14:27.664 --> 00:14:30.573 eta mutikoei, aldiz, ez? 00:14:31.080 --> 00:14:33.989 Emakume nigeriar ezagun batek etxea saltzea erabaki zuen 00:14:33.989 --> 00:14:37.483 ez zuelako kikildu nahi berarekin ezkondu nahiko zuen gizona. 00:14:38.222 --> 00:14:42.243 Nigeriako emakume ezkongabe ezagun batek, mintegietara joaten denean, 00:14:42.243 --> 00:14:44.232 ezkontza-eraztuna eramaten du, 00:14:44.232 --> 00:14:47.836 berak dioenez, mintegian dauden beste lankideek 00:14:47.836 --> 00:14:50.565 “errespeta dezaten” nahi duelako. 00:14:50.565 --> 00:14:53.350 Ezagutzen ditut familiaren eta lagunen aldetik, 00:14:53.350 --> 00:14:56.505 baita lan-esparrutik ere, ezkontzeko presio handia duten gazteak, 00:14:56.505 --> 00:14:59.477 eta presio horrek erabaki ikaragarriak hartzera eramaten ditu. 00:14:59.477 --> 00:15:02.134 Ezkongabetasuna porrot pertsonaltzat hartzen 00:15:02.134 --> 00:15:06.946 irakasten die gure gizarteak adin bateko neska ezkongabeei. 00:15:06.946 --> 00:15:10.366 Aitzitik, adin bateko gizona 00:15:10.366 --> 00:15:12.872 oraindik aukeratzen ari delako izango da ezkongabea. 00:15:12.872 --> 00:15:14.598 (Barreak) 00:15:14.598 --> 00:15:16.716 Erraza da esatea emakumeek 00:15:16.716 --> 00:15:18.956 “ez” esan diezaioketela horri guztiari. 00:15:18.956 --> 00:15:21.445 Errealitatea zailagoa eta konplexuagoa da. 00:15:21.445 --> 00:15:23.156 Guztiok gara izaki sozialak. Denok 00:15:23.156 --> 00:15:24.156 barneratzen ditugu 00:15:24.156 --> 00:15:25.624 ideiak sozializazioaren bidez. 00:15:25.624 --> 00:15:28.479 Gure mintzairak ere 00:15:28.479 --> 00:15:31.334 horixe frogatzen du. 00:15:31.334 --> 00:15:34.189 Ezkontzarekin loturiko hizkera maiz oinarritzen da jabetzan 00:15:34.189 --> 00:15:36.690 adiskidetasunean oinarritu beharrean. 00:15:36.690 --> 00:15:39.737 “Errespetu” hitza erabiltzen dugu 00:15:39.737 --> 00:15:42.784 emakumeak gizonari zor diona adierazteko 00:15:42.784 --> 00:15:45.832 baina ia inoiz ez gizonak emakumeari zor dionaz mintzatzeko. 00:15:46.170 --> 00:15:48.965 Nigerian gizonek zein emakumeek esaten dute 00:15:48.965 --> 00:15:51.760 —barrea eginarazten didan esaldia da— 00:15:51.760 --> 00:15:54.557 "Honakoa egin dut, senar-emazte bizimoduan bakea izateko". 00:15:54.557 --> 00:15:56.772 Gizonek esaten dutenean, 00:15:56.772 --> 00:15:59.891 egin beharko ez luketen zerbaitez ari dira. 00:15:59.891 --> 00:16:01.730 (Barreak) 00:16:01.730 --> 00:16:04.209 Batzuek euren lagunei esaten diete, 00:16:04.209 --> 00:16:07.914 samindura-kutsuz esaten diete, 00:16:07.914 --> 00:16:10.813 azken batean euren maskulinitatea erakusten duen zerbait da: 00:16:12.760 --> 00:16:15.709 "O, emazteak esan dit ezin naizela gauero joan diskoteketara, 00:16:15.709 --> 00:16:18.450 eta, horregatik, asteburuetan baino ez naiz ateratzen". 