1 00:00:14,951 --> 00:00:19,378 Nire anaia Chucks eta nire lagunik onena, Ike, talde antolatzaileko partaide dira, 2 00:00:19,378 --> 00:00:23,088 hortaz, etortzeko eskatu zidatenean, ezin nien ezezkorik eman. 3 00:00:23,626 --> 00:00:24,859 Oso pozik nago. 4 00:00:24,859 --> 00:00:27,418 Afrikaz arduratzen den talde zoragarria da. 5 00:00:27,418 --> 00:00:29,948 Zoriontsua naiz hemen egoteagatik. 6 00:00:29,948 --> 00:00:33,647 Esan didatenez, munduko neskatorik eder 7 00:00:33,647 --> 00:00:36,771 eta zoragarriena entzuleen artean dago, 8 00:00:36,771 --> 00:00:38,399 Kamzia Adichie du izena, 9 00:00:38,399 --> 00:00:41,533 eta zutitzea nahi nuke... nire iloba da! 10 00:00:41,533 --> 00:00:46,691 (Txaloak) 11 00:00:51,123 --> 00:00:57,485 Okuloma zen nire haurtzaroko lagunik onenetakoa. 12 00:00:57,485 --> 00:00:59,217 Kale berean bizi ginen, 13 00:00:59,217 --> 00:01:01,596 eta neba zaharra balitz bezala zaintzen ninduen. 14 00:01:01,596 --> 00:01:06,061 Mutiil bat atsegin banuen, Okulomari eskatzen nion iritzia. 15 00:01:06,061 --> 00:01:09,318 2005eko abenduan, hegazkin-istripu batean hil zen Okuloma, 16 00:01:09,318 --> 00:01:12,575 Nigeriako hegoaldean. 17 00:01:12,575 --> 00:01:15,015 Duela zazpi urte, hain zuzen. 18 00:01:16,063 --> 00:01:21,591 Okulomarekin eztabaida nezakeen, barre egin, edota gai serioez hitz egin. 19 00:01:21,591 --> 00:01:25,078 Hark deitu zidan lehenik “feminista”. 20 00:01:25,802 --> 00:01:29,161 14 urte inguru izango nituen. Haren etxean geunden, eztabaidan, 21 00:01:29,161 --> 00:01:33,165 biok ere irakurritako liburu guztietako ezagutza mordoa ezin digerituta artean. 22 00:01:33,165 --> 00:01:36,690 Ez dut gogoratzen zehazki zeri buruz ari ginen eztabaidan, 23 00:01:36,690 --> 00:01:39,589 baina gogoan dut nire erretolikaren erdian 24 00:01:39,589 --> 00:01:43,988 Okulomak zera esan zidala, begietara begira: —Badakizu feminista zarela? 25 00:01:43,988 --> 00:01:46,394 Ez zen konplimendua. 26 00:01:46,856 --> 00:01:50,420 Tonuagatik ohartu nintzen, tonu horrekin berarekin esan baiziezadakeen 27 00:01:50,420 --> 00:01:53,165 “terrorismoa babesten duzu”. 28 00:01:53,165 --> 00:01:55,415 (Barreak) 29 00:01:55,415 --> 00:01:59,245 Nik ez nekien zer esan nahi zuen, zehazki, “feminista” hitz horrek. 30 00:01:59,245 --> 00:02:02,178 Baina ez nuen nahi Okuloma nire ezjakintasunaz ohar zedin. 31 00:02:02,178 --> 00:02:04,920 Ez nuen aintzat hartu eta eztabaidan jarraitu nuen. 32 00:02:04,920 --> 00:02:07,623 Etxera iritsi bezain laster, baina, 33 00:02:07,623 --> 00:02:10,650 hitza hiztegian bilatzeko lana hartu nuen. 34 00:02:10,650 --> 00:02:14,956 Egin dezagun jauzi denboran. 2003an eleberri bat idatzi nuen 35 00:02:15,002 --> 00:02:17,561 emaztea jotzen duen gizon bati buruzkoa. 36 00:02:17,561 --> 00:02:20,120 Istorioa ez da ongi amaitzen. 37 00:02:20,120 --> 00:02:22,681 Nigerian eleberria sustatzen ari nintzen bitartean, 38 00:02:22,681 --> 00:02:28,590 asmo oneko gizonezko kazetari batek aholku bat eman nahi zidala esan zidan. 39 00:02:29,405 --> 00:02:32,883 Agian jakingo duzuen bezala, Nigeriarrak beti izaten dira 40 00:02:32,883 --> 00:02:38,360 eskatu gabeko aholkuak emateko prest. 41 00:02:39,436 --> 00:02:43,237 Aipatu zidan jendeak zioela eleberria feminista zela, 42 00:02:43,237 --> 00:02:45,116 eta haren aholkua — 43 00:02:45,116 --> 00:02:47,519 buruarekin ezetz eginez, triste bezala — 44 00:02:47,519 --> 00:02:50,584 nire burua feminista gisa ez aurkeztea zen, 45 00:02:50,584 --> 00:02:54,916 feministak zoritxarrekoak izaten direlako eta ezin izaten dutelako senarrik aurkitu. 46 00:02:54,934 --> 00:02:58,568 (Barreak) 47 00:02:59,679 --> 00:03:02,561 Hortaz, “feminista zoriontsu” gisa aurkeztea erabaki nuen. 48 00:03:03,299 --> 00:03:05,993 Garai berean, akademiako emakume nigeriar batek 49 00:03:05,993 --> 00:03:08,843 esan zidan feminismoa ez zela afrikar kulturaren parte 50 00:03:08,843 --> 00:03:11,139 eta nire burua feministatzat nuela 51 00:03:11,139 --> 00:03:14,125 “Mendebaldeko liburuen” eraginpean nengoelako. 52 00:03:14,125 --> 00:03:17,257 Barre egin nuen, nire gaztaroko irakurgai gehienak 53 00:03:17,257 --> 00:03:19,173 benetan antifeministak izan zirelako. 54 00:03:19,173 --> 00:03:21,767 16 urte egiterako, irakurriak nituen Mills & Boonek 55 00:03:21,767 --> 00:03:24,169 argitaratutako eleberri erromantiko guztiak. 56 00:03:24,169 --> 00:03:26,384 Eta “feminismoaren testu klasikoak” 57 00:03:26,384 --> 00:03:28,599 irakurtzen saiatu nintzen bakoitzean, aspertu, 58 00:03:28,599 --> 00:03:30,816 eta lanak izaten nituen amaitzeko. 59 00:03:30,816 --> 00:03:33,057 Edonola ere, feminismoa antiafrikarra zenez, 60 00:03:33,057 --> 00:03:37,390 nire burua “feminista zoriontsu afrikar” gisa aurkezten hastea erabaki nuen. 61 00:03:37,974 --> 00:03:42,241 Halako batean, gizonak gorrotatzen ez dituen eta ezpain-margoa eta takoiak 62 00:03:42,241 --> 00:03:43,895 bere, eta ez gizonezkoen, gusturako 63 00:03:43,895 --> 00:03:47,387 daramatzan feminista zoriontsu afrikarra izatera ere iritsi nintzen. 64 00:03:48,065 --> 00:03:50,398 Noski, horren zati handi bat ironia baino ez zen, 65 00:03:50,398 --> 00:03:54,741 baina “feminista” hitzak jasaten duen konnotazio-gainkargaren adierazgarria da. 66 00:03:55,004 --> 00:03:56,652 Gizonak gorrotatzen dituzu, 67 00:03:56,652 --> 00:03:59,847 titi-zorroak gorrotatzen dituzu, kultura afrikarra gorroto duzu... 68 00:04:00,463 --> 00:04:02,834 Haurtzaroko istorio bat kontatuko dut. 69 00:04:03,081 --> 00:04:04,581 Lehen hezkuntzan nengoela, 70 00:04:04,581 --> 00:04:09,016 hiruhilekoaren hasieran azterketa jarriko zigula esan zigun irakasleak, 71 00:04:09,339 --> 00:04:12,519 eta nota onena ateratzen zuena ikasgelako begiralea izango zela. 72 00:04:12,519 --> 00:04:15,174 Ardura hori izatea ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. 