Harritxoen meditazioa egiteko
leku lasai bat aurkitu behar dugu.
Leku lasai bat,
bakean egoteko modukoa.
Honen antzerako basoa izan daiteke,
edo etxeko gela lasai bat.
Beste zenbait lagunekin
jesar gaitezke
edo pertsona heldu bat edo birekin,
praktika hau egiten
lagundu ahal digutenak.
Harritxoak gordetzeko
poltsa berezi bat eduki dezakegu.
Honako hau
Indian aurkitu nuen.
Poltsaren barruan
lau harritxo ditugu.
Harritxoak hartu
eta lurrean jartzen ditugu,
ezker aldean.
Orduan arnasketan
jartzen dugu arreta
eta hemen izateaz
sakon gozatzen dugu.
Ezkerreko eskuarekin
lehenengo harritxoa hartzen dugu.
Harritxo hau lore bat da,
lorea adierazten du.
Eskuineko eskuan jartzen dugu
eta arnasa hartu eta botatzen dugu.
Hauxe esan dezakezu:
Arnasa hartzean
lore bat naiz.
Arnasa botatzean,
fresko sentitzen naiz.
Arnasa hartzean
lore bat gara
gizadiaren lorategian.
Benetan hemen gaudenean
fresko gaude.
Barruan pozik sentitzen gara.
Ez dago haserrerik.
Eskua itxi dezakegu
lore-harritxoa barruan gordez
eta freskuraren energiari
barruan sartzen uzten diogu.
Begiak ixten ditugu.
Arnasa hartzean,
lorea bezain fresko sentitzen naiz.
Hartu,
lorea naiz.
Bota,
fresko.
Gero lore-harritxoa
eskuinaldean jar dezakegu.
Arinago, alaiago sentitzen naiz jada.
Orain bigarren harritxoari
begiratzen diot,
mendi-itxura duenari.
Hau mendi-harritxoa da.
Lorearekin egin dugun bezala,
barruan dugun sendotasuna ukitu dezakegu.
Mendiak duen sendotasuna.
Harritxoa eskuinean daukagu.
Bertan gordetzen dugu.
Begiak itxi eta hau esan dezakegu:
Arnasa hartzean,
mendi bat naiz.
Arnasa botatzean,
mendia bezain sendo sentitzen naiz.
Hartu, mendia.
Bota, sendoa.
Barruan dugun mendia ukitzen dugu.
54
00:04:11,544 --> 00:04:15,761
Sentitzen dugu
ezerk ez gaituela lurreratuko.
Oso egonkor sentitzen gara.
Edozein emozio datorrela ere
horrek ez gaitu lurrera botako,
kulunka baino ez dugu egiten
eta gure sustraietara itzultzen gara,
mendi sendoaren antzera.
Lur barruko harkaitzen gisa,
ekaitzaren erdian
mendia finko gordetzen dutenak.
Bigarren harritxoa lurrean jartzen dugu,
mendi-harritxoa.
Berriz ere
lorearen freskotasuna ukitu dezakegu
eta gero mendiaren sendotasuna.
Gero eskua luzatu
eta hirugarren harritxoa hartzen dugu,
ura dena.
Ura bare dagoenean,
gauzak diren moduan islatzen ditu.
Horrela gertatzen da
mendian aintzira bare bati begiratzean.
Uretan sakon begiratu dezakegu
eta hondoko arrain eta harriak
ikus ditzakegu.
Mendien, zeruaren isla ere
ikus dezakegu.
Gure gogoa lasai dagoenean,
aintzirako ura bezala izan gaitezke.
Harritxoa eskuinean hartzen dut
eta diot:
Arnasa hartzean, ura naiz.
Arnasa botatzean,
gauzak diren moduan islatzen ditut.
Hartu, ura.
Bota, islatu.
Gure gogoa lasai dagoenean
ikus dezakegu gure tristura,
poza, alaitasuna,
ur bare gardenean
garbi ikus dezakegun antzera.
Ur-harritxoa eskuinaldean jartzen dut.
Berriz sentitzen dut loretasuna,
fresko sentiarazten nauena,
mendia, sendo sentitzen naiz.
Eta ura,
nire gogo lasaia dena,
gauzak diren moduan islatzen duena.
Azkeneko harritxoa,
ezker eskuarekin hartzen dudana,
espazioa da.
Espazioak askatasuna irudikatzen du.
Aske naizenean,
benetan naiz zoriontsu.
Arnasa hartzea gustatzen zait,
barruan espazioa dudala sentitzeko,
ezerk ez nauela geldiarazten.
Espazioak ez nau geldiarazten.
Gogoa zabal, irekirik izaten laguntzen dit.
Zeruaren antzera.
Espazio-harritxoa eskuan gordetzen dut.
Arnasa hartzean,
neure burua espazio gisa ikusten dut.
Arnasa botatzean,
aske sentitzen naiz.
Hartu, espazioa.
Bota, aske.
Orduan harritxoa
eskuinaldean jartzen dut.
Haserre sentitzen naizen bakoitzean,
lore-harritxoa har dezaket,
bera eskuan heldu
eta barruan dudan lorearen
freskotasuna ukitu.
Beldur, deseroso sentitzen banaiz,
mendi-harritxoa har dezaket,
eskuan gorde
eta sendotasuna ukitu.
Nire gogoa argi ez dagoenean,
emozio asko sortzen direnean,
ur-harritxoa har dezaket,
eskuan gorde.
Nire gogoa lasaitzen da
eta gauza guztiak isla ditzake.
Nire gogoan gertatzen dena
argi ikus dezaket.
Nire tristura, nire zoriona,
den-dena.
Sentitzen dudanean
ezin dudala egin
nik nahi dudana,
giltzatuta, aspertuta,
espazio-harritxoa hartzen dut.
Eskuan heltzen dut,
bat-batean askatasuna ukitzen dut
eta zorion handia
nabaritzen dut.
Harritxoak leku guztietara
zurekin eraman ditzakezu
eta beldurra, haserrea, tristura,
poz, zorion, eta askatasun
bihur daitezke.
Hauxe da harritxoen meditazioa.