00:16:18.450 --> 00:16:20.493 (Barreak) 00:16:20.493 --> 00:16:23.932 Emakumeak dioenean “honakoa egin dut bikote bizimoduan bakea izateko” 00:16:23.932 --> 00:16:27.327 lanpostu, helburu profesional 00:16:27.327 --> 00:16:28.918 edota amets bati, 00:16:28.918 --> 00:16:30.852 uko egin diotelako izan ohi da. 00:16:30.852 --> 00:16:33.882 Neskei erakusten diegu emakumeek egiten dutela uko gehien 00:16:33.882 --> 00:16:36.912 gizonen eta emakumeen arteko harremanetan. 00:16:36.912 --> 00:16:39.942 Euren artean lehiakide izateko hazten ditugu emakumeak, 00:16:39.942 --> 00:16:43.230 gizonezkoen arretari begira, 00:16:43.230 --> 00:16:45.440 eta ez lanpostu edo lorpenetan lehiakide. 00:16:46.085 --> 00:16:48.907 Emakumeei izaki sexualak ezin direla izan irakasten diegu, 00:16:48.907 --> 00:16:51.236 ez gizonen maila berean. 00:16:51.236 --> 00:16:54.551 Semeak izanez gero, ez zaigu axola neska-laguna dutela jakitea. 00:16:54.551 --> 00:16:56.855 Baina gure alabek mutil-laguna? Jainkoarren, ez. 00:16:56.875 --> 00:16:58.379 (Barreak) 00:16:58.379 --> 00:17:00.293 Baina, noski, unea iristean, 00:17:00.293 --> 00:17:04.064 espero dugu gizon perfektua ekarriko duela etxera, harekin ezkon dadin. 00:17:04.403 --> 00:17:05.325 Poliziarena egiten 00:17:05.325 --> 00:17:06.248 dugu neskekin. 00:17:06.248 --> 00:17:07.171 Euren birjintasunaz 00:17:07.171 --> 00:17:08.470 laudorioak egiten dizkiegu; 00:17:08.470 --> 00:17:09.769 mutilei, ordea, ez. 00:17:09.769 --> 00:17:12.994 Neure buruari galdetzen diot nolatan ote den hori, 00:17:12.994 --> 00:17:15.504 zeren... (Barreak) 00:17:15.766 --> 00:17:23.213 (Txaloak) 00:17:24.152 --> 00:17:28.867 birjintasuna galtzea genero ezberdineko bi pertsona behar dituen prozesua baita... 00:17:28.867 --> 00:17:30.754 Duela gutxi, neska bat taldean bortxatu 00:17:30.754 --> 00:17:32.891 zuten Nigeriako unibertsitate batean. 00:17:32.896 --> 00:17:34.730 Gutako batzuek ezagutzen dugu kasua. 00:17:34.730 --> 00:17:36.666 Eta, neska zein mutil, 00:17:36.666 --> 00:17:37.936 gazte nigeriar askoren 00:17:37.936 --> 00:17:39.206 erreakzioa 00:17:39.206 --> 00:17:40.476 halako zerbait izan zen: 00:17:40.476 --> 00:17:42.974 "Ados, gaizki dago bortxatzea. 00:17:42.974 --> 00:17:47.019 Baina zertan ari zen emakume hura bakarrik lau mutilekin logela batean?" 00:17:47.019 --> 00:17:52.391 Ahantz dezagun, ahal izanez gero, erreakzio horren gizagabetasun ikaragarria 00:17:52.391 --> 00:17:57.413 Emakumeak berez errudunak direla pentsa dezaten hezi dituzte nigeriar horiek, 00:17:57.736 --> 00:18:01.233 eta gizonezkoengandik hain gutxi espero izateko hazi dituzte, 00:18:01.233 --> 00:18:04.679 ezen izaki basati eta autokontrolik gabeak izan daitezkeelako ideia ere 00:18:04.679 --> 00:18:06.495 onargarri samarra izan daitekeen. 