73 00:04:15,174 --> 00:04:17,588 Ikasgelako begiralea izanik, 74 00:04:17,588 --> 00:04:20,881 zalaparta sortzen zutenen izen-abizenak hartu behar zenituen, 75 00:04:21,497 --> 00:04:24,456 —botere-mozkorraldia eragiten du horrek― 76 00:04:24,456 --> 00:04:29,234 baina gure irakasleak, gainera, makila ematen zizun, eskuan eraman zenezan 77 00:04:29,234 --> 00:04:33,251 zalapartarien bila ikasgela goitik behera zeharkatzen zenuen bitartean. 78 00:04:33,251 --> 00:04:36,639 Jakina, makila erabiltzea ez zegoen baimenduta. 79 00:04:36,639 --> 00:04:40,557 Baina egoera zirraragarria zen hura, 9 urteko ni bezalako neskato batentzat. 80 00:04:40,557 --> 00:04:43,458 Ikasgelako begiralea izateko irrikan nengoen, 81 00:04:43,458 --> 00:04:45,675 eta notarik onena atera nuen azterketan. 82 00:04:45,891 --> 00:04:49,613 Nire harridurarako, irakasleak esan zuen begiraleak mutila izan behar zuela. 83 00:04:50,243 --> 00:04:54,116 Hori ez zuen aldez aurretik azaldu; jakintzat eman zuen xehetasun hura. 84 00:04:54,146 --> 00:04:56,669 (Barreak) 85 00:04:56,669 --> 00:04:59,884 Bigarren nota onena mutiko batek atera zuen, 86 00:04:59,884 --> 00:05:02,415 hortaz, mutikoa izan zen begiralea. 87 00:05:02,661 --> 00:05:05,256 Interesgarriena da mutiko hura 88 00:05:05,256 --> 00:05:08,437 izaki gozo eta atsegina zela; 89 00:05:08,437 --> 00:05:12,017 ez zuen inolako interesik, makila eskuan, ikasgela zeharkatzeko. 90 00:05:12,109 --> 00:05:15,565 Ni, aldiz, irrikan nengoen, esan bezala. 91 00:05:16,581 --> 00:05:18,900 Baina ni emakumea nintzen, eta hura gizona; 92 00:05:18,900 --> 00:05:21,349 hortaz, mutikoa izan zen begiralea. 93 00:05:21,441 --> 00:05:24,187 Sekula ez dut ahaztu gertaera hura. 94 00:05:24,310 --> 00:05:26,986 Sarri akats bera egiten dut: pentsatu ohi dut 95 00:05:26,986 --> 00:05:29,662 niretzat agerikoa dena besteentzat ere hala izango dela. 96 00:05:29,662 --> 00:05:32,340 Adibidez, Louis lagun maitea, 97 00:05:32,340 --> 00:05:34,407 gizon azkar eta progresista. 98 00:05:34,407 --> 00:05:36,851 Gure arteko elkarrizketetan, zera esaten zidan: 99 00:05:36,851 --> 00:05:41,198 "Ez dakit zergatik diozun emakumeentzat gauzak ezberdinak eta zailagoak direla. 100 00:05:41,198 --> 00:05:43,618 Beharbada, izango ziren lehen, baina ez gaur egun" 101 00:05:43,645 --> 00:05:48,224 Nik ez nuen ulertzen Louis gai ez izatea itxuraz hain agerikoa zena ikusteko. 102 00:05:48,362 --> 00:05:52,301 Halako gaualdi batean, Lagosen, Louis eta biok irten ginen, lagunekin batera. 103 00:05:52,301 --> 00:05:54,828 Lagos ezagutzen ez duzuenontzat, 104 00:05:54,828 --> 00:05:57,155 bada osagai zoragarri bat hiri-altzarien artean: 105 00:05:57,155 --> 00:06:01,638 energiaz betetako gazteak, hainbat saltokiren aurrean zain egoten direnak 106 00:06:01,638 --> 00:06:05,243 eta, keinu nabarmenak eginez, autoa aparkatzen “laguntzen” dizutenak. 107 00:06:06,043 --> 00:06:09,337 Bereziki harritu ninduten gau hartan aparkalekua 108 00:06:09,337 --> 00:06:12,631 aurkitu zigun gizonaren keinuek. 109 00:06:12,631 --> 00:06:15,927 Hala, bagindoazenean, eskupekoa ematea erabaki nuen. 110 00:06:16,495 --> 00:06:18,173 Poltsa ireki, 111 00:06:18,173 --> 00:06:19,859 dirua ateratzeko eskua sartu, 112 00:06:22,677 --> 00:06:25,439 eta gizonari eman nion, 113 00:06:25,977 --> 00:06:27,117 Eta gizonak, 114 00:06:27,117 --> 00:06:30,323 pozik eta esker onez, 115 00:06:30,323 --> 00:06:32,345 dirua onartu, 116 00:06:32,345 --> 00:06:34,123 eta zera esan zuen, Louisi begira: 117 00:06:34,123 --> 00:06:36,094 —Eskerrik asko, jauna! 118 00:06:36,094 --> 00:06:41,441 (Barreak) 119 00:06:41,441 --> 00:06:45,100 Louisek, niri begira harrituta, galdetu zuen: 120 00:06:45,100 --> 00:06:48,969 —Zergatik eman dizkit niri eskerrak? Dirua ez diot nik eman. 121 00:06:48,969 --> 00:06:52,838 Orduan, azkenean ulertu zuela ikusi nuen haren aurpegian. 122 00:06:52,838 --> 00:06:55,945 Gizonak uste zuen nik emandako dirua 123 00:06:55,945 --> 00:06:59,682 Louisena zela. 124 00:06:59,928 --> 00:07:02,159 Louis gizona delako. 125 00:07:02,805 --> 00:07:04,750 Ezberdinak gara gizonak eta emakumeak. 126 00:07:04,750 --> 00:07:07,244 Hormona ezberdinak, sexu-organo ezberdinak, 127 00:07:07,244 --> 00:07:10,199 eta gaitasun biologiko ezberdinak ditugu: 128 00:07:10,199 --> 00:07:13,015 emakumeek haurrak izan ditzakete; gizonezkoek ez. 129 00:07:13,015 --> 00:07:14,772 Oraingoz behintzat. 130 00:07:15,727 --> 00:07:20,382 Gizonek testosterona gehiago eta, oro har, indar fisiko handiagoa dute. 131 00:07:20,644 --> 00:07:24,020 Munduan, biztanleria femeninoa pixka bat handiagoa da, 132 00:07:24,020 --> 00:07:26,888 munduko biztanleen %52 dira emakumeak. 133 00:07:26,888 --> 00:07:30,772 Hala ere, boterea eta prestigiozko kargu gehienak gizonezkoen eskuetan daude. 134 00:07:30,772 --> 00:07:34,336 Wangari Maathai Bake Nobel saridun kenyarrak, 135 00:07:34,351 --> 00:07:37,458 oso argi eta zuzen azaldu zuen: 136 00:07:37,458 --> 00:07:41,161 “Zenbat eta gorago iritsi, orduan eta emakume gutxiago aurkituko dituzu”. 137 00:07:41,823 --> 00:07:46,269 AEBetako azken bozetan, etengabe entzun genuen Lilly Ledbetter Legearen berri, 138 00:07:46,269 --> 00:07:48,837 baina, aliterazio arranditsutik harago joanez gero, 139 00:07:48,837 --> 00:07:51,306 egoera honi erantzun nahi zion lege horrek: 140 00:07:51,306 --> 00:07:53,856 gizon batek eta emakume batek lan bera egin dezakete, 141 00:07:53,856 --> 00:07:55,555 prestakuntza bera izanda, 142 00:07:55,555 --> 00:07:58,374 baina gizonak ordainsari hobea jasoko du, gizona delako. 