Beno, honekin hasiko naiz
duela pare bat urte, ekitaldi antolatzaile batek deitu ninduen
hitzaldi bat ematera nindoalako
deitu zidan, eta esan zidan
"Benetan borrokan ari naiz
gonbidapenerako zutaz idatzi behar dudanarekin"
eta pentsatu nuen " Tira, zein da ba borroka hori?"
Eta esan zidan " Ba, hitzegiten ikusi zintudan"
eta uste dut ikertzaile deituko zaitudala
baina beldur naiz ikertzaile deitzen badizut inor ez dela etorriko
aspergarri eta hutsala zarela pentsatuko bait dute"
(Barreak)
Primeran.
Eta esan zidan " Baina zure hitzalditik gustatu zitzaidana
zu istorio kontalari bat zarela da
beraz, uste dut istorio kontalari deituko zaitudala"
Eta noski, nire alderdi akademiko eta inseguruak
zion " zer deitu behar nauzula?"
Eta berak esan zidan " Istorio kontalari deituko zaitut"
Eta nik " Eta zergatik ez iratxo magikoa?"
(Barreak)
Nik nion " Emaidazu segundu batez hontaz pentsatzeko"
Nire kuraia batzen saiatu
eta pentsatu nuen, istorio kontalari bat naiz.
Ikerlari kualitatiboa naiz
istorioak biltzen ditut, hori da egiten dudana.
Eta agian istorioak arima duten datuak besterik ez dira.
Eta agian istorio kontalari bat baino ez naiz.
Beraz esan nion, "Aizu,
zergatik ez duzu istorio kontalari ikerlaria naizela esaten?"
Eta erantzu zidan, "Jaja.Holakorik ez da esistitzen"
(Barreak)
Beraz istorio kontalari ikerlaria naiz
eta gaur hitz egingo dizuet
pertzepzioa zabaltzeaz hitz egiten ari gara
beraz zuei hitz egin eta zenbait istorio kontatu nahi dizkizuet
nere pertzepzioa oinarritik zabaldu zuen
nere ikerketaren zati bati buruz
nere bizi eta maitatzeko,
lan egin eta guraso izateko era guztiz aldatuz
Eta hemen hasten da nire istorioa.
Ikerlari gaztea nintzela, doktoretza ikastaroan
lehenengo urtean ikerkuntza irakasle bat izan nuen
esan ziguna
"Hemen dago kakoa.
"Ezin baduzu neurtu, ez da esistitzen."
Zurikeritan zebilkidala pentsatzen nuen.
" Benetan?" nion nik, eta berak "Erabat"
Eta tira, ulertu behar duzue
Gizarte langintzan lizentzua naizela, master bat ere badudala,
eta nire doktaradutza lortzen ari nintzela,
beraz nire karrera guztia
bizitza nahaspilotsua
dela pentsatzea maite duen
pertsonez inguratuta zegoen.
Eta ni gehiago naiz "Bizitza nahaspilotsua da,
garbitu ezazu, antolatu,
eta Bento kaxa batean sartu" estilokoa
(Barreak)
Eta pentsatu nuen nire bidea topatu nuela
betetzen ninduen karrera bat sortzeko.
zeren gizarte langintzan esaera handienetako bat
lanaren ezerosotasunean murgiltzea da
eta nire kasuan, "Kolpe bat eman ezerosotasunari buruan,
baztertu zazu eta atera dena bikain"
Hori zen nire mantra
Beraz oso emozionatuta nengoen
Eta pentsatu nuen, badakizu? hau da niretzako karrera egokia
zenbait gai nahaspilotsutan interesatua bait nago
Baina gai hoiek ez nahaspilotsu bihurtzeko kapaz izan nahi dut
Ulertu nahi ditut
Gauza hauek arakatu nahi ditut
Badakit garrantzitsuak direla
eta kodea deszifratu guztiek ikusi dezaten
Beraz, konexioarekin hasi nintzen
Zeren, 10 urtez gizate langitzan jardun bazara
gauza batetaz jabetzen zara
eta da konexioa dela gu hemen egotearen arrazoia
horrek ematen dio helburu eta zentzua gure bizitzari
Hortaz doa guztia.
Ez dio inporta, ze arlotan lan egiten duen jendearekin hitzegiten duzun
gizarte-justizia, adimen-osasun edo abusu eta utzikerian,
dakiguna da konexioa dela eta
konektatuta sentitzeko gaitasunagatik
-neurobiologikoki horrela eratuta bait gaude-
gaudela hemen.