00:18:06.495 --> 00:18:09.127 Lotsatiak izaten irakasten diegu neskei. 00:18:09.127 --> 00:18:11.603 “Itxi hankak” “Estal zaitez” 00:18:11.700 --> 00:18:13.981 Emakume jaiotze hutsagatik 00:18:13.981 --> 00:18:16.262 zerbaiten errudun direla sentiarazten diegu. 00:18:16.262 --> 00:18:18.544 Eta gertatzen dena da neskatoak 00:18:18.544 --> 00:18:20.746 desira esperimentatzen dutela 00:18:20.746 --> 00:18:24.442 esan ezin duten emakume bihurtzen direla. 00:18:25.257 --> 00:18:28.516 Benetan pentsatzen dutena esan ezin duten 00:18:28.516 --> 00:18:30.016 emakume bihurtzen dira. 00:18:30.016 --> 00:18:32.250 Eta, hauxe da okerrena, 00:18:32.270 --> 00:18:36.807 arte bilakatu dute itxurak egitea. 00:18:36.807 --> 00:18:42.762 (Txaloak) 00:18:42.762 --> 00:18:46.126 Ezagutzen dut emakume bat etxeko lanak gorroto dituena, 00:18:46.126 --> 00:18:47.479 benetan gorroto ditu, 00:18:47.479 --> 00:18:49.789 baina gustatzen zaizkiolako plantak egiten ditu, 00:18:50.435 --> 00:18:54.333 irakatsi diotelako “ezkongai egokia izateko" 00:18:54.333 --> 00:18:58.857 “etxeko emakumea” izan behar duela —Nigeriako beste kontzeptu bat erabilita—. 00:18:59.625 --> 00:19:00.883 Azkenean ezkondu egin zen. 00:19:00.883 --> 00:19:02.865 Aurki hasi zen senarraren familia kexaka, 00:19:02.865 --> 00:19:06.635 aldatu egin zela esanez. 00:19:06.635 --> 00:19:08.237 Ez zen aldatu, 00:19:08.237 --> 00:19:10.396 plantak egiteaz nekatu zen, besterik gabe. 00:19:10.873 --> 00:19:13.342 Generoaren arazoa zera da, 00:19:13.342 --> 00:19:16.377 nolakoak izan behar dugun agintzen digu, 00:19:16.377 --> 00:19:19.195 benetan nolakoak garen aintzat hartu beharrean. 00:19:19.802 --> 00:19:22.232 Imajinatu zein zoriontsu, libre izango ginatekeen, 00:19:22.289 --> 00:19:25.557 benetan garena izanez, 00:19:25.557 --> 00:19:29.200 generoaren espektatiben zama nozitu gabe. 00:19:29.200 --> 00:19:34.133 Ukaezina da mutilak eta neskak ezberdinak direla biologikoki, 00:19:34.133 --> 00:19:37.191 baina sozializazioak puztu egiten ditu ezberdintasun horiek, 00:19:37.191 --> 00:19:39.685 eta gero hasten da atzera elikatzen den prozesua. 00:19:39.823 --> 00:19:42.171 Errepara iezaiozue, adibidez, sukaldeari. 00:19:42.171 --> 00:19:45.951 Gaur egun, eskuarki emakumeak arduratzen dira sukaldean egiteaz 00:19:45.951 --> 00:19:47.302 eta garbitzeaz. 00:19:47.302 --> 00:19:48.874 Baina zergatik? 00:19:48.874 --> 00:19:51.566 Emakumeak sukalderako genearekin jaiotzen direlako, 00:19:51.566 --> 00:19:53.358 (Barreak) 00:19:53.358 --> 00:19:54.443 edo sukaldean aritzea 00:19:54.443 --> 00:19:57.443 euren zeregina dela sinesteko sozializatu dituztelako? 