Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du
Nola egin dezaket haserrez ez lehertzeko
eta besteei kalterik ez egiteko?
(es) Thay maitea, sangha maitea,
Batzuetan haserrea asko kontrolatzen dut,
barruan gorde, eta halako baten
lehertu egiten naiz,
dena bat-batean ateratzen dut,
ez dakit zergatik,
ez naiz nire buruaren jabe.
Dudan haserre guztia lehertzen da
eta aurrean daukadanari
min handia eragiten diot
eta baita neure buruari ere.
Haserrea lehertzean,
ez daukat inolako errukirik,
ez naizelako konturatzen.
Eta lasaitzen naizenean,
haserrea lehertu da
kanpoan utzi dut,
eta besteaz errukitzen naiz
min egin diodala ikusten dut.
Baina orduan eginda dago,
ezin da ezer egin.
Zer egin dezaket?
(Pine arreba): Thay maitea, gure lagunak
suminari buruz galdetzen du.
Batzuetan haserrea hazten sumatzen du
eta ez du kanporatzerik nahi.
Bere buruari eusten saiatzen da.
Baina bat-batean, lehertu
eta beste norbaiti kalte egin ahal dio.
Txarto sentitzen da hori egiteagatik.
Egindako kalteaz errukitzen da.
Egoera hau nola hobeto kudeatu
nahi du jakin.
(Thay) Gai al da
hurkoaren sufrimendua ikusteko?
(Fr) Gai al da
bestearen sufrimendua ikusteko?
Noiz?
Lehertu aurretik ala ondoren?
(Pine arreba) Bere sufrimendua ikusten dut
baina emozio handi hori
agertzen da, dena dela.
Zer egin dezaket?
Kontrolatzea ez da nahikoa.
Kontrolatzea zapaltzea izan daiteke.
Erreprimitzea ez da ona
emozioa hor dagoelako oraindik.
Zapaldu egiten duzu
baina hor dago!
Erreprimitzea ez da ona.
Transformatu egin behar dugu.
Eta horretarako errukia behar duzu.
Hira, biolentziaren aurkako
antidoto bakarra errukia da.
Ez dago beste biderik.
Baina, nola sorrarazi errukia?
Nola sorrarazi errukiaren energia?
Hor dago koska.
Erretiro honetan ikasi dugu
bidea dela sufrimendua antzematea.
Ikustea lagun hurkoaren sufrimendua dela
sufriarazten dizuten
hitzen, ekintzen zergatia.
Bere haserreak zurea ureztatzen du.
Bere biolentziak zurea ureztatzen du.
Horregatik,
funtsezkoa da arreta osoz arnastea
eta beste hura bere biolentziaren
biktima dela ikustea,
bere sufrimendu
eta gaizki ulertzearen biktima.
Oso garrantzitsua da hori.
Hori da Budaren irakaspena,
sufrimenduari behatu,
sufrimendua ulertu.
Zure sufrimendua ulertzen duzunean,
bestearena ulertu ahal duzu.
Sufrimendua ulertzeak
errukia sorrarazten du.
Errukiak soilik eraldatu ditzake
haserrea eta biolentzia.
Batzuk uste dugu
haserre-bloke hori barrutik ken dezakegula
kirurgia balitz bezala.
Baina haserrearekin
ezin duzu horrela jokatu.
Ezin duzu haserrea zure barrutik atera.
Transformatu dezakezu bakarrik.
Hira zure barnean transformatu ahal da.
Ulermen, erruki bihur daiteke.
Hori da praktikatzen duenaren lana:
sufrimenduari behatu,
zure sufrimenduari eta bestearenari
eta nondik datorren ulertu.
Hori da errukiaren energia
sortzeko bidea.
Errukia agertzean,
haserrea aldatu egiten da.
Ez duzu zugandik erauzi behar.
Batzuk saiatzen dira hori egiten.
Esaten dizute
barrutik ateratzeko
'aireztatzea' praktikatzen.
Gelan kea balego bezala
eta kea aireztatu nahi izango bazenu lez.
Metodoa hau da: gelan itxi
eta burkoa jo
hamar, hamabost minutuz.
Uste dute hori egiten,
haserrea aterako duzula zugandik.
'Badakit haserrea hor dagoela,
atera nahi dut'.
Uste dutelako
seguruagoa dela burkoa jotzea
beste pertsona bat baino.
Zure gorputzetik ateratzea
deitzen diote.
Baina ez du balio.
Ez du balio.
Haserrea sendotu dezake.
Haserrealdiaren proba saioak egitea da.
Haserrea ukitzea
deitzen diote.
Gauza ona da haserrea ukitzea.
Budak ere aholku hori eman zuen,
arnasa hartu, zeurera itzuli,
eta haserrea ukitu,
samurki besarkatu,
beregan begiratu.
Burkoa jotzeko praktika honekin,
ez duzu haserrea benetan ukitzen.
Haserrearen biktima zara.
Ez duzu bera ukitzen.
Ez eta burkoa ere ez.
(Barreak)
Nahiz eta burkoa jotzen ari.
Burkoa benetan ukituz gero,
burko hutsa dela ikusiko zenukeelako.
(Barreak)
Gauza bitxia da burkoa jotzea.
Ez du inolako kulparik.
(Barreak)
Beraz ezin baduzu burkoa ukitu,
ezin izango duzu haserrea ukitu ere.
Eta horrela jarraituz gero,
baliteke egun baten, kalean
beste hura ikusi,
bera jo
eta zu kartzelan sartzea.
Metodo honek ez dizu
haserrea menderatzen laguntzen.
Gure praktikaren arabera,
Budak irakatsitakoa,
zeurera itzuli eta
haserrea antzeman behar duzu,
eta haserrea besarkatu
arreta osoaren energia erabiliz.
Hori da haserrea gai duen arreta osoa.
Arreta osoa beti da
nonbaiten jartzen den arreta.
Tea hartzen dudanean
eta hementxe, oraintxe nagoela
ohartzen naizenean,
tea edaten,
hori da edatea gai duen arreta osoa.
Arnasa arreta osoz hartzen dudanean,
hori da arreta osoa arnastean.
Arreta osoz nabilenean,
arreta osoa ibiltzean da.
Neurera itzultzean,
haserrea antzeman eta besarkatzean,
haserrea da nire arreta osoaren gaia.
Hori da haserrean jarritako arreta osoa.
Energia bi daude.
Lehengo, haserrearen energia.
Bigarren energia arreta osoarena da
Energia hori izateko
arretaz ibiltzea,
arnastea landu behar duzu.
Bigarren energiarekin
lehena antzematen duzu
eta samurki besarkatzen duzu.
Ez duzu erreprimitzen.
Samurki besarkatu,
ama batek
sufritzen duen umearekin
egiten duen moduan.
Arreta osoaren energiak
haserrearen energia besarkatzean,
gutxiago sufritzen duzu.
Eguzkiaren argiak loto lorea
besarkatzen duen gisa.
Loreak energia, beroa lortzen du,
loratzeko behar duena.
Arreta osoaren energia erabiltzen duzunean
zure haserrea besarkatzeko,
gutxiago sufritzen duzu,
lasaitasuna lortzen duzu.
Gutxiago sufritzen duzu.
Sakon begiratuz gero,
haserrearen jatorria aurki dezakezu.
Pertzepzio oker bat izan daiteke.
Bestearen sufrimendua ikusteko
zure ezintasuna izan daiteke.
Zure pertzepzio okerra ikusten baduzu,
edo bestearen sufrimendua,
ulertze horrek
errukia sortaraziko du.
Eta errukia sortzen denean,
nektar baten antzerakoa da,
berehala sufrimendua arintzen duena.
Lasaiago zaude.
Eta sufrimendua eralda dezakezu.
Praktika honek beti du eragina.
Iraganean, Plum Villagen
palestinar eta israeldar taldeei
laguntzen genien
gurekin praktikatzera etortzeko.
Talde bakoitza haserrez,
mesfidantzaz beteta zegoen.
Bi astez gurekin egonez gero,
transformazioa, sendaketa
posible ziren.
Lasaitzea, askatzea,
tentsioa botatzea lantzen genuen.
Bizitzaren mirariak ukitzea
geure burua elikatzeko.
Arnastea praktikatzen genuen
gure mesfidantza,
beldurra, haserrea antzemateko.
Ondoren jesartzen ginen
elkarri entzuten saiatzeko.
Beste taldekoei gure sufrimendua,
gure beldurra kontatzen diegu.
Laugarren entrenamendua
erabiltzen dugu:
hizkera maitekorra eta sakon entzutea.
Zeure bihotza zabal dezakezu,
zure sufrimendua kontatu,
zure beldurra, haserrea.
Baina halako moduan non
beste pertsonak edo taldeak
zu ulertuko zaituzten.
Lagundu haiei zu ulertzen.
Hitz egiten duzunean,
ez duzu gaitzesten, errurik leporatzen.
Ulertzen laguntzea da zure asmo bakarra,
ulertzea zure sufrimendua,
zure herriarena, zure umeena.
Horrek lagunduko die
zeure sufrimendua ulertzen.
Orduan, zure txanda izango da
beren sufrimendua entzuteko.
Kontatuko dizute
beren sufrimendua, beldurra,
haserrea, etsipena.
Entzun egin behar diezu.
Hitz egiten dutenean,
zuri buruzko pertzepzio okerrak
dituztela ikus dezakezu.
Zuzendu nahi diezu.
Baina praktika honen arabera,
ez duzu egin behar.
Hitz egiten ari direla
zuzentzen badiezu,
solasaldia eztabaida bihurtuko baituzu.
Hori ez da sakon entzutearen praktika.
Zeure bostean diozu:
'Pertzepzio okerrak dituzte
ez dutelako egia ikusi.
Baina astia daukat pertzepzio okerrak
zuzentzen laguntzeko
egun batzuk barru.'
Aste betez bertan izango baitira.
Egun batzuk barru,
izango duzu aukera esateko,
informazioa emateko,
pertzepzioak zuzentzen laguntzeko.
Baina ez orain.
Orain entzun egin behar duzu.
Arretaz entzun.
Hori delako entzute errukiorra.
Ordu betez errukiz entzuteko gai bazara,
gutxiago sufrituko dute.
Errukia praktikatzen dugu.
Gutxiago sufritzeko
aukera bat ematen diegu.
Hori da laugarren entrenamendua
praktikatzea:
errukiz entzun,
besteak gutxiago sufritu dezan.
Zure bikotekidearekin landu dezakezu,
semearekin, alabarekin, gurasoekin.
Bihotzean gordetzen dutena entzun.
Hori da errukia.
Aste batez praktikatu ondoren,
pertzepzio oker asko
desagerraraziko ditugu.
Elkar ulermena indartzen dugu.
Talde biak gai dira elkarrekin jesartzeko,
eskutik heldu eta
ibiltzen meditatzeko,
elkarrekin bazkaltzeko.
Senidetasuna sortzen da.
Oso praktika garrantzitsua da.
Politikariek praktika hau
ikasi beharko lukete.
Bake-negoziazioak abiarazten dituztenean,
beren burua lasaitzetik hasi,
erlaxatu,
barruan duten sufrimendua antzeman,
bestearen sufrimendua antzeman.
Aste bi horrela praktikatuz gero,
negoziazioak emankor izango dira.
Politika zientzien irakaskuntzan
ikasleek praktika hau
ikasi beharko lukete.
Ez zara budista izan behar hori ikasteko.
Etika aplikatua da,
edozein ikastetxetan irakats daitekeena,
baita oinarrizko irakaskuntzan ere.
Haurrek praktika hau ikas dezaketelako
eta neba-arrebekin berradiskidetu,
gurasoekin berradiskidetu
baita gurasoei lagundu ere.
Ume eta gazteentzako erretiro asko dago.
Umeak guztiz aldatzen dira
gurasoen sufrimendua ikusten dutenean.
Erretiroaren ondoren, etxera itzuli,
aitari, amari entzun
eta gutxiago sufritzen laguntzen diete.
Hau mirari bat da,
erretiroetan beti gertatzen dena.
konektatu,
inspiratu, elikatu
(Kanpai hotsa)