Beraz pentsatu nuen, badakizu? Konexiotik hasiko naiz
Ezaguna zaizue egoera hau:
Zure nagusiak zure lana ebaluatzen du
eta ikaragarri ondo egiten dituzun 37 gauza aipatzen dizkizu
eta - "hazteko aukera" bat
(Barreak)
eta zuk hazteko aukera hortan besterik ezin duzu pentatu, ezta?
Tira, itxuraz nire lanari ere horixe gertatu zitzaion
zeren, jendeari maitasunaz galdetzen diozunean
bihotz urratuez hitzegiten dizute
jendeari pertenentziari buruz galdetzen diozunean
bere esperientzia jasangaitzenak kontatuko dizkizute
bazterketari buruz
Eta jendeari konexioaz galdetzen diozunean
kontatzen dituzten istoriak deskonexioari buruzkoak dira
Beraz oso azkar- ikerketan hasi eta sei astetara
izenik gabeko zera horrekin egin nuen topo
korapilotik askatu gabeko konexio bat
aurretik sekula ulertu edo ikusi ez nuena
Berez ikerketa bertan behera utzi
eta pentsatu nuen, hau zer den ulertu beharra daukat.
Lotsa zela nabarmendu zen
Eta lotsa oso errez uler daiteke:
deskonexioari zaion beldurra.
Bada nigan zerbait
besteek ezagutu edo ikusten badute
konexioa jasotzeko ez-duin egingo nauena
Horri buruz esan dezakedana da
unibertsala dela, denok daukagu
Lotsa ezagutzen ez duten pertsonek
ez daukate giza enpatia eta konexiorako ahalmenik
Inork ez du hortaz hitzegin nahi
eta orduan eta gutxiago hitzegin hortaz, orduan eta gehiago daukazu
Lotsa honek oinarri bat badu
"Ez naiz behar bezain ona" hori
denok ezagutzen dugun sentimendua
" Ez naiz behar bezain trinkoa. Ez naiz behar bezain argala
behar bezain aberatsa, ederra, dotorea,
ez naute behar bezala promozionatu"
Guzti honen oinarrian
bulnerabilitate jasanezina zegoen
konexioa gertatu ahal izateko
gure burua ikusgai,
benetan eta sakonki ikusgai jartzea
beharrezkoa delako ideia
Eta badakizue zer sentitzen dudan bulnerabilitatari buruz. Gorroto dut.
Beraz pentsaatu nuen, hau da nire aukera.
nere neurtzeko makilarekin garaituko dut.
Sartzera noa, gauzak nola funtzionatzen duen ulertuko dut
urte bat iragango dut, eta erabat dekonstruituko dut lotsa,
bulnerabilidadeak nola lan egiten duen ulertuko dut,
eta bera baino azkarragoa izango naiz.
Beraz prest nengoen, eta benetan emozionatuta.
Dakizuen bezela, honek ez du ondo bukatuko
(Barreak)
Badakizue.
Gauza asko esan ditzazket lotsari buruz
baina beste norbaiten denbora beharko nuke hortarako
baina hontara laburtzen dela esan diezazueket
eta agian ikerketa hau egiten iragan dudan hamarkada hontan
ikasi dudan gauzarik garrantzitsuena da
Nere urte hori
sei urteko lanean bilakatu zen
milaka istorio
ehundaka elkarrizketa luze, talde fokalak,
Jendeak bere egunerokoen orriak bidaltzen zizkidan
bere istorioak igortzen zizkidan
milaka datu sei urtetan
eta nolabait ulertzea lortu nuen
nolabiat konprenitu nuen, hau da lotsa
honela funtzionatzen du.
Liburu bat idatzi nuen,
teoria bat argitaratu nuen,
baina zerbait ez zebilen ondo
eta honokoa zen
elkarrizketatutako jendea orokorrean
sailkatzen banuen
bere burua baloratzeko zeukaten eraren arabera
hau zen emaitza
alde batetik, balio izatearen sentimendua
maitasun eta pertenentzia zentzu indartsua dutenak
eta horregatik borrokatzen duen jendea
etengabe bere buruari behar bezain onak ote diren galdezka dabilen jendea
Aldagai bakarrak
bereitzen zituen
maitasun eta pertenentzia zentzu sendoa zuen jendea
eta horrekin borrokan zebilena
eta honokoa zen,
maitasun eta pertenentzia zentzu sendoa duen jendeak
maitasuna eta pertenentzia merezi dituela uste du
Hori da
Balio edo merezi dutela uste dute.