00:19:57.443 --> 00:19:58.443 Sukaldean aritzeko 00:19:58.443 --> 00:20:00.402 genearekin jaio direla esan behar nuen 00:20:00.402 --> 00:20:04.390 baina orduan gogoratu naiz munduko sukaldari ospetsu gehienak, 00:20:04.390 --> 00:20:06.647 “chef” titulu dotorea jasotzen duten horiek, 00:20:06.647 --> 00:20:08.428 gizonezkoak direla. 00:20:09.275 --> 00:20:10.857 Nik amona miresten nuen, 00:20:10.857 --> 00:20:12.570 emakume bikaina zen, 00:20:12.570 --> 00:20:14.736 eta nire buruari galdetzen nion 00:20:14.736 --> 00:20:18.365 nolakoa izango ote zen gizonezkoen aukera berak izan balitu. 00:20:19.195 --> 00:20:21.724 Egun, aukera gehiago ditugu emakumeok 00:20:21.724 --> 00:20:23.775 nire amonaren garaian baino, 00:20:23.775 --> 00:20:26.661 politikan eta legeetan izandako aldaketei esker, 00:20:26.661 --> 00:20:28.466 eta oso garrantzitsuak dira horiek. 00:20:28.466 --> 00:20:32.435 Eta, hala ere, generoari buruzko gure jarrerak eta pentsaerak 00:20:32.440 --> 00:20:35.356 pisu handiagoa izaten jarraitzen dute. 00:20:36.063 --> 00:20:38.408 Zer gertatuko litzateke gure seme-alabak heztean 00:20:38.408 --> 00:20:41.853 generoari baino, gaitasunari erreparatuko bagenio? 00:20:41.853 --> 00:20:43.377 Eta generoari baino, 00:20:43.377 --> 00:20:47.152 interesei erreparatuko bagenie? 00:20:47.152 --> 00:20:49.521 Ezagutzen dut bi seme-alaba dituen familia bat. 00:20:49.521 --> 00:20:51.196 Eskolan distiratsuak dira, 00:20:51.196 --> 00:20:53.287 ume zoragarriak dira. 00:20:53.287 --> 00:20:55.808 Mutila gose denean, gurasoek esaten diote neskari: 00:20:55.808 --> 00:20:58.962 “Zoaz nebari berehalako fideo batzuk prestatzera”. 00:20:58.962 --> 00:21:02.821 Neskatoak ez du atsegin berehalako fideoak prestatzea, 00:21:02.821 --> 00:21:05.609 baina neska da, eta ezinbestean egin behar du. 00:21:05.725 --> 00:21:07.196 Lehen unetik gurasoek 00:21:07.196 --> 00:21:08.465 biei irakatsi izan baliete 00:21:08.465 --> 00:21:14.089 sukaldean egiten, zer? 00:21:14.089 --> 00:21:15.089 Sukaldean aritzea 00:21:15.089 --> 00:21:17.185 gaitasun praktikoa da mutil batentzat ere. 00:21:17.185 --> 00:21:21.794 Beti pentsatu izan dut ez duela zentzu handirik 00:21:21.794 --> 00:21:25.028 halako funtsezko kontu bat, nork bere burua elikatzeko gaitasuna, 00:21:25.028 --> 00:21:27.316 inoren esku uzteak. 00:21:27.316 --> 00:21:32.055 (Txaloak) 00:21:32.055 --> 00:21:35.845 Nire ezagun batek senarraren titulu akademiko eta lanpostu berdinak ditu. 00:21:35.845 --> 00:21:38.576 Lanetik bueltan emakumeak egiten ditu etxeko lan gehienak, 00:21:38.587 --> 00:21:40.972 senar-emazte askorekin gertatzen den bezalaxe, 00:21:40.972 --> 00:21:42.972 baina egun batean arreta eman zidan 00:21:42.972 --> 00:21:45.539 gizonak haurtxoari pixoihala aldatzen zion bakoitzean, 00:21:45.539 --> 00:21:48.446 emakumeak eskerrak ematen zizkiola. 