Basque subtitles

← Brene Brown: Bulnerabilitatearen indarra"

Brene Brown - ek giza konexioa ikertzen du---- enpatizatu, partaide izan eta maitatzeko dugun gaitasuna. TEDxHouston-go hitzaldi hunkigarri eta dibertigarri hontan, era sakonean partekatzen du bere ikerketa, bere burua eta gizadia ulertzeko bilaketa pertsonal batetara bultzatu zuena.

Get Embed Code
56 Languages

Showing Revision 1 created 07/27/2011 by olatz mercader.

  1. Beno, honekin hasiko naiz
  2. duela pare bat urte, ekitaldi antolatzaile batek deitu ninduen
  3. hitzaldi bat ematera nindoalako
  4. deitu zidan, eta esan zidan
  5. "Benetan borrokan ari naiz
  6. gonbidapenerako zutaz idatzi behar dudanarekin"
  7. eta pentsatu nuen " Tira, zein da ba borroka hori?"
  8. Eta esan zidan " Ba, hitzegiten ikusi zintudan"
  9. eta uste dut ikertzaile deituko zaitudala
  10. baina beldur naiz ikertzaile deitzen badizut inor ez dela etorriko
  11. aspergarri eta hutsala zarela pentsatuko bait dute"
  12. (Barreak)
  13. Primeran.
  14. Eta esan zidan " Baina zure hitzalditik gustatu zitzaidana
  15. zu istorio kontalari bat zarela da
  16. beraz, uste dut istorio kontalari deituko zaitudala"
  17. Eta noski, nire alderdi akademiko eta inseguruak
  18. zion " zer deitu behar nauzula?"
  19. Eta berak esan zidan " Istorio kontalari deituko zaitut"
  20. Eta nik " Eta zergatik ez iratxo magikoa?"
  21. (Barreak)
  22. Nik nion " Emaidazu segundu batez hontaz pentsatzeko"
  23. Nire kuraia batzen saiatu
  24. eta pentsatu nuen, istorio kontalari bat naiz.
  25. Ikerlari kualitatiboa naiz
  26. istorioak biltzen ditut, hori da egiten dudana.
  27. Eta agian istorioak arima duten datuak besterik ez dira.
  28. Eta agian istorio kontalari bat baino ez naiz.
  29. Beraz esan nion, "Aizu,
  30. zergatik ez duzu istorio kontalari ikerlaria naizela esaten?"
  31. Eta erantzu zidan, "Jaja.Holakorik ez da esistitzen"
  32. (Barreak)
  33. Beraz istorio kontalari ikerlaria naiz
  34. eta gaur hitz egingo dizuet
  35. pertzepzioa zabaltzeaz hitz egiten ari gara
  36. beraz zuei hitz egin eta zenbait istorio kontatu nahi dizkizuet
  37. nere pertzepzioa oinarritik zabaldu zuen
  38. nere ikerketaren zati bati buruz
  39. nere bizi eta maitatzeko,
  40. lan egin eta guraso izateko era guztiz aldatuz
  41. Eta hemen hasten da nire istorioa.