Eta niretzako, konexioz kanpo uzten gaituen
elementuaren alderdirik gogorrena
konexio hori merezi ez izatearen beldurra da,
pertsonalki eta profesionalki
hobeto ulertu behar nuela sentitzen nuen
Orduan
pena merezi eta balio zutela pentsatuz bizi ziren pertsonen
elkarrizketak hartu nituen
eta hoiek bakarrik aztertu nituen.
Zer dute pertsona guzti hauek amankomunean?
Bulego materialari adikzio txiki bat diot
baina horri beste hitzaldi bat izango litzateke
Karpeta bat eta arkatz bat nituen eskuan
eta nion, nola deituko dut ikerketa hau?
Burura etorri zitzaizkidan lehenengo hitzak
"bihotz-betedunak" izan ziren
bihotz-betedunak, merezi izatearen zentzu sakon horrekin bizi direnak
Beraz hori idatzi nuen karpetaren gainkaldean,
eta datuak aztertzen hasi nintzen
Hortik hasi nintzen
lau egun iraun zituen
datu-analisi intentso batean
non berreskuratu nituen elkarrizketak, istorioak, inzidenteak
Zein da da gaia?
Nere senarrak eta umeak herritik aldegin zuten
Jackson Pollock estiloko eromenean sartzen bait naiz
non idatzi besterik ez dudan egiten
nire ikerlari moduan murgilduta
Eta hemen da topatu nuena
Amankomunean zeukatena
kuraia zentzua zen
eta kuraia eta ausardia bereizi nahi nituzke minutu batez
""courage", kuraiaren jatorrizko definizioa
ingelesera iritsi zenean
latinezko "cor" hitzetik zetorren, bihotza
eta jatorrizko definizioan hau esan nahi zuen:
zein zaren azaltzen duen istorioa bihotz betearekin kontatzea
Eta tipo hauek
sinpleki, bazuten kuraia
inperfektu izateko
Konpasioa zuten
lehenik bere buruarekin eta ondoren besteekin zintzo izateko
zeren, nabarmentzen den bezala, ezin dugu besteekin konpasiorik izan
ez badugu gure burua goxotasunez tratatzen
Eta azkenik, konexioa zuten
eta - hau zen zatirik gogorrena-
bere autentizitatearen ondorioz
izan beharko luketenari buruzko ideiak baztertzeko desiatzen zeuden
benetan zirenak izan ahal izateko
eta hori erabat egin beharra daukazu
konektatu ahal izateko.
Beste zerbait ere bazuten amankomunean
eta hau zen
Bulnerabilitatea erabat besarkatzen zuten
Sinisten zuten
bulnerable egiten zituen horrek berak
eder egiten zituela
Ez zioten bulnerabilitatea
eroso zenik
baina ezta jasanezina zenik ere,
lotsari buruzko elkarrizketetan entzuten nuen bezala
Solik beharrezkoa zela zioten
hitzegiten zuten
"maite zaitut" lehenik esateko nahiaz
inolako garantiarik
eskeintzen ez duen
zerbait egiteko irrikaz
mamografia baten ondoren
medikuaren deiaren zai zauden bitartean
arnasa hartzeko irrikaz
Harreman batean inbertitzeko prest daude
ondo edo gaizki aterako den neurtu gabe
Hau oinarrizkoa dela uste dute
Nik pertsonalki, traizioa zela uste nuen
ikerketari erabateko fideltasuna
hitz eman bait nion
eta ikerketaren definizioa
kontrolatu eta aurresatea da, fenomenoak estudiatzea
kontrolatu eta aurresateko
arrazoi zehatzagatik
eta orain, kontrolatu eta aurresan ahal izateko
ekin dudan misioaren emaitza
bulnerabilitatearekin bizi behar dela da
eta kontrolatu eta aurresateari utzi.
Honek krisialdi txiki bat sortu zidan
(Barreak)
--tira, honen antza gehiago zeukan
(Barreak)
Bai, antza gehio zeukan
Krisialdi deitu nion, nere terapeutak iratzartze espirituala deitzen zion
Iratzartze espiritualak krisialdiak baino hobeto ematen du belarrira
baina zin egiten dizuet krisialdi bat izan zela.
Datu guztiak alde batera utzi eta terapeuta bat bilatu behar nuen
Utzidazue zerbait esaten: Nor zaren jakingo duzu
zure lagunei deitu eta "Norbait ikusi behar dut" esaten diezunean
"Gomendatuko zenidake norbait?"
Zeren bost lagunek edo erantzun zidaten
"UF!!! Ez nuek zure terapeuta izan nahi"
(Barreak)
"Zer esan nahi du horrek" nion?
eta beraiek " Zera bakarrik esan nahi nuke, badakizu?
Ez eraman zure neurtzeko makila zurekin!"