00:21:49.046 --> 00:21:53.750 Zer gertatuko litzateke emakumeak ohiko eta normaltzat joko balu 00:21:53.750 --> 00:21:57.485 gizonak haurtxoa zaintzen laguntzea? 00:21:59.592 --> 00:22:03.406 Saiakera egiten ari naiz hazi bitartean 00:22:03.406 --> 00:22:05.669 barneratutako genero-ikasgai asko desikasteko. 00:22:05.669 --> 00:22:08.419 Hala ere, batzuetan kaltebera sentitzen naiz 00:22:08.419 --> 00:22:11.169 oraindik ere genero-espektatiben aurrean. 00:22:11.169 --> 00:22:14.258 Lehen aldiz graduondoko idazketa-eskola eman nuenean 00:22:14.258 --> 00:22:15.726 kezkatuta nengoen. 00:22:15.726 --> 00:22:19.254 Ez ikasgai-zerrendagatik, ondo prestatuta nuelako 00:22:19.254 --> 00:22:21.483 eta gustuko gaia irakatsiko nuelako. 00:22:21.483 --> 00:22:24.011 Jantzi behar nuen arropak kezkatzen ninduen. 00:22:24.811 --> 00:22:26.805 Serio har nintzaten nahi nuen. 00:22:27.295 --> 00:22:29.014 Jakitun nintzen emakume izateagatik 00:22:29.014 --> 00:22:32.999 nire baliozkotasuna erakutsi beharko nuela. 00:22:33.461 --> 00:22:35.379 Femeninoegi jarduteak kezkatzen ninduen. 00:22:35.379 --> 00:22:37.509 Ez nindukete serio hartuko. 00:22:37.540 --> 00:22:41.609 Ezpain-margoa eta gona polit bat jartzeko gogoa nuen, 00:22:41.686 --> 00:22:43.112 baina halakorik ez egitea 00:22:43.112 --> 00:22:44.538 erabaki nuen. Oso serio 00:22:44.538 --> 00:22:45.965 jantzita joan nintzen, 00:22:45.980 --> 00:22:49.175 oso maskulino eta oso itsusi. 00:22:50.036 --> 00:22:52.666 Auziaren egia gordina da: itxurari dagokionez 00:22:52.666 --> 00:22:54.590 gizonezkoa dugu oraindik estandar, 00:22:54.590 --> 00:22:56.171 arau. 00:22:56.202 --> 00:22:58.563 Lan-bilerara doan gizonak 00:22:58.563 --> 00:23:00.421 ez dio bere buruari galdetzen 00:23:00.421 --> 00:23:02.875 serio hartuko ote duten arroparen arabera. 00:23:03.029 --> 00:23:05.835 Lan-bilerara doan emakumeak ordea, 00:23:05.835 --> 00:23:09.519 femeninoegi agertzeaz kezkatu behar du, 00:23:09.519 --> 00:23:13.429 eta horren arabera hartuko ote duten serio edo ez. 00:23:14.059 --> 00:23:16.872 Nahiago nuke halako jantzi itsusirik eraman izan ez banu. 00:23:17.272 --> 00:23:20.218 Izan ere, dagoeneko ez dut armairuan. 00:23:20.724 --> 00:23:25.663 Ni neu izateko egungo konfiantza izan banu, 00:23:25.663 --> 00:23:28.588 ikasle haiek etekin handiagoa aterako zieten nire eskolei. 00:23:28.588 --> 00:23:30.503 Erosoago sentituko nintzelako, 00:23:30.503 --> 00:23:33.438 eta “ni neu” gehiago, modu osoagoan eta benetakoagoan. 00:23:33.715 --> 00:23:38.133 Nire feminitateaz gehiago ez lotsatzea 00:23:38.163 --> 00:23:40.432 erabaki dut. 00:23:40.432 --> 00:23:46.539 (Txaloak) 00:23:46.539 --> 00:23:49.810 Eta errespetua nahi dut, naizen bezain femeninoa izanda, 00:23:49.810 --> 00:23:52.052 merezi dudalako. 