  42. Ikerlari gaztea nintzela, doktoretza ikastaroan
  43. lehenengo urtean ikerkuntza irakasle bat izan nuen
  44. esan ziguna
  45. "Hemen dago kakoa.
  46. "Ezin baduzu neurtu, ez da esistitzen."
  47. Zurikeritan zebilkidala pentsatzen nuen.
  48. " Benetan?" nion nik, eta berak "Erabat"
  49. Eta tira, ulertu behar duzue
  50. Gizarte langintzan lizentzua naizela, master bat ere badudala,
  51. eta nire doktaradutza lortzen ari nintzela,
  52. beraz nire karrera guztia
  53. bizitza nahaspilotsua
  54. dela pentsatzea maite duen
  55. pertsonez inguratuta zegoen.
  56. Eta ni gehiago naiz "Bizitza nahaspilotsua da,
  57. garbitu ezazu, antolatu,
  58. eta Bento kaxa batean sartu" estilokoa
  59. (Barreak)
  60. Eta pentsatu nuen nire bidea topatu nuela
  61. betetzen ninduen karrera bat sortzeko.
  62. zeren gizarte langintzan esaera handienetako bat
  63. lanaren ezerosotasunean murgiltzea da
  64. eta nire kasuan, "Kolpe bat eman ezerosotasunari buruan,
  65. baztertu zazu eta atera dena bikain"
  66. Hori zen nire mantra
  67. Beraz oso emozionatuta nengoen
  68. Eta pentsatu nuen, badakizu? hau da niretzako karrera egokia
  69. zenbait gai nahaspilotsutan interesatua bait nago
  70. Baina gai hoiek ez nahaspilotsu bihurtzeko kapaz izan nahi dut
  71. Ulertu nahi ditut
  72. Gauza hauek arakatu nahi ditut
  73. Badakit garrantzitsuak direla
  74. eta kodea deszifratu guztiek ikusi dezaten
  75. Beraz, konexioarekin hasi nintzen

  76. Zeren, 10 urtez gizate langitzan jardun bazara
  77. gauza batetaz jabetzen zara
  78. eta da konexioa dela gu hemen egotearen arrazoia
  79. horrek ematen dio helburu eta zentzua gure bizitzari
  80. Hortaz doa guztia.
  81. Ez dio inporta, ze arlotan lan egiten duen jendearekin hitzegiten duzun
  82. gizarte-justizia, adimen-osasun edo abusu eta utzikerian,
  83. dakiguna da konexioa dela eta
  84. konektatuta sentitzeko gaitasunagatik
  85. -neurobiologikoki horrela eratuta bait gaude-
  86. gaudela hemen.
  87. Beraz pentsatu nuen, badakizu? Konexiotik hasiko naiz
  88. Ezaguna zaizue egoera hau:
  89. Zure nagusiak zure lana ebaluatzen du
  90. eta ikaragarri ondo egiten dituzun 37 gauza aipatzen dizkizu
  91. eta - "hazteko aukera" bat
  92. (Barreak)
  93. eta zuk hazteko aukera hortan besterik ezin duzu pentatu, ezta?
  94. Tira, itxuraz nire lanari ere horixe gertatu zitzaion
  95. zeren, jendeari maitasunaz galdetzen diozunean
  96. bihotz urratuez hitzegiten dizute
  97. jendeari pertenentziari buruz galdetzen diozunean
  98. bere esperientzia jasangaitzenak kontatuko dizkizute
  99. bazterketari buruz
  100. Eta jendeari konexioaz galdetzen diozunean
  101. kontatzen dituzten istoriak deskonexioari buruzkoak dira
  102. Beraz oso azkar- ikerketan hasi eta sei astetara

  103. izenik gabeko zera horrekin egin nuen topo
  104. korapilotik askatu gabeko konexio bat
  105. aurretik sekula ulertu edo ikusi ez nuena
  106. Berez ikerketa bertan behera utzi
  107. eta pentsatu nuen, hau zer den ulertu beharra daukat.
  108. Lotsa zela nabarmendu zen
  109. Eta lotsa oso errez uler daiteke:
  110. deskonexioari zaion beldurra.
  111. Bada nigan zerbait
  112. besteek ezagutu edo ikusten badute
  113. konexioa jasotzeko ez-duin egingo nauena
  114. Horri buruz esan dezakedana da
  115. unibertsala dela, denok daukagu
  116. Lotsa ezagutzen ez duten pertsonek
  117. ez daukate giza enpatia eta konexiorako ahalmenik
  118. Inork ez du hortaz hitzegin nahi
  119. eta orduan eta gutxiago hitzegin hortaz, orduan eta gehiago daukazu
  120. Lotsa honek oinarri bat badu
  121. "Ez naiz behar bezain ona" hori
  122. denok ezagutzen dugun sentimendua
  123. " Ez naiz behar bezain trinkoa. Ez naiz behar bezain argala
  124. behar bezain aberatsa, ederra, dotorea,
  125. ez naute behar bezala promozionatu"
  126. Guzti honen oinarrian
  127. bulnerabilitate jasanezina zegoen
  128. konexioa gertatu ahal izateko
  129. gure burua ikusgai,
  130. benetan eta sakonki ikusgai jartzea
  131. beharrezkoa delako ideia
  132. Eta badakizue zer sentitzen dudan bulnerabilitatari buruz. Gorroto dut.