"Ados" esan nuen
Terapeuta bat bilatu nuen
Diana, gure lehen elkarrizketara
bihotz betekoak bizi ziren erari buruzko
zerrenda eraman nuen, eseri nintzen
eta esan zidan " Zer moduz zaude?"
eta nik. "Primera nago, oso ondo"
esan zidan "Zer gertatzen da?"
Terapeutak tratatzen dituen terapeuta bat da
guk haiengana jo behar dugu
txorakeriak antzematen hobeak bait dira
(Barreak)
Eta esan nuen
" Hauxe da gauza, borrokan ari naiz"
Eta berak " Zein da borroka?"
Ata nik " Tira, bulnerabilitate arazo bat daukat
Eta badakit bulnerabilitatea muina dela
beldur eta lotsaren muina
balio izateagatiko gure burrukaren muina
baina baita ere badirudi sorlekua dela
poza eta sormenaren,
pertenentzia eta maitasunaren sorlekua
eta uste dut arazo bat dudala
eta laguntza pixkat behar dut"
Eta esan nuen " Baina horixe da dena
ez famili kalakarik
ez haurtzaroko kakarik"
(Barreak)
"Estrategia batzu baino ez ditut behar"
(Barreak)
(Txaloak)
Eskerrikasko
Eta berak horrela egiten du
(Barreak)
Eta orduan nik diot " Txarra da, ezta?"
Eta berak "Ez da ez txarra ez ona"
(Barreak)
" Dena besterik ez da"
Eta nik " Ene Jainkoa, hau zeharo gogaikarria izango da"
(Barreak)
Eta izan zen, eta ez zen izan
Urte bete behar izan nuen
Eta badakizue nola zenbait pertsona
bulnerabilitatea eta xamurtasuna garrantzitsuak direla ohartu eta
errenditu eta bertan murgiltzen diren?
A: Hori ez naiz ni
B: Horrelakoa den jendearekin ez naiz ibili ere egiten.
(Barreak)
Neretzako urtebeteko kale borroka izan zen
Lehia bat izan zen
Bulnerabilitateak bultzatzen zuen, nik bultzada itzultzen nuen
Borroka galdu nuen
baina seguruaski nire bizitza berreskuratu nuen
Beraz, ikerketara itzuli nintzen
Eta pare bat urte eman nituen
Bihotz-betekoak ulertzen saiatzen,
sein diren egiten dituzten aukeraketak
eta zer egiten ari garen
bulnerabilitatearekin.
Zergatik borrokatzen dugu hainbeste horrekin?
Ni bakarrik ari al naiz bulnerabilitatearekin borrokan?
Ez
Hau da ikasi nuena
Bulnerabilitatea sorgortzen dugu
--deiaren zai gaudenean
Barregarria izan zen, Twitter eta Facebook bidez galdetu nuen
"Nola definituko zenuke bulnerabilitatea?"
"Zerk egiten zaitu bulneragarri?"
ordu t´erdian, 150 erantzun nituen
Jakin nahi nuen
zer zegoen hor kanpoan
"Nere senarrari laguntza eskatzeak
gaixo nagoelako, eta ezkonberriak gara"
"nire senarrarekin sexua praktikatzen hasteak"
"nire emaztearekin sexua praktikatzen hasteak"
"baztertua izateak", "norbaiti geratzeko eskatzeak"
"medikuak dei diezadan itxoiteak"
"lanetik kaleratua izateak", "jendea kaleratu beharrak"
hau da hizi dugun mundua.
Mundu bulnerable batean bizi gara
eta bulnerabilitatea maneiatzeko darabilgun eratako bat
bulnerabilitatea sorgortzea da
Eta uste dut ebidentzia dagoela
-----eta ez da ebidentzi hau izatearen arrazoi bakarra
baina garrantzitsuenetakoa dela uste dut-----
EE.BB.ko istorio guztian izan den
heldu talderik zorpetuena,
lodiena, adiktuena,
eta medikatuena gara
Arazoa da- eta hontaz ikerketan konturatu nintzen--
ezin dituzula emozioak selektiboki sorgortu.
Ezin duzu esan, hemen daude gauza txarrak
hemen daude bulnerabilitatea, pena, lotsa
hemen dago beldurra, hemen dezepzioa
Ez ditut sentitu nahi.
Zerbeza pare bat edan eta platano eta intxaur opil bat jatera noa
(Barreak)
Ez ditut sentitu nahi.
Eta badakit barre hoiek ezagutza-barreak direla.
Zuen bizitzatan arakatzea da nire ofizioa.
Jainkoa.