143 00:07:58,374 --> 00:08:01,458 Hala, zentzu hertsian, gizonezkoek gobernatzen dute mundua. 144 00:08:01,458 --> 00:08:04,705 Horrek zentzua zuen orain dela milaka urte. 145 00:08:04,705 --> 00:08:08,168 Garai hartan, gizakien iraupenerako ezaugarri behinena 146 00:08:08,168 --> 00:08:11,578 indar fisikoa zen; pertsona batek 147 00:08:11,578 --> 00:08:17,026 zenbat eta indar fisiko handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago buruzagi izateko 148 00:08:17,396 --> 00:08:20,533 Oro har, indartsuagoak dira gizonezkoak fisikoki. 149 00:08:20,533 --> 00:08:23,366 Noski, salbuespen asko daude. 150 00:08:23,366 --> 00:08:27,332 Gaur egun, erabat bestelakoa da mundua. 151 00:08:28,240 --> 00:08:32,150 Buruzagia izateko gaitasun handiena duena ez da orain indar fisiko handiena duena, 152 00:08:32,150 --> 00:08:35,786 baizik eta azkarrena, ezagutza gehien dituena, 153 00:08:35,786 --> 00:08:37,822 sortzaileena edota berritzaileena. 154 00:08:37,822 --> 00:08:40,659 Ezaugarri horiek izateko, ez dago hormonen beharrik. 155 00:08:40,659 --> 00:08:43,739 Emakumeak gizonak adinako adimena izan dezake, 156 00:08:43,739 --> 00:08:46,789 eta hura bezain sortzailea eta berritzailea izan daiteke. 157 00:08:46,789 --> 00:08:48,149 Eboluzionatu egin dugu; 158 00:08:48,149 --> 00:08:51,149 generoari buruzko ideiak, aldiz, ez dira maila berean bilakatu. 159 00:08:51,149 --> 00:08:56,068 Orain gutxi, Nigeriako hotelik onenetako baten atartean sartu nintzenean, 160 00:08:56,068 --> 00:08:58,924 —pentsatu nuen izena aipatzea, baina ez dut egingo— 161 00:08:58,924 --> 00:09:02,981 atezain batek geldiarazi eta hainbat galdera deseroso egin zizkidan. 162 00:09:04,106 --> 00:09:07,228 Mundu guztiak automatikoki pentsatzen baitu 163 00:09:07,228 --> 00:09:10,813 hotel batean bakarrik sartzen den emakume nigeriarra sexu-langilea dela. 164 00:09:10,813 --> 00:09:12,180 Bidenabar, 165 00:09:12,180 --> 00:09:14,666 zergatik jartzen dute hotel horiek arreta 166 00:09:14,666 --> 00:09:19,283 ustezko hornitzean eta ez sexu-langileen eskarian? 167 00:09:19,822 --> 00:09:23,626 Lagosen, giro oneko klub eta taberna asko daude, baina ezin naiz bakarrik sartu. 168 00:09:24,266 --> 00:09:27,251 Emakumeari ez diote bakarrik sartzen uzten, 169 00:09:27,251 --> 00:09:29,504 gizon batek lagunduta sartu behar du. 170 00:09:29,890 --> 00:09:32,610 Nigeriako jatetxe batean gizon batekin sartzen naizenero, 171 00:09:32,610 --> 00:09:35,638 zerbitzariak gizona agurtzen du, eta ez ikusiarena egiten dit. 172 00:09:37,150 --> 00:09:40,830 Zerbitzariak produktuak dira... 173 00:09:41,944 --> 00:09:44,563 Gizonak emakumeak baino garrantzitsuagoak direla 174 00:09:44,563 --> 00:09:48,272 irakatsi dien jendarte baten ondorio dira zerbitzariok. 175 00:09:48,272 --> 00:09:51,282 Jakin badakit ez dutela asmo txarrez egiten, 176 00:09:51,282 --> 00:09:54,770 baina gauza bat da zerbait jakitea, eta beste bat maila emozionalean sentitzea. 177 00:09:54,770 --> 00:09:57,886 Aintzat hartzen ez nauten bakoitzean, ikusezin sentitzen naiz. 178 00:09:57,886 --> 00:09:59,821 Haserretu egiten naiz. 179 00:10:00,037 --> 00:10:03,120 Gogoa izaten dut gizona bezain gizaki naizela 180 00:10:03,120 --> 00:10:06,358 eta agurra berdin-berdin merezi dudala esateko. 181 00:10:06,541 --> 00:10:08,415 Txikikeriak dira, 182 00:10:08,415 --> 00:10:11,369 baina, batzuetan, gauza txikienak izaten dira mingarrienak. 183 00:10:11,369 --> 00:10:14,145 Orain gutxi, artikulu bat idatzi nuen 184 00:10:14,145 --> 00:10:17,094 Lagosen emakume gaztea izatearen esperientziari buruz. 185 00:10:17,094 --> 00:10:20,794 Editoreek esan zidaten amorruz betetako artikulua zela. 186 00:10:21,086 --> 00:10:23,119 Noski amorruz beteta zegoela! 187 00:10:23,119 --> 00:10:25,104 (Barreak) 188 00:10:27,069 --> 00:10:28,748 Amorratuta nago. 189 00:10:28,748 --> 00:10:31,870 Egungo egoera, generoari dagokionez, oso bidegabea da. Guztiok 190 00:10:31,870 --> 00:10:33,459 egon beharko genuke haserre. 191 00:10:33,459 --> 00:10:37,190 Amorruak historia luzea du, aldaketa positiboen eragile gisa; 192 00:10:37,190 --> 00:10:40,416 baina, amorruaz gain, badut itxaropena ere. 193 00:10:41,051 --> 00:10:43,846 Irmo sinesten dudalako gizakiek gaitasun handia dutela 194 00:10:43,846 --> 00:10:46,661 beren burua onerako berreraikitzeko. 195 00:10:46,661 --> 00:10:48,910 Generoak badu garrantzia mundu osoan, 196 00:10:48,910 --> 00:10:53,052 baina Nigerian jarri nahi dut arreta, eta Afrikan orokorrean, 197 00:10:53,052 --> 00:10:55,010 hori baita ezagutzen dudana, 198 00:10:55,010 --> 00:10:56,849 eta bihotzean eramaten dudana. 199 00:10:56,849 --> 00:10:58,712 Gaur, bestelako mundu bat egiteko 200 00:10:58,712 --> 00:11:02,459 planarekin amesten has gaitezen eskatu nahi nuke. 201 00:11:02,459 --> 00:11:05,621 Mundu bidezkoago bat, 202 00:11:06,261 --> 00:11:08,948 beren buruarekin zoriontsuago eta zintzoago izango diren 203 00:11:08,948 --> 00:11:11,113 emakumeez eta gizonez osatutako mundua. 204 00:11:11,113 --> 00:11:12,848 Hauxe da horretan hasteko modua: 205 00:11:12,848 --> 00:11:14,949 beste era batean hezi behar ditugu alabak, 206 00:11:14,949 --> 00:11:17,833 baita semeak ere. 207 00:11:18,294 --> 00:11:21,419 Gure semeak hazteko moduak ez die haiei batere mesederik egiten. 