  133. Beraz pentsaatu nuen, hau da nire aukera.
  134. nere neurtzeko makilarekin garaituko dut.
  135. Sartzera noa, gauzak nola funtzionatzen duen ulertuko dut
  136. urte bat iragango dut, eta erabat dekonstruituko dut lotsa,
  137. bulnerabilidadeak nola lan egiten duen ulertuko dut,
  138. eta bera baino azkarragoa izango naiz.
  139. Beraz prest nengoen, eta benetan emozionatuta.
  140. Dakizuen bezela, honek ez du ondo bukatuko
  141. (Barreak)
  142. Badakizue.
  143. Gauza asko esan ditzazket lotsari buruz
  144. baina beste norbaiten denbora beharko nuke hortarako
  145. baina hontara laburtzen dela esan diezazueket
  146. eta agian ikerketa hau egiten iragan dudan hamarkada hontan
  147. ikasi dudan gauzarik garrantzitsuena da
  148. Nere urte hori
  149. sei urteko lanean bilakatu zen
  150. milaka istorio
  151. ehundaka elkarrizketa luze, talde fokalak,
  152. Jendeak bere egunerokoen orriak bidaltzen zizkidan
  153. bere istorioak igortzen zizkidan
  154. milaka datu sei urtetan
  155. eta nolabait ulertzea lortu nuen
  156. nolabiat konprenitu nuen, hau da lotsa

  157. honela funtzionatzen du.
  158. Liburu bat idatzi nuen,
  159. teoria bat argitaratu nuen,
  160. baina zerbait ez zebilen ondo
  161. eta honokoa zen
  162. elkarrizketatutako jendea orokorrean
  163. sailkatzen banuen
  164. bere burua baloratzeko zeukaten eraren arabera
  165. hau zen emaitza
  166. alde batetik, balio izatearen sentimendua
  167. maitasun eta pertenentzia zentzu indartsua dutenak
  168. eta horregatik borrokatzen duen jendea
  169. etengabe bere buruari behar bezain onak ote diren galdezka dabilen jendea
  170. Aldagai bakarrak
  171. bereitzen zituen
  172. maitasun eta pertenentzia zentzu sendoa zuen jendea
  173. eta horrekin borrokan zebilena
  174. eta honokoa zen,
  175. maitasun eta pertenentzia zentzu sendoa duen jendeak
  176. maitasuna eta pertenentzia merezi dituela uste du
  177. Hori da
  178. Balio edo merezi dutela uste dute.
  179. Eta niretzako, konexioz kanpo uzten gaituen
  180. elementuaren alderdirik gogorrena
  181. konexio hori merezi ez izatearen beldurra da,
  182. pertsonalki eta profesionalki
  183. hobeto ulertu behar nuela sentitzen nuen
  184. Orduan
  185. pena merezi eta balio zutela pentsatuz bizi ziren pertsonen
  186. elkarrizketak hartu nituen
  187. eta hoiek bakarrik aztertu nituen.
  188. Zer dute pertsona guzti hauek amankomunean?