00:23:52.113 --> 00:23:54.745 Ez da erraza generoari buruzko elkarrizketak izatea. 00:23:55.637 --> 00:23:57.915 Gizonekoek nahiz emakumeek 00:23:57.915 --> 00:24:01.493 joera izaten dute genero-arazoei garrantzia berehala kentzeko. 00:24:01.493 --> 00:24:04.242 Irudika dezaket hemen hainbat lagun euren buruari esaten: 00:24:04.242 --> 00:24:06.515 "Emakumeak, benetakoak"? 00:24:08.407 --> 00:24:10.249 Gizonezko batzuek pentsatuko dute: 00:24:10.249 --> 00:24:12.306 "Ados, hori dena interesgarria da, 00:24:12.306 --> 00:24:14.784 baina nik ez dut horrela pentsatzen". 00:24:14.861 --> 00:24:16.953 Hortik dator, izan ere, arazoaren zati bat. 00:24:16.953 --> 00:24:20.157 Gizon askok ez dutelako aktiboki pentsatzen generoan 00:24:20.157 --> 00:24:21.601 eta ez diotelako erreparatzen. 00:24:21.601 --> 00:24:23.707 Generoaren arazoaren zati bat da hori. 00:24:23.707 --> 00:24:26.219 Gizon askok esaten dutelako, Louis lagunak bezala, 00:24:26.219 --> 00:24:28.758 orain ondo dagoela dena. 00:24:28.758 --> 00:24:32.063 Eta gizon askok ez dutelako ezertxo egiten hori aldatzeko. 00:24:32.063 --> 00:24:34.902 Gizona izanik jatetxe batean sartzen bazara emakume batekin 00:24:34.902 --> 00:24:37.281 eta zerbitzariak zu bakarrik agurtzen bazaitu, 00:24:37.281 --> 00:24:39.312 galdetzen al diozu: 00:24:39.312 --> 00:24:41.697 “Zergatik ez duzu agurtu nirekin dagoen emakumea?” 00:24:47.306 --> 00:24:54.210 (Barreak) 00:25:00.306 --> 00:25:03.920 Generoa gai deserosoa suerta daitekeenez, 00:25:03.920 --> 00:25:06.861 badira elkarrizketari amaiera emateko modu errazak. 00:25:06.861 --> 00:25:10.101 Badira bilakaera biologikoaz eta tximinoez 00:25:10.101 --> 00:25:11.281 hitz egiten dutenak, 00:25:11.281 --> 00:25:14.881 tximino-emeak arren aurrean makurtu egiten direla 00:25:14.881 --> 00:25:16.603 eta antzekoak aipatuz. 00:25:16.603 --> 00:25:18.931 Baina kontua da gu ez garela tximinoak. 00:25:18.931 --> 00:25:24.736 (Barreak) (Txaloak) 00:25:25.685 --> 00:25:30.227 Tximinoak zuhaitzetan bizi dira, eta zizareak jaten dituzte. 00:25:30.227 --> 00:25:31.925 Guk ez. 00:25:32.078 --> 00:25:33.393 Badira esaten dutenak: 00:25:33.393 --> 00:25:36.469 “Beno, gizonezkoek ere gaizki pasatzen dute”. 00:25:36.469 --> 00:25:38.665 Eta egia da. 00:25:38.957 --> 00:25:41.257 Baina hori ez da... (Barreak) 00:25:41.318 --> 00:25:44.077 Baina hori ez da elkarrizketa honen gaia. 00:25:45.508 --> 00:25:49.214 Generoa eta klase soziala zapalkuntza modu ezberdinak dira. 00:25:49.214 --> 00:25:52.731 Gizon beltzekin mintzatzearen mintzatzeaz 00:25:52.731 --> 00:25:55.380 asko ikasi dut zapalkuntza-sistemez 00:25:55.380 --> 00:25:57.620 eta elkarrenganako itsutasunaz. 