208 00:11:21,419 --> 00:11:24,390 Umeen gizatasuna erreprimitu egiten dugu. 209 00:11:24,775 --> 00:11:27,490 Maskulinitatea estu-estu zedarritzen dugu, 210 00:11:27,490 --> 00:11:30,477 kaiola txiki eta gogorra da maskulinitatea, 211 00:11:30,477 --> 00:11:33,230 eta hantxe sartzen ditugu mutikoak. 212 00:11:33,230 --> 00:11:36,097 Ahuleziaren, sentiberatasunaren eta 213 00:11:36,097 --> 00:11:40,388 izuaren beldur izaten irakasten diegu. 214 00:11:40,526 --> 00:11:42,758 Benetan nor diren ezkutatzen irakasten diegu, 215 00:11:42,758 --> 00:11:47,659 “gizon gogorrak” izan behar dutelako, Nigerian esaten dugun bezala. 216 00:11:48,626 --> 00:11:52,631 Bigarren hezkuntzan, mutiko bat eta neskato bat, nerabeak biak, 217 00:11:52,631 --> 00:11:55,222 elkarrekin ateratzen dira, patrikan sosik ez dutela. 218 00:11:55,222 --> 00:11:58,521 Berdin dio, mutikoak ordaindu behar du kontua beti, 219 00:11:58,521 --> 00:12:01,752 haren maskulinitatea agertzeko. 220 00:12:01,766 --> 00:12:05,158 Gero, gure buruari galdetuko diogu zergatik lapurtzen dieten mutikoek 221 00:12:05,158 --> 00:12:07,399 dirua gurasoei. 222 00:12:07,880 --> 00:12:10,602 Neskei eta mutilei ez bagenie irakatsiko 223 00:12:10,602 --> 00:12:14,175 maskulinitatea eta dirua elkarrekin lotzen? 224 00:12:14,175 --> 00:12:17,748 Euren jarrera ez balitz izango “mutilak ordaindu behar du” 225 00:12:17,748 --> 00:12:21,041 baizik eta “ordain dezala gehien duenak”? 226 00:12:21,041 --> 00:12:23,804 Noski, abantaila historikoari esker, 227 00:12:23,804 --> 00:12:25,997 gizonak eduki ohi du gehien gaur egun. 228 00:12:25,997 --> 00:12:28,192 Seme-alabak bestela hazten hasiko bagina, 229 00:12:28,192 --> 00:12:30,561 berrogeita hamar edo ehun urte barru, 230 00:12:30,561 --> 00:12:35,455 mutilek ez lukete euren maskulinitatea erakutsi beharraren presioa sentituko. 231 00:12:35,455 --> 00:12:39,025 Hala ere, mutikoei egiten diegun gauzarik okerrena, 232 00:12:39,025 --> 00:12:41,335 gogorrak izan behar dutela sentiarazita, 233 00:12:41,335 --> 00:12:45,167 ego hauskorrak bereganatzera bultzatzea da. 234 00:12:45,275 --> 00:12:49,467 Gizon bat gogorra sentitzera zenbat eta gehiago behartu, 235 00:12:49,637 --> 00:12:51,742 orduan eta hauskorragoa haren egoa. 236 00:12:53,128 --> 00:12:56,096 Neskatoei ere mesede eskasa egiten diegu, 237 00:12:56,096 --> 00:12:59,953 ego maskulino hauskor horren zerbitzura egoteko hazten ditugulako. 238 00:13:00,567 --> 00:13:04,068 Neskei euren burua txikitzen, gutxiagotzen irakasten diegu. 239 00:13:04,068 --> 00:13:05,867 Neskatoei esaten diegu: 240 00:13:05,867 --> 00:13:09,284 “Izan dezakezu handinahia, baina ez gehiegi" 241 00:13:09,284 --> 00:13:12,469 "Arrakasta izaten saiatu behar duzu, baina ez gehiegi, 242 00:13:12,469 --> 00:13:15,197 bestela, gizonezkoei mehatxu egingo diezu". 243 00:13:15,197 --> 00:13:17,872 Gizon batekiko harremanean sostengu ekonomikoa bazara, 244 00:13:17,872 --> 00:13:19,900 disimula ezazu, 245 00:13:19,900 --> 00:13:24,390 jendaurrean batik bat; bestela, gizona zikiratuko duzu. 246 00:13:24,974 --> 00:13:27,541 Zer gertatuko litzateke, hori auzitan ipiniko bagenu? 247 00:13:27,541 --> 00:13:31,560 Zergatik izan behar du emakumearen arrakastak mehatxu gizonarentzat? 248 00:13:31,560 --> 00:13:35,133 Eta hitz hori, “zikiratu”, baztertuko bagenu, besterik gabe? 249 00:13:35,133 --> 00:13:40,488 Ez dakit baden ere gehiago gorrota dezakedan beste hitzik. 250 00:13:40,934 --> 00:13:44,464 Ezagun nigeriar batek galdetu zidan behin 251 00:13:44,464 --> 00:13:46,847 ea gizonezkoak kikiltzeak kezkatzen ninduen. 252 00:13:46,847 --> 00:13:48,688 Ni ez ninduen batere kezkatzen horrek. 253 00:13:48,688 --> 00:13:50,756 Horretan pentsatu ere ez nuen egin, 254 00:13:50,756 --> 00:13:53,563 nik kikiltzeko moduko gizon bat 255 00:13:53,563 --> 00:13:54,563 batere interesik 256 00:13:54,563 --> 00:13:57,549 sortzen ez didan gizona delako. 257 00:13:57,549 --> 00:14:04,535 (Barreak) (Txaloak) 258 00:14:04,535 --> 00:14:07,741 Hala ere, harritu egin ninduen galderak. 259 00:14:07,941 --> 00:14:12,542 Emakumea naizenez, ezkontza da niretzat espero dena. 260 00:14:12,542 --> 00:14:15,182 Nigandik espero dena da bizitzarako erabakiak hartzea, 261 00:14:15,182 --> 00:14:17,822 sekula ahaztu gabe ezkontza dela garrantzitsuena. 262 00:14:17,822 --> 00:14:20,464 Senar-emazte bizimodua ona izan daiteke, 263 00:14:20,464 --> 00:14:24,927 plazera, maitasuna eta elkarrenganako babesa izan daitekeen neurrian. 264 00:14:24,927 --> 00:14:27,664 Zergatik irakasten diegu neskatoei horren zain egoten 265 00:14:27,664 --> 00:14:30,573 eta mutikoei, aldiz, ez? 266 00:14:31,080 --> 00:14:33,989 Emakume nigeriar ezagun batek etxea saltzea erabaki zuen 267 00:14:33,989 --> 00:14:37,483 ez zuelako kikildu nahi berarekin ezkondu nahiko zuen gizona. 268 00:14:38,222 --> 00:14:42,243 Nigeriako emakume ezkongabe ezagun batek, mintegietara joaten denean, 269 00:14:42,243 --> 00:14:44,232 ezkontza-eraztuna eramaten du, 270 00:14:44,232 --> 00:14:47,836 berak dioenez, mintegian dauden beste lankideek 271 00:14:47,836 --> 00:14:50,565 “errespeta dezaten” nahi duelako. 272 00:14:50,565 --> 00:14:53,350 Ezagutzen ditut familiaren eta lagunen aldetik, 273 00:14:53,350 --> 00:14:56,505 baita lan-esparrutik ere, ezkontzeko presio handia duten gazteak, 274 00:14:56,505 --> 00:14:59,477 eta presio horrek erabaki ikaragarriak hartzera eramaten ditu. 275 00:14:59,477 --> 00:15:02,134 Ezkongabetasuna porrot pertsonaltzat hartzen 276 00:15:02,134 --> 00:15:06,946 irakasten die gure gizarteak adin bateko neska ezkongabeei. 277 00:15:06,946 --> 00:15:10,366 Aitzitik, adin bateko gizona 278 00:15:10,366 --> 00:15:12,872 oraindik aukeratzen ari delako izango da ezkongabea. 