  189. Bulego materialari adikzio txiki bat diot
  190. baina horri beste hitzaldi bat izango litzateke
  191. Karpeta bat eta arkatz bat nituen eskuan
  192. eta nion, nola deituko dut ikerketa hau?
  193. Burura etorri zitzaizkidan lehenengo hitzak
  194. "bihotz-betedunak" izan ziren
  195. bihotz-betedunak, merezi izatearen zentzu sakon horrekin bizi direnak
  196. Beraz hori idatzi nuen karpetaren gainkaldean,
  197. eta datuak aztertzen hasi nintzen
  198. Hortik hasi nintzen
  199. lau egun iraun zituen
  200. datu-analisi intentso batean
  201. non berreskuratu nituen elkarrizketak, istorioak, inzidenteak
  202. Zein da da gaia?
  203. Nere senarrak eta umeak herritik aldegin zuten
  204. Jackson Pollock estiloko eromenean sartzen bait naiz
  205. non idatzi besterik ez dudan egiten
  206. nire ikerlari moduan murgilduta
  207. Eta hemen da topatu nuena
  208. Amankomunean zeukatena
  209. kuraia zentzua zen
  210. eta kuraia eta ausardia bereizi nahi nituzke minutu batez
  211. ""courage", kuraiaren jatorrizko definizioa
  212. ingelesera iritsi zenean
  213. latinezko "cor" hitzetik zetorren, bihotza
  214. eta jatorrizko definizioan hau esan nahi zuen:
  215. zein zaren azaltzen duen istorioa bihotz betearekin kontatzea
  216. Eta tipo hauek
  217. sinpleki, bazuten kuraia
  218. inperfektu izateko
  219. Konpasioa zuten
  220. lehenik bere buruarekin eta ondoren besteekin zintzo izateko
  221. zeren, nabarmentzen den bezala, ezin dugu besteekin konpasiorik izan
  222. ez badugu gure burua goxotasunez tratatzen
  223. Eta azkenik, konexioa zuten
  224. eta - hau zen zatirik gogorrena-
  225. bere autentizitatearen ondorioz
  226. izan beharko luketenari buruzko ideiak baztertzeko desiatzen zeuden
  227. benetan zirenak izan ahal izateko
  228. eta hori erabat egin beharra daukazu
  229. konektatu ahal izateko.
  230. Beste zerbait ere bazuten amankomunean

  231. eta hau zen
  232. Bulnerabilitatea erabat besarkatzen zuten
  233. Sinisten zuten
  234. bulnerable egiten zituen horrek berak
  235. eder egiten zituela
  236. Ez zioten bulnerabilitatea
  237. eroso zenik
  238. baina ezta jasanezina zenik ere,
  239. lotsari buruzko elkarrizketetan entzuten nuen bezala
  240. Solik beharrezkoa zela zioten
  241. hitzegiten zuten
  242. "maite zaitut" lehenik esateko nahiaz
  243. inolako garantiarik
  244. eskeintzen ez duen
  245. zerbait egiteko irrikaz
  246. mamografia baten ondoren
  247. medikuaren deiaren zai zauden bitartean
  248. arnasa hartzeko irrikaz
  249. Harreman batean inbertitzeko prest daude
  250. ondo edo gaizki aterako den neurtu gabe
  251. Hau oinarrizkoa dela uste dute
  252. Nik pertsonalki, traizioa zela uste nuen