00:25:58.420 --> 00:26:01.297 Behin batean, genero-kontuez hitz egiten ari nintzela 00:26:01.297 --> 00:26:02.439 batek zera esan zidan: 00:26:02.439 --> 00:26:04.358 "Zergatik hitz egin behar duzu 00:26:04.358 --> 00:26:06.218 emakume gisa? 00:26:06.218 --> 00:26:07.387 Zergatik ez duzu 00:26:07.387 --> 00:26:10.285 hitz egiten gizaki gisa?” 00:26:10.808 --> 00:26:13.088 Bide batez, gizon horrek maiz hitz egiten zuen 00:26:13.088 --> 00:26:16.006 gizon beltz moduan zuen esperientziaz. 00:26:18.462 --> 00:26:21.480 Generoak garrantzia du. Modu ezberdinean bizi dugu mundua gizon eta emakumeok. 00:26:22.029 --> 00:26:24.580 Generoak ematen dio kolorea mundua bizitzeko moduari. 00:26:24.580 --> 00:26:27.210 Baina aldatu dezakegu. 00:26:27.210 --> 00:26:28.631 Bada jendea esaten duena: 00:26:29.421 --> 00:26:31.925 "O, baina emakumeek dute benetako boterea, 00:26:31.925 --> 00:26:33.386 beheko boterea”. 00:26:33.386 --> 00:26:36.151 Nigeriako esamoldea da hori, 00:26:36.151 --> 00:26:37.724 gizonezkoengandik gauzak lortzeko 00:26:37.724 --> 00:26:41.614 euren sexualitateaz baliatzen diren emakumeei buruzkoa. 00:26:41.998 --> 00:26:45.421 Baina beheko botere hori ez da benetako boterea. 00:26:46.775 --> 00:26:50.083 Beheko boterea duen emakumea ez delako boteretsua bere kabuz, 00:26:50.083 --> 00:26:53.362 beste pertsona baten boterea 00:26:53.362 --> 00:26:55.996 lortzeko sarbidea baino ez dauka. 00:26:56.027 --> 00:26:57.356 Jakina, irudika dezakegu 00:26:57.356 --> 00:26:58.685 zer gertatzen den gizona 00:26:58.685 --> 00:27:00.014 umore txarrez, 00:27:00.014 --> 00:27:01.541 gaixorik, 00:27:01.541 --> 00:27:03.472 edota aldi baterako inpotente dagoenean. 00:27:03.472 --> 00:27:07.080 (Barreak) 00:27:07.807 --> 00:27:12.748 Bada esaten duenik emakumeak gizonezkoen menpekoak direla, gure kultura delako. 00:27:13.841 --> 00:27:15.622 Baina etengabe aldatzen da kultura. 00:27:15.622 --> 00:27:18.578 Hamabost urteko iloba biki ederrak dauzkat. 00:27:18.578 --> 00:27:19.969 Lagosen bizi dira. 00:27:19.969 --> 00:27:22.853 Orain dela ehun urte jaio izan balira 00:27:22.863 --> 00:27:25.155 eraman eta hil egingo zituzten. 00:27:25.155 --> 00:27:29.427 Igboen kulturak uste zuelako seinale txarra zela bikiak jaiotzea. 00:27:29.427 --> 00:27:32.222 Zer zentzu du kulturak? 00:27:35.056 --> 00:27:40.285 Kulturak herri baten babesa eta iraupena ditu helburu. 00:27:40.285 --> 00:27:41.402 Gure familian, 00:27:41.402 --> 00:27:44.657 ni naiz garenari buruzko historian interes handiena duen alaba, 00:27:44.657 --> 00:27:45.798 gure tradizioaren eta 00:27:45.798 --> 00:27:48.111 gure antzinako lurren gainekoan. 00:27:48.188 --> 00:27:50.874 Anai-arrebek ez dute hainbesteko interesik gai horietan. 00:27:50.951 --> 00:27:53.074 Hala ere, baztertuta nago auzi horietatik, 00:27:53.074 --> 00:27:54.877 ezin dut joan haien bileretara, 00:27:54.877 --> 00:27:56.680 ez dut hitzik. 