279 00:15:12,872 --> 00:15:14,598 (Barreak) 280 00:15:14,598 --> 00:15:16,716 Erraza da esatea emakumeek 281 00:15:16,716 --> 00:15:18,956 “ez” esan diezaioketela horri guztiari. 282 00:15:18,956 --> 00:15:21,445 Errealitatea zailagoa eta konplexuagoa da. 283 00:15:21,445 --> 00:15:23,156 Guztiok gara izaki sozialak. Denok 284 00:15:23,156 --> 00:15:24,156 barneratzen ditugu 285 00:15:24,156 --> 00:15:25,624 ideiak sozializazioaren bidez. 286 00:15:25,624 --> 00:15:28,479 Gure mintzairak ere 287 00:15:28,479 --> 00:15:31,334 horixe frogatzen du. 288 00:15:31,334 --> 00:15:34,189 Ezkontzarekin loturiko hizkera maiz oinarritzen da jabetzan 289 00:15:34,189 --> 00:15:36,690 adiskidetasunean oinarritu beharrean. 290 00:15:36,690 --> 00:15:39,737 “Errespetu” hitza erabiltzen dugu 291 00:15:39,737 --> 00:15:42,784 emakumeak gizonari zor diona adierazteko 292 00:15:42,784 --> 00:15:45,832 baina ia inoiz ez gizonak emakumeari zor dionaz mintzatzeko. 293 00:15:46,170 --> 00:15:48,965 Nigerian gizonek zein emakumeek esaten dute 294 00:15:48,965 --> 00:15:51,760 —barrea eginarazten didan esaldia da— 295 00:15:51,760 --> 00:15:54,557 "Honakoa egin dut, senar-emazte bizimoduan bakea izateko". 296 00:15:54,557 --> 00:15:56,772 Gizonek esaten dutenean, 297 00:15:56,772 --> 00:15:59,891 egin beharko ez luketen zerbaitez ari dira. 298 00:15:59,891 --> 00:16:01,730 (Barreak) 299 00:16:01,730 --> 00:16:04,209 Batzuek euren lagunei esaten diete, 300 00:16:04,209 --> 00:16:07,914 samindura-kutsuz esaten diete, 301 00:16:07,914 --> 00:16:10,813 azken batean euren maskulinitatea erakusten duen zerbait da: 302 00:16:12,760 --> 00:16:15,709 "O, emazteak esan dit ezin naizela gauero joan diskoteketara, 303 00:16:15,709 --> 00:16:18,450 eta, horregatik, asteburuetan baino ez naiz ateratzen". 304 00:16:18,450 --> 00:16:20,493 (Barreak) 305 00:16:20,493 --> 00:16:23,932 Emakumeak dioenean “honakoa egin dut bikote bizimoduan bakea izateko” 306 00:16:23,932 --> 00:16:27,327 lanpostu, helburu profesional 307 00:16:27,327 --> 00:16:28,918 edota amets bati, 308 00:16:28,918 --> 00:16:30,852 uko egin diotelako izan ohi da. 309 00:16:30,852 --> 00:16:33,882 Neskei erakusten diegu emakumeek egiten dutela uko gehien 310 00:16:33,882 --> 00:16:36,912 gizonen eta emakumeen arteko harremanetan. 311 00:16:36,912 --> 00:16:39,942 Euren artean lehiakide izateko hazten ditugu emakumeak, 312 00:16:39,942 --> 00:16:43,230 gizonezkoen arretari begira, 313 00:16:43,230 --> 00:16:45,440 eta ez lanpostu edo lorpenetan lehiakide. 314 00:16:46,085 --> 00:16:48,907 Emakumeei izaki sexualak ezin direla izan irakasten diegu, 315 00:16:48,907 --> 00:16:51,236 ez gizonen maila berean. 316 00:16:51,236 --> 00:16:54,551 Semeak izanez gero, ez zaigu axola neska-laguna dutela jakitea. 317 00:16:54,551 --> 00:16:56,855 Baina gure alabek mutil-laguna? Jainkoarren, ez. 318 00:16:56,875 --> 00:16:58,379 (Barreak) 319 00:16:58,379 --> 00:17:00,293 Baina, noski, unea iristean, 320 00:17:00,293 --> 00:17:04,064 espero dugu gizon perfektua ekarriko duela etxera, harekin ezkon dadin. 321 00:17:04,403 --> 00:17:05,325 Poliziarena egiten 322 00:17:05,325 --> 00:17:06,248 dugu neskekin. 323 00:17:06,248 --> 00:17:07,171 Euren birjintasunaz 324 00:17:07,171 --> 00:17:08,470 laudorioak egiten dizkiegu; 325 00:17:08,470 --> 00:17:09,769 mutilei, ordea, ez. 326 00:17:09,769 --> 00:17:12,994 Neure buruari galdetzen diot nolatan ote den hori, 327 00:17:12,994 --> 00:17:15,504 zeren... (Barreak) 328 00:17:15,766 --> 00:17:23,213 (Txaloak) 329 00:17:24,152 --> 00:17:28,867 birjintasuna galtzea genero ezberdineko bi pertsona behar dituen prozesua baita... 330 00:17:28,867 --> 00:17:30,754 Duela gutxi, neska bat taldean bortxatu 331 00:17:30,754 --> 00:17:32,891 zuten Nigeriako unibertsitate batean. 332 00:17:32,896 --> 00:17:34,730 Gutako batzuek ezagutzen dugu kasua. 333 00:17:34,730 --> 00:17:36,666 Eta, neska zein mutil, 334 00:17:36,666 --> 00:17:37,936 gazte nigeriar askoren 335 00:17:37,936 --> 00:17:39,206 erreakzioa 336 00:17:39,206 --> 00:17:40,476 halako zerbait izan zen: 337 00:17:40,476 --> 00:17:42,974 "Ados, gaizki dago bortxatzea. 338 00:17:42,974 --> 00:17:47,019 Baina zertan ari zen emakume hura bakarrik lau mutilekin logela batean?" 339 00:17:47,019 --> 00:17:52,391 Ahantz dezagun, ahal izanez gero, erreakzio horren gizagabetasun ikaragarria 340 00:17:52,391 --> 00:17:57,413 Emakumeak berez errudunak direla pentsa dezaten hezi dituzte nigeriar horiek, 341 00:17:57,736 --> 00:18:01,233 eta gizonezkoengandik hain gutxi espero izateko hazi dituzte, 342 00:18:01,233 --> 00:18:04,679 ezen izaki basati eta autokontrolik gabeak izan daitezkeelako ideia ere 343 00:18:04,679 --> 00:18:06,495 onargarri samarra izan daitekeen. 344 00:18:06,495 --> 00:18:09,127 Lotsatiak izaten irakasten diegu neskei. 345 00:18:09,127 --> 00:18:11,603 “Itxi hankak” “Estal zaitez” 346 00:18:11,700 --> 00:18:13,981 Emakume jaiotze hutsagatik 347 00:18:13,981 --> 00:18:16,262 zerbaiten errudun direla sentiarazten diegu. 348 00:18:16,262 --> 00:18:18,544 Eta gertatzen dena da neskatoak 349 00:18:18,544 --> 00:18:20,746 desira esperimentatzen dutela 350 00:18:20,746 --> 00:18:24,442 esan ezin duten emakume bihurtzen direla. 351 00:18:25,257 --> 00:18:28,516 Benetan pentsatzen dutena esan ezin duten 352 00:18:28,516 --> 00:18:30,016 emakume bihurtzen dira. 353 00:18:30,016 --> 00:18:32,250 Eta, hauxe da okerrena, 354 00:18:32,270 --> 00:18:36,807 arte bilakatu dute itxurak egitea. 