  253. ikerketari erabateko fideltasuna
  254. hitz eman bait nion
  255. eta ikerketaren definizioa
  256. kontrolatu eta aurresatea da, fenomenoak estudiatzea
  257. kontrolatu eta aurresateko
  258. arrazoi zehatzagatik
  259. eta orain, kontrolatu eta aurresan ahal izateko
  260. ekin dudan misioaren emaitza
  261. bulnerabilitatearekin bizi behar dela da
  262. eta kontrolatu eta aurresateari utzi.
  263. Honek krisialdi txiki bat sortu zidan
  264. (Barreak)
  265. --tira, honen antza gehiago zeukan
  266. (Barreak)
  267. Bai, antza gehio zeukan
  268. Krisialdi deitu nion, nere terapeutak iratzartze espirituala deitzen zion
  269. Iratzartze espiritualak krisialdiak baino hobeto ematen du belarrira
  270. baina zin egiten dizuet krisialdi bat izan zela.
  271. Datu guztiak alde batera utzi eta terapeuta bat bilatu behar nuen
  272. Utzidazue zerbait esaten: Nor zaren jakingo duzu
  273. zure lagunei deitu eta "Norbait ikusi behar dut" esaten diezunean
  274. "Gomendatuko zenidake norbait?"
  275. Zeren bost lagunek edo erantzun zidaten
  276. "UF!!! Ez nuek zure terapeuta izan nahi"
  277. (Barreak)
  278. "Zer esan nahi du horrek" nion?
  279. eta beraiek " Zera bakarrik esan nahi nuke, badakizu?
  280. Ez eraman zure neurtzeko makila zurekin!"
  281. "Ados" esan nuen
  282. Terapeuta bat bilatu nuen

  283. Diana, gure lehen elkarrizketara
  284. bihotz betekoak bizi ziren erari buruzko
  285. zerrenda eraman nuen, eseri nintzen
  286. eta esan zidan " Zer moduz zaude?"
  287. eta nik. "Primera nago, oso ondo"
  288. esan zidan "Zer gertatzen da?"
  289. Terapeutak tratatzen dituen terapeuta bat da
  290. guk haiengana jo behar dugu
  291. txorakeriak antzematen hobeak bait dira
  292. (Barreak)
  293. Eta esan nuen
  294. " Hauxe da gauza, borrokan ari naiz"
  295. Eta berak " Zein da borroka?"
  296. Ata nik " Tira, bulnerabilitate arazo bat daukat
  297. Eta badakit bulnerabilitatea muina dela
  298. beldur eta lotsaren muina
  299. balio izateagatiko gure burrukaren muina
  300. baina baita ere badirudi sorlekua dela
  301. poza eta sormenaren,
  302. pertenentzia eta maitasunaren sorlekua
  303. eta uste dut arazo bat dudala
  304. eta laguntza pixkat behar dut"
  305. Eta esan nuen " Baina horixe da dena
  306. ez famili kalakarik
  307. ez haurtzaroko kakarik"
  308. (Barreak)
  309. "Estrategia batzu baino ez ditut behar"
  310. (Barreak)
  311. (Txaloak)
  312. Eskerrikasko
  313. Eta berak horrela egiten du
  314. (Barreak)
  315. Eta orduan nik diot " Txarra da, ezta?"
  316. Eta berak "Ez da ez txarra ez ona"
  317. (Barreak)
  318. " Dena besterik ez da"
  319. Eta nik " Ene Jainkoa, hau zeharo gogaikarria izango da"
  320. (Barreak)

  321. Eta izan zen, eta ez zen izan

  322. Urte bete behar izan nuen
  323. Eta badakizue nola zenbait pertsona
  324. bulnerabilitatea eta xamurtasuna garrantzitsuak direla ohartu eta
  325. errenditu eta bertan murgiltzen diren?
  326. A: Hori ez naiz ni
  327. B: Horrelakoa den jendearekin ez naiz ibili ere egiten.
  328. (Barreak)
  329. Neretzako urtebeteko kale borroka izan zen
  330. Lehia bat izan zen
  331. Bulnerabilitateak bultzatzen zuen, nik bultzada itzultzen nuen
  332. Borroka galdu nuen
  333. baina seguruaski nire bizitza berreskuratu nuen
  334. Beraz, ikerketara itzuli nintzen