00:27:56.680 --> 00:27:58.707 Emakumea naizelako. 00:27:58.707 --> 00:28:00.943 Kulturak ez du jendea egiten, 00:28:00.943 --> 00:28:02.914 jendeak egiten du kultura. 00:28:05.420 --> 00:28:08.014 (Txaloak) 00:28:09.112 --> 00:28:12.497 Emakumeak eskubide guztiak dituzten gizakiak ez izatea 00:28:12.497 --> 00:28:15.837 gure kulturaren parte bada, orduan gure kultura aldatu behar dugu. 00:28:17.283 --> 00:28:22.149 Askotan gogoratzen naiz nire lagun Okulomaz, 00:28:22.149 --> 00:28:26.847 jarrai dezatela bakean atseden hartzen berak 00:28:26.847 --> 00:28:29.299 eta Sosolisoko hegazkin-istripuan hildako guztiek. 00:28:29.299 --> 00:28:32.876 Maite dugunok beti izango dugu gogoan. 00:28:33.338 --> 00:28:36.289 Arrazoi zuen orain dela hainbeste urte 00:28:36.289 --> 00:28:38.191 feminista deitu zidanean. 00:28:38.191 --> 00:28:39.989 Feminista naiz. 00:28:40.374 --> 00:28:42.508 Hitza hiztegian bilatu nuenean, 00:28:42.508 --> 00:28:43.709 hauxe aurkitu nuen: 00:28:43.709 --> 00:28:44.964 “Feminista: 00:28:44.964 --> 00:28:47.433 sexuen arteko berdintasun sozial, politiko 00:28:47.433 --> 00:28:50.242 eta ekonomikoan sinesten duen pertsona”. 00:28:51.239 --> 00:28:52.881 Entzun ditudan istorioen arabera, 00:28:52.881 --> 00:28:54.235 gure birramona ere, 00:28:54.235 --> 00:28:55.942 feminista zen. 00:28:55.942 --> 00:28:59.235 Senartzat nahi ez zuen gizonaren etxetik ihes egin, 00:28:59.235 --> 00:29:02.083 eta berak aukeratutako gizonarekin ezkondu zen. 00:29:02.083 --> 00:29:05.166 Emakume izateagatik lurrak eta aukerak kentzen ari zitzaizkiola 00:29:05.166 --> 00:29:10.546 sentitu zuenean, ez zuen onartu; protesta egin, eta egoera salatu zuen. 00:29:10.573 --> 00:29:13.756 Birramonak ez zuen “feminista” hitza ezagutzen, 00:29:13.976 --> 00:29:16.733 baina horrek ez du esan nahi ez zenik. 00:29:17.194 --> 00:29:19.859 Askoz ere jende gehiagok aldarrikatu beharko luke hitza. 00:29:20.628 --> 00:29:23.534 Neuk ematen dudan definizioaren arabera, 00:29:24.041 --> 00:29:26.305 feminista da honako hau esaten duen 00:29:26.305 --> 00:29:28.019 edozein gizon edo emakume... 00:29:28.019 --> 00:29:37.666 (Barreak) (Txaloak) 00:29:37.666 --> 00:29:40.673 feminista da honako hau esaten duen edozein gizon edo emakume: 00:29:40.673 --> 00:29:44.162 "Bai, gaur egun genero-egoerarekin arazorik bada, 00:29:44.162 --> 00:29:45.618 eta konpondu behar badira, 00:29:45.618 --> 00:29:48.037 gauzak hobeto egin behar ditugu". 00:29:48.867 --> 00:29:50.493 Ezagutzen dudan feministarik onena 00:29:50.493 --> 00:29:52.991 nire anaia Kenny da. 00:29:53.555 --> 00:29:57.709 Oso gizon atsegin, eder eta maitagarria da, 00:29:57.709 --> 00:30:00.175 eta oso maskulinoa. 00:30:00.175 --> 00:30:01.651 Eskerrik asko. 00:30:01.690 --> 00:30:06.735 (Txaloak)