(Barreak)
Ezin dituzu sentimendu latz hoiek sorgortu
afektuak eta emozioak sorgortu gabe.
Ezin duzu selektiboki sorgortu
Beraz lehenengoak sorgortzean
zoriona sorgortzen dugu
esker ona sorgortzen dugu
zoriona sorgortzen dugu.
Eta orduan lur jota sentitzen gara,
helburu eta esanahi baten bila hasten gara
eta orduan bulnerable sentitzen gara
eta orduan, zerbeza pare bat eta platano eta intxaur opil bat hartzen ditugu.
Eta benetan ziklo arriskutsua bilakatzen da
Pentsatu beharrekoak ditugun gauzetatik bat
zergatik eta nola sorgortzen dugun da.
Eta ez dauka zertan adikzio bat izan beharrik.
Egiten dugun beste gauza bat
ziurrak ez diren gauzak ziur bihurtzea da.
Erlijioa fede eta misterioan oinarritutako sinismena izatetik
ziurtasuna izatera pasa da.
Zuzen nabil, oker zaude. Ixil zaitez.
Hori da guztia.
Ziurtasuna soilik
Orduan eta beldur gehiago izan, orduan eta
bulnerableago izan
Horrelakoa da politika gaur egun.
Jada ez dago diskurtsorik.
Ez dago elkarrizketarik.
Erruen leporatzea soilik.
Badakizue ikerketak nola definitzen duen erruak leporatzea ?
Mina eta ezerosotasuna deskargatzeko era bat
Perfekzionatu egiten dugu
Nere bizitzak itxura hori izatea gustatuko litzaidake
baina ez du funtzionatzen.
Zeren eta gantza ipurditik atera
eta gure masailetan jartzen dugu
(Barreak)
Espero dut ehun bat urtean
jendeak atzera begiratuko duela eta esan "Uau!!"
(Barreak)
Eta askoz arriskutsuagoa dena
gure haurrak perfekzionatzen ditugu.
Utzidazue haurrei buruz pentsazen dudana esaten
Jaiotzen direnean borrokarako egituratuta daude
Eta haurtxo perfektu hoiek besotan hartzen ditugunean
gure lana ez da honokoa " Begira iezaiozu, perfektua da!
Nire lana perfektu mantentzea da soilik---
14 urterekin tenis taldean eta 17-rekin Yalen onartuko dutela ziurtatzea."
Hori ez da gure lana.
Gure lana begiratu eta hau esatea da:
"Badakizu? Inperfektua zara, eta borrokarako jaio zara
baina maitasuna eta pertenentzia merezi dituzu".
Hori da gure lana
Erakutsidazue horrela hazitako ume belaunaldi bat
eta gaur egun ikusten ditugun arazoak desagertuko lirateke.
Sinistu nahi dugu guk egiten dugunak
ez duela besteengan eraginik.
Hau gure bizitza pertsonalean egiten dugu.
Baita enpresa mailan ere---
berdin dio finantza- erreskate bat izan, petrolio-isuri bat
edo kargu-kentze bat,
guk egiten dugunak besteengan
eraginik izango ez duenaren itxura egiten dugu
Korporazioei esango nieke, aizue, ez gara hain inozoak
Autentiko eta zintzo izan zaitezten behar dugu
eta esan " Sentitzen dugu"
" Konponduko dugu"
Baina bada beste bide bat, eta honekin uzten zaituztet
Hau da aurkitu dudana:
Gure burua ikus dezaten uztea
sakonki ikus dezaten
gure bulnerabilitatearekin ikus gaitzaten
bihotz betearekin maitatzea
inolako garantiarik ez dagoen arren-----
eta hori oso gogorra da
guraso bezela, hau ikaragarri gogorra da
esker ona eta zoriona praktikatu
zenbait unetan ikara sentitzen badugu
" Hainbeste maite al zaitzaket?" pentsatzean
"Hontaz hainbeste pasiorekin sinetsi al dezaket?"
"Honi buruz hain intenso izan al naiteke?"
gerta litekeena katastrofizatu ordez, gelditzeko kapazak izan eta
esan " Zeharo esker oneko sentitzen naiz
hain bulnerable sentitzeak bizirik nagoela esan nahi bait du"
Eta azkenik, nire iritziz garrantzitsuena dena:
aski garela sinistea
Zeren eta lanean hasten garenean
"pena merezi dut", "aski naiz" abiapuntu hortatik
oihu egiteari utzi eta entzuten hasten gara,
zintzoago eta goxoago gara gure ingurukoekin
eta zintzoago eta goxoago gara gure buruarekin.
Hau da dudan guztia. Eskerrikasko
(Txaloak).