  335. Eta pare bat urte eman nituen
  336. Bihotz-betekoak ulertzen saiatzen,
  337. sein diren egiten dituzten aukeraketak
  338. eta zer egiten ari garen
  339. bulnerabilitatearekin.
  340. Zergatik borrokatzen dugu hainbeste horrekin?
  341. Ni bakarrik ari al naiz bulnerabilitatearekin borrokan?
  342. Ez
  343. Hau da ikasi nuena
  344. Bulnerabilitatea sorgortzen dugu
  345. --deiaren zai gaudenean
  346. Barregarria izan zen, Twitter eta Facebook bidez galdetu nuen
  347. "Nola definituko zenuke bulnerabilitatea?"
  348. "Zerk egiten zaitu bulneragarri?"
  349. ordu t´erdian, 150 erantzun nituen
  350. Jakin nahi nuen
  351. zer zegoen hor kanpoan
  352. "Nere senarrari laguntza eskatzeak
  353. gaixo nagoelako, eta ezkonberriak gara"
  354. "nire senarrarekin sexua praktikatzen hasteak"
  355. "nire emaztearekin sexua praktikatzen hasteak"
  356. "baztertua izateak", "norbaiti geratzeko eskatzeak"
  357. "medikuak dei diezadan itxoiteak"
  358. "lanetik kaleratua izateak", "jendea kaleratu beharrak"
  359. hau da hizi dugun mundua.
  360. Mundu bulnerable batean bizi gara
  361. eta bulnerabilitatea maneiatzeko darabilgun eratako bat
  362. bulnerabilitatea sorgortzea da
  363. Eta uste dut ebidentzia dagoela

  364. -----eta ez da ebidentzi hau izatearen arrazoi bakarra
  365. baina garrantzitsuenetakoa dela uste dut-----
  366. EE.BB.ko istorio guztian izan den
  367. heldu talderik zorpetuena,
  368. lodiena, adiktuena,
  369. eta medikatuena gara
  370. Arazoa da- eta hontaz ikerketan konturatu nintzen--
  371. ezin dituzula emozioak selektiboki sorgortu.
  372. Ezin duzu esan, hemen daude gauza txarrak
  373. hemen daude bulnerabilitatea, pena, lotsa
  374. hemen dago beldurra, hemen dezepzioa
  375. Ez ditut sentitu nahi.
  376. Zerbeza pare bat edan eta platano eta intxaur opil bat jatera noa
  377. (Barreak)
  378. Ez ditut sentitu nahi.
  379. Eta badakit barre hoiek ezagutza-barreak direla.
  380. Zuen bizitzatan arakatzea da nire ofizioa.
  381. Jainkoa.
  382. (Barreak)
  383. Ezin dituzu sentimendu latz hoiek sorgortu
  384. afektuak eta emozioak sorgortu gabe.
  385. Ezin duzu selektiboki sorgortu
  386. Beraz lehenengoak sorgortzean
  387. zoriona sorgortzen dugu
  388. esker ona sorgortzen dugu
  389. zoriona sorgortzen dugu.
  390. Eta orduan lur jota sentitzen gara,
  391. helburu eta esanahi baten bila hasten gara
  392. eta orduan bulnerable sentitzen gara
  393. eta orduan, zerbeza pare bat eta platano eta intxaur opil bat hartzen ditugu.
  394. Eta benetan ziklo arriskutsua bilakatzen da
  395. Pentsatu beharrekoak ditugun gauzetatik bat

  396. zergatik eta nola sorgortzen dugun da.
  397. Eta ez dauka zertan adikzio bat izan beharrik.
  398. Egiten dugun beste gauza bat
  399. ziurrak ez diren gauzak ziur bihurtzea da.
  400. Erlijioa fede eta misterioan oinarritutako sinismena izatetik
  401. ziurtasuna izatera pasa da.
  402. Zuzen nabil, oker zaude. Ixil zaitez.
  403. Hori da guztia.
  404. Ziurtasuna soilik
  405. Orduan eta beldur gehiago izan, orduan eta
  406. bulnerableago izan
  407. Horrelakoa da politika gaur egun.
  408. Jada ez dago diskurtsorik.
  409. Ez dago elkarrizketarik.
  410. Erruen leporatzea soilik.
  411. Badakizue ikerketak nola definitzen duen erruak leporatzea ?
  412. Mina eta ezerosotasuna deskargatzeko era bat
  413. Perfekzionatu egiten dugu
  414. Nere bizitzak itxura hori izatea gustatuko litzaidake
  415. baina ez du funtzionatzen.
  416. Zeren eta gantza ipurditik atera
  417. eta gure masailetan jartzen dugu
  418. (Barreak)
  419. Espero dut ehun bat urtean
  420. jendeak atzera begiratuko duela eta esan "Uau!!"
  421. (Barreak)

  422. Eta askoz arriskutsuagoa dena

  423. gure haurrak perfekzionatzen ditugu.
  424. Utzidazue haurrei buruz pentsazen dudana esaten
  425. Jaiotzen direnean borrokarako egituratuta daude
  426. Eta haurtxo perfektu hoiek besotan hartzen ditugunean
  427. gure lana ez da honokoa " Begira iezaiozu, perfektua da!
  428. Nire lana perfektu mantentzea da soilik---
  429. 14 urterekin tenis taldean eta 17-rekin Yalen onartuko dutela ziurtatzea."
  430. Hori ez da gure lana.
  431. Gure lana begiratu eta hau esatea da:
  432. "Badakizu? Inperfektua zara, eta borrokarako jaio zara
  433. baina maitasuna eta pertenentzia merezi dituzu".
  434. Hori da gure lana
  435. Erakutsidazue horrela hazitako ume belaunaldi bat
  436. eta gaur egun ikusten ditugun arazoak desagertuko lirateke.
  437. Sinistu nahi dugu guk egiten dugunak
  438. ez duela besteengan eraginik.
  439. Hau gure bizitza pertsonalean egiten dugu.
  440. Baita enpresa mailan ere---
  441. berdin dio finantza- erreskate bat izan, petrolio-isuri bat
  442. edo kargu-kentze bat,
  443. guk egiten dugunak besteengan
  444. eraginik izango ez duenaren itxura egiten dugu
  445. Korporazioei esango nieke, aizue, ez gara hain inozoak
  446. Autentiko eta zintzo izan zaitezten behar dugu
  447. eta esan " Sentitzen dugu"
  448. " Konponduko dugu"
  449. Baina bada beste bide bat, eta honekin uzten zaituztet

  450. Hau da aurkitu dudana:
  451. Gure burua ikus dezaten uztea
  452. sakonki ikus dezaten
  453. gure bulnerabilitatearekin ikus gaitzaten
  454. bihotz betearekin maitatzea
  455. inolako garantiarik ez dagoen arren-----
  456. eta hori oso gogorra da
  457. guraso bezela, hau ikaragarri gogorra da
  458. esker ona eta zoriona praktikatu
  459. zenbait unetan ikara sentitzen badugu
  460. " Hainbeste maite al zaitzaket?" pentsatzean
  461. "Hontaz hainbeste pasiorekin sinetsi al dezaket?"
  462. "Honi buruz hain intenso izan al naiteke?"
  463. gerta litekeena katastrofizatu ordez, gelditzeko kapazak izan eta
  464. esan " Zeharo esker oneko sentitzen naiz
  465. hain bulnerable sentitzeak bizirik nagoela esan nahi bait du"
  466. Eta azkenik, nire iritziz garrantzitsuena dena:
  467. aski garela sinistea
  468. Zeren eta lanean hasten garenean
  469. "pena merezi dut", "aski naiz" abiapuntu hortatik
  470. oihu egiteari utzi eta entzuten hasten gara,
  471. zintzoago eta goxoago gara gure ingurukoekin
  472. eta zintzoago eta goxoago gara gure buruarekin.
  473. Hau da dudan guztia. Eskerrikasko

  474. (Txaloak).