355 00:18:36,807 --> 00:18:42,762 (Txaloak) 356 00:18:42,762 --> 00:18:46,126 Ezagutzen dut emakume bat etxeko lanak gorroto dituena, 357 00:18:46,126 --> 00:18:47,479 benetan gorroto ditu, 358 00:18:47,479 --> 00:18:49,789 baina gustatzen zaizkiolako plantak egiten ditu, 359 00:18:50,435 --> 00:18:54,333 irakatsi diotelako “ezkongai egokia izateko" 360 00:18:54,333 --> 00:18:58,857 “etxeko emakumea” izan behar duela —Nigeriako beste kontzeptu bat erabilita—. 361 00:18:59,625 --> 00:19:00,883 Azkenean ezkondu egin zen. 362 00:19:00,883 --> 00:19:02,865 Aurki hasi zen senarraren familia kexaka, 363 00:19:02,865 --> 00:19:06,635 aldatu egin zela esanez. 364 00:19:06,635 --> 00:19:08,237 Ez zen aldatu, 365 00:19:08,237 --> 00:19:10,396 plantak egiteaz nekatu zen, besterik gabe. 366 00:19:10,873 --> 00:19:13,342 Generoaren arazoa zera da, 367 00:19:13,342 --> 00:19:16,377 nolakoak izan behar dugun agintzen digu, 368 00:19:16,377 --> 00:19:19,195 benetan nolakoak garen aintzat hartu beharrean. 369 00:19:19,802 --> 00:19:22,232 Imajinatu zein zoriontsu, libre izango ginatekeen, 370 00:19:22,289 --> 00:19:25,557 benetan garena izanez, 371 00:19:25,557 --> 00:19:29,200 generoaren espektatiben zama nozitu gabe. 372 00:19:29,200 --> 00:19:34,133 Ukaezina da mutilak eta neskak ezberdinak direla biologikoki, 373 00:19:34,133 --> 00:19:37,191 baina sozializazioak puztu egiten ditu ezberdintasun horiek, 374 00:19:37,191 --> 00:19:39,685 eta gero hasten da atzera elikatzen den prozesua. 375 00:19:39,823 --> 00:19:42,171 Errepara iezaiozue, adibidez, sukaldeari. 376 00:19:42,171 --> 00:19:45,951 Gaur egun, eskuarki emakumeak arduratzen dira sukaldean egiteaz 377 00:19:45,951 --> 00:19:47,302 eta garbitzeaz. 378 00:19:47,302 --> 00:19:48,874 Baina zergatik? 379 00:19:48,874 --> 00:19:51,566 Emakumeak sukalderako genearekin jaiotzen direlako, 380 00:19:51,566 --> 00:19:53,358 (Barreak) 381 00:19:53,358 --> 00:19:54,443 edo sukaldean aritzea 382 00:19:54,443 --> 00:19:57,443 euren zeregina dela sinesteko sozializatu dituztelako? 383 00:19:57,443 --> 00:19:58,443 Sukaldean aritzeko 384 00:19:58,443 --> 00:20:00,402 genearekin jaio direla esan behar nuen 385 00:20:00,402 --> 00:20:04,390 baina orduan gogoratu naiz munduko sukaldari ospetsu gehienak, 386 00:20:04,390 --> 00:20:06,647 “chef” titulu dotorea jasotzen duten horiek, 387 00:20:06,647 --> 00:20:08,428 gizonezkoak direla. 388 00:20:09,275 --> 00:20:10,857 Nik amona miresten nuen, 389 00:20:10,857 --> 00:20:12,570 emakume bikaina zen, 390 00:20:12,570 --> 00:20:14,736 eta nire buruari galdetzen nion 391 00:20:14,736 --> 00:20:18,365 nolakoa izango ote zen gizonezkoen aukera berak izan balitu. 392 00:20:19,195 --> 00:20:21,724 Egun, aukera gehiago ditugu emakumeok 393 00:20:21,724 --> 00:20:23,775 nire amonaren garaian baino, 394 00:20:23,775 --> 00:20:26,661 politikan eta legeetan izandako aldaketei esker, 395 00:20:26,661 --> 00:20:28,466 eta oso garrantzitsuak dira horiek. 396 00:20:28,466 --> 00:20:32,435 Eta, hala ere, generoari buruzko gure jarrerak eta pentsaerak 397 00:20:32,440 --> 00:20:35,356 pisu handiagoa izaten jarraitzen dute. 398 00:20:36,063 --> 00:20:38,408 Zer gertatuko litzateke gure seme-alabak heztean 399 00:20:38,408 --> 00:20:41,853 generoari baino, gaitasunari erreparatuko bagenio? 400 00:20:41,853 --> 00:20:43,377 Eta generoari baino, 401 00:20:43,377 --> 00:20:47,152 interesei erreparatuko bagenie? 402 00:20:47,152 --> 00:20:49,521 Ezagutzen dut bi seme-alaba dituen familia bat. 403 00:20:49,521 --> 00:20:51,196 Eskolan distiratsuak dira, 404 00:20:51,196 --> 00:20:53,287 ume zoragarriak dira. 405 00:20:53,287 --> 00:20:55,808 Mutila gose denean, gurasoek esaten diote neskari: 406 00:20:55,808 --> 00:20:58,962 “Zoaz nebari berehalako fideo batzuk prestatzera”. 407 00:20:58,962 --> 00:21:02,821 Neskatoak ez du atsegin berehalako fideoak prestatzea, 408 00:21:02,821 --> 00:21:05,609 baina neska da, eta ezinbestean egin behar du. 409 00:21:05,725 --> 00:21:07,196 Lehen unetik gurasoek 410 00:21:07,196 --> 00:21:08,465 biei irakatsi izan baliete 411 00:21:08,465 --> 00:21:14,089 sukaldean egiten, zer? 412 00:21:14,089 --> 00:21:15,089 Sukaldean aritzea 413 00:21:15,089 --> 00:21:17,185 gaitasun praktikoa da mutil batentzat ere. 414 00:21:17,185 --> 00:21:21,794 Beti pentsatu izan dut ez duela zentzu handirik 415 00:21:21,794 --> 00:21:25,028 halako funtsezko kontu bat, nork bere burua elikatzeko gaitasuna, 416 00:21:25,028 --> 00:21:27,316 inoren esku uzteak. 417 00:21:27,316 --> 00:21:32,055 (Txaloak) 418 00:21:32,055 --> 00:21:35,845 Nire ezagun batek senarraren titulu akademiko eta lanpostu berdinak ditu. 419 00:21:35,845 --> 00:21:38,576 Lanetik bueltan emakumeak egiten ditu etxeko lan gehienak, 420 00:21:38,587 --> 00:21:40,972 senar-emazte askorekin gertatzen den bezalaxe, 421 00:21:40,972 --> 00:21:42,972 baina egun batean arreta eman zidan 422 00:21:42,972 --> 00:21:45,539 gizonak haurtxoari pixoihala aldatzen zion bakoitzean, 423 00:21:45,539 --> 00:21:48,446 emakumeak eskerrak ematen zizkiola. 424 00:21:49,046 --> 00:21:53,750 Zer gertatuko litzateke emakumeak ohiko eta normaltzat joko balu 425 00:21:53,750 --> 00:21:57,485 gizonak haurtxoa zaintzen laguntzea? 426 00:21:59,592 --> 00:22:03,406 Saiakera egiten ari naiz hazi bitartean 427 00:22:03,406 --> 00:22:05,669 barneratutako genero-ikasgai asko desikasteko. 428 00:22:05,669 --> 00:22:08,419 Hala ere, batzuetan kaltebera sentitzen naiz 429 00:22:08,419 --> 00:22:11,169 oraindik ere genero-espektatiben aurrean. 430 00:22:11,169 --> 00:22:14,258 Lehen aldiz graduondoko idazketa-eskola eman nuenean 431 00:22:14,258 --> 00:22:15,726 kezkatuta nengoen. 432 00:22:15,726 --> 00:22:19,254 Ez ikasgai-zerrendagatik, ondo prestatuta nuelako 433 00:22:19,254 --> 00:22:21,483 eta gustuko gaia irakatsiko nuelako. 434 00:22:21,483 --> 00:22:24,011 Jantzi behar nuen arropak kezkatzen ninduen. 435 00:22:24,811 --> 00:22:26,805 Serio har nintzaten nahi nuen. 436 00:22:27,295 --> 00:22:29,014 Jakitun nintzen emakume izateagatik 437 00:22:29,014 --> 00:22:32,999 nire baliozkotasuna erakutsi beharko nuela. 438 00:22:33,461 --> 00:22:35,379 Femeninoegi jarduteak kezkatzen ninduen. 439 00:22:35,379 --> 00:22:37,509 Ez nindukete serio hartuko. 440 00:22:37,540 --> 00:22:41,609 Ezpain-margoa eta gona polit bat jartzeko gogoa nuen, 441 00:22:41,686 --> 00:22:43,112 baina halakorik ez egitea 442 00:22:43,112 --> 00:22:44,538 erabaki nuen. Oso serio 443 00:22:44,538 --> 00:22:45,965 jantzita joan nintzen, 444 00:22:45,980 --> 00:22:49,175 oso maskulino eta oso itsusi. 445 00:22:50,036 --> 00:22:52,666 Auziaren egia gordina da: itxurari dagokionez 446 00:22:52,666 --> 00:22:54,590 gizonezkoa dugu oraindik estandar, 447 00:22:54,590 --> 00:22:56,171 arau. 448 00:22:56,202 --> 00:22:58,563 Lan-bilerara doan gizonak 449 00:22:58,563 --> 00:23:00,421 ez dio bere buruari galdetzen 450 00:23:00,421 --> 00:23:02,875 serio hartuko ote duten arroparen arabera. 451 00:23:03,029 --> 00:23:05,835 Lan-bilerara doan emakumeak ordea, 452 00:23:05,835 --> 00:23:09,519 femeninoegi agertzeaz kezkatu behar du, 453 00:23:09,519 --> 00:23:13,429 eta horren arabera hartuko ote duten serio edo ez. 454 00:23:14,059 --> 00:23:16,872 Nahiago nuke halako jantzi itsusirik eraman izan ez banu. 455 00:23:17,272 --> 00:23:20,218 Izan ere, dagoeneko ez dut armairuan. 456 00:23:20,724 --> 00:23:25,663 Ni neu izateko egungo konfiantza izan banu, 457 00:23:25,663 --> 00:23:28,588 ikasle haiek etekin handiagoa aterako zieten nire eskolei. 458 00:23:28,588 --> 00:23:30,503 Erosoago sentituko nintzelako, 459 00:23:30,503 --> 00:23:33,438 eta “ni neu” gehiago, modu osoagoan eta benetakoagoan. 460 00:23:33,715 --> 00:23:38,133 Nire feminitateaz gehiago ez lotsatzea 461 00:23:38,163 --> 00:23:40,432 erabaki dut. 462 00:23:40,432 --> 00:23:46,539 (Txaloak) 463 00:23:46,539 --> 00:23:49,810 Eta errespetua nahi dut, naizen bezain femeninoa izanda, 464 00:23:49,810 --> 00:23:52,052 merezi dudalako. 465 00:23:52,113 --> 00:23:54,745 Ez da erraza generoari buruzko elkarrizketak izatea. 466 00:23:55,637 --> 00:23:57,915 Gizonekoek nahiz emakumeek 467 00:23:57,915 --> 00:24:01,493 joera izaten dute genero-arazoei garrantzia berehala kentzeko. 468 00:24:01,493 --> 00:24:04,242 Irudika dezaket hemen hainbat lagun euren buruari esaten: 469 00:24:04,242 --> 00:24:06,515 "Emakumeak, benetakoak"? 470 00:24:08,407 --> 00:24:10,249 Gizonezko batzuek pentsatuko dute: 471 00:24:10,249 --> 00:24:12,306 "Ados, hori dena interesgarria da, 472 00:24:12,306 --> 00:24:14,784 baina nik ez dut horrela pentsatzen". 473 00:24:14,861 --> 00:24:16,953 Hortik dator, izan ere, arazoaren zati bat. 474 00:24:16,953 --> 00:24:20,157 Gizon askok ez dutelako aktiboki pentsatzen generoan 475 00:24:20,157 --> 00:24:21,601 eta ez diotelako erreparatzen. 476 00:24:21,601 --> 00:24:23,707 Generoaren arazoaren zati bat da hori. 477 00:24:23,707 --> 00:24:26,219 Gizon askok esaten dutelako, Louis lagunak bezala, 478 00:24:26,219 --> 00:24:28,758 orain ondo dagoela dena. 479 00:24:28,758 --> 00:24:32,063 Eta gizon askok ez dutelako ezertxo egiten hori aldatzeko. 480 00:24:32,063 --> 00:24:34,902 Gizona izanik jatetxe batean sartzen bazara emakume batekin 481 00:24:34,902 --> 00:24:37,281 eta zerbitzariak zu bakarrik agurtzen bazaitu, 482 00:24:37,281 --> 00:24:39,312 galdetzen al diozu: 483 00:24:39,312 --> 00:24:41,697 “Zergatik ez duzu agurtu nirekin dagoen emakumea?” 484 00:24:47,306 --> 00:24:54,210 (Barreak) 485 00:25:00,306 --> 00:25:03,920 Generoa gai deserosoa suerta daitekeenez, 486 00:25:03,920 --> 00:25:06,861 badira elkarrizketari amaiera emateko modu errazak. 487 00:25:06,861 --> 00:25:10,101 Badira bilakaera biologikoaz eta tximinoez 488 00:25:10,101 --> 00:25:11,281 hitz egiten dutenak, 489 00:25:11,281 --> 00:25:14,881 tximino-emeak arren aurrean makurtu egiten direla 490 00:25:14,881 --> 00:25:16,603 eta antzekoak aipatuz. 491 00:25:16,603 --> 00:25:18,931 Baina kontua da gu ez garela tximinoak. 492 00:25:18,931 --> 00:25:24,736 (Barreak) (Txaloak) 493 00:25:25,685 --> 00:25:30,227 Tximinoak zuhaitzetan bizi dira, eta zizareak jaten dituzte. 494 00:25:30,227 --> 00:25:31,925 Guk ez. 495 00:25:32,078 --> 00:25:33,393 Badira esaten dutenak: 496 00:25:33,393 --> 00:25:36,469 “Beno, gizonezkoek ere gaizki pasatzen dute”. 497 00:25:36,469 --> 00:25:38,665 Eta egia da. 498 00:25:38,957 --> 00:25:41,257 Baina hori ez da... (Barreak) 499 00:25:41,318 --> 00:25:44,077 Baina hori ez da elkarrizketa honen gaia. 500 00:25:45,508 --> 00:25:49,214 Generoa eta klase soziala zapalkuntza modu ezberdinak dira. 501 00:25:49,214 --> 00:25:52,731 Gizon beltzekin mintzatzearen mintzatzeaz 502 00:25:52,731 --> 00:25:55,380 asko ikasi dut zapalkuntza-sistemez 503 00:25:55,380 --> 00:25:57,620 eta elkarrenganako itsutasunaz. 504 00:25:58,420 --> 00:26:01,297 Behin batean, genero-kontuez hitz egiten ari nintzela 505 00:26:01,297 --> 00:26:02,439 batek zera esan zidan: 506 00:26:02,439 --> 00:26:04,358 "Zergatik hitz egin behar duzu 507 00:26:04,358 --> 00:26:06,218 emakume gisa? 508 00:26:06,218 --> 00:26:07,387 Zergatik ez duzu 509 00:26:07,387 --> 00:26:10,285 hitz egiten gizaki gisa?” 510 00:26:10,808 --> 00:26:13,088 Bide batez, gizon horrek maiz hitz egiten zuen 511 00:26:13,088 --> 00:26:16,006 gizon beltz moduan zuen esperientziaz. 512 00:26:18,462 --> 00:26:21,480 Generoak garrantzia du. Modu ezberdinean bizi dugu mundua gizon eta emakumeok. 513 00:26:22,029 --> 00:26:24,580 Generoak ematen dio kolorea mundua bizitzeko moduari. 514 00:26:24,580 --> 00:26:27,210 Baina aldatu dezakegu. 515 00:26:27,210 --> 00:26:28,631 Bada jendea esaten duena: 516 00:26:29,421 --> 00:26:31,925 "O, baina emakumeek dute benetako boterea, 517 00:26:31,925 --> 00:26:33,386 beheko boterea”. 518 00:26:33,386 --> 00:26:36,151 Nigeriako esamoldea da hori, 519 00:26:36,151 --> 00:26:37,724 gizonezkoengandik gauzak lortzeko 520 00:26:37,724 --> 00:26:41,614 euren sexualitateaz baliatzen diren emakumeei buruzkoa. 521 00:26:41,998 --> 00:26:45,421 Baina beheko botere hori ez da benetako boterea. 522 00:26:46,775 --> 00:26:50,083 Beheko boterea duen emakumea ez delako boteretsua bere kabuz, 523 00:26:50,083 --> 00:26:53,362 beste pertsona baten boterea 524 00:26:53,362 --> 00:26:55,996 lortzeko sarbidea baino ez dauka. 525 00:26:56,027 --> 00:26:57,356 Jakina, irudika dezakegu 526 00:26:57,356 --> 00:26:58,685 zer gertatzen den gizona 527 00:26:58,685 --> 00:27:00,014 umore txarrez, 528 00:27:00,014 --> 00:27:01,541 gaixorik, 529 00:27:01,541 --> 00:27:03,472 edota aldi baterako inpotente dagoenean. 530 00:27:03,472 --> 00:27:07,080 (Barreak) 531 00:27:07,807 --> 00:27:12,748 Bada esaten duenik emakumeak gizonezkoen menpekoak direla, gure kultura delako. 532 00:27:13,841 --> 00:27:15,622 Baina etengabe aldatzen da kultura. 533 00:27:15,622 --> 00:27:18,578 Hamabost urteko iloba biki ederrak dauzkat. 534 00:27:18,578 --> 00:27:19,969 Lagosen bizi dira. 535 00:27:19,969 --> 00:27:22,853 Orain dela ehun urte jaio izan balira 536 00:27:22,863 --> 00:27:25,155 eraman eta hil egingo zituzten. 537 00:27:25,155 --> 00:27:29,427 Igboen kulturak uste zuelako seinale txarra zela bikiak jaiotzea. 538 00:27:29,427 --> 00:27:32,222 Zer zentzu du kulturak? 539 00:27:35,056 --> 00:27:40,285 Kulturak herri baten babesa eta iraupena ditu helburu. 540 00:27:40,285 --> 00:27:41,402 Gure familian, 541 00:27:41,402 --> 00:27:44,657 ni naiz garenari buruzko historian interes handiena duen alaba, 542 00:27:44,657 --> 00:27:45,798 gure tradizioaren eta 543 00:27:45,798 --> 00:27:48,111 gure antzinako lurren gainekoan. 544 00:27:48,188 --> 00:27:50,874 Anai-arrebek ez dute hainbesteko interesik gai horietan. 545 00:27:50,951 --> 00:27:53,074 Hala ere, baztertuta nago auzi horietatik, 546 00:27:53,074 --> 00:27:54,877 ezin dut joan haien bileretara, 547 00:27:54,877 --> 00:27:56,680 ez dut hitzik. 548 00:27:56,680 --> 00:27:58,707 Emakumea naizelako. 549 00:27:58,707 --> 00:28:00,943 Kulturak ez du jendea egiten, 550 00:28:00,943 --> 00:28:02,914 jendeak egiten du kultura. 551 00:28:05,420 --> 00:28:08,014 (Txaloak) 552 00:28:09,112 --> 00:28:12,497 Emakumeak eskubide guztiak dituzten gizakiak ez izatea 553 00:28:12,497 --> 00:28:15,837 gure kulturaren parte bada, orduan gure kultura aldatu behar dugu. 554 00:28:17,283 --> 00:28:22,149 Askotan gogoratzen naiz nire lagun Okulomaz, 555 00:28:22,149 --> 00:28:26,847 jarrai dezatela bakean atseden hartzen berak 556 00:28:26,847 --> 00:28:29,299 eta Sosolisoko hegazkin-istripuan hildako guztiek. 557 00:28:29,299 --> 00:28:32,876 Maite dugunok beti izango dugu gogoan. 558 00:28:33,338 --> 00:28:36,289 Arrazoi zuen orain dela hainbeste urte 559 00:28:36,289 --> 00:28:38,191 feminista deitu zidanean. 560 00:28:38,191 --> 00:28:39,989 Feminista naiz. 561 00:28:40,374 --> 00:28:42,508 Hitza hiztegian bilatu nuenean, 562 00:28:42,508 --> 00:28:43,709 hauxe aurkitu nuen: 563 00:28:43,709 --> 00:28:44,964 “Feminista: 564 00:28:44,964 --> 00:28:47,433 sexuen arteko berdintasun sozial, politiko 565 00:28:47,433 --> 00:28:50,242 eta ekonomikoan sinesten duen pertsona”. 566 00:28:51,239 --> 00:28:52,881 Entzun ditudan istorioen arabera, 567 00:28:52,881 --> 00:28:54,235 gure birramona ere, 568 00:28:54,235 --> 00:28:55,942 feminista zen. 569 00:28:55,942 --> 00:28:59,235 Senartzat nahi ez zuen gizonaren etxetik ihes egin, 570 00:28:59,235 --> 00:29:02,083 eta berak aukeratutako gizonarekin ezkondu zen. 571 00:29:02,083 --> 00:29:05,166 Emakume izateagatik lurrak eta aukerak kentzen ari zitzaizkiola 572 00:29:05,166 --> 00:29:10,546 sentitu zuenean, ez zuen onartu; protesta egin, eta egoera salatu zuen. 573 00:29:10,573 --> 00:29:13,756 Birramonak ez zuen “feminista” hitza ezagutzen, 574 00:29:13,976 --> 00:29:16,733 baina horrek ez du esan nahi ez zenik. 575 00:29:17,194 --> 00:29:19,859 Askoz ere jende gehiagok aldarrikatu beharko luke hitza. 576 00:29:20,628 --> 00:29:23,534 Neuk ematen dudan definizioaren arabera, 577 00:29:24,041 --> 00:29:26,305 feminista da honako hau esaten duen 578 00:29:26,305 --> 00:29:28,019 edozein gizon edo emakume... 579 00:29:28,019 --> 00:29:37,666 (Barreak) (Txaloak) 580 00:29:37,666 --> 00:29:40,673 feminista da honako hau esaten duen edozein gizon edo emakume: 581 00:29:40,673 --> 00:29:44,162 "Bai, gaur egun genero-egoerarekin arazorik bada, 582 00:29:44,162 --> 00:29:45,618 eta konpondu behar badira, 583 00:29:45,618 --> 00:29:48,037 gauzak hobeto egin behar ditugu". 584 00:29:48,867 --> 00:29:50,493 Ezagutzen dudan feministarik onena 585 00:29:50,493 --> 00:29:52,991 nire anaia Kenny da. 586 00:29:53,555 --> 00:29:57,709 Oso gizon atsegin, eder eta maitagarria da, 587 00:29:57,709 --> 00:30:00,175 eta oso maskulinoa. 588 00:30:00,175 --> 00:30:01,651 Eskerrik asko. 589 00:30:01,690 --> 00:30